– Irisgarritasun plana: bidaiarien geltokietan irisgarritasuna osorik hobetzea dakarren programa; horretarako, sarbideak, eraikinak eta nasak egokitzeko lanak burutzen dira.
– Nasak egokitzeko plana: nasa-ibilgailua-nasa multzoaren irisgarritasuna hobetzeko programa; horretarako, nasak luzatu, a
reagotu eta zabaltzeko lanak gauzatzen dira.
– Zirkulazioan segurtasuna edukitzeko plana: Programa honek berekin darama hondatutako trenbide-pasaguneak ordezkatzea eta irristaden a
urkako kautxuarekin egindako beste batzuk jartzea.
– Ezgaitasunen bat duten pertsonei a
rreta emateko berariazko zerbitzuak jartzea: Zerbitzu hauek: A
TENDO, euskal hiriburuetako tren geltokietan jada a
geri dena, eta DIALOGA, entzumen urrituei informaziora eta komunikaziora iristea errazteko sortua. A
zken zerbitzu hau ez dago oraindik EAEko geltokietan.