4.3. Deustu-Lezama (Txorierri) korridorea
Txorierriko zerbitzua etenda dago Deustuko eta Alde Zaharreko geltokien artean eta hala egongo da datozen hiru urteetan ere. Arrazoia Bilboko metroko 3. linea eraikitzeko lanak dira.
Horregatik, irisgarritasun diagnostikoari uztartutako ondorioek ez dute berariazko aipamenik sartzen esku-hartze tarte horretan –Deustu eta Alde Zaharra– sartutako geltokiei buruz. Hala eta guztiz ere, eranskinen idatz zatian ekipamendu hauetako bakoitzaren irisgarritasun egoerari buruzko ikuskatze fitxak bildu dira.
Korridore honen ezaugarria da geltoki oso zaharrak edukitzea, irisgarritasunaren gaian gabezia ugarirekin.
4.3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Hiri inguruneetako ezaugarri funtzionalak ezberdinak dira ekipamendu batzuetatik beste batzuetara, baina, orokorrean, lineako geltoki ugarik ez du egokituriko ibilbiderik haietara iristeko. Ezaugarritzat dute industria inguruneetan kokaturik egotea, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan, malda malkartsuko ibilbideetan, galtzadarrizko zoladura edukiz, eta abar.
Puntu honetara iritsita, aipatzekoa da hiri lurzoruaren gainean ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik, horien bitartez ikusmen urrituek geltokien kokalekua topatu ahal izan dezaten.
4.3.2. Barruko irisgarritasuna
4.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Herrigune nagusietan salbu, Txorierriko korridoreko ekipamenduek ez dute eraikinik. Orokorrean, atondorako sarbidea kaletiko pasagune batetik egiten da, kanpotik joan-etorriak egitea errazten duen oztoporik gabeko sarrera garbien bitartez.
Aitzitik, kontrako adibide gisa, Lezamako geltokia adierazi behar da. Atentziorik ez duen ekipamendu baten aurrean gaude, eta bertako atondora kanpotik iristeko ohiko ateak erabili behar dira, astunegiak direnak hain zuzen.
4.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Ibilgailura iristearekin batera, hau da gabezia gehien ageri dituen irisgarritasuneko beste alderdi bat.
Lineako ekipamendu asko nasa bakarrekoak dira. Oztopo nagusiak hauetan daude: nasara iristeko egokitu gabeko arrapalak egotean eta, funtsean, trenbideak gurutzatzeko gainazaleko trenbide-pasaguneak egotean. Horiek edozein pertsonaren segurtasuna jartzen dute arriskuan, haren mugikortasun maila zein den alde batera utzita.
Geltokietako atondoak oztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, espazio berdin hauek ez dute hankaz ukitzeko gida zerrendarik, kontraste kromatiko nabarmenekoak, horien bitartez ikusmen urrituei bertan dauden zerbitzuetara iristea ahalbidetzeko.
4.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltokietako atondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkakoa dute, baina inguruabar hori ez da nasetan ikusten. Zenbaitetan, zoladurak hain hondamen handia ageri du, mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorria ez duela batere errazten.
Nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena –zerrenda kromatikoa eta botoiez eratutako ukimen zerrenda–. Aplikatu beharreko araudiak exijitu egiten du nasaren ertza seinaleztatzeko zerrendak markatu egin behar direla jarraikako 50 cm-ko zabalera duen zerrenda tarte batekin eta hura irristatzeen aurkakoa, egitura berezikoa eta hori kolore fosforeszentekoa izan behar dela inguruko zoladurarekin kontrastatze aldera.
4.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Lineako geltoki gehienak atenditu gabeko instalazioak dira (15etik 12), beraz, alderdi honetan irisgarritasunaren gainean egindako azterlana ez da bereziki adierazgarria. Edonola ere, beharrezkoa da aipatzea erabiltzaileari arreta emateko langileak dituzten geltokietan leihatilak garaiera baxuagoan jarritako tarte egokitu bat eduki behar duela.
