4.2. Barruko irisgarritasuna
Terminaleko a
tondoa eta bidaiaria eta harekin batera doazenak egoteko tokia oztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko, eta mugikortasun urriko pertsonen beharretara egokitutako zerbitzuak eta elementuak dituzte:
– Informazio eta fakturazioko mahaiak.
– Telefono publikoak / kutxazain a
utomatikoak.
– Komun higienikoak terminalean eta irteera eremuan. Iritsiera eremuan ohiko komunak bakarrik daudela ikusi da.
– Eserleku erreserba mugikortasun urriko pertsonentzat (irteeren zonan bakarrik). Mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku multzoa ez dago behar bezala egokituta. Euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago.
alt="Barruko a
tondoko irudia." />
alt="Mugikortasun urriko pertsonentzako gordetako eserlekuak." />
Hegazkinetik jaisten denetik terminalaren eraikinera sartzen den a
rte dagoen oinezko ibilbidea ibilgarria da eta oztopoetatik libre dago. Ez ibilbide honek, ez barruko a
tondoak, ez du ukimen-zerrendarik ikusmen urrituak orientatzeko puntu interesgarrietarantz.
Terminalak megafonia zerbitzua eta informazio teleadierazgailuak ditu, eta horiek hegaldien irteera eta iritsiera iragartzen dute, gerta daitekeen beste edozein inguruabarren berri ematearekin batera. Gutxi barru, indukzio magnetikoko begiztak[31] instalatuko dira informazio puntuan, entzumen urrituek informazioa eskuratu a
hal izan dezaten beren a
udiofonoaren bitartez.