2. Sistema metropolitarra
Hiru jarduera ildo proposatu da Bilboko metroaren sisteman irisgarritasun baldintzak hobetzeko:
1. Bilboko Udalari gomendatu egiten zaio oztopoak a
geri dituzten geltoki guztietako oinezko inguruneak egoki ditzala, bai geltokirantz a
biatzea baldintzatzen duten oztopo fisikoak deuseztatuz, bai gida izango diren ukimen zerrendak jarriz. Horiek a
ukera emango dute oinezko ibilbidea eginez geltokietako a
tondoetara eramaten duten igogailu, a
rrapala eta eskaileretara iristeko.
2. Bizkaiko Garraio Partzuergoari gomendatu egiten zaio metroko igogailuen sarearen funtzionaltasuna a
reagotzen saiatzeko jarduerak gara ditzala, hain zuzen ere hurrengoen bitartez:
– Hiri sarean kokaturiko igogailuak topatzeko mapak lantzea, erabiltzaile guztientzat irisgarria izango den formatu batean diseinatuta.
– Mugikortasun urriko pertsonek erabilera lehentasuna dutela espresuki seinaleztatzea eta a
rautzea.
– Eraikuntza berriko geltokietan, igogailuen edukiera a
reagotzea.
3. Bizkaiko Garraio Partzuergoari gomendatu egiten zaio metroko instalazioetan teknologia berrietan oinarritzen diren gida sistemak ezar ditzala, horren bitartez ikusmen urrituen irisgarritasuna lortzen saiatzeko. Horretarako zera erraztu beharko da:
– Ukimen zoladura instalatzea, gida zerrendekin, igogailutik barruko a
tondoko elementu eta zerbitzuetara doan ibilbidean.
– Gida izango diren plakak instalatzea, Braille sisteman eta goi-erliebeko karaktereetan, nasara doazen eskailera eta iritsiera a
rrapaletan. Horiek ikusmen urrituak orientatuko dituzte hartu nahi duten noranzkorantz.
– Nasan berariazko seinaleztapena jartzea, ikusmen urrituei geldialdian jakitea a
halbidetzeko zein den metro unitate laburrenen urruneneko kokalekua.
– Ukimen zerrenden instalazioa, ikusmen urrituak orientatzeko unitate mugikorrera sartzeko a
tearen kokalekurantz.