AURKEZPENA
Ezinduen eskubideek beti izan dute toki nagusia gure erakundean, talde horrek o
ztopo handiak aurkitzen baititu bere eskubideak baliatzeko. Erakunde honek, lanean daramatzan urteotan, jarduera anitz burutu ditu lehentasunezko helburu hau lortzeko: gizartea talde horren beharrekiko sentikorrago bihurtzea. Izan ere, estrategia hori egokia iruditzen zaigu ezinduek diskriminatuak ez izateko duten eskubidea benetakoagoa eta eraginkorragoa izan dadin eta aukera berak izan ditzaten.
Talde horrek arazo askori eta askotarikoei egin behar die aurre: hirigintza eta arkitektura o
ztopoei; garraiobideetara, lanera, hezkuntzara edo teknologia berrietara sarbidea izateari; neurri fiskalei; arreta goiztiarrari; ezgaitasun mailak balioesteari; aukera berberekin bizitzeko laguntza teknikoei...
Ezinduen Europako urtea o
spatu zenean, 2003. urtean, txosten berezi hau aurkeztu genion Eusko Legebiltzarrari: Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera publikoa duten eraikinen irisgarritasuna. Txosten hartan aztertu nahi zen administrazio publikoak −hau da, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak− zer neurritan konprometitu ziren kontu horrekin, eta zenbateraino bete zituzten ezarritako betebeharrak.
Orobat, 2003. urtean bertan, Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn izenburuko txosten berezia aurkeztu zen. O
so egoera ahulean zeuden ezinduen talde handi bati buruzkoa zen (lan egiteko adinean zeuden 60.000 lagun edo), eta garrantzi izugarriko gai bat jorratu zuen: hain zuzen, gure gizartean, o
rdaindutako lana lortzea dela, pertsona askorentzat, gizarteratzeko bide nagusia.
Mugikortasuna, batetik bestera higitzeko ahalmentzat hartuta, ezinbestekoa da pertsona bat gizartean, kulturan eta ekonomian txertatzeko. Norbanakoaren eskubidea da eta horrelaxe ulertu eta tratatu behar da gizartean. Hala ere, egiaz, o
raindik etengabeko o
ztopoak daudenez gero, batez ere garraio arloan, Arartekoa hainbat kexa jasotzen aritu da gai horren gainean. Kexa horien berri idatzia eman dugu elkarren jarraian egin ditugun urteko hainbat txostenetan.
Besteak bezalaxe eta nor bere kabuz garraio-sistema publiko eta pribatuetan sarbidea izatea eta garraio horiek erabiltzea da mugikortasun urriko pertsonei gizarteratzen eta gizartean parte hartzen laguntzeko funtsezko zutabeetako bat.
Horrexegatik, norberaren arazoak garraio-azpiegituren azterketa o
rokorrera hedatu behar direlako erabaki genuen, hain justu, garraio publikoaren irisgarritasunaz txosten berezi bat egitea. Txosten honen bidez, egoeraren argazki benetakoa izan nahi dugu, gizarteari eta erakunde eskudunei ezagutarazteko, erabaki estrategikoak har daitezen antzeman daitezkeen gabeziak konpontzeko.
Txosten bereziaren o
inarrizko azterketa Consultrans enpresari esleitu zitzaion. Enpresa horrek eskarmentu handia du sektore horretan, eta lan zehatza eta interes publiko eta pribatu handikoa egin du.
Txostenaren helburuak eta irismena
Txostenaren helburua zen EAEko garraio sistema publikoaren akatsak eta gabeziak identifikatzea, mugikortasun urriko pertsonen joan-etorrien segurtasunari eta funtzionaltasunari dagokienez.
Txosten o
soaren o
inarrian −Arartekoaren eguneroko lanean bezalaxe− ezintasunaren ikuspegi hau agertzen da: irisgarritasun unibertsala sustatzea, guztientzako diseinuaren premisatik abiatuta. Horrela gauzatu ahal izango dira gizartearen eta dibertsitatearen ereduak, Ezinduen Eskubideei buruzko Hitzarmenak aldarrikatzen duen moduan. Hitzarmen hori NBEren Batzar Nagusiak o
nartu zuen, 2006ko abenduaren 13an.
Irisgarritasunaz hitz egiten dugunean, ezinbestean mugikortasunari lotuta dagoela nabarmendu behar dugu; bata besteari uztartuta daude.
