IX. Kapitulua. Ondorioak
1. Ondorioak garraio sistemak gorabehera
1.1. Trenbide sistema
EAEko trenbide sistemaren irisgarritasun baldintzak ez dira gehiegi a
ldentzen beste eremu geografiko batzuetan a
geri den egoeratik. Material mugikorraren eta trenbide a
zpiegituraren irisgarritasunaren egoerak, egun, ez du behar besteko bermerik eskaintzen mugikortasun urriko pertsonek erabiltzeko, eta hori a
zken urteotan inbertsio garrantzitsuak egin badira ere.
Trenbide sareetan irisgarritasunaren egoerak a
geri dituen gabeziak irisgarritasun katearen funtsezko etapa guztietan gertatzen dira:
– Trenbide a
zpiegiturara sartzeko ibilbidean.
– Trenbide geltokien eta geralekuen sarbideetan.
– Geltoki barruko mugikortasunean, nasetara daramaten sarbideetan eta material mugikorrean. A
zpimarratzekoa da gure a
utonomia erkidegoko tren geltokietan dauden trenbide-pasagune gehienek duten egoera larria, eta baita nasaren eta trenaren a
rteko irisgarritasun a
razo konpondu gabea ere.
Halaber, beharrezkoa da a
zpimarratzea ia ez dagoela irisgarritasun neurririk komunikazioan trenbide sare osoan, horrek a
ukera eman diezaien ikusmen urrituei edo zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei informazio egokia eskuratzeko.
Halaber, garrantzitsuak dira ere instalazioetako ergonomia eta funtzionaltasunean eta garraio ekipamenduetan a
geri diren gabeziak.
Aztertutako linea guztietan egiazta daiteke bi geltoki mota elkarrekin a
geri dela: (1) irisgarritasun baldintzak biltzeagatik eredu izan daitezkeen geltokiak, lurralde historikoetako hiriburuei edo hirigune handiei uztartuta eta (2) segurtasunaren, ergonomiaren eta irisgarritasunaren a
lorreko gaietan gabezia a
dierazgarriak dituzten instalazioak. Trenez egindako joan-etorriek hiri a
rteko izaera edo izaera metropolitarra dutenez gehienbat, eredu diren geltokiak hirigune handietan bakarrik edukitzea ez da nahikoa edo ez da oso eraginkorra, izan ere, irisgarritasuna kate osoan bermatu behar dira, jatorritik hasi eta destinoraino.
Trenbide sareak gorabehera, ETS-EuskoTrenen lineek a
geri dituzte, orokorrean, irisgarritasun baldintza onenak, A
DIFen eta FEVEren kudeaketapean dauden euskal korridoreetatik igarotzen direnek a
geri dituztenen a
ldean. Hala eta guztiz ere, egoera oraindik kritikoa dela a
ipatu behar da, izan ere, lehen a
dierazi dugun moduan, ikuspegi integratzaile batetik begiratuz gero ez da joan-etorri kate osoan irisgarritasuna bermatzen.
Gure a
utonomia erkidegoan 167 geltoki dago martxan, a
ldirikoen zerbitzuak emateko. Horietatik 73 A
DIFenak dira, 73 ETSrenak eta 21 FEVErenak.
Irisgarritasun fisikoaren ikuspegitik, a
zpimarratzekoa da EAEko geltoki guztietatik %22k bakarrik duela oinezkoentzako hiri ibilbide edo ingurune irisgarria.
Hiri ingurunetik nasara iristeko irisgarritasun fisikoa betetzeari dagokionez, geltokien %17k bakarrik ematen du mugikortasun urriko pertsonentzat berme guztiak biltzen dituen erabilera egiteko a
ukera. Gainerako %83 ez da irisgarria.
Geltokien irisgarritasunari buruzko emaitza ere ez da ona; %22 bakarrik iristen da irisgarritasun fisikora.
Eskuratutako datuak ikusita, a
zpimarratu egin behar dugu programatu edo gauzatu diren esku-hartzeen funtzionaltasunak, instalazioetan eta zerbitzuetan irisgarritasun baldintzak zehazki hobetzea ekartzeaz gain, ekintza estrategia orokorrago bat hartu behar duela, jarduerak irisgarritasun kate osoaren hobekuntza integralerantz bideratzeko.
Ikuspegi oso horretatik a
biatuz, a
rgi geratzen da zein den a
gente bakoitzak duen erantzukizuna trenbide bidezko garraio sistemaren irisgarritasunean eta katearen etapa bakoitzean. Horrela:
– Udalei sarbide ibilbidearen, hau da, hurbileneko hiri ingurunea eta trenbide ekipamendua edo a
zpiegitura komunikatzen dituen oinezko ibilbidearen irisgarritasuna bermatzea dagokie.
– A
zpiegituraren kudeatzaileei dagokie beharrezko neurriak hartzea joan-etorri segurua eta funtzionala bermatzeko geltokietan.
– Trenbide eragileei dagokie material mugikorra, erabakigarria delako erabat irisgarria izango den nasa-tren erlazioa bermatzeko.
Egindako diagnostikoan eskuratutako ondorioei buruzko informazio zehatzagoa eskuratzeko, txosten honen I. eranskinera jotzen dugu. Bertan, laburpen fitxak izeneko horietan, a
ztertutako korridore bakoitzari buruzko berariazko informazioa bildu da.
1.2. Sistema metropolitarra
Orokorrean, Bilboko metro sistemak kalifikazio a
ltua eskuratu du irisgarritasunaren gaian. Hala ere, kasuan kasuko hobekuntza jarduerak egitea eskatzen duten gai batzuk badira, batez ere ikusmen eta entzumen urrituei sistema horretara a
utonomiaz iristea erraztuko dieten horiek.
Zentzu horretan, a
dierazi dezakegu instalazioak eta oinezko inguruneak irisgarriak badira ere mugikortasun urriko pertsonentzat, zenbait oztopo ere a
geri dituztela komunikazioaren gaian, hain zuzen ere jarraian xehatuko ditugun hauek:
– Oinezkoentzako inguruneetan ikusi da ez dagoela zoladuran gida izateko ukimen seinaleztapenik, horren bitartez ikusmen urrituak orientatzeko igogailuen sarrerarantz eta a
tondora sartzeko a
rrapala eta eskaileretarantz.
– Gidatzeko ukimen seinaleztapenik ere ez dago igogailutik barruko a
tondoko intereseko elementu eta zerbitzuetarantz.
– Halaber, egiaztatu da nasara iristeko eskailera eta a
rrapaletan ez dagoela gida sistemarik (plakak Braillen eta goi-erliebean), horiek ikusmen urrituentzat orientazio izateko hartu nahi duten noranzkoa a
rgitzeko garaian.
– Nasan ez dago gida zerrendarik ikusmen urritua bideratzeko unitate mugikorraren sarbide a
teen kokalekurantz (urruneko a
teak). Hori a
razo bat izan daiteke unitate mugikor laburrenen kasuan.
– Igogailuei dagokienez, a
dierazi behar dugu egiaztatu egin dugula beharrezkoa dela erabilera lehentasunen sistema bat finkatu eta a
rautzea, eta, horrekin batera, gailu kopurua eta edukiera bermatzea. Horrela, geltoki berrietan eskaria behar bezala a
tenditu a
halko da.
1.3. Tranbia sistema
Tranbia sistemak erreferentzia dira hiri garraio publikoaren irisgarritasun unibertsalaren gaian. Ez dira bakarrik "hiria egiten duten" proiektuak, hiri integrazioko lan sakona eta trazatua igarotzen den eremu funtzionaleko espazio berrantolamendua eskatzen duten a
ldetik; horrekin batera, bereziki, mugikortasun urriko pertsona taldeen gizarteratzea eta kultura integrazioa a
halbidetzen duten proiektuak dira, eguneroko joan-etorriak oztoporik gabe egingo direla bermatzen baitute. Inor baztertzen ez duen garraio sistema bat da, eta ezgaitasunen bat duten pertsona guztiek, haur kotxeak daramatzatenek eta une jakin batean bizikleta bat garraiatu dezaketenek erabil dezakete. Garraio publiko seguru, irisgarri eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den baten a
ldeko a
pustu irmoa da.
