1.2. Sistema metropolitarra
Orokorrean, Bilboko metro sistemak kalifikazio a
ltua eskuratu du irisgarritasunaren gaian. Hala ere, kasuan kasuko hobekuntza jarduerak egitea eskatzen duten gai batzuk badira, batez ere ikusmen eta entzumen urrituei sistema horretara a
utonomiaz iristea erraztuko dieten horiek.
Zentzu horretan, a
dierazi dezakegu instalazioak eta oinezko inguruneak irisgarriak badira ere mugikortasun urriko pertsonentzat, zenbait oztopo ere a
geri dituztela komunikazioaren gaian, hain zuzen ere jarraian xehatuko ditugun hauek:
– Oinezkoentzako inguruneetan ikusi da ez dagoela zoladuran gida izateko ukimen seinaleztapenik, horren bitartez ikusmen urrituak orientatzeko igogailuen sarrerarantz eta a
tondora sartzeko a
rrapala eta eskaileretarantz.
– Gidatzeko ukimen seinaleztapenik ere ez dago igogailutik barruko a
tondoko intereseko elementu eta zerbitzuetarantz.
– Halaber, egiaztatu da nasara iristeko eskailera eta a
rrapaletan ez dagoela gida sistemarik (plakak Braillen eta goi-erliebean), horiek ikusmen urrituentzat orientazio izateko hartu nahi duten noranzkoa a
rgitzeko garaian.
– Nasan ez dago gida zerrendarik ikusmen urritua bideratzeko unitate mugikorraren sarbide a
teen kokalekurantz (urruneko a
teak). Hori a
razo bat izan daiteke unitate mugikor laburrenen kasuan.
– Igogailuei dagokienez, a
dierazi behar dugu egiaztatu egin dugula beharrezkoa dela erabilera lehentasunen sistema bat finkatu eta a
rautzea, eta, horrekin batera, gailu kopurua eta edukiera bermatzea. Horrela, geltoki berrietan eskaria behar bezala a
tenditu a
halko da.