4. ETS / Euskotren Trenbide Sarea
ETSk kudeatzen duen trenbide trazatua zabalera metrikokoa da eta 186 km-ko luzera du EAE o
soan. 85 bide bakarrekoa da, eta horrek handicap garrantzitsua dakar ustiapen eraginkorra bultzatu nahi denean. Gaur egun, linea bikoizteko jarduerak egiten ari dira eta horrek esan nahi du etorkizunean hobekuntza adierazgarria egongo dela bidaiarien trenbide trafikoen maiztasunean.
Euskal herri-administrazioaren eskumeneko trenbide lineak EAEn zeuden trenbide linea ezberdinen pixkanakako integrazio prozesuaren emaitza dira. Horren o
ndorioz, heterogeneotasun handia sortu zen korridore berriak eratu zituzten geltokien ezaugarrietan, kokalekuan, neurrietan eta irisgarritasun mailan. Horrek guztiak tipologia sorta zabala azaltzea eragin zuen, sare o
soarentzako eredu uniforme bat gabe.
ETS/EuskoTrenen irisgarritasunaren diagnostikoa egituratu egiten da hurrengo trenbide korridoreen inguruan, eta bertan aldiriko eta eskualdeko garraio zerbitzuak eskaintzen dira:
– Bilbo Atxuri-Donostia Amara eskualde korridorea.
– Lasarte O
ria-Hendaia (Topoa) aldirikoen linea.
– Deustu Bilbo-Lezama (Txorierri) aldirikoen linea.
– Bilbo Atxuri-Bermeo (Urdaibai) aldirikoen linea.
4.1. Bilbo Atxuri-Donostia Amara eskualde korridorea
Bilbotik Donostiara doan trazatuaren zati bat Urdaibaiko eta Lasarte O
ria-Hendaiako aldirikoen zerbitzuek partekatzen dute.
Aldiriko bi linea horien irisgarritasunari buruzko berariazko diagnostikoa egiten ari garenez, eskualdeko korridorean gai honetan ageri diren gabeziak azpimarratzeko unean lehentasuna eman zaio partekatu gabeko tartearen balorazioari, hau da, Amorebieta geralekuaren eta Usurbil geltokiaren artean dagoen horren balorazioari.
Ezer baino lehen, beharrezkoa da azpimarratzea korridore honetan behin-behineko egoeran dagoen geltoki multzo bat dagoela, zenbait tartetan bikoizketa eta lurperatze jarduerak egiten ari direlako.
Esku-hartze hauek eragindako geltokiak, nagusiki, hauek dira:
– Durango: Linea lurperatzen ari da Durango-Traña (Abadiño) tartean.
– Ardantza Eibar: Geltoki berria eraikitzen ari dira eta San Lorentzo (Elgoibar) eta Unibertsitatearen (Eibar) artean dagoen tartea bikoizten ari dira.
– Aia-Orio: trenbide saihesbidea egiten ari dira eta geltoki berria eraikitzen ari dira.
4.1.1. Kanpoko irisgarritasuna[22]
Herrigune garrantzitsuetan ikusi ahal izan da esku-hartzeak behar dituzten o
inezkoentzako inguruneak daudela. Esku-hartze horiekin ibilbidearen funtzionaltasuna eta segurtasuna hobetu behar dira, kaletik garraio ekipamenduraino. Instalazioetako batzuk o
ztopoak ageri dituzte kanpoko o
inezkoentzako ibilbideetan, eta horiek mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria baldintzatzen dute: arrapala malkartsuak, kale estuak, babesteko espaloirik gabeko eremuak eta argi gutxikoak, ibilgailuen trafiko biziko tokiak, eta abar. Gabeziak dituzte bereziki Ermua-Eibar tartean dauden geltokietara o
inez iristeko sarbideek.
Aipatutako ekipamenduez gain, jarraian datorren udalerri zerrendak kanpoko sarbide zailak ditu ere:
– Durango (geltokiaren ingurunea behin-behineko egoeran dago lurperatzeko o
brak direla-eta).
– Zaldibar.
– Ermua.
– Eibar.
– Elgoibar.
– Usurbil.
Aipatutako gabeziek, nagusiki, irisgarritasun fisikoarekin zerikusia duten o
ztopoei heltzen badiete ere, modu berean aipa daiteke idatz zati honetan kanpoko o
inezko ibilbideak egokitzea falta dela ikusmen urrituen taldeak dituen beharretara, izan ere, ez dute zoladuraren gainean gidatzeko elementurik (ukimen zerrendak) geltokietan o
rientazio izateko.
4.1.2. Barruko irisgarritasuna[23]
Idatz zati honek irisgarritasunaren hurrengo alderdien gaineko azterketa biltzen du:
– Geltokirako sarbidea.
– Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria.
– Zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena.
– Informazioa emateko eta txartelak saltzeko mahaiak.
– Altzariak.
– Komunak.
– Informazio eta komunikazio sistemak.
4.1.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Askotan, eraikinera edo ekipamendura iristeko bide nagusia eskailera tarte baten bitartez egiten da, nahiz eta o
hikoa den ia geltoki guztiek arrapalen bitartez iristeko sarbide o
sagarriak edukitzea.
Hala ere, arrapala hauek ez daude, o
rokorrean, behar bezala egokiturik. Gauzak horrela, malda desegokiak daudela ikusi da, bi aldeetan eta ibilbide o
soan zehar eskubandak eduki gabe.
oztopo bat dira mugikortasun urriko pertsonen joan-etorri autonomoarentzat. Ateak automatizatuta ez daudenean, ezinbestekoa da bi
orriak irekita egotea joan-etorri segurua eta funtzionala bermatzeko haiek igarotzean.
4.1.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Ikusi da ekipamendu askotan elementu mekanikoak eta eraikuntzakoak falta direla mugikortasun urriko pertsonak nasetara joaten direnean eta haien artean mugitzen direnean joan-etorri segurua eduki dezaten.
Ohikoa da nasetara iristeko bidean trenbideen gainazaletik derrigor igaro beharra dakarren pasagune bat egotea eta o
ndoren malda malkartsuko arrapala baten bitartez igo behar izatea –egokitzapen txarrekoa normalean–. Ibilbide hau, arriskutsua izateaz gain, zaila ere bada mugikortasun zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.
Hori dela eta, derrigorrezkoa da esku hartzeko berariazko plan bat garatzea, eta horren bitartez horiek deuseztatzea gaineko edo azpiko bestelako pasabideak sortuz, edo, bestela, horietako zoladura hobetzea metal-kautxuko lurzoruak jarriz eta egungo egurrezko edo hormigoizko igarobideak ezabatuz.
Gainazaleko pasabidearen zoladuraren kalitatea bereziki gatazkatsua den alderdi bat da segurtasunaren alorrean, tren guztiak gelditzen ez diren geltokietan (ibilbide luzeko trenak, merkataritzakoak).
Nasen beste ezaugarri arriskutsu bat eraiki zirenean eman zitzaien estutasuna edo o
ndoren eragindako estutasuna (oztopoak egoteagatik) da; horrek nabarmenki areagotzen du arriskua mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorrian, batez ere pertsona hori gurpil aulki jakin batzuen erabiltzaile bada. Inguruabar hori errepikatu egiten da eta salaketaren xede izan da ezgaitasunen bat duten pertsonen taldeen aldetik Eibar, Errenteria eta Pasaiako geltokietan.
4.1.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Atondoetako eta nasetako zoladurari buruz esan daiteke, o
rokorrean, ezaugarri egokiak ageri dituela gogortasunari, trinkotasunari eta irristatzeen aurkako propietateei dagokienez. Alderdi honetan, jada aipatu den bezala, geltoki batzuetako trenbide-pasaguneak dira lehentasunezko esku-hartze plana behar dutenak.
Hala eta guztiz ere, egoera txarrean dagoen edo propietate eskasak dituen zoladura duten nasen adibide batzuk ematen dira.
Bestalde, irudietan ikus daitekeen bezala, nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena ikusmen urrituentzat: zerrenda kromatikoa eta botoien ukimen zoladura.
4.1.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Erantsitako taula ikusita, egiazta daiteke Atxuri-Usurbil tarteko sei geltokitan bakarrik daudela erabiltzaileen beharrak atenditzeko langileak. Horri gehitu egiten badiogu atondo eta nasa gehienetan komunikazio interfonoak daudela, murriztu egiten da jendearentzako arreta mahaiak jartzeko beharra eta, aldi berean, horrek ezinbesteko bihurtzen du autosalmentako makinak irisgarritasun unibertsaleko parametroetara egokitu beharra.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Atxuri | EZ | NO | BAI | EE |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE |
Amoreb. | BAI | EZ | BAI | BAI |
Euba | EZ | EZ | EE | EE |
Durango | EZ | EZ | EZ | EE |
F.Landako | EZ | EZ | EE | EE |
Traña | EZ | EZ | EE | EE |
Berriz | EZ | EZ | EE | EE |
Zaldibar | EZ | EZ | BAI | EE |
Mallabia | EZ | EE | EE | EE |
Ermua | BAI | EZ | BAI | EE |
Errotaberri | EZ | EZ | EE | EE |
S. Lorentzo | EZ | EZ | EE | EE |
Unibertsit. | EZ | EZ | EE | EE |
Amaña | EZ | EZ | EE | EE |
Ardantza | BAI | EZ | EE | EE |
Eibar | BAI | EZ | BAI | EE |
Azitain | EZ | EZ | EE | EE |
Elgoibar | EZ | EZ | BAI | EE |
Toletxeg. | EZ | EZ | EE | EE |
Altzola | EZ | EZ | EE | EE |
Mendaro | EZ | EZ | BAI | EE |
Deba | EZ | EZ | EZ | EE |
Arroa | EZ | EZ | EE | EE |
Zumaia | BAI | EZ | BAI | EE |
Zarautz | BAI | EZ | BAI | EE |
S. Pelaio | EZ | EZ | EE | EE |
Aia-Orio | EZ | EZ | EE | EE |
Usurbil* | EZ | EZ | EE | EE |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: EuskoTren.
