3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Aireportuko beste a
zpiegitura batzuetan gertatzen den moduan, hiriburutik urrun kokatzeak eragin egiten du hartara iristeko bitarteko motorizatuak erabili behar izatea.
Gaur egun, terminalera zuzenean iritsi daiteke ibilgailu partikularraren bitartez eta taxi zerbitzuaren bitartez. A
utobusen linea erregularrak geraleku bat zuen terminalaren eraikinaren a
lboan, baina jada ez da a
zpiegiturara sartzen.
Geralekua kanpoaldera a
tera da, espaloirik gabeko ingurune batera, ibilgailuen trafiko biziko galtzada batera, ingurumarietan semaforoz a
raututako oinezkoentzako pasabiderik gabeko batera. Inguruabar hori a
rrisku larria da instalazioetatik a
utobusez irteten diren edo hartara a
utobusez iristen diren a
ireportuaren erabiltzaile guztientzat, a
re gehiago erabiltzaile horiek ezgaitasunen bat badute edo mugikortasuna urriturik badute.
alt="Autobus geralekua instalazioen kanpoaldean" />
alt="Trafiko biziko eta igarobide babesturik gabeko ingurunea" />
Autobus geltokitik ibilgailuen a
parkalekuraino doan oinezko ibilbidea ibilgarria da, baina ez du gidatzeko elementurik –bideratzeko zerrendak– ikusmen urrituentzat.
Aparkalekutik mugikortasun urriko pertsonentzako topalekuraino, terminalaren sarreran kokatzen dena, ibilbideak zailtasunak a
geri ditu, ibietan oztopo-zutoinak daudelako eta zoladurak irregulartasunak a
geri dituelako. A
urretiko tartean bezala, hemen ere ez dago ukimen zerrendarik ikusmen urritua behar bezala bideratzeko.
alt="Oinezko ibilbidea geralekutik a
parkalekura" />
alt="Oztopoak oinezkoentzako ibietan" />
Orain dela gutxi terminaleko a
parkalekua zabaltzeko lanak egin dira. Gaur egun sei plaza dago gordeta mugikortasun urriko pertsonentzat dauden 233en a
rtean, eta horrek irisgarritasunari buruz indarrean dagoen a
raudiak finkatutako irizpideak betetzen ditu (plaza bat 40 plazako edo zatiki baliokidea).