ETS-RFV / EuskoTren
LABURPEN FITXA | 1. linea: Bilbo-Donostia | ||||
Ondorioak | Bilbo-Donostia korridoreko geltokien erdiak gabeziak ageri ditu irisgarritasunari eta segurtasunari dagokienez. Ekipamenduen %82tan ez da bermatzen joan-etorri seguru eta autonomorik kaletik nasaraino. Bide bikoitzeko lau geltokitik hiruk ez du joan-etorri segurua eta funtzionala bermatzen nasen artean. %50etan beharrezkoa da trenbideak gainazaletik igarotzea. Geltokien %63k gabeziak ageri ditu segurtasun seinaleztapenaren gaian nasetan. Ekipamenduen %31k irregulartasunak ditu zoladuran. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta eraikinetako atondoetan ere. Instalazioen %77k ez du sistema akustikorik edota bisualik, bidaiariari informazioa emateko. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | DURANGO-ABADIÑO-ZALDIBAR TARTEA Durango (2011): linea lurperatzea udalerritik igarotzerakoan. San Fausteko geralekua ezabatzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea. Igogailuak instalatzea lurpeko nasara iristeko. Traña (2011): geltoki berria. Sarbidea maila berean. Igogailua / gaineko pasabidea nasen arteko joan-etorrirako. Zaldibar (2016): Lurpeko geltokia. Igogailuak nasara iristeko. Berriz (2016): geltokia berriztatzea. ERMUA-EIBAR-ELGOIBAR TARTEA Ermua (2015): trazatua bitan zatitzea. Igogailuak instalatzea nasen arteko joan-etorrirako. Ardantza (2011): geltoki berria nasa nagusi batekin. Nasarako sarbidea igogailu baten eta eskaileren bitartez egingo da. Atondoa kalearen mailan dago. Eibar (2012): berriztatzea eta trenbide-pasagunea ezabatzea. Igogailuak gaineko pasabidea duten nasen arteko joan-etorrirako. Azitain (2012): bidea bitan zatitzea eta geltokia tokiz aldatzea. Irisgarritasunaren hobekuntza osoa. Igogailuak instalatzea. Elgoibar (2016): maila berdinean dagoen sarbidea. Nasa nagusia. Igogailua. Toletxegain (2013): nasa nagusiko geraleku berria. Nasara sartzeko igogailua eta eskailerak. Altzola (2013): egungo geralekua ordezkatzeko eta arrapalak instalatzeko informazio azterlana. MENDARO-ZARAUTZ TARTEA Arroa (2012): eraikuntza proiektua idazketa fasean dago. Trenbide-pasaguneak ezabatzea. Arrapalak instalatzea. Zarautz (2018): aztertzen ari da. Trenbide trazatua lurperatzea Zarautzen, eta geltoki berria eraikitzea. ORIO-USURBIL TARTEA Aia-Orio (2011): nasa nagusiko geltoki goratu berria. Igogailuen instalazioa. Usurbil (2013): igogailuen instalazioa nasen arteko gaineko pasabidean. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Trenbide-pasaguneak ezabatzea eta Gaineko pasabideak edo azpikoak erai¬kitzea nasen artean, eta igogailuak instalatzea (eskari handieneko gelto¬kietan). Arrapalak egokitzea sarbideetan eta nasetan. Nasak funtzionaltasunez zabaltzea, eraiki zirenean estu egin baziren edo estutasun hori eragin bazaie. Sarrerako eta barruko ateak automa¬tizatzea. Geltokietatik gertuko oinezko inguruneak egokitzea. |
|||
BEHARREZKOA | Arrapalak instalatzea egungo UTetan. Metal-kautxuzko igarobideak instalatzea bestelako pasagunerik gabeko geltokietan. IInformazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun duten geltokietan. Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Ikusmen urrituentzat nasetan seinaleztapena jartzea: zerrenda kromatikoa, ukimen botoiak, bagoiaren ateranzko ibilbidea (Unitatearen hasiera eta amaiera). Zoladura egokitzea gabeziak dituzten geltokietan. Saltzeko makinak egokitzea (zerbitzatu gabeko geltokietan). |
||||
KOMENIGARRIA | Altzariak egokitzea geltoki guztietan. Euskarri iskiatikoak instalatzea (eskari handienekoetan). Sistema akustiko eta bisualak instala¬tzea geltoki guztietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Jada existitzen diren komun publikoak egokitzea. Gida zerrendak instalatzea kategoria handieneko atondoetan. |
Bilbo-Donostia :
Lasarte Oria - Hendaia:
Errenteria
LABURPEN FITXA | 3. linea: Txorierri Deustu - Lezama | ||||
