3. Ondorioak
class="3-1Texto">Tranbia sistemak erreferentzia dira hiri garraio publikoaren irisgarritasun unibertsalaren gaian.
class="3-1Texto">Ez dira bakarrik "hiria egiten duten" proiektuak, hiri integrazioko lan sakona eta trazatua igarotzen den eremu funtzionaleko espazio berrantolamendua eskatzen duten aldetik; horrekin batera, bereziki, mugikortasun urriko pertsona taldeen gizarteratzea eta kultura integrazioa ahalbidetzen duten proiektuak dira, eguneroko joan-etorriak oztoporik gabe egingo direla bermatzen baitute. Azken batean, sistema hauek pertsona guztientzat atseginagoa izango den hiria sortzeko helburuan aurrerantz egiten dute.
class="3-1Texto">Ingurune honen testuinguruan kokatu behar da EAEko tranbia sistemaren irisgarritasun diagnostikoa. Bilbo eta Vitoria-Gasteizko proiektuetan irisgarritasun fisikoaren oztopoak gaindituta egonda, egungo erronka orain komunikazioaren aldetiko erabateko irisgarritasuna bermatzea da zentzumen ezgaitasunen bat duten taldeei.
class="3-1Texto">Zentzu honetan, Vitoria-Gasteizko tranbiak, hiriburu bizkaitarrekoa baino modernoagoa izateagatik, hobeki integratu ditu komunikazio irisgarritasunaren erronkak. Helburua hau da: Bilboko tranbiak Vitoria-Gasteizko tranbia proiektuak finkatutako bidetik aurrera egin ahal izatea.
class="3-1Texto">Bereziki, irisgarritasunaren hurrengo alderdien hobekuntza azpimarratu beharko litzateke:
class="3-2Texto12-4"> – Makina saltzaileen eta baliogabetzeko gailuen erabateko irisgarritasuna geralekuan.
class="3-2Texto12-4"> – Informazio dinamikoa eta estatikoa geralekuan eta hura irisgarria izatea erabat.
class="3-2Texto12-4"> – Atearen kokalekua non dagoen adierazteko sistema akustikoak instalatzea.
class="3-2Texto12-4"> – Megafonia sistemak instalatzea "T Moduan", ibilgailuen barrualdean.
class="3-1Texto">Azkenik, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko udalek aukera hau hausnartu behar dute: inbertsio esfortzua egiteko aukera tranbia geltokietara daramaten oinezko inguruneak egokitzeko. Horretarako, zoladuran hankaz ukitzeko zerrendak instalatu beharko lirateke gidari izateko, hain zuzen ere ikusmen urrituen taldeari zuzenduta.