3. Tranbia sistema
1. V
itoria-Gasteiz eta Bilboko udalei gomendatu egiten zaie geralekuetara iristeko oinezko inguruneak egoki ditzatela, zoladuran gida izango diren hankaz ukitzeko zerrendak instalatzearen bitartez.
Zentzu horretan, erakunde eta entitate eskumendunei eskatu egiten zaie teknologia berrietan oinarritutako gida sistemak ezartzeko aukera azter dezatela –kokaleku magnetikoa, irrati-frekuentzia edo bluetooth gida–, horien bitartez ikusmen urrituen irisgarritasuna eta mugikortasuna nabarmen hobetu dadin.
2. Euskal Trenbide Sareari gomendatu egiten zaio jarraian xehatuko diren neurriak har ditzala, Bilboko tranbian irisgarritasun unibertsala edukitzen saiatzeko:
– Txartelak saltzeko makinetan eta geralekuan bidaia baliogabetzeko dauden gailuetan irisgarritasuna bermatu behar da.
– Geralekuko informazioa erabat irisgarria izateko saiakera egin behar da.
– Atearen kokalekuaren berri ematen duten sistema akustikoak instalatu behar dira.
– "T Moduko" informazio sistemak instalatu behar dira tranbien barrualdean.
3. Euskal Trenbide Sareari gomendatu egiten zaio, V
itoria-Gasteizko tranbiari dagokionez, azter ditzala egon daitezkeen konponbideak, gurpil aulkiaren erabiltzailearen erabateko segurtasuna bermatzeko markesinaren eta espaloiaren arteko oinezko joan-etorrian.