Mugikortasun urriko pertsona da joan-etorrietarako eta garraio-sistemak bere kabuz eta funtzionalki erabiltzeko zailtasunak dituen edonor. Gaitasun urritze hori aldi baterakoa izan daiteke, edo ezintasun fisiko, psikiko edo zentzumenezko batek eragindakoa; era berean, ezintasun hori adinaren o
ndoriozkoa izan daiteke, edo beste arrazoi batzuek sortua.
Azterketa-diagnostikoaren barruan sartu da Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoaren sistemaren sare o
soa, alegia, sare erregularra, jendeak o
ro har erabilitakoa, jatorria edota helmuga EAEn duena. Horregatik, azterketa horretan honako hauek hartu dira kontuan: 15 trenbide; jardunean dauden bi tranbia sistemak (Bilbokoa eta Gasteizkoa); Bilboko metropoli sistema; errepide sistema (hiriko, hiriarteko eta ibilbide luzeko lineak); eta, azkenik, Euskal Herriko hiru aireportuak.
Eskumenen esparruan, maila askotako egitura dugula ikusten da, eskumenak baitituzte Estatuak, autonomia erkidegoak, foru aldundiek edo udalek. Hala ere, Arartekoak EAEren lurraldean kokaturiko garraio-sare o
soa aztertzeko apustua egin du, kudeatzaileak edo o
peratzaileak erkidegoaren lurralde barruan egon ala ez, izan ere, horrela jokatuz bakarrik lor daiteke egoera horren benetako irudia, gure erkidegoan joan-etorrian dabiltzan pertsonei informazioa emateko balioko duena. Beraz, gomendioetako batzuk gure lurraldeaz kanpoko o
rgano batzuentzat dira.
Diagnostikoa egiteko prozesuan, irisgarritasun-katea deritzana o
satzen duten hiru segmentu edota etapa aztertu dira:
– Lehen segmentuak kanpoko irisgarritasunarekin du lotura, hau da, kalearen eta garraio-ekipamenduaren artean (estazioa, geltokia, terminala, geralekua) dagoen ibilbide irisgarri edo erabilgarriarekin.
– Bigarren segmentua barruko irisgarritasuna da: ekipamenduaren barruko joan-etorriak eta garraio ibilgailurako sarbidea.
– Azkenik, hirugarren segmentuan ibilgailu barruko garraio-baldintzak aztertzen dira.
Txostenaren helburu o
sagarriak honako hauek dira:
– Gai honi buruzko araudi guztiaren ikuspegi globala ematea, nazioartean, Estatuan edo autonomia erkidegoan.
– Garraio-sistema bakoitzean jarduteko lehentasunezko plana ezartzea, antzemandako gabeziak zehaztuz eta garraioan irisgarritasun unibertsala lortzeko beharrezkoak diren konponbideak proposatuz.
– Egoeraren irudia eta agertoki o
bjektiboa ematea, erakundeen eta enpresen arduradunek erabakiak modu egokian hartu ahal izan ditzaten.
– Erakundeei, enpresei eta gizarteari neurriak hartu behar direla o
hartarazten laguntzea, emaitzak jendaurrean zabaltzeko kanpaina bat abiaraziz.
– Gai honetan eskumena duten erakundeei zuzendutako gomendioen proposamena egitea.
Metodologia: diagnostikoa egiteko tresnak
Azterlan honetan, erakunde publiko eskudunetako arduradunekin eta teknikariekin egindako hainbat elkarrizketa bildu dira, baita ezgaitasunaren gaineko gizarte-eragileekin eta garraioaren plangintza, kudeaketa eta o
perazioarekin lotutako erakundeekin egindakoak ere. Horiei denei eskatutako informazioak ere sartu dira. Guztira, 25 elkarrizketa egin dira buruz buru.
Lan handia egin da tokian bertan egoera behatzen, eta grafikoki jaso dira azterlanean barrena esanguratsutzat agertu diren puntuak. Ikustaldiak egin dira tren-estazio, autobus terminal, aireportu eta metro nahiz tranbia geltoki guztietara.
Lan hori guztia elementu grafikoen bidez (argazkiak) eta ikerketa-fitxak betez egin da eta halaxe sartu da azterlanean. Argazki eta fitxa horiei esker, xehetasun baliotsuak eskuratu dira, duda barik; izan ere, xehetasun horiek sistematizatzea o
so praktikoa da eta garraio-sistema bakoitzean hainbat elementu konparatzea ahalbidetzen du.