Hala eta guztiz ere, Bilboko nahiz Vitoria-Gasteizko tranbia sistemara egindako ikuskatze bisitetan hurrengo gabeziak egiaztatu a
hal izan dira:
– Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbiaren proiektuetan irisgarritasun fisikoko oztopoak gaindituta, gaur egun komunikazio oztopoak geratzen dira kentzeko. Horrela, zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei sistemaren erabateko irisgarritasuna bermatuko zaie.
– Zentzu horretan, a
dierazi dezakegu Vitoria-Gasteizko tranbiak, Bilboko tranbia baino modernoagoa izateagatik, lortu egin duela dauden komunikazio oztopoak ezabatzeko behar diren irisgarritasun neurriak sisteman sartzea.
– Geralekuen hurbileneko oinezko inguruneek ez dute, gehienetan, gida izateko zerrendarik zoladuran, horren bitartez informazioa eman a
hal izateko ikusmen urrituari.
– Beharrezkoa da erakunde eskumendunak Vitoria-Gasteizko tranbiaren inguruan sortu den a
razoa jorratzea, hain zuzen ere markesinaren eta espaloiaren a
rtean geltoki batzuetan dagoen igarobide estuari buruzkoa, izan ere, horrek gurpil a
ulkien erabiltzaileak igarotzea zailtzen du.
1.4. Errepidetiko sistema
1.4.1. Zerbitzu erregularrak (autobusa)
2012. urtea inflexio puntua izan behar da EAEn hiri a
rteko eta ibilbide luzeko zerbitzuen irisgarritasuna sustatzeko, hain zuzen ere hiri zerbitzuentzat plataforma baxuko a
utobusa sartzea izan zen bezala.
Zerbitzuen emakida mapa osorik berritzeak piztu egin behar du iraganarekin eteten dela, eta sarrerako a
tea izan behar da errepidetiko garraioaren garai berri batentzat. Garai berri horretan, kalitatea, modernotasuna eta zerbitzuen erabateko irisgarritasuna izango dira konpainia eragileen lehiakortasunak oinarri izango dituen zutabeak.
Horrekin batera, pixkanaka a
utobus geltoki eta geralekuak egokitu behar dira, horietara iristeko oinezko ibilbideak a
tondu, eta gidarien prestakuntza eta sentsibilizazio planak programatu eta burutu mugikortasun urriko pertsona taldeek dituzten behar berezien gainean.
Ibilbide luzeko zerbitzuak (eskualde a
rtekoak)
– Ibilbide luzeko terminalek gabezia a
dierazgarriak a
geri dituzte irisgarritasunaren, erosotasunaren eta ergonomiaren gaietan.
– Bilboko terminaleko instalazio eta zerbitzuek maila egokiagoa a
geri dute Donostiako eta Vitoria-Gasteizko geltokiek a
geri dutena baino. A
zken horien egoera a
urreikusitako geltoki intermodalen proiektuen baldintzapean daude.
– Bilboko a
utobus terminalean izan ezik, EAEko gainerako geltokietan gabezia a
dierazgarriak ikusi dira komunikazioen a
lorreko irisgarritasunaren gaian.
– Ibilbidean zehar zerbitzuak ematen dituzten ibilgailuen ezaugarria da irisgarriak ez izatea, izan ere, ez daude behar bezala egokituta mugikortasun urriko pertsonek erabil ditzaten.
Hiri a
rteko zerbitzuak (EAE barruan)
– Foru a
ldundiek emandako datuak gorabehera, Bizkaian a
utobus flotaren %91 da irisgarria, Gipuzkoan %78 eta A
raban %43.
– Irisgarriak ez diren oin a
ltuko ibilgailuak daudela ikusi da, nahiz eta horiek, lehen ere esan dugun bezala, beren jardunaren mugan dauden. Hala eta guztiz ere, linea guztiek dute beren flotan oin a
ltuko a
utobus irisgarriren bat, eta hori mugikortasun urriko pertsonen eskura jartzen da zerbitzua a
ldez a
urretik eskatzen denean. A
utobus hauek plataforma elektrohidraulikoa eduki behar dute, a
parkatzen den nasaren edo kanpoko galtzadaren eta a
utobusaren zoruaren barrualdearen a
rtean dagoen maila gainditzea posible izan dadin. Beharrezkoa da hura behar bezala erabiltzea; bestela, a
rriskutsua izan daiteke erabiltzailearentzat.
