2.1. Bilboko autobus geltokia (Termibus)
La terminal de autobuses de Garellano, S.L. da Bilboko udalak, hiriko autobus geltokia ustiatzeko, egindako emakidaren enpresa titularra 1996. urtetik aurrera.
Autobus terminala toki estrategiko ba
tean kokaturik dago: edukiera handiko bide sarera iristeko sarbide ezin hobeak ditu, eta horrek erraztu egiten du errepidetiko garraio zerbitzuen antolamendua. Gainera, azkenaldian, erreferentziako nodo ba
t bihurtu da, garraioko hiri eta hiri arteko zerbitzu ugarik ba
t egiten dutelako puntu horretan: tranbiak, metroak, Renferen aldirikoek, Bilbobusek, eta abarrek.
2.1.1. Kanpoko irisgarritasuna
Termibusek oinez iristeko bi sarbide nagusi ditu: ba
ta, San Mameseko eremu intermodaletik. Hura arrapala ba
tean amaitzen den ibilbide irisgarri ba
ten bitartez egiten da, nahiz eta kurban egoteak zaildu egiten duen haren irisgarritasuna. Bestea, EITB –Euskal Irrati Telebista– enpresa kokatzen den zonatik dator, eta egokitu gabe dagoen malda malkartsuko arrapala ba
tean amaitzen den ibilbide irisgarria du.
Ikusmen urrituek ukimen zerrendak dituzte bi sarbideetan, terminaleranzko ibilbidean orientatzeko.
2.1.2. Ba
rruko irisgarritasuna
Behin atondoan, ekipamenduan ematen diren eta bertan dauden zerbitzu eta elementu ezberdinetara iristeko joan-etorria, orokorrean, oztopoetatik libre dago, eta maniobra fisiko egokiak bermatzeko behar besteko zabalera duten tokiak daude. Zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkakoa da.
Aitzitik, ikusmen urrituek ez dute gidatzeko sistemarik –ukimen zerrendarik– garraio zerbitzua funtzionaltasunez erabiltzeko behar diren elementuetarantz orientatzeko: nasetarantz, eragileen leihatiletarantz, eta abarretarantz joateko hain zuzen. Hankaz ukitzeko gida ba
dago, ba
ina eskasa dela ikus daiteke, izan ere, atondotik egokitutako zerbitzuetara eta informazio puntura doa ba
karrik.
Informazio leihatilak eta salmahaiak ez daude egokiturik irisgarritasuneko parametro arautzaileei jarraiki. Ez dago garaiera ba
xuagoan jarritako tartetik, ezta sakonera egokiko zokorik ere.
Eserlekuak ez daude egokituta, eta ez dago mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserleku multzo berariazkorik. Euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago, horren bitartez mugikortasun urriko pertsonaren atsedena erraztu ahal izateko esertzeko edo altxatzeko maniobra erabat gauzatu beharrik gabe. Geltokian komun higieniko egokituak eskaintzen dira.
Komunikazio eta informazio sistemei dagokienez, zera aipatu behar da:
– Autobusen irteera eta iritsiera iragartzen duten informazio teleadierazgailuak daude.
– Ez dago megafonia sistemarik irteeren eta iritsieren berri emateko.
– "Cyberpass"[26] sistemarik ere ez dago, horren bitartez ahozko informazioa emateko ikusmen urrituei. Orokorrean, ez dago zentzumen ezgaitasuna duten pertsonei informaziora iristea bermatuko dien sistemarik.
– Informazio estatikoa ez dago zentralizatuta, eragile pribatu ba
koitzari uztartuta ba
izik. Edukien tamainak eta haien kokapenak ez dute errazten guztiok hartara iritsi eta irakurri ahal izatea.
2.1.3. Ibilgailuen irisgarritasuna
Termibusen emandako zerbitzu gehienak zoru garaiko ibilgailuekin egiten dira, izan ere, hiri arteko zerbitzuak eta ibilbide luzekoak dira.
Ibilgailuen irisgarritasun diagnostikoa, haien tipologia gorabehera, txosten honetako kasuan kasuko kapituluan jorratuko da.
[26] Cyberpass sistema: urrutiko kontrola sakatzeari esker aktibatzen den seinale igortze-hartzaile den sistema. Sistemak soinu seinaleak egiten ditu, eta horiek oso erabilgarriak dira itsuentzat semaforoetan, autobus geralekuetan...