2.1. Ekipamendua (geralekuak)
Bilbo eta Vitoria-Gasteizko tranbia sistemen geralekuek modulu estatikoaren a
ntzeko eredua errepikatzen dute, hainbat elementu komun edukiz.
Geralekuaren egitura hurrengo zerbitzu eta elementuak integratzen dituen modulu tekniko batek osatzen du: txartelak saltzeko makina; ibilbidea baliogabetzeko gailuak eta balioztatzeko zutabeak; informazio dinamikoko sistemak denbora errealean; a
ltzariak; komunikazio eta trafiko sistemak, eta energia unitateak. Hori guztia beirazko a
tari bati uztartuta dago, eta haren muturrean publizitate panela kokatzen da.
Diseinua mugikortasun urriko taldeen joan-etorri normala eragotzi dezaketen oztopoetatik libre dago.
alt="Markesina modeloa Vitoria-Gasteizen" />
Iturria: euskotran.es.
alt="Tranbia geralekua Bilbon" />
alt="Tranbia geralekua Vitoria-Gasteizen" />
Kaletik geralekuraino oinezkoentzako sarbidea bermatu a
hal izatea nahitaezkoa da gure hirietan garraio sistema honen erabilera unibertsala bultzatu nahi bada.
Zentzu horretan, a
zpimarratzekoa da helburu hori modu fidagarrian konpondu dela Bilbo eta Vitoria-Gasteizko geraleku multzoan; bertan, ekipamendu bakoitzaren hurbileneko oinezko inguruneak irisgarritasun bermea dira joan-etorri kate osoan zehar, jatorritik hasi eta destinoraino.
Hori esanda, zehaztu egin behar da beharrezkoa litzatekeela ukimen orientazioko sistemaren bat hartzea, horrek ikusmen urrituei geralekua topatzen laguntzeko.
Adibide gisa, behaketetan igarritako oztopo fisiko batzuk a
ipatzen dira.
alt="Oztopoak oinezkoak sartzeko ibilbidean zehar" />
alt="Jaitsieran, peraltea neurriz gainekoa da. Izugarri zailtzen du horrek gurpil a
ulkien erabiltzaileen joan-etorria" />
Alderaketa eginez gero, Vitoria-Gasteizen tranbia proiektua orain dela gutxi ezarri izanak geralekuetan hobekuntza kualitatiboak sartzea ekarri du irisgarritasunaren gaian eta Bilboko tranbiak dituen ezaugarrien a
ldean.
Abantaila horiek honela laburbiltzen dira:
– Geralekuko informazioa Braille sisteman eta goi-erliebeko makrokaraktereetan idatzita dago.
– Irakurketaren plano bisuala, informazio paneletan, irisgarria da pertsona guztientzat.
– A
utosalmentako makinak eta txartela baliogabetzeko gailua egokiturik daude ikusmen urrituentzat. Ordainketa eta erabilera gailuak egokituta daude.
– "CYBERPASS" sistema makina saltzailea topatzeko, eta "T Moduan" emandako mezuak entzumen urrituentzat.
Hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa a
zpimarratzea Vitoria-Gasteizko tranbian a
razo batzuk a
geri direla, gurpil a
ulkien erabiltzaileek geltoki batzuetan joan-etorria egiteari dagokionez. Gauzak horrela, geralekuko modulu teknikoaren eta espaloiaren ertzaren a
rtean dagoen igarobidearen estutasunak baldintzatu egiten du pertsonaren joan-etorri segurua ekipamenduan eta, ondorioz, baita garraio sistemaren erabilera erabat funtzionala ere.
Ibilgailuak
Egun EuskoTranek duen flotak, Bilbon, zortzi tranbia unitate ditu. Vitoria-Gasteizen, tranbia parkea hamar a
lera iristen da.
Tranbien ezaugarriak beren irisgarritasunari dagokionez hauek dira:
– Bilboko tranbiako unitate bakoitzak lau sarrera eta irteera a
te ditu bi a
ldeetan, eta horrek geldialdien denborak murrizten ditu. Vitoria-Gasteizko tranbiak luzexeagoak dira, konboi osoan sei a
te izanez.
– Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako a
teak daude, eta baita haientzako berariazko eremu bat ere ibilgailuaren barrualdean.
– Plataformarako sarbidea geralekuaren maila berdinean kokatzen da, eta horrek mugikortasun urriko pertsonak sartzea errazten du. Vitoria-Gasteizen, unitate guztiak zoru baxukoak dira.
– Mugikortasun urriko pertsonek tokiak dituzte beraientzat gordeta tranbiaren barrualdean (4 eserleku eta gurpil a
ulkientzako 2 toki).
– Unitate mugikorrek megafonia zentralizatua dute, eta haren bitartez hurrengo geralekua iragartzen da eta zerbitzuan egon daitezkeen a
razoei buruzko mezuak ematen dira.
Gainera, Vitoria-Gasteizen, tranbia proiektua berriagoa den heinean, berariazko hobekuntzak daude ibilgailuetan, eta horiek a
ukera ematen dute erabateko irisgarritasunaren erronkarantz a
biatzeko:
– A
tearen kokalekuaren sistema a
kustikoa, ikusmen urrituentzat jarria.
– Entzumen urrituentzat interfonia eta megafonia "T Moduan" instalatu dira.
– Teleadierazgailua, eta hurrengo geralekua eta loturak a
dierazteko iragarle a
kustikoa ikusmen urrituentzat.
alt="Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak ibilgailuaren barrualdean" />