– A
rrapala matxuraturik duten oin baxuko ibilgailuak zerbitzuan daudela ikusi da.
– Geralekuetara iristea da oztopo nagusienetako bat hiri a
rteko zerbitzuak normaltasunez erabili nahi direnean.
– Komunikazioko irisgarritasunari buruzko a
lderdietan gabezia garrantzitsuak daudela ikusi da, bai geralekuetan, bai ibilgailuetan, eta hiru lurralde historikoetan.
– A
rabako lurralde zerbitzuak dira maila desegokiena a
geri dutenak.
Hiri zerbitzuak
– Geralekuetara iristea da oraindik oztopo nagusienetako bat hiri a
rteko zerbitzuak normaltasunez erabili nahi direnean.
– Hiru lurraldeetako hiriburuetako markesina modeloak funtzionaltasun egokia a
geri du mugikortasun urriko pertsonek erabiltzeko.
– Espaloiaren eta ibilgailuaren a
rteko erlazioa pixkanaka hobetzen doala ikusi da, espaloi a
urrerabideko plataformak jartzeari esker. Horiek a
ukera ematen dute ontziratzea eta hartatik irtetea segurtasun handiagokoa izateko mugikortasun urriko pertsonentzat.
– Hiri floten ibilgailuak oin baxukoak dira funtsean, eta irisgarriak dira erabat beren sarbide a
rrapalen bitartez.
– Gabezia batzuk a
ntzeman dira komunikazioko irisgarritasunari dagokionez, bai geltokietan, bai ibilgailuetan, Vitoria-Gasteiz eta Donostian.
1.4.2. Taxi egokituaren zerbitzua
Egiaztatu da EAEko udalerri ugarik, hirigune garrantzitsuak zenbait kasutan, ez dituela betetzen taxi egokituaren zerbitzuak lortu beharreko biztanle estalduraren parametroak. Parametro horiek indarrean dagoen a
raudiak finkaturikoak dira.
Airetiko garraioan ezgaitasunen bat duten pertsonek dituzten eskubideei buruz Batasuneko a
raudia euskal a
ireportuetan betetzeak baldintzatu egiten du irisgarritasunaren gainean egin daitekeen edozein a
zterketa. Eragin horietarako, a
zpimarratu egin behar dugu derrigorrezkoa dela laguntza pertsonala ematea hegaldiaren zikloko fase guztietan zehar: iritsiera, fakturazio prozesua, segurtasun eta a
duana kontrolak, ontziratzea, hegaldia, ontzitik irtetea, kontrolak, ekipajea berreskuratzea eta destinoranzko irteera.
Hala eta guztiz ere, laguntza horrek ez ditu ezkutatu behar a
ireportuko instalazioen irisgarritasunean egiaztatu diren gabeziak:
– Euskal a
ireportuek irisgarritasun fisikoko baldintzak betetzen dituzte, baina oztopoak igarri dira komunikazioan eta horiek zaildu egiten diete zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei instalazioetatik mugitu a
hal izatea.
– A
lderdi gatazkatsuenetariko bat garraio publikoko zerbitzuen konfigurazioa da Hondarribiko eta Vitoria-Gasteizko a
ireportuetan, izan ere, ez dira egokiak jendeak erabiltzeko.
Irisgarritasun unibertsalerako beharrezkoa da hiri inguruneetan, eraikinetan, garraio sistemetan, komunikazioan eta zerbitzuetan irisgarritasuna edukitzea, eta a
ipaturiko a
lderdik horiek funtsezko elementu dira pertsonen berdintasuna eta haien eskubideekiko errespetua bermatzeko. Garraio sistemen irisgarritasun unibertsalak a
ukera ematen die herritar guztiei gizarte bizitzan eta ekonomiarenean parte-hartze a
ktiboa edukitzeko a
ukera berdintasunean.
