1.6. Iraunkortasunaren aldeko enpresen foroa
Erreferentzia den ekimen gisa, azpimarratzekoa da iraunkortasunaren aldeko trenbide enpresen foroa eratu izana. Bertan, trenbide eragileak eta kudeatzaileak sartzen dira, eta trenbide bidezko garraioan irisgarritasunari bakarrik zuzendutako lan ildoa du.
2006ko azaroaren 30ean, Ingurumenaren Biltzar Nazionalean –Garapen Iraunkorraren Gailurra–, Trenbide Enpresen Adierazpena Iraunkortasunaren Alde izenekoa sinatu zen eta haren o
ndorioz sortu zen, Renferen ekimenez, Iraunkortasunaren Aldeko Enpresen Foroa. Trenbideen sektorean beren jarduna garatzen duen erakunde publikoen eta pribatuen multzoa da, eta haien o
inarrizko xedea "Trenbide Enpresen Adierazpena Iraunkortasunaren Alde" delakoaren edukiak eta administrazioan eta iritzi publikoan jarduera horien aldeko izango den iritzi egoera bat sortzera zuzendutako jarduerak garatzea da.
Irisgarritasun taldea bidaiariak trenbidez garraiatzeko enpresa eragileetako eta trenbide azpiegiturak eraiki eta kudeatzen dituzten erakunde publikoetako profesional adituez eratuta dago.
EAEko trenbide erakundeak foro horretan ageri dira.
Laneko 5 azpitalde dago: bidesari makinak eta elementuak, material mugikorra, hustubideak, zoladurak eta tren-nasarako sarbidea.
Gehiago jakiteko: www.ferrocarrilsostenible.es.