Hala eta guztiz ere, jarduera printzipio gisa, beharrezkoa da arreta mahaiak egokitzea enpresa eragileko langileek atenditutako geltokietan.
Bestalde, adierazi daiteke o
rokorrean leihatiletara iristeko bidea o
ztopoetatik libre dagoela. Aitzitik, atondoko zoladurak ez du hankaz ukitzeko zerrendarik geltokian ematen diren zerbitzuetarantz eta han dauden elementuetarantz gidatzeko.
4.1.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Jarraian, aztertutako korridoreko altzari elementu nagusien irisgarritasun ezaugarriak xehatzen dira:
a) Eserleku modelo anitzak, irisgarritasuneko parametroak betetzea bermatzen ez dutenak: zenbait kasutan ez dute bizkarrik, ezta beso-euskarririk ere, eta, besteak beste, haien kokalekua desegokia da –baxuegi daude–. O
ndorioz, pertsonak horietara iristeko egin behar duen mugimendua handiegia da.
b) Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko o
sagarririk ere.
c) Bidaia baliogabetzeko gailuek igarotzeko zabalera egokia dute mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko. Itxitako geltoki guztiek dute, gutxienez, mugikortasun urriko pertsonentzako 800 mm-ko igarobidea. Geltoki berri guztietan daude mugikortasun urriko pertsonentzako bi igarobide eta azkenekoak 900 mm-koak dira. Hala eta guztiz ere, makina baliogabetzailetik igarotzeko denbora muga kontrolatzea beharrezkoa da, izan ere, arazoak eragin ditzake mugikortasun urriko pertsonen igarotzean.
d) Autosalmentako makinak: bi modelo dago, baina ez dira erabat irisgarriak erabiltzaile guztientzat. Batetik, esan daiteke o
rdainketa egiteko zirrikituak garaiera desegokian daudela (>1,20 m), eta horrek ez du erosketa autonomoa errazten. Bestetik, erosketarako eta o
rdainketarako prozedura o
peratiboak ez daude ikusmen urrituentzat egokiturik.
4.1.2.6. Komunak
Komun higienikoen kasuan, "komuna den kabinaren" modeloa da azkenaldian ETSren geltokietan instalatzen ari direna. Nahiko modelo funtzionala da; eragozpen nagusitzat du erabilera denbora, 15 minutura mugaturik dagoena. Hori eskasa izan daiteke mugikortasun urriko pertsonentzat, batez ere gurpil aulkiak erabiltzen dituztenak badira.
Jarraian, korridoreko geltokiak gorabehera xehatzen da komun higienikoen zerrenda:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Atxuri | BAI | BAI |
Bolueta | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | BAI |
Ariz | EZ | BAI |
Zuhatzu | EZ | BAI |
Usansolo | EZ | BAI |
Bedia | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | BAI |
Amoreb. | EZ | BAI |
Euba | EZ | BAI |
Durango | BAI | BAI |
F. Landako | EZ | EZ |
Traña | EZ | EZ |
Berriz | BAI | BAI |
Zaldibar | EZ | EZ |
Mallabia | EZ | EZ |
Ermua | BAI | BAI |
Errotaberri | EZ | EZ |
S. Lorentzo | EZ | EZ |
Unibertsit. | EZ | EZ |
Amaña | EZ | EZ |
Ardantza | EZ | BAI |
Eibar | BAI | BAI |
Azitain | EZ | EZ |
Elgoibar | EZ | BAI |
Toletxeg. | EZ | EZ |
Altzola | EZ | EZ |
Mendaro | EZ | BAI |
Deba | BAI | BAI |
Arroa | EZ | EZ |
Zumaia | EZ | BAI |
Zarautz | BAI | BAI |
S. PelaIo | EZ | EZ |
Aia-Orio | EZ | BAI |
Usurbil* | BAI | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
Erantsitako taula ikusita, egiazta daiteke lineako geltokietatik bederatzik komun higienikoak dituela. Komun horien egokitzapen eta funtzionaltasun maila aldatu egiten da ekipamendu batetik bestera.
