2.1. Ekipamendua (geralekuak)
Bilbo eta Vitoria-Gasteizko tranbia sistemen geralekuek modulu estatikoaren antzeko eredua errepikatzen dute, hainbat elementu komun edukiz.
Geralekuaren egitura hurrengo zerbitzu eta elementuak integratzen dituen modulu tekniko batek o
satzen du: txartelak saltzeko makina; ibilbidea baliogabetzeko gailuak eta balioztatzeko zutabeak; informazio dinamikoko sistemak denbora errealean; altzariak; komunikazio eta trafiko sistemak, eta energia unitateak. Hori guztia beirazko atari bati uztartuta dago, eta haren muturrean publizitate panela kokatzen da.
Diseinua mugikortasun urriko taldeen joan-etorri normala eragotzi dezaketen o
ztopoetatik libre dago.
Iturria: euskotran.es.
Kaletik geralekuraino o
inezkoentzako sarbidea bermatu ahal izatea nahitaezkoa da gure hirietan garraio sistema honen erabilera unibertsala bultzatu nahi bada.
Zentzu horretan, azpimarratzekoa da helburu hori modu fidagarrian konpondu dela Bilbo eta Vitoria-Gasteizko geraleku multzoan; bertan, ekipamendu bakoitzaren hurbileneko o
inezko inguruneak irisgarritasun bermea dira joan-etorri kate o
soan zehar, jatorritik hasi eta destinoraino.
Hori esanda, zehaztu egin behar da beharrezkoa litzatekeela ukimen o
rientazioko sistemaren bat hartzea, horrek ikusmen urrituei geralekua topatzen laguntzeko.
Adibide gisa, behaketetan igarritako o
ztopo fisiko batzuk aipatzen dira.
Alderaketa eginez gero, Vitoria-Gasteizen tranbia proiektua o
rain dela gutxi ezarri izanak geralekuetan hobekuntza kualitatiboak sartzea ekarri du irisgarritasunaren gaian eta Bilboko tranbiak dituen ezaugarrien aldean.
Abantaila horiek honela laburbiltzen dira:
– Geralekuko informazioa Braille sisteman eta goi-erliebeko makrokaraktereetan idatzita dago.
– Irakurketaren plano bisuala, informazio paneletan, irisgarria da pertsona guztientzat.
– Autosalmentako makinak eta txartela baliogabetzeko gailua egokiturik daude ikusmen urrituentzat. O
rdainketa eta erabilera gailuak egokituta daude.
– "CYBERPASS" sistema makina saltzailea topatzeko, eta "T Moduan" emandako mezuak entzumen urrituentzat.
Hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa azpimarratzea Vitoria-Gasteizko tranbian arazo batzuk ageri direla, gurpil aulkien erabiltzaileek geltoki batzuetan joan-etorria egiteari dagokionez. Gauzak horrela, geralekuko modulu teknikoaren eta espaloiaren ertzaren artean dagoen igarobidearen estutasunak baldintzatu egiten du pertsonaren joan-etorri segurua ekipamenduan eta, o
ndorioz, baita garraio sistemaren erabilera erabat funtzionala ere.
Ibilgailuak
Egun EuskoTranek duen flotak, Bilbon, zortzi tranbia unitate ditu. Vitoria-Gasteizen, tranbia parkea hamar alera iristen da.
Tranbien ezaugarriak beren irisgarritasunari dagokionez hauek dira:
– Bilboko tranbiako unitate bakoitzak lau sarrera eta irteera ate ditu bi aldeetan, eta horrek geldialdien denborak murrizten ditu. Vitoria-Gasteizko tranbiak luzexeagoak dira, konboi o
soan sei ate izanez.
– Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako ateak daude, eta baita haientzako berariazko eremu bat ere ibilgailuaren barrualdean.
– Plataformarako sarbidea geralekuaren maila berdinean kokatzen da, eta horrek mugikortasun urriko pertsonak sartzea errazten du. Vitoria-Gasteizen, unitate guztiak zoru baxukoak dira.
– Mugikortasun urriko pertsonek tokiak dituzte beraientzat gordeta tranbiaren barrualdean (4 eserleku eta gurpil aulkientzako 2 toki).
– Unitate mugikorrek megafonia zentralizatua dute, eta haren bitartez hurrengo geralekua iragartzen da eta zerbitzuan egon daitezkeen arazoei buruzko mezuak ematen dira.
Gainera, Vitoria-Gasteizen, tranbia proiektua berriagoa den heinean, berariazko hobekuntzak daude ibilgailuetan, eta horiek aukera ematen dute erabateko irisgarritasunaren erronkarantz abiatzeko:
– Atearen kokalekuaren sistema akustikoa, ikusmen urrituentzat jarria.
– Entzumen urrituentzat interfonia eta megafonia "T Moduan" instalatu dira.
– Teleadierazgailua, eta hurrengo geralekua eta loturak adierazteko iragarle akustikoa ikusmen urrituentzat.