1. Trenbide sistema
Jarraian, EAEko trenbide sare ezberdinetako a
dministratzaile eta eragile diren a
gente ezberdinek garraio a
zpiegituretan eta material mugikorrean irisgarritasuna sustatu eta hobetzeko dituzten programak a
zalduko dira.
– Irisgarritasun plana: bidaiarien geltokietan irisgarritasuna osorik hobetzea dakarren programa; horretarako, sarbideak, eraikinak eta nasak egokitzeko lanak burutzen dira.
– Nasak egokitzeko plana: nasa-ibilgailua-nasa multzoaren irisgarritasuna hobetzeko programa; horretarako, nasak luzatu, a
reagotu eta zabaltzeko lanak gauzatzen dira.
– Zirkulazioan segurtasuna edukitzeko plana: Programa honek berekin darama hondatutako trenbide-pasaguneak ordezkatzea eta irristaden a
urkako kautxuarekin egindako beste batzuk jartzea.
– Ezgaitasunen bat duten pertsonei a
rreta emateko berariazko zerbitzuak jartzea: Zerbitzu hauek: A
TENDO, euskal hiriburuetako tren geltokietan jada a
geri dena, eta DIALOGA, entzumen urrituei informaziora eta komunikaziora iristea errazteko sortua. A
zken zerbitzu hau ez dago oraindik EAEko geltokietan.
1.2. Renfe
– Material mugikorra modernizatzeko plana. Renfe 2014: CIVIA unitateak eskuratzea; horiek irisgarriak dira erabat nasak egokiturik egonez gero.
– Lankidetza hitzarmena unibertsitateekin eta Ikerkuntza zentroekin: lan eremu ezberdinetan berrikuntzaren a
ldeko ikerkuntza ildoak sustatzea da helburua, eta horien a
rtean irisgarritasuna ere egongo da.
1.3. FEVE
FEVEren Plan Estrategikoa 2009-2012 delakoaren inspirazio diren printzipioen barruan sartuta daude irisgarritasunaren hobekuntzarekin uztartutako programak:
– Geltokiak eta geralekuak modernizatzeko plana; bere helburuak hauek dira:
• Bidaiariaren zirkulazioaren kalitatea hobetzeko proposamena.
• Herritarrei emandako zerbitzuaren hobekuntza.
• A
rkitektura-oztopoak ezabatzea.
• Ekipamenduen irisgarritasunerako egokitzapenak egitea.
– Irisgarritasun plana material mugikorrean; horrek unitate mugikor berriak erostea dakar, irisgarritasuna errazteko sistema berrienak daramatzatenak hain zuzen. Halaber, geltoki batzuetan nasak a
reagotzeko jarduerak egitea dakar.
– Jarduera plana 2013: 2013. urtean erabat irisgarriak izango diren instalazioak edukitzera zuzendutako esku-hartze multzoa da.
• Iristeko a
rrapalak instalatzea.
• Ikusmen urrituentzat egokitutako ibilbideak definitzea.
• Zoladurak bereiztea erliebeen eta kontraste kromatikoaren bitartez.
• Komunen egokitzapena.
• A
rgi mailak hobetzea eta seinaleztapen bisuala eta a
kustikoa sartzea.
– Lankidetza hitzarmenak a
utonomia erkidegoekin, FEVEk horietan ekipamenduak eta instalazioak hobetzeko konpromisoa hartu badu.
1.4. ETS
EuskoTrenen Plan Estrategikoa XXI delakoak hainbat jarduera biltzen ditu, eta horien helburua bere eskumenpeko trenbide zerbitzuetan erabateko irisgarritasuna hobetzea da (ekipamenduetan eta material mugikorrean).
Gaur egun, ETSren trenbide trazatua bitan zatitzeko as
mo handiko plan batean murgilduta dago, eta horrek linea lurperatzeko jarduerak, instalazioen berriztatze osoa eta geltoki berrien eraikuntza ekarriko du. Horrela, zera dugu:
– Modernizaziorako eta irisgarritasuna hobetzeko plana geltokietan. Horrek sarbideen eta mugikortasunaren hobekuntza darama berekin ekipamenduen barrualdean.
– Trenbide-pasaguneak ezabatzea eta horietan segurtasuna a
reagotzea: bai lineak lurperatzeko jarduerak egitearen ondorioz horiek udalerrietatik igarotzen direnean, bai igogailuak instalatzearen eta lurpeko edo gaineko pasabideen eraikuntzaren bitartez nasen a
rteko joan-etorriak egiteko.
– Geltoki berrien eraikuntza: bai trenbide trazatua bitan zatitzeko jarduerak gauzatzearen ondorioz, bai herriguneei edukiera handiko garraio zerbitzu bat zuzkitzea beharrezkoa izateagatik. Geltoki berriak erabateko irisgarritasuna bermatuko duten sistema berrienak edukiko dituzten ekipamenduak dira.
1.5. EuskoTren
– Material mugikorra berritzeko plana: Unitate berriak sartzeko a
teetan integratutako a
rrapala erdi-automatikoez zuzkituta daude, eta ohartarazpen a
kustikoak eta a
rgi seinaleak ere badituzte zentzumen ezgaitasunen bat dutenentzat eta ikusmen edo entzumen urrituentzat.
– Autosalmentako makina berriak instalatzeko plana; horiek garaiera egokian edukiko dute ordainketa egiteko zirrikitua, eta zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei egokiturik egongo dira.
Erreferentzia den ekimen gisa, a
zpimarratzekoa da iraunkortasunaren a
ldeko trenbide enpresen foroa eratu izana. Bertan, trenbide eragileak eta kudeatzaileak sartzen dira, eta trenbide bidezko garraioan irisgarritasunari bakarrik zuzendutako lan ildoa du.
2006ko a
zaroaren 30ean, Ingurumenaren Biltzar Nazionalean –Garapen Iraunkorraren Gailurra–, Trenbide Enpresen A
dierazpena Iraunkortasunaren A
lde izenekoa sinatu zen eta haren ondorioz sortu zen, Renferen ekimenez, Iraunkortasunaren A
ldeko Enpresen Foroa. Trenbideen sektorean beren jarduna garatzen duen erakunde publikoen eta pribatuen multzoa da, eta haien oinarrizko xedea "Trenbide Enpresen A
dierazpena Iraunkortasunaren A
lde" delakoaren edukiak eta a
dministrazioan eta iritzi publikoan jarduera horien a
ldeko izango den iritzi egoera bat sortzera zuzendutako jarduerak garatzea da.
Irisgarritasun taldea bidaiariak trenbidez garraiatzeko enpresa eragileetako eta trenbide a
zpiegiturak eraiki eta kudeatzen dituzten erakunde publikoetako profesional a
dituez eratuta dago.
EAEko trenbide erakundeak foro horretan a
geri dira.
Laneko 5 a
zpitalde dago: bidesari makinak eta elementuak, material mugikorra, hustubideak, zoladurak eta tren-nasarako sarbidea.
Gehiago jakiteko: www.ferrocarrilsostenible.es.