3. Donostiako aireportua
Donostiako aireportua Hondarribian kokatzen da, Donostiatik 22 km-ra. Funtsean, Estatu mailako trafiko erregularrari zerbitzua ematen dio, eta ba
ita nazioartekoari ere. 2009. urtean, 314.262 bidaiari izatera iritsi zen.
Iturria: aena.es.
Gaur egun, Madril eta Ba
rtzelona destinotzat duten hegaldiak egiten dira bertan. Aireportuaren kudeatzaileak, erakundeetako arduradunekin ba
tera, saiatzen ari dira aspalditik hona destino eskaintza areagotzen, airetiko eragile berriak iristearen bitartez.
Azpiegitura gipuzkoarraren arduradunek bilerak egiten dituzte aldizka ELKARTUrekin –Ezgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea–, eta horiei esker mugikortasun urriko pertsonei eskainitako laguntza eta zerbitzuan, airetiko garraioan mugikortasun urriko pertsonei laguntza emateari buruzko erregelamendu europarra aplikatzearen ondotik, sortutako arazo zerrenda berraztertzeko aukera dute.
3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Aireportuko beste azpiegitura ba
tzuetan gertatzen den moduan, hiriburutik urrun kokatzeak eragin egiten du hartara iristeko bitarteko motorizatuak erabili behar izatea.
Gaur egun, terminalera zuzenean iritsi daiteke ibilgailu partikularraren bitartez eta taxi zerbitzuaren bitartez. Autobusen linea erregularrak geraleku ba
t zuen terminalaren eraikinaren alboan, ba
ina jada ez da azpiegiturara sartzen.
Geralekua kanpoaldera atera da, espaloirik gabeko ingurune ba
tera, ibilgailuen trafiko biziko galtzada ba
tera, ingurumarietan semaforoz araututako oinezkoentzako pasabiderik gabeko ba
tera. Inguruabar hori arrisku larria da instalazioetatik autobusez irteten diren edo hartara autobusez iristen diren aireportuaren erabiltzaile guztientzat, are gehiago erabiltzaile horiek ezgaitasunen ba
t ba
dute edo mugikortasuna urriturik ba
dute.
Autobus geltokitik ibilgailuen aparkalekuraino doan oinezko ibilbidea ibilgarria da, ba
ina ez du gidatzeko elementurik –bideratzeko zerrendak– ikusmen urrituentzat.
Aparkalekutik mugikortasun urriko pertsonentzako topalekuraino, terminalaren sarreran kokatzen dena, ibilbideak zailtasunak ageri ditu, ibietan oztopo-zutoinak daudelako eta zoladurak irregulartasunak ageri dituelako. Aurretiko tartean bezala, hemen ere ez dago ukimen zerrendarik ikusmen urritua behar bezala bideratzeko.
Orain dela gutxi terminaleko aparkalekua zabaltzeko lanak egin dira. Gaur egun sei plaza dago gordeta mugikortasun urriko pertsonentzat dauden 233en artean, eta horrek irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudiak finkatutako irizpideak betetzen ditu (plaza ba
t 40 plazako edo zatiki ba
liokidea).
Atondoa eta bidaiariak eta haiekin doazenak egoteko eremuak oztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko. Hegazkinetik jaisten denetik terminalaren eraikinera sartzen den arte dagoen oinezko ibilbidea egiteko modukoa da eta oztopoetatik libre dago. Ez ibilbide honek, ez ba
rruko atondoak, ez du ukimen-zerrendarik ikusmen urrituak orientatzeko puntu interesgarrietarantz.
Terminalak megafonia zerbitzua eta informazio teleadierazgailuak ditu, eta horiek hegaldien irteera eta iritsiera iragartzen dute, gerta daitekeen beste edozein inguruabarren berri ematearekin ba
tera.
Azpimarratu beharreko beste alderdi ba
tzuk hauek dira:
– Informaziorako mahaia egokituta dago, ba
ina fakturaziokoak ez.
– Altzariak ez daude egokiturik. Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako berariazko erreserbarik ez du, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere, bidaiariak eta haiekin ba
tera doazenak egoteko eremu ezberdinetan.
– Terminalean eta irteeren eremuan komun egokituak daude.