2. Sistema metropolitarra
Hiru jarduera ildo proposatu da Bilboko metroaren sisteman irisgarritasun baldintzak hobetzeko:
1. Bilboko Udalari gomendatu egiten zaio o
ztopoak ageri dituzten geltoki guztietako o
inezko inguruneak egoki ditzala, bai geltokirantz abiatzea baldintzatzen duten o
ztopo fisikoak deuseztatuz, bai gida izango diren ukimen zerrendak jarriz. Horiek aukera emango dute o
inezko ibilbidea eginez geltokietako atondoetara eramaten duten igogailu, arrapala eta eskaileretara iristeko.
2. Bizkaiko Garraio Partzuergoari gomendatu egiten zaio metroko igogailuen sarearen funtzionaltasuna areagotzen saiatzeko jarduerak gara ditzala, hain zuzen ere hurrengoen bitartez:
– Hiri sarean kokaturiko igogailuak topatzeko mapak lantzea, erabiltzaile guztientzat irisgarria izango den formatu batean diseinatuta.
– Mugikortasun urriko pertsonek erabilera lehentasuna dutela espresuki seinaleztatzea eta arautzea.
– Eraikuntza berriko geltokietan, igogailuen edukiera areagotzea.
3. Bizkaiko Garraio Partzuergoari gomendatu egiten zaio metroko instalazioetan teknologia berrietan o
inarritzen diren gida sistemak ezar ditzala, horren bitartez ikusmen urrituen irisgarritasuna lortzen saiatzeko. Horretarako zera erraztu beharko da:
– Ukimen zoladura instalatzea, gida zerrendekin, igogailutik barruko atondoko elementu eta zerbitzuetara doan ibilbidean.
– Gida izango diren plakak instalatzea, Braille sisteman eta goi-erliebeko karaktereetan, nasara doazen eskailera eta iritsiera arrapaletan. Horiek ikusmen urrituak o
rientatuko dituzte hartu nahi duten noranzkorantz.
– Nasan berariazko seinaleztapena jartzea, ikusmen urrituei geldialdian jakitea ahalbidetzeko zein den metro unitate laburrenen urruneneko kokalekua.
– Ukimen zerrenden instalazioa, ikusmen urrituak o
rientatzeko unitate mugikorrera sartzeko atearen kokalekurantz.