1. Trenbide sistema
EAEko trenbide zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta ibilgailu pribatuarekin eta garraio publikoko beste modu batzuekin lehiatzeko gai izango den hautabide bihurtzeko, beharrezkoa da gaur egun garraio modu honen erabilera unibertsala baldintzatzen duten oztopoak gainditzea.
Orokorrean, eta egindako diagnostikoari jarraiki, zera uste da:
1. Udalek lehentasuna eman behar diete instalazioetako oinezkoen inguruneak egokitzera zuzendutako jarduerei.
2. A
zpiegituraren kudeatzaileei (ADIF, FEVE, ETS) gomendatu egiten zaie:
– Nasa eta trenaren a
rteko erlazioan nahiz ibilgailu barruko joan-etorrian eta unitate mugikorrean emandako informazio eta zerbitzuetara iristerakoan erabat irisgarria izango den material mugikorra sar dezatela.
– Nasak egokitu ditzatela nasaren eta trenaren a
rteko erlazioa maila berdinean egiten dela bermatzeko.
– Oinezkoentzako trenbide-pasaguneak ezabatzeko plana egin dezatela, eta nasen a
rtean joan-etorri unibertsala eta segurua bermatzeko sistema teknikoak instalatu edo eraiki ditzatela.
– Metal-kautxuzko trenbide-pasaguneak instala ditzatela, bestelako pasabiderik ez duten geltokietan.
– Geltokietara sartzeko a
teak eta haren barruan daudenak a
utomatiza ditzatela; sarbideetan, a
tondoetan eta nasetan a
rrapalak eta eskailerak egoki ditzatela.
– Instalazioetan komunikazio eta seinaleztapen sistemak ezarri eta hobetu ditzatela, horretarako ikusmen eta entzumen urrituentzako irisgarritasuna hobetzea a
halbidetuko duten teknologia berritzaileak eskuratuz.
– Ergonomia eta erosotasun baldintzak hobetu ditzatela irisgarritasun kate osoan zehar: a
ltzariak, a
utosalmentako makinak, komunak, eta a
bar.
Txosten honetako I. eranskinean bildu diren laburpen fitxetan, oparotasunez xehatu dira ikuskatutako trenbide korridoreetako bakoitzean igarritako gabeziak eta une honetan gauzatzen a
ri diren jarduerak, proiektatu direnak edo a
zterlan fasean daudenak. Eskuratutako informazioari esker egin a
hal izan den diagnostikotik a
biatuta, kasuan kasuko berariazko gomendioak egin dira a
ztertutako linea bakoitzeko.