Airetiko garraioan ezgaitasunen bat duten pertsonek dituzten eskubideei buruz Batasuneko a
raudia euskal a
ireportuetan betetzeak baldintzatu egiten du irisgarritasunaren gainean egin daitekeen edozein a
zterketa. Eragin horietarako, a
zpimarratu egin behar dugu derrigorrezkoa dela laguntza pertsonala ematea hegaldiaren zikloko fase guztietan zehar: iritsiera, fakturazio prozesua, segurtasun eta a
duana kontrolak, ontziratzea, hegaldia, ontzitik irtetea, kontrolak, ekipajea berreskuratzea eta destinoranzko irteera.
Hala eta guztiz ere, laguntza horrek ez ditu ezkutatu behar a
ireportuko instalazioen irisgarritasunean egiaztatu diren gabeziak:
– Euskal a
ireportuek irisgarritasun fisikoko baldintzak betetzen dituzte, baina oztopoak igarri dira komunikazioan eta horiek zaildu egiten diete zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei instalazioetatik mugitu a
hal izatea.
– A
lderdi gatazkatsuenetariko bat garraio publikoko zerbitzuen konfigurazioa da Hondarribiko eta Vitoria-Gasteizko a
ireportuetan, izan ere, ez dira egokiak jendeak erabiltzeko.