2. Bilboko metroko irisgarritasunaren diagnostikoa
Eranskinen idatz zatian irisgarritasunaren diagrama bildu da; bertan, kualitatiboki erakusten da joan-etorri katearen irisgarritasun maila Bilboko metroaren sisteman.
2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Joan-etorri kateko segmentu guztietan erabateko irisgarritasuna bermatzeko xedearekin, lehentasunezkoa da metro sarea igarotzen den udalerrietako udalek inbertsioa egitea arkitektura-oztopoak ezabatzeko eta geltokietarako sarbideetako oinezko ibilbideen irisgarritasun integrala hobetzeko.
Ikusmen urritasunen ba
t duten pertsonak metro sarean sartzen direla errazteko, beharrezkoa da elementu mekanikoetarantz –igogailuak– eta eraikuntza elementuetarantz –eskailerak eta arrapalak– doazen oinezko ibilbideak ukimen elementuekin markaturik egotea. Ukimen elementu horiek zoladuran egongo lirateke eta bideratzeko zerrendekin gauzatuko.
Zentzu horretan, zera azpimarratu behar da: igogailuen hurbileneko inguruneetan botoiez eratutako ukimen zerrenda ba
t izaten ba
da ere kaletik aterantz orientatzeko, botoi horiek ez dira iristen espaloiko hormaraino, beraz, ikusmen urrituek horiek topatzea zaila izan daiteke.
Bestalde, sarbideko eskaileretarantz doan oinezko ibilbideak ere ez du hankaz ukitzearen bitartez gidatzeko sistemarik.
BGPk emandako informazioaren arabera, hauek dira Bilboko hiri azpiko instalazioen irisgarritasun ezaugarri nagusiak:
– Metro sare osoan igogailuak eskura edukitzea.
– Goiko igarobideak dituzten geltokiek sartzeko arrapalak dituzte, malda egokiarekin gurpil aulkien erabiltzaileen zirkulazioa ahalbidetzeko.
– Sarbide motzak eta seguruak.
– Irakurterrazak diren seinaleak, ba
i tamainaren aldetik eta ba
i kontraste kromatikoaren aldetik.
– Lurzoru zimurra nasaren ertzean.
– Braille sistema edota makrokaraktereak goi-erliebean igogailuetan.
– Megafonia geltokietan.
– Makina ba
liogabetzailea mugikortasun urriko pertsona taldeentzat –zabalagoa, alegia– ba
lioztatze lerroetan.
– Koskak txarteletan makina ba
liogabetzaileetan nola sartu jakiteko.
– Garraio txartelak saltzeko makinak egokitzea.
– Zona ilunik edota itsurik ahalbidetzen ez duen argiztapen sistema, eta, ba
tez ere, horiek edukitzea ba
liogabetzaileetan, eskaileretan eta nasetan.
– Ukimen gida instalatzea atondoa eta nasa komunikatzeko eskaileren azpian; horrela, itsuek edota ikusmen urrituek eskaileraren kokalekua topatu ahal dute.
– Ba
rra estatiko ba
t jartzea informazio euskarrien behealdean (geltokiaren kokaleku planoak, linearen deskripzioa...).
2.2.1. Geltokiko atondorako sarbidea
Kaletik geltoki ba
rruko atondoraino doan sarbidea gauzatu egiten da sistema mekanikoen bitartez –igogailuak, eskailera mekanikoak– edo eraikuntza elementuen bitartez –ohiko eskailerak–.
Igogailuak:
Hiri azpiko instalazioek kanpoko 28 igogailu dituzte eta lurpeko 22 geltoki.
Kaleko mailatik bertaratzeko, igogailu ba
karra dago geltoki ba
koitzeko. Igogailu horiek ba
naketa egiten den atondoraino eramaten dituzte bidaiariak. Bi igogailu mailaren konbinazioak –kaletik ba
rruko atondora eta atondotik nasara– bermatu egiten du mugikortasun urriko pertsona taldeak bertara iristen direla.
Hala eta guztiz ere, ikusi da beharrezkoa dela igogailuak erabiltzeko lehentasunak behar bezala arautu eta seinaleztatzea, eta, horrekin ba
tera, ba
ita horien kopurua eta edukiera areagotzea ere geltoki berrietan, izan ere, geltoki nagusietan igartzen den erabilera eskariak ba
ldintzatu egiten du hura lehentasunez erabiltzea mugikortasun urriko taldeen partetik.
Eskailera mekanikoak:
Metro sarearen erabiltzaileak igo eta garraiatzeko ohiko ba
liabidea da.
Metro geltokiak bi garaieratan ba
natuta daude: maila ba
t nasek eratzen dute, trenera iritsiz bertan; bestea, gorago kokatzen da, nasen gainean, eta bertan harrerako, txartel salmentako eta bidaiariak beren joan-etorrien noranzkoetara ba
natzeko atondoak kokatzen dira.
