2. Bilboko eta Gasteizko tranbia lineen irisgarritasun diagnostikoa
Eranskinen idatz zatian irisgarritasunaren diagrama bildu da; bertan, kualitatiboki erakusten da zein den joan-etorri katearen irisgarritasun maila aztertutako tranbia sistemetan.
2.1. Ekipamendua (geralekuak)
Bilbo eta Vitoria-Gasteizko tranbia sistemen geralekuek modulu estatikoaren antzeko eredua errepikatzen dute, hainbat elementu komun edukiz.
Geralekuaren egitura hurrengo zerbitzu eta elementuak integratzen dituen modulu tekniko batek osatzen du: txartelak saltzeko makina; ibilbidea baliogabetzeko gailuak eta balioztatzeko zutabeak; informazio dinamikoko sistemak denbora errealean; altzariak; komunikazio eta trafiko sistemak, eta energia unitateak. Hori guztia beirazko atari bati uztartuta dago, eta haren muturrean publizitate panela kokatzen da.
Diseinua mugikortasun urriko taldeen joan-etorri normala eragotzi dezaketen oztopoetatik libre dago.
Iturria: euskotran.es.
Kaletik geralekuraino oinezkoentzako sarbidea bermatu ahal izatea nahitaezkoa da gure hirietan garraio sistema honen erabilera unibertsala bultzatu nahi bada.
Zentzu horretan, azpimarratzekoa da helburu hori modu fidagarrian konpondu dela Bilbo eta Vitoria-Gasteizko geraleku multzoan; bertan, ekipamendu bakoitzaren hurbileneko oinezko inguruneak irisgarritasun bermea dira joan-etorri kate osoan zehar, jatorritik hasi eta destinoraino.
Hori esanda, zehaztu egin behar da beharrezkoa litzatekeela ukimen orientazioko sistemaren bat hartzea, horrek ikusmen urrituei geralekua topatzen laguntzeko.
Adibide gisa, behaketetan igarritako oztopo fisiko batzuk aipatzen dira.
class="3-1Texto">Alderaketa eginez gero, Vitoria-Gasteizen tranbia proiektua orain dela gutxi ezarri izanak geralekuetan hobekuntza kualitatiboak sartzea ekarri du irisgarritasunaren gaian eta Bilboko tranbiak dituen ezaugarrien aldean.
class="3-1Texto">Abantaila horiek honela laburbiltzen dira:
class="3-2Texto12-4"> – Geralekuko informazioa Braille sisteman eta goi-erliebeko makrokaraktereetan idatzita dago.
class="3-2Texto12-4"> – Irakurketaren plano bisuala, informazio paneletan, irisgarria da pertsona guztientzat.
class="3-2Texto12-4"> – Autosalmentako makinak eta txartela baliogabetzeko gailua egokiturik daude ikusmen urrituentzat. Ordainketa eta erabilera gailuak egokituta daude.
class="3-2Texto12-4"> – "CYBERPASS" sistema makina saltzailea topatzeko, eta "T Moduan" emandako mezuak entzumen urrituentzat.
class="3-1Texto">Hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa azpimarratzea Vitoria-Gasteizko tranbian arazo batzuk ageri direla, gurpil aulkien erabiltzaileek geltoki batzuetan joan-etorria egiteari dagokionez. Gauzak horrela, geralekuko modulu teknikoaren eta espaloiaren ertzaren artean dagoen igarobidearen estutasunak baldintzatu egiten du pertsonaren joan-etorri segurua ekipamenduan eta, ondorioz, baita garraio sistemaren erabilera erabat funtzionala ere.
class="3-1Texto">Egun EuskoTranek duen flotak, Bilbon, zortzi tranbia unitate ditu. Vitoria-Gasteizen, tranbia parkea hamar alera iristen da.
class="3-1Texto">Tranbien ezaugarriak beren irisgarritasunari dagokionez hauek dira:
class="3-2Texto12-4"> – Bilboko tranbiako unitate bakoitzak lau sarrera eta irteera ate ditu bi aldeetan, eta horrek geldialdien denborak murrizten ditu. Vitoria-Gasteizko tranbiak luzexeagoak dira, konboi osoan sei ate izanez.
class="3-2Texto12-4"> – Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako ateak daude, eta baita haientzako berariazko eremu bat ere ibilgailuaren barrualdean.
class="3-2Texto12-4"> – Plataformarako sarbidea geralekuaren maila berdinean kokatzen da, eta horrek mugikortasun urriko pertsonak sartzea errazten du. Vitoria-Gasteizen, unitate guztiak zoru baxukoak dira.
class="3-2Texto12-4"> – Mugikortasun urriko pertsonek tokiak dituzte beraientzat gordeta tranbiaren barrualdean (4 eserleku eta gurpil aulkientzako 2 toki).
class="3-2Texto12-4"> – Unitate mugikorrek megafonia zentralizatua dute, eta haren bitartez hurrengo geralekua iragartzen da eta zerbitzuan egon daitezkeen arazoei buruzko mezuak ematen dira.
class="3-1Texto">Gainera, Vitoria-Gasteizen, tranbia proiektua berriagoa den heinean, berariazko hobekuntzak daude ibilgailuetan, eta horiek aukera ematen dute erabateko irisgarritasunaren erronkarantz abiatzeko:
class="3-2Texto12-4"> – Atearen kokalekuaren sistema akustikoa, ikusmen urrituentzat jarria.
class="3-2Texto12-4"> – Entzumen urrituentzat interfonia eta megafonia "T Moduan" instalatu dira.
class="3-2Texto12-4"> – Teleadierazgailua, eta hurrengo geralekua eta loturak adierazteko iragarle akustikoa ikusmen urrituentzat.