4. Ondorioak
2012. urtea inflexio puntua izan behar da EAEn hiri arteko eta ibilbide luzeko zerbitzuen irisgarritasuna sustatzeko, hain zuzen ere hiri zerbitzuentzat plataforma baxuko autobusa sartzea izan zen bezala.
Zerbitzuen emakida mapa osorik berritzeak piztu egin behar du iraganarekin eteten dela, eta sarrerako atea izan behar da garraioaren garai berri batentzat. Garai berri horretan, kalitatea, modernotasuna eta zerbitzuen erabateko irisgarritasuna izango dira konpainia eragileen lehiakortasunak oinarri izango dituen zutabeak.
Horrekin batera, pixkanaka autobus geltoki eta geralekuak egokitu behar dira, horietara iristeko oinezkoen ibilbideak atondu, eta gidarien prestakuntza eta sentsibilizazio planak programatu eta burutu mugikortasun urriko pertsona taldeek dituzten behar berezien gainean.