Barruko atondoak toki zabalak ditu, oztoporik gabekoak, eta horrek bermatu egiten du mugikortasun urriko pertsonek ekipamenduan ageri diren zerbitzu eta elementu ezberdinetara iristeko egin behar duten joan-etorriaren funtzionaltasuna, adibidez hauetara iristeko: txartelak, bezeroarentzako arreta, nasetara jaisteko igogailuak, eta abar.
Ikusmen urrituek arazoak eduki ditzakete ba
rruko atondotik joan-etorri autonomoa egiterakoan hurrengo komunikazio oztopoak ikusita:
– Ez dago Braille sisteman eta goi-erliebeko karaktereetan idatzitako gida elementurik (plakak) eskaileretako eskubandetan, horien bitartez ikusmen urritua orientatzeko berak hartu nahi duen linearen zirkulazio noranzkorantz.
– Kontraste kromatiko oneko makrokaraktereetan, goi-erliebean eta Braille sisteman adierazitako errotulaziorik ez dago instalazioetan.
– Atondoko zoladuran ez dago gidatzeko zerrendarik, horren bitartez orientazioa errazteko igogailuaren irteeratik makina saltzaileetarantz, bidaia ba
liogabetzaileetarantz, nasara iristeko igogailuetarantz, informazio zutabeetarantz, eta abarretarantz.
2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Banaketa egiten duten atondoetan bi igogailu egoten da, ba
ta noranzko ba
koitzeko, eta horiek pertsonak eramaten dituzte kasuan kasuko nasetaraino. Hiri azpiko sistemak nasako 52 igogailu ditu.
Gainazaleko geltokietan, nasen arteko igarotzea goiko igarobideen bitartez konpontzen da, pasabidera iristeko igogailu edo arrapala egokituak edukiz (Lamiako, Astrabudua eta Urduliz).
Ikusmen urrituek nasen artean egiten duten joan-etorriari dagokionez, hurrengo komunikazio oztopoak topatu dira:
– Nasarako sarbideak ez du ukimen sistemarik pertsona jakinaren gainean jarri eta orientatzeko hartu nahi duen zirkulazioaren noranzkoari buruz (Etxebarrirantz edo Plentzia/Santurtzirantz).
– Unitate mugikorrera iristeko ateak kokatzen diren lekurantz orientatzen duen zerrenda bideratzailerik ez dago (urruneko ateak). Zentzu horretan, beharrezkoa da azpimarratzea garrantzitsua dela sartzeko ateen kokalekua bermatzea metro unitate motzenetan.
2.2.3. Atondoko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, atondo eta nasetako zoladurak propietate egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzeen aurkako ezaugarriei dagokienez.
Nasetako segurtasun seinaleztapenari dagokionez, azpimarratu egin behar da Metro Bilbaoren geltokietan nasaren ertza ongi markatuta dagoela, ba
i ukimenaren aldetik (botoiak), ba
i kolorearen aldetik (zerrenda horiak). Hala eta guztiz ere, geldialdian, ez da jakinarazten metro unitate laburrenen amaiera non kokatzen den.
2.2.4. Altzariak eta txartelak
Garraio txartelak saltzeko makinek ukimen pantaila dute, eta horrek salmenta mekanika sinpleago egiten du. Gainera, makina berrietako botoiak garaiera ba
xuagoan kokatu dira, horren bitartez erabileraren unibertsaltasuna errazteko.
Hala eta guztiz ere, horiek ez daude egokituta ikusmen urrituentzat, haiek ezin ba
itute erosketa mekanika ukimenaren bitartez erabili, eta ez dute laguntzeko bestelako sistemarik eskura (soinu gailua, makrokaraktereak, Braille / goi-erliebeko sistemak). Gainera, autosalmentako makina guztiak ez dira berdinak, izan ere, ba
tzuk kokaleku ezberdinetan dituzte ordainketa egiteko gailuen zirrikituak.
Balioztatze lerroetan, gainerako gailuak ba
ino zabalagoa den makina ba
liogabetzailea dago, horren bitartez gurpil aulkien igarotzea, haur kotxeena, eta abar errazteko. Finkatutako denbora erregulaturik dago erabiltzaileak igarotzeko, horren bitartez erabateko irisgarritasuna bermatzeko.
Eserlekuei dagokienez, geltoki ezberdinetako egungo modeloek ez dituzte betetzen indarreko araudiak exijituriko irisgarritasun parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
2.2.5. Informazio eta komunikazio sistemak
Metroko geltokiek megafonia sistemak eta teleadierazgailuak dituzte erabiltzaileari informazioa emateko. Eragilearen kudeaketa zentroarekin komunikatzeko interfono bidezko sistema ba
t instalatuta dago, eta arreta iraunkorra da. Osagarri modura, informazio estatikoko panelak daude, tamaina handiko edukiekin eta kontraste kromatiko adierazgarriarekin.