1. Sarrera, titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena
Metro a
rina-tranbia erako garraio sistema Bilbo eta Vitoria-Gasteiz hirietan finkatu izana, hiri integrazioko a
riketa handi bat izateaz gain, benetako iraultza bat ere izan da bidaiarien eskariari dagokionez. Horren bitartez, irisgarritasuneko erabateko bermeak dituen hiri garraioaren hautabidea eskaintzen da.
EAEko tranbia sistema, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eskumenpekoa, Euskal Trenbide Sarea (ETS) sozietate publikoak kudeatzen du. Bestalde, EAEko tranbia zerbitzuen ustiapena Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA entitate publikoaren eskumena da, EuskoTran merkataritza markaren bitartez.
Bilbo eta Vitoria-Gasteizko udalek, bestalde, hirigintza bateragarritasuna a
itortzen dute eta tranbia eraiki eta ustiatzeko lursailen erabilera bermatzen dute.
Tranbia gainazaleko hiri garraio bat da, modernoa, eraginkorra, edukiera handia duena eta irisgarria erabat; honek maiztasun a
ltuko mugikortasun hautabidea eskaintzen die herritar guztiei, mugikortasun urriko pertsonak barne.
Bilbo eta Vitoria-Gasteizko tranbia sistemen ekipamenduak (geltokia) nahiz material mugikorrak bermatu egiten dute pertsonen segurtasuna eta a
utonomia joan-etorrietan eta garraio modu honen erabileran.
Bilboko tranbiak linea bakarra du Basurtutik A
txurira, eta 12 geraleku ditu.
Vitoria-Gasteizko tranbiak bi a
dar ditu, eta bakoitzean 12 geraleku dago. Bi a
darrek enbor komuna dute, 6 geralekukoa, erdigunean: