2. Sistema metropolitarra
Diagnostiko txostenetik ondorioztatzen den moduan, metroaren sistemako irisgarritasun gabezia nagusiak pilatu egiten dira zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonen komunikazio beharrak as
etzean. Zentzu honetan, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) jarduera programa zuzendu egin da espresuki gabezia horiek konpontzera:
– Autosalmentako makina berriak instalatzeko plana: helburua 2010. urtearen a
maierarako gutxienez makina egokitu bat egotea da a
tondo bakoitzeko.
– Material mugikorra berritzeko plana: unitate berriak erosi dira, eta horiek erabiltzailearentzako informazio eta komunikazio sistemetan dauden a
zken a
urrerapenak sartzen dituzte, irisgarritasun unibertsalaren betekizunak betetzen direla bermatuz. Tren berri horiek a
ukera ematen dute ibilbidean zehar emandako informazioa a
ginte postu batetik kontrolatzeko eta ez gidariaren kabinatik, unitate zaharragoetan gertatzen zen moduan. Honek erraztu egiten du zerbitzuan egon daitezkeen a
razoen berri erabiltzaileari ematea. Momentuz, ez da UT berriak sartzea a
urreikusi.
Bestalde, Bilboko metroa zabaltzeak (3. linea), 2. eta 3. barrutiak hirigunearekin lotuko dituena, a
ukera emango du garraio sistema honen eragin eremua zabaltzeko eta geltoki berrien irisgarritasun baldintzak hobetzeko.