3. Tranbia sistema
EAEko tranbien ezaugarria da irisgarritasun unibertsalaren printzipioak eta manuak neurri handi batean betetzen dituztela.
ETS-EuskoTran-en zerbitzu sortak erabiltzailearekiko hainbat konpromiso biltzen ditu, horien a
rtean hauek:
– Tranbietan kanpoko eta barruko erabateko irisgarritasuna bermatzea.
– Geralekuetan eta ibilgailuetan informazioa erabat irisgarria dela erraztea.
– Ezgaitasun fisikoren bat duten pertsonen eskura jartzea kasuan kasuko neurri egokiak, baliabide bisual eta a
kustikoekin lagun diezaieten.
Agente eskumendunekin edukitako elkarrizketetatik ezin izan da egiaztatu irisgarritasunaren a
lorreko hobekuntzak gauzatu direnik tranbia sistemetan eragiketaren une honetan.
Gaur egun, a
zterketapean dauden jarduerek tranbia linea berrien burutzapen proiektuak eta jada existitzen den tranbia a
zpiegituraren zabalkundea hartzen dituzte. Horien a
rtean, hauek a
ipa daitezke:
– Bilboko tranbiaren sarea zabaltzea, Basurtu-Errekalde tartean.
– Vitoria-Gasteizko tranbia sarea zabaltzea Forondako a
ireporturantz.
– Tranbia proiektu berriak Barakaldon, Leioan (EHU) eta Deba Garaian.