2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Joan-etorri kateko segmentu guztietan erabateko irisgarritasuna bermatzeko xedearekin, lehentasunezkoa da metro sarea igarotzen den udalerrietako udalek inbertsioa egitea arkitektura-oztopoak ezabatzeko eta geltokietarako sarbideetako o
inezko ibilbideen irisgarritasun integrala hobetzeko.
Ikusmen urritasunen bat duten pertsonak metro sarean sartzen direla errazteko, beharrezkoa da elementu mekanikoetarantz –igogailuak– eta eraikuntza elementuetarantz –eskailerak eta arrapalak– doazen o
inezko ibilbideak ukimen elementuekin markaturik egotea. Ukimen elementu horiek zoladuran egongo lirateke eta bideratzeko zerrendekin gauzatuko.
Zentzu horretan, zera azpimarratu behar da: igogailuen hurbileneko inguruneetan botoiez eratutako ukimen zerrenda bat izaten bada ere kaletik aterantz o
rientatzeko, botoi horiek ez dira iristen espaloiko hormaraino, beraz, ikusmen urrituek horiek topatzea zaila izan daiteke.
Bestalde, sarbideko eskaileretarantz doan o
inezko ibilbideak ere ez du hankaz ukitzearen bitartez gidatzeko sistemarik.