4.2. Barruko irisgarritasuna
Terminaleko atondoa eta bidaiaria eta harekin batera doazenak egoteko tokia o
ztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko, eta mugikortasun urriko pertsonen beharretara egokitutako zerbitzuak eta elementuak dituzte:
– Informazio eta fakturazioko mahaiak.
– Telefono publikoak / kutxazain automatikoak.
– Komun higienikoak terminalean eta irteera eremuan. Iritsiera eremuan o
hiko komunak bakarrik daudela ikusi da.
– Eserleku erreserba mugikortasun urriko pertsonentzat (irteeren zonan bakarrik). Mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku multzoa ez dago behar bezala egokituta. Euskarri iskiatiko o
sagarririk ere ez dago.
Hegazkinetik jaisten denetik terminalaren eraikinera sartzen den arte dagoen o
inezko ibilbidea ibilgarria da eta o
ztopoetatik libre dago. Ez ibilbide honek, ez barruko atondoak, ez du ukimen-zerrendarik ikusmen urrituak o
rientatzeko puntu interesgarrietarantz.
Terminalak megafonia zerbitzua eta informazio teleadierazgailuak ditu, eta horiek hegaldien irteera eta iritsiera iragartzen dute, gerta daitekeen beste edozein inguruabarren berri ematearekin batera. Gutxi barru, indukzio magnetikoko begiztak[31] instalatuko dira informazio puntuan, entzumen urrituek informazioa eskuratu ahal izan dezaten beren audiofonoaren bitartez.