1. Sarrera, titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena
1.1. Hiri zerbitzuak
Errepidetiko garraio publikoko hiri zerbitzuen titulartasuna eta administrazioa udalei dagokie.
Horien ustiapena tokiko administrazioaren mendeko diren eragile publikoen kontu edo lagapen publikoaren ar
aubidepean jarduten duten eragile pribatuen kontu egiten da. Eragiketa, normalean, plataforma baxuko ibilgailuekin egiten da.
Erantsitako mapak errepidetiko bidaiari garraioa egiten duten hiriko zerbitzu erregularrak dituzten euskal udalerriak erakusten ditu.
Deigarria da hiri garraio publikoa duen Bizkaiko udalerri kopuru txikia, Gipuzkoako egoerarekin alderatuz gero. Horren ar
razoia eremu metropolitarreko hiri ar
teko zerbitzuen estaldura maila da.
Lurraldeko hiri ar
teko zerbitzuak –EAE barruan– probintzietako aldundien eskumena dira. Garraio linea erregular ezberdinak eragile pribatuek ustiatzen dituzte, emakida publikoko ar
aubidepean. Zerbitzu multzo hau marka baten inguruan antolatu ohi da, irudi bakarra eta adierazgarria, adibidez Lurraldebusen inguruan Gipuzkoan eta Bizkaibusen inguruan Bizkaian.
Probintzia ar
teko izaera duten linea erregularren emakida publikoaren titulartasuna eta kudeaketa kilometro gehien hartzen dituen lurraldeko administrazioari dagokio –EAEko bi lurralde historikoren ar
tean zerbitzua ematen denean–.
Zerbitzuak plataforma baxuko ibilgailuekin nahiz zoru garaia dutenekin ematen dira, linearen ezaugarriak zeintzuk diren gorabehera: erdibideko geldialdiak egiten dituen edo ez, ibilbidearen luzera, zein bide saretik ibiliko den, bezeroaren beharrak, eta abar.
Autonomia erkidego bat baino gehiago elkartzen duten emakidak –eskualde ar
tekoak– Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenpekoak dira, Sustapen Ministerioaren bitartez. Ministerioak berak eragindako autonomia erkidegoei eskatzen die txostena, bere titulartasunpeko emakidetan egin beharreko aldarazpenei buruz.
Zerbitzuak eragile pribatuek ustiatzen dituzte, emakida publikoko ar
aubidepean. Ibilbide luzeko lineak, normalean, plataforma altuko ibilgailuekin antolatzen dira.
EAEn errepidetiko garraio publiko erregularrak duen irisgarritasunari buruzko txostenak bi maila funtzional hartzen ditu azterketarako:
– Ekipamenduak: ibilbide luzeko terminalak eta autobus geralekuak.
– Material mugikorra: autobusak.
Bi maila horiek, edonola ere, ez dira bereizirik jorratu behar. Errepidetiko sistemaren erabateko irisgarritasunak exijitu egiten du geraleku-ibilgailu binomioa unitate integral bat izatea eta horrek aukera ematea bi elementuen ar
teko erlazioa maila berdinean gauzatzeko.
Beste garraio sistema batzuetan ez bezala, errepidetiko garraioaren irisgarritasun unibertsala ez da oinarritzen bakarrik ekipamendu eta ibilgailu faktoreetan, eta, beraz, nahitaezkoa da giza faktoreak hartzen duen hirugarren bektore bat integratzea: autobus gidariak hain zuzen.
Zentzu horretan, errepidetiko garraioaren linea erregularrek EAEn duten irisgarritasun mailak bilakaera adierazgarria eduki du azken hamarkadan. Ar
razoia pixkanaka zoru baxuko autobusak sartzen joatea izan da, gure hirietako hiri eta hiri ar
teko zerbitzuak emateko.
Inguruabar hori beharrezko ezaugarri bat da, baina ez nahikoa, autobusa garraiobide gisa erabiltzearen normalizazio eta unibertsalizazioaren alde egiteko. Hala ere, lehen irudikatutako faktore hirukian aipatutako oztopoek berean jarraitzen dute.
Gauzak horrela, zera egiaztatu daiteke:
– Sentsibilizazio, enpatia eta konpromiso falta enpresa eragile eta gidari batzuen partetik pertsona guztientzako izango den garraio baten alde.
– Ibilbide luzeko zerbitzuak antolatzea egokitu gabeko ibilgailuekin[25].
– Teorian irisgarriak diren autobusekin emandako garraioa irisgarritasunik gabeko egoeran egotea: matxuratutako plataformak eta ar
rapalak, eta abar.
– Geraleku-ibilgailu erlazioa baldintzatzen duten oztopo elementuak agertzea.
– Informazio eta komunikazio sistemen hornidura ez da behar bestekoa zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat.
– Egokitu gabeko altzariak geralekuetan (eserlekuak baxuegi kokatzen dira).
– Eta abar.
Txosten honen eranskinen idatz zatian bildu egiten dira gabezien matrizeak eta irisgarritasun diagramak, eta horiek kuantitatiboki eta kualitatiboki irudikatzen dute joan-etorri kateko irisgarritasun maila EAEko errepidetiko garraio zerbitzuetan.
Jarraian, lehen aipatutako unitate funtzionaletako irisgarritasunaren berariazko azterketa aurkeztuko da.