Halaber, irisgarritasun unibertsalerako beharrezkoa da guztiontzako diseinuaren estrategia erabiltzea, eta horrek esan nahi du onartu egiten dela gizartea osorik dela bertako kideen a
niztasunera egokitu behar dena. Hori dela eta, estrategia hori xede honetara zuzendu behar da: ezgaitasunen bat duten pertsonek erabateko mugikortasun maila eduki a
hal izatea, horretarako as
mo unibertsala duen garraioko zerbitzu publiko bat emanez, hain zuzen ere pertsona guztiak a
utonomia eta a
ukera berdintasunez jardutearen a
lde eginez.
Irisgarritasunaren gaiaren esparru juridikoa EAEn Irisgarritasuna sustatzeko a
benduaren 4ko 20/1997 Legeak finkatzen du. Legeak definitutako esku-hartze eremu ezberdinetan a
plikatu beharreko baldintza teknikoak legea garatzeko bi dekretuetan finkatzen dira: 68/2000 Dekretua, a
pirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko a
rau teknikoak onartzen dituena, eta 126/2001 Dekretua, uztailaren 10ekoa, Garraioan irisgarritasun-baldintzei buruzko A
rau Teknikoak onesten dituena.
Lege hori indarrean jarri zenetik, garrantzitsuak izan dira garraiobideetan irisgarritasuneko neurri teknikoak hartzeko egin diren a
urrerapausoak. Hala eta guztiz ere, txosten honetan egindako diagnostikoak a
ukera ematen du ondorioztatzeko gaur egun gabezia oso a
dierazgarriak daudela eta horiek erabilera unibertsala izatea baldintzatzen dutela.
Horri dagokionez, esan dezakegu EAEk ia iristezina den trenbide bidezko garraio sistema duela. Eskuratu diren datuak biribilak dira: irisgarritasun fisikoari dagokionez, a
zpiegituraren oinezko inguruneen %78 iristezina da; geltokien %78 ere iristezina da; eta kasuen %83tan ez da bermatzen oinezkoen ibilbidea egingarria izango denik kaletik nasaraino.
Azken urteotan egindako esku-hartze bolumena nahiz egun proiektaturik dagoen jarduera kopurua garrantzitsua bada ere, trenbide sistemako irisgarritasuneko egitura gabeziak oso a
dierazgarriak dira oraindik ere, beraz, oraindik inbertsio garrantzitsuak egin behar dira zerbitzu hauen erabilera unibertsala bermatzeko.
Errepidetiko sistemen irisgarritasun mailari dagokionez, a
dierazi daiteke a
utobus terminal nagusienen egoera nahiz a
utonomia erkidegoko lurralde osoko geralekuena ez dela ona ere ez. Halaber, hiri a
rteko ibilbideetarako eta ibilbide luzeko zerbitzuetarako erabiltzen den a
utobus flota erabat irisgarria izatea ez da lortu oraindik. Eragin horietarako, erabakigarria da errepidetik bidaiariak garraiatzeko linea erregularren emakidak berritzen direnean –laster gertatzea a
urreikusi da– eragileei jartzen zaizkien baldintza teknikoak betetzea.
Komunikazioan irisgarritasuna bermatzen duten neurri teknikoak hartzea gainditzeko dagoen gai bat da oraindik a
utonomia erkidegoko garraio sistema osoan, baita irisgarritasun fisikoaren a
ldetik emaitza hobea eskuratu duten horien ikuspegitik ere, a
legia, metroaren eta tranbiaren a
lderditik. Garraio sistema ezberdinetan informazioa eta komunikazioa eskuratzen dela bermatzeko elementuak jartzea falta da, eta horrek galarazi egiten die ikusmen eta entzumen urrituei a
utonomiaz garraio publikora iritsi a
hal izatea.
Azkenik, a
zpimarratu egin behar dugu beharrezkoa dela tokiko a
dministrazioek esku hartzea oinezko ibilbideen eta garraio a
zpiegituretara eramaten duten bideen egokitzapenean, horiek seguruak eta irisgarriak izan daitezen.
Kontuan hartu behar da joan-etorri kate osoan, a
legia, jatorritik hasi eta destinora bitarte, irisgarritasuna bermatzeak zer garrantzia duen, egindako etapa kopurua eta erabilitako garraio moduak a
lde batera utzita.