4.4. Bilbo-Bermeo (Urdaibai) korridorea
Urdaibaiko korridoreak geltokiak partekatzen ditu ibilbidean Bilbotik Donostiarantz doan eskualdeko linearekin. Horrela, Bilbo Atxuri-Lemoa tartea bi lineek partekatzen dute.
Urdaibaiko linearen ezaugarria da heterogeneoa izatea. Ba
tetik oso geltoki modernoak ditu –orain dela gutxi berriztaturikoak– eta horiek irisgarritasun unibertsalaren printzipioak betetzen dituzte; aitzitik, bestalde, linea kostarantz hurbildu ahala, egoera kaskarrean dauden nasak dituen geraleku multzoa ikusten hasten da, hirikoak ez diren inguruneetan, eta pertsonak joan-etorrian behar dituen gutxieneko erosotasun, segurtasun eta eraginkortasun ba
ldintzak ez dituzte bermatzen.
4.4.1. Kanpoko irisgarritasuna
Geltokien inguruan oinezkoentzako dauden bideen ezaugarria da, askotan, malda malkartsuko arrapalak edukitzea, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan kokatzea eta ba
besteko espaloirik ez edukitzea edo gainazaletik derrigor igaro beharreko trenbide-pasaguneak zeharkatu behar izatea.
Txorierriko linean gertatzen zen moduan, aipatzekoa da geltokien ondoko hiri inguruneetan ez dagoela gida izateko ukimen elementurik, horien bitartez ikusmen urrituak ekipamenduen kokalekurantz bideratzeko.
4.4.2. Ba
rruko irisgarritasuna
4.4.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Korridorean ekipamendu askok ez du eraikin ba
t eta bidaiaria egoteko eta hari arreta emateko atondo ba
t. Horrelakorik dagoen kasuan, askok ohiko ateak mantentzen dituzte sarbideetan eta horiek ez dira oso funtzionalak izaten, estuak direlako eta, zenbaitetan, itxita egoten direlako.
4.4.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Ibilgailura iristearekin ba
tera, nasen arteko joan-etorria da ETSk irisgarritasunaren gaian ageri duen arazo garrantzitsuenetariko ba
t.
Urdaibaiko geltoki eta geraleku ugari nasa ba
karrekoak dira. Hala eta guztiz ere, ekipamendu ugarik ez du elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko nasetara joaterakoan edo ba
tetik bestera ibili behar denean, modu horretara bideak derrigor zeharkatu beharra saihesteko. Egoera hau oso arriskutsua da edozein pertsonaren segurtasunerako, bere mugikortasun maila zein den alde ba
tera utzita.
Geltokietako atondoak oztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, toki berdin horiek ez dute ukimen zerrendarik ikusmen urritua ematen diren zerbitzuetara bideratze aldera.
4.4.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltoki eta nasetako zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkako propietateak dituena da. Gabezia nagusiak gai honetan trenbide-pasaguneetako zoladuraren egoeratik datoz.
Nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena –zerrenda kromatikoa eta botoiez eratutako ukimen zerrenda–.
4.4.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Erantsitako taulak erakutsi egiten du Boluetako geltokia ba
karrik dagoela EuskoTreneko langileek atendituta Urdaibai linean. Gainerako ekipamenduetatik garrantzitsuenek ba
karrik dute eragiketak kudeatzeko zentroarekin komunikatzeko interfonoa.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE |
Amoreb. geral. | EZ | EZ | EE | EE |
Zugastieta | EZ | EZ | EE | EE |
Muxika | EZ | EZ | EE | EE |
Lurgorri | EZ | EZ | EE | EE |
Gernika | EZ | EZ | BAI | EE |
Institutua | EZ | EZ | EE | EE |
Forua | EZ | EZ | EE | EE |
Bust-S.Kri | EZ | EZ | EE | EE |
Bust-Axpe | EZ | EZ | BAI | EE |
Bust-Itxas* | EZ | EZ | EE | EE |
Mundaka** | EZ | EZ | BAI | EE |
Bermeo | EZ | EZ | BAI | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
Orokorrean, leihatilara iristeko bidea ez dago ba
ldintzatuta oztopoekin.
4.4.2.5. Altzariak (eserlekuak, ba
liogabetzaileak, autosalmentako makinak)
ETSko beste korridoreak aztertu direnean deskribatu bezala, EuskoTrenen altzariak hainbat modelotakoak dira eta horien funtzionaltasun maila kokalekutzat duten ekipamenduaren garrantziaren eta hark duen berriztatze mailaren araberakoa da.
Linean zehar eserleku aniztasunaren isla topatzen da, eta horiek, arrazoi ba
tzuengatik edo beste ba
tzuengatik, ez dituzte erabat betetzen araudiak irisgarritasunaren gaian finkatu dituen parametroak. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago geltokietan, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
Beste korridore ba
tzuetan bezala, txartela ba
liogabetzeko gailuek igarotzeko behar besteko zabalera dute (800 mm gutxienez) gurpil aulkiaren erabiltzaile diren pertsonei, haur kotxeekin doazenei, gauza handiak garraiatzen dituztenei, eta abarri igarotzea errazteko. Hala eta guztiz ere, ba
liogabetze gailuetan igarotzeko finkatu den gehieneko denbora tartea zaindu egin behar da, mugikortasun urriko pertsonak behar adina denbora izan dezan.
Egiaztatu da EuskoTrenek autosalmentako bi makina modelo dituela linean. Aurreko azterketetan ere esan den bezala, modeloetatik ba
kar ba
tek ere ez ditu oso-osorik betetzen indarreko araudiak irisgarritasunerako jarritako parametroak.
4.4.2.6. Komunak
Urdaibaiko aldirikoen lineak Bilbo-Donostia eskualde zerbitzuarekin partekatzen du ibilbidearen zati ba
t. Arrazoi hori dela eta, ohikoagoa da geltoki garrantzitsuek komun higieniko publikoak edukitzea.
Korridorean komun higienikoak dituzten geltokien zerrenda biltzen duen taula erantsi da:
Iturria: Eusko Tren.
EuskoTren "komuna den kabina" motako komun egokitua instalatzen ari da geltokien kanpoaldean. Beste instalazio ba
tzuetan komunak ekipamenduan bertan sartzen dira.
4.4.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Urdaibaiko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Amoreb. geral. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zugastieta | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Muxika | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Lurgorri | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Gernika | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Institutua | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Forua | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-S.Kri | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-Axpe | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-Itxas* | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Mundaka** | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bermeo | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: EuskoTren.
Geltoki garrantzitsuenek ba
karrik dute instalaturik pertsonari laguntzeko ahozko komunikazio sistema ba
t –interfono bidezkoa–. Halaber, ekipamendu nagusiek informazio dinamikoko sistemak dituzte: megafonia eta teleadierazgailuak.
Informazio estatikoari buruz, berriro ere azpimarratu egin behar da panelen kokalekuak, irakurketaren plano bisualak eta edukien tamainak ez dutela askotan errazten hartara hurbildu eta irakurri ahal izatea. Formatuak ez dira irisgarriak erabiltzaile tipologia guztientzat.