3.1. Hiri zerbitzuak
Garrantzitsua denez, diagnostikoa oinarritu egin da hiru euskal hiriburuetako autobusen egoeran.
Jarraian datorren taulak, toki administrazioek eta haien kasuan kasuko hiri garraioko eragileek emandako datuetatik abiatuz landutakoa, islatu egiten du zein den udal flota ba
koitzaren egungo egokitzapen maila.
Hirikoak | Flota | Irisgarriak | % |
Bilbo | 152 | 138 | %91[28] |
Donostia | 122 | 122 | %100 |
Vitoria-Gasteiz | 79 | 79 | %100 |
Iturria: geuk egina.
Udal flotetara gehitzen diren autobus berri guztiak oin ba
xukoak dira.
Hiri flotetako autobusek geldialdia jakinarazteko sistema akustikoa dute (SIO)[29] eta hori aktibatu egiten da Cyberpass agintearen bitartez. Hala eta guztiz ere, ba
i Donostian, ba
i Vitoria-Gasteizen, sistema desaktibatuta dago eta ikusmen urrituak hala eskatzen duenean ba
karrik aktibatzen da.
Hirietako parke mugikorren irisgarritasun gabezia nagusiek EAEn zerikusia dute zentzumen ezgaitasuna duten pertsonentzako komunikazio irisgarritasunarekin. Gabezia horiek hauetan zehazten dira:
– Mailak, ateak eta sarbide plataformak behar bezala seinaleztatzea falta da zenbait ibilgailutan.
– Ukimen elementuak dituzten gida ba
rrak falta dira, ikusmen urrituei eserlekuak topatzea errazteko.
– Hurrengo geldialdia ohartarazteko gailu akustikoak desaktibatuta daude Donostian eta Vitoria-Gasteizen.
[28] Egokitu gabeko autobusen ba
naketa Bilbon ba
natu egiten da erreserbaren eta zerbitzuaren artean, biztanleriari ekarritako eragina ahalik eta gehien murrizten saiatuz. Hainbat unitateko lineei esleitzen zaizkie; horrela, oin ba
xuko autobus eskaerarik egongo ba
litz, geralekuan itxaron beharreko denbora laburragoa litzateke.
[29] SIO Sistema: Ahozko informazio sistema.