3.1. Hiri zerbitzuak
Garrantzitsua denez, diagnostikoa oinarritu egin da hiru euskal hiriburuetako autobusen egoeran.
Jarraian datorren taulak, toki administrazioek eta haien kasuan kasuko hiri garraioko eragileek emandako datuetatik abiatuz landutakoa, islatu egiten du zein den udal flota bakoitzaren egungo egokitzapen maila.
Hirikoak | Flota | Irisgarriak | % |
Bilbo | 152 | 138 | %91[28] |
Donostia | 122 | 122 | %100 |
Vitoria-Gasteiz | 79 | 79 | %100 |
Iturria: geuk egina.
Udal flotetara gehitzen diren autobus berri guztiak oin baxukoak dira.
Hiri flotetako autobusek geldialdia jakinarazteko sistema akustikoa dute (SIO)[29] eta hori aktibatu egiten da Cyberpass agintearen bitartez. Hala eta guztiz ere, bai Donostian, bai V
itoria-Gasteizen, sistema desaktibatuta dago eta ikusmen urrituak hala eskatzen duenean bakarrik aktibatzen da.
Hirietako parke mugikorren irisgarritasun gabezia nagusiek EAEn zerikusia dute zentzumen ezgaitasuna duten pertsonentzako komunikazio irisgarritasunarekin. Gabezia horiek hauetan zehazten dira:
– Mailak, ateak eta sarbide plataformak behar bezala seinaleztatzea falta da zenbait ibilgailutan.
– Ukimen elementuak dituzten gida barrak falta dira, ikusmen urrituei eserlekuak topatzea errazteko.
– Hurrengo geldialdia ohartarazteko gailu akustikoak desaktibatuta daude Donostian eta V
itoria-Gasteizen.
[28] Egokitu gabeko autobusen banaketa Bilbon banatu egiten da erreserbaren eta zerbitzuaren artean, biztanleriari ekarritako eragina ahalik eta gehien murrizten saiatuz. Hainbat unitateko lineei esleitzen zaizkie; horrela, oin baxuko autobus eskaerarik egongo balitz, geralekuan itxaron beharreko denbora laburragoa litzateke.
[29] SIO Sistema: Ahozko informazio sistema.