Ondorioak | Egun jarduten ari diren geltokien % 60k baldintza kritikoak ageri ditu irisgarritasunaren gaian. Geltokien %90etan ez da mugikortasun autonomoa eta segurua bermatzen kaletik nasaraino. Erabateko gabezia dago IUei zuzendutako orientazio sistemen gaian, bai ekipamenduen hurbileneko ingurunean eta baita eraikinetako atondoetan bertan ere. Trenbide bikoitzeko hiru geltokietatik bakar batean bermatzen da nasen arteko joan-etorria segurua eta funtzionala izango dela. Geltokien %80k gabeziak ageri ditu segurtasuneko seinaleztapenaren gaian nasetan. Geltokien %80k ez du bidaiariari informazioa emateko sistema dinamikorik. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Deustuko geltokia desagertu egingo da Bilboko Metroko 3. lineako obren ondorioz. Matiko (2012): beheragoko kotan geltoki berria eraikiko da. Sarbidea maila berdinean egingo da, nasara iristeko igogailuak edukiz. Alde Zaharra (2013): metroko 1. eta 2. lineekin lotura eratzeko birmoldatua. Ola Sondika (2015): beheragoko kotan eraikiko den geltokia, igogailuekin. Aztertzen ari dira. Lekunbiz Zamudio (2015): nasa nagusia eta igogailuak. Zamudio (2016): aztertzen ari dira. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik hurbil kokatzen diren oinezkoen inguruneak egokitzea. Oraindik existitzen diren eta oinez igaro beharreko trenbide-pasaguneak eta bidekoak ezabatzea. Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun. hartzen dituzten geltokietan. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabeko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Segurtasun seinaleztapena nasetan ikusmen urrituentzat. Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. |
||||
KOMENIGARRIA | Euskarri iskiatikoak instalatzea kategoria (eskaria) handieneko geltokietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gida ibilbideak instalatzea kategoria handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Txorierri Deustu - Lezama:
LABURPEN FITXA | 4. linea: Urdaibai Bilbo-Amorebieta-Bermeo | ||||
Ondorioak | Geltokien %55ek gabezia adierazgarriak ditu irisgarritasunaren gaian. Bereziki, ekipamendu horiek lineak partekatzen ez dituen tartean aurki daitezke. Lau geltokitik hiruk zailtasunak ageri ditu oinezko ibilbidean, ekipamenduaren hurbileneko ingurunetik nasaraino. Trenbide bikoitzeko geltokien %58ren kasuan, nasen arteko joan-etorria trenbideak gainazaletik zeharkatuz egiten da. Geltokien %60k gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta barruko atondoetan dagoenik ere. 4 geltokitik 1ek bakarrik ditu bidaiariari informazioa emateko sistema dinamikoak. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Bermeo (2014): geltokia berriztatzea eta instalazioetara iristeko irisgarritasuna osorik hobetzea. Mundaka (2014): trenbide-pasagunea ezabatzea. Gaineko pasabidea eraikitzea eta igogailuak instalatzea. Muxika (2014): trenbide saihesbide berria, sei trenbide-pasagune ezabatzea ahalbidetuko duena. Itsaspegi-Sukarrieta (2013): geltokia osorik berriztatzea. Instalazioetara iristeko irisgarritasuna hobetzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea, gaineko pasabidea eraikitzea eta igogailuak instalatzea Aztertzen ari diren beste berriztatze jarduera batzuk hauek dira: - Gernika Institutua (2016) - Amorebieta geralekua (2018) - Lurgorri Gernika (2020) |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik hurbil kokatzen diren oinezkoen inguruneak egokitzea. Oraindik existitzen diren eta oinez igaro beharreko trenbide-pasaguneak eta bidekoak ezabatzea. Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun hartzen dituzten geltokietan. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabeko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Segurtasun seinaleztapena nasetan ikusmen urrituentzat. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. Geltoki guztietan ageri diren altzariak egokitzea. |
||||
KOMENIGARRIA | Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handieneko geltokietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gida ibilbideak instalatzea kategoria handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Urdaibai Bilbo-Amorebieta-Bermeo:
Eranskin honetako fitxa batzuk eguneratu egin dira, Euskal Trenbide Sareak 2014ko ekainean ArartekoMapak proiekturako emandako informazioarekin.