Gainera, datuak ustiatzeko o
rduan, metodologia berriztatzailea erabili da, bi tresna mota eskaintzen dituena:
– gabezien matrizea, kuantitatiboa. Hortik dator irisgarritasun indizea;
– irisgarritasun diagrama, kualitatiboa. Garraio-sistema bakoitzaren irisgarritasunaren ikuspegia izatea ahalbidetzen du, sistema bakoitza o
sorik ebaluatuta.
Txostenetik ateratako o
inarrizko ideia batzuk
Arestian aipatu dugun mugikortasun urriaren ikuspegi o
soa dela eta, esan daiteke gaur egun EAEn bizi diren biztanleetatik %37,3 har daitezkeela mugikortasun urriko pertsonatzat. Portzentaje hori areagotuz joango da, etorkizunean Euskadin zahartze-tasak gora egingo duela kontuan hartuta.
Txostenean argi adierazten dira zein jarduera diren presakoak benetako arrisku egoerak ekiditeko estazio, trenbide-pasagune, nasa eta abarretarako sarbideetan. Beste datu batzuk ere ematen dira, adibidez, Euskal Herriko udalerri batzuetan taxi egokiturik ez dagoela.
Trenbide-sare o
soan ez dago komunikazioa errazteko neurririk ikusmen edo zentzumen urriko pertsonek informazio egokia lortu ahal izateko.
Estazio eredugarriak izateko ahalegin handia egiten ari den arren, batik bat hiriburuetan, ahalegin hori ez da o
so eraginkorra irisgarritasunaren ikuspuntutik, bada irisgarritasunari ez zaio kate o
soan eusten, jatorrizko lekutik helmugaraino.
Ondorioak eta gomendioak
Txostenean o
ndorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen arabera bereizita. Atal hori o
satzeko, bukaerako o
ndorio bat atera da: hain zuzen, o
raindik lan asko dagoela egiteko. Lan hori egiteko, askotan, garraio-azpiegitura o
soaren ikuspegi o
rokorra hartu behar da abiapuntu, eta zenbait agintari eskudunen arteko lankidetza behar da. Horrela bermatuko dira konponbide o
rokorrak, bada, azaldu dugunez, jarduera zehatzak −nahiz eta interesgarriak eta eredugarriak izan− ez dira eraginkorrak irisgarritasunaren ikuspuntutik, izan ere, mugikortasun urriko edonork ez du bidaia bat hasiko irisgarritasun-katea o
soa ziurtatuta ez badauka. Era berean, gomendioak (guztira, 18) garraio-sistemen arabera antolatu dira eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren o
peratzaile edo kudeatzaileen arabera, ikuspegi sistematikoagoa izateko.
Formatuak eta txosten bereziaren o
ndoriozko beste produktu batzuk
Txosten hau, Arartekoaren argitalpenetan o
hikoa denez, liburu formatuan eta CD euskarri digitalean argitaratuko da[1], baina formatu elektroniko berri bat ere erabiliko da web o
rrialdearen barruan, guztiz nabigagarria eta hainbat euskarritan: pdf, html, xml. Horiek erabilera erraztuko dute, baita ere web o
rrialdeko datu ireki guztiak (open data) webaren berriztatze-atalean kargatzea. Horrela datu horiek libreki berriz erabili ahal izango dituzte herritarrek.
Datuak berriz erabiltzeko aukera dagoela jakinarazteko, hain zuzen, creative commons lizentzia gehitu zaio; horrek txostena berrerabiltzeko aukera o
nartzen du.
Era berean, 2011. urtean, txosten honek emandako datuetatik abiatuta, Arartekoak jendearen esku jarriko du irisgarritasun-mapa elkarreragile bat, informazio hori era dinamikoan eskuratu ahal izateko. Eskuragarri egongo da, halaber, www.ararteko.net web o
rrialdean.
Esker ematea
Oso pozgarria da eta, aldi berean, nahitaez aipatu beharrekoa, txosten hau egitean laguntza handia, o
paroa eta eraginkorra eman digutela erakundeek, o
peratzaileek, azpiegituren kudeatzaileek eta abarrek, gure autonomia erkidegokoek nahiz Estatukoek.
Orobat, ezinduak babesten diharduten elkarte batzuek ere −esaterako, ELKARTU, EDEKA, FEKOOR eta O
NCEk− eskuzabaltasun o
soz lagundu digute eta kontraste-elementu interesgarriak eman dizkigute.
Eskerrik asko guztiei zuen laguntzagatik.
Iñigo Lamarca Iturbe
ARARTEKOA
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroa
[1] CD formatuan auditoretza fitxak sartu dira, garraio-sistemen arabera antolatuta. Horiek behaketa kanpainaren o
ndoriozkoak dira.