Jarraian erantsi den taulak erakutsi egiten du zein den erlazioa zerbitzatutako geltokien eta komunikazio sistemen banaketaren –interfonoaren bidez– artean Txorierriko lineako geltokietan.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Deustu | EZ | EZ | BAI | EE |
Unibertsitatea | EZ | EZ | BAI | BAI |
Matiko | EZ | EZ | BAI | BAI |
Zumalak | EZ | EZ | BAI | BAI |
A. Zaharra | BAI | EZ | BAI | BAI |
Ola | EZ | EZ | BAI | EE |
Sondika | BAI | EZ | BAI | BAI |
Larrondo | EZ | EZ | BAI | EE |
Elotxelerri | EZ | EZ | BAI | EE |
Derio | BAI | EZ | BAI | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ | EE | EE |
Zamudio | EZ | EZ | BAI | EE |
Kurtzea | EZ | EZ | EE | EE |
Lezama | EZ | EZ | BAI | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
Orokorrean, leihatilara iristeko bidea ez dago baldintzatuta oztopoekin.
4.3.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Geltokietako altzariek garbi islatzen dute instalazioek bizi duten zahartze egoera eta, horrekin batera, irisgarritasun eta ergonomiaren alorreko gabezia.
Beste korridore batzuetan bezala, eserleku modelo anitz topatu dugu, eta horiek ez dituzte erabat betetzen indarreko araudiak exijituriko parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
Txartelak baliogabetzeko dauden gailuek igarotzeko zabalera egokia (800 mm gutxienez) uzten dute gutxienez, mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazte aldera. Aipatzekoa da garrantzitsua dela mugikortasun urriko pertsonari igarotzeko denbora gehiago ematea, hark joan-etorria segurtasunez eta funtzionaltasunez egin ahal izan dezan.
Autosalmentako makinei dagokienez, atenditu gabeko geltokietan garrantzi handiagokoak, ikusi da linean EuskoTrenek erabili ohi dituen bi modeloak daudela.
Modelo modernoak, zaharra baino askoz ere funtzionalagoa bada ere, garaiera desegokian ditu ordainketa zirrikituak (>1,20 m) eta ez dago egokituta ikusmen urrituentzat.
4.3.2.6. Komunak
Txorierriko korridoreko geltokiek, agian aldirikoen linea bat izateagatik, ez dituzte komun higieniko publikoak beren instalazioetan.
Erantsi den taulak korridoreko komun zerrenda jasotzen du:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Deustu | EZ | BAI |
Unibertsitatea | EZ | EZ |
Matiko | EZ | BAI |
Zumalak | EZ | BAI |
A. Zaharra | EZ | BAI |
Ola | EZ | EZ |
Sondika | EZ | BAI |
Larrondo | EZ | BAI |
Elotxelerri | EZ | EZ |
Derio | EZ | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ |
Zamudio | EZ | EZ |
Kurtzea | EZ | EZ |
Lezama | EZ | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
4.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Txorierriko korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Deustu | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | BAI | EZ | EZ |
Unibertsitatea | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
Matiko | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Zumalak | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
A. Zaharra | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | BAI |
Ola | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Sondika | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Larrondo | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Elotxelerri | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Derio | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Zamudio | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | BAI | EZ | EZ |
Kurtzea | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lezama | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
ML - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu | ||||||||
ML - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik |
Iturria: EuskoTren.
Instalazio gehienek ahozko komunikazio sistema bat instalaturik dute –interfono bidez–. Halaber, instalazio nagusiek informazioa megafoniaz eta teleadierazgailuen bitartez eskuratzeko sistema akustikoak eta bisualak dituzte.
Informazio estatikoari dagokionez, panelen kokalekuak, plano bisualak eta edukien tamainak ez dute askotan errazten erabiltzaile guztiak hurbiltzea eta hura irakurri ahal izatea.