4. Errepide sistemak
4.1. Zerbitzu erregularrak (autobusa)
Errepidetiko EAEko garraio publikoko zerbitzu erregularretan a
urreikusitako jarduerak beren izaera eta eremu geografikoa gorabehera xehatzen dira.
4.1.1. Hiri zerbitzuak
EAEko hiri zerbitzua kalitate erreferente bat da estatu mailako zerbitzuan, izan ere, a
zken urteotan, D-bus eta TUVISA bezalako enpresa eragileei sariak eta a
itorpenak egin zaizkie. Irisgarritasunaren mailan, oso a
dierazgarriak dira eskuratutako a
urrerapausoak, nahiz eta oraindik gainditu beharreko oztopoak dauden.
Donostia
Autobus geltokietan irisgarritasuna hobetzeko jarduerak egiten a
ri dira, Irisgarritasun eta Garraioko Plan Zuzendariaren (2004) gomendioen ondotik.
Esku-hartzeak oinarrizko bi irizpide a
intzat hartuz egiten dira: segurtasuna eta eskaria.
– Bazterbideak kentzea.
– Espaloiak zabaldu eta beheratzea.
– Espaloi a
urrerabideak instalatzea.
– Txorkoak ezabatzea bidaiariak igo eta jaistea errazteko.
Bilbo
– Flota berriztatzeko programa: a
rrapala a
utomatikoa eta eskuzkoa duten oin baxuko ibilgailu berriak sartzea. Ez dago denbora horizonte zehatzik flota erabat egokitzeko, izan ere, a
urrekontua edukitzearen baldintzapean dago.
– Errutinazko eta prebentzioko mantentze programa zorrotzak hartzea, erabateko irisgarritasuna baldintzatzen duten gertaerak murrizteko.
– Pixkanaka espaloi plataformak (aurrerabideak) instalatzea a
utobusa hurbiltzeko zailtasun gehien duten geralekuetan.
Vitoria-Gasteiz
– Espaloi plataformak finkatzea (aurrerabideak), a
utobusak geltokira hurbiltzen direla errazteko.
– Mugikortasun Iraunkorraren eta Hiriko Espazio Publikoaren Planean irisgarritasuna hobetzeko bildu diren ekimenak ezartzea.
4.1.2. Hiri a
rteko zerbitzuak
Euskal A
utonomia Erkidegoan errepidetik bidaiariak garraiatzeko linea erregularren a
dministrazio emakiden indarraldia a
maitu egiten da 2012. urtean. Ondorioz, gai honetan eskumendun diren EAEko lurralde a
dministrazioak lagapen kontratu berriak lizitatzen hasi dira, eta emandako zerbitzuen kalitatean hobekuntza kualitatiboak sartuko dira. Hobekuntza horien a
rtetik hauek a
zpimarra daitezke nagusiki:
– Derrigorrez bete behar dira irisgarritasun baldintzak material mugikorrean.
– Gidarien prestakuntza behar bereziko bidaiariak tratatzeko.
– Hobari / zigor sistema bat finkatzea, emandako zerbitzuen fidagarritasuna eta kalitatea gorabehera.
Ondorioz, emakiden mapa berritzea inflexio puntu bat izan behar da errepidetik bidaiariak garraiatzen dituen hiri a
rteko zerbitzuen emakidari dagokionez.
Gipuzkoa
– A
utobusen geltoki intermodal berria Donostian. Beste ekipamendu batzuk ere proiektatu dira edo gauzatzen a
ri dira Eibar, Tolosa, Irun, Beasain eta Zumarraga udalerrietan.
– Foru A
ldundiaren laguntzak mantentzea flota modernizatzeko eta haren irisgarritasuna hobetzeko.
– Pixkanaka, geltokiko informazio sistemak sartzea (SIO), ikusmen urrituei zuzenduta.
– Geralekuetan segurtasuna egokitu eta hobetzea. Ekintza hau eskari gehienekoetan hasi da egiten.
– Foru markesinaren modelo propioa hartzea.
– Eskaripean zerbitzuak ezartzea, landa eremuetan, biztanleria bolumen gutxiko udalerrietan, eta a
barretan bizi diren mugikortasun urriko pertsonen garraio konponbide bezala.
– Lurraldebusen webgunearen bitartez emandako informazioa hobetzea.
Bizkaia
– Errepidetiko Garraioaren Irisgarritasunaren Plan Estrategikoa (BGIPE) lantzea; bertan, Bizkaibusen zerbitzuen irisgarritasun diagnostikoa egiten da eta jarduera ildoak ezartzen dira ibilgailuak eta geralekuak pixkanaka egokitzeko.
– SIG batez (Informazio Geografikoko Sistema) hornitutako web ingurune baten zerbitzu bat jartzea; horrek a
ukera ematen du ibilgailuek zerbitzuan zehar duten kokaleku zehatza zein den jakiteko eta, horrekin batera, linearen informazio zehatza eskuratzeko a
ukera ere ematen du (zerbitzu egokituak, geraleku irisgarriak, eta a
bar).
Araba
– Vitoria-Gasteizko a
utobus geltoki intermodal berria.
– Eragileekin programa-kontratuak a
dostu izanak a
ukera eman du garraio zerbitzuak modernizatzeko; hori pixkanaka ibilgailu egokituak eta garraioko teknologia berriak sartzearen bitartez egin da. Eskakizunaren oinarrian gutxienez ibilgailu egokitu bat edukitzea egon da ibilbide / emakidadun bakoitzeko. Gehieneko a
ntzinatasun eskakizuna 8 urtekoa izan da.
– Lankidetza hitzarmenak finkatu dira udalekin markesinaren eredu bakarra instalatzeko A
rabako Foru A
ldundiaren finantzazioarekin.
– Arabako Garraioaren Lurralde A
gintaritza eratzeko prozesua martxan jarri da; horrek bidaiarien hiri a
rteko zerbitzuei buruzko jarduerak integratzeko eta koordinatzeko a
ukera emango du.
4.1.3. Ibilbide luzeko zerbitzuak
Ezin izan da informazio zehatzik bildu linea hauen irisgarritasuna sustatzeko eta hobetzeko egon daitezkeen jarduera planen gainean.
4.2. Taxi zerbitzua