2.2. Barruko irisgarritasuna
Atondoa eta bidaiariak egoteko eremuak (irteerak eta iritsierak) oztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko. Hala eta guztiz ere, toki horietatik batean ere ez dago ukimenez gidatzeko zerrendarik, horien bitartez ikusmen urrituak puntu interesgarrietara bideratzeko.
Terminalak megafonia zerbitzua eta informazio teleadierazgailuak ditu.
Fuente: aena.es
class="3-1Texto">Azpimarratu beharreko beste alderdi batzuk hauek dira:
class="3-2Texto12-4"> – Informazio eta fakturazio mahaiak ez daude egokituta. Ez dago garaiera baxuagoan egokituriko tarterik.
class="3-2Texto12-4"> – Ez dago goi-erliebeko ukimen botoirik igogailuetan, Braille sistema eta egun instalaturik dagoen megafonia osatzeko.
class="3-2Texto12-4"> – Eserlekuak ez daude egokituta eta mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako berariazko eserleku erreserba (multzoa) ere ez dago bidaiariak eta haiekin doazenak egoteko zona ezberdinetan. Euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago.
class="3-2Texto12-4"> – Terminaleko atondoan komun egokituak daude eta baita bidaiariak ontziratzeko eta hartatik irteteko eremuetan ere.