Hauek dira "egokitutzat" jotako komun batzuk agerian dituzten gabezietako batzuk:
– Konketen garaiera.
– Barra finkoak edukitzea (eta ez jaitsi daitezkeenak).
– Ateak barrualdera irekitzea.
– Funtzionaltasun gutxiko krisketak.
– Maniobrak egitea errazten ez duen toki eskasa barruan.
– Komunak itxirik egotea o
hikoak irekita daudenean. Komun publikoak irekita egon behar dira talde guztientzat.
4.1.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian datorren taulak Bilbo-Usurbil korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEADI. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Amoreb. | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | EZ |
Euba | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Durango | EZ | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
F.Landako | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Traña | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Berriz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zaldibar | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Mallabia | EZ | EE | EE | EE | EZ | EZ | ||
Ermua | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errotaberri | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
S. Lorentzo | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Unibertsit. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Amaña | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Ardantza | BAI | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Eibar | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Azitain | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Elgoibar | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Toletxeg. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Altzola | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Mendaro | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Deba | EZ | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Arroa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Zumaia | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zarautz | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
S. Pelayo | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Aia-Orio | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usurbil* | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: Eusko Tren.
Informazio estatikoari dagokionez, beharrezkoa da adieraztea honek garrantzi handiagoa duela informazio dinamikoko sistemarik ez duten instalazioetan. Kasu askotan, egiaztatu ahal izan da informazioaren kokalekuak, irakurketaren plano bisualak eta edukien tamainak ez dutela bermatzen instalazioaren erabiltzaile guztiak hartara iritsiko direnik eta irakurri ahal izango dutenik.
[22] Eskumen o
harra: kaletik garraio ekipamenduraino dagoen o
inezko ibilbidearen irisgarritasuna udal administrazioaren eskumena da (udalena, alegia).
[23] Eskumen o
harra: ETS garraio ibilgailurako sarbidean irisgarritasun unibertsala egongo dela bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa da, eta horretarako azpiegiturak egokitzen ditu (sarbideak, igarobideak, eraikinak, nasak). Bestalde, EuskoTren erakunde eskumenduna da instalazioetan ematen diren zerbitzuen eta dauden elementuen erabilera funtzionaltasunaren alorrean (altzariak, leihatilak, autosalmentako makinak...).
Lasarte O
ria-Hendaia linea, Topo gisa ezagunagoa, irisgarritasun azterketa xehatu baten xede izan zen jada 2007. urtean. Arrazoia Gipuzkoan garraioaren irisgarritasun diagnostikoaren txostena egitea izan zen (Gizloga, 2007).
Gaur egun, korridore hori berriztatze eta modernizazio prozesu batean dago; trazatua bitan zatitzera zuzendutako jarduerak gauzatzen ari dira –Fanderia-Oiartzun tartea–, geltoki berriak eraikitzen –Altzan, Intxaurrondon, Loiolako erriberetan– eta jada existitzen direnak birmoldatzen eta berriro diseinatzen –Oiartzun, Herrera, Añorga–. Horiek, inolako zalantzarik gabe, aldatu egingo dute goitik behera zerbitzuen eraginkortasunaren agertokia, aldirikoen maiztasuna eta, o
ndorioz, baita korridorean atenditutako herriguneetako eskaera ere, nabarmenki hobetuz.
Aldirikoen trazatua 18 geltokik eratuta dago:
– Instalazio gehienak (10 geltoki) gainazaleko instalazioak dira, hau da, geltokiko atondoaren eta nasaren artean pasagune erako erlazioarekin.
– Bi geltoki lurpekoak dira: Anoeta eta Lugaritz, eta biak Donostian kokatzen dira.
– Gainerakoak beheratutako edo goratutako sestran kokatzen dira: Errekalde, Loiola, Herrera, Pasaia, Galtzaraborda eta Irun Kolon.
4.2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Azpiegitura berriztatzeko prozesuan erabat murgilduta dauden honetan, geltoki berriak eta modernoagoak sortzearekin amaituko dena –%100ean irisgarri–, bereziki garrantzitsua izango da o
inezkoen ibilbidearen erabateko irisgarritasuna bermatu ahal izatea kaletik garraio ekipamenduraino.
Testuinguru horretan, azpimarratzekoa da o
raindik irisgarritasun gabeziak daudela instalazioen kanpoko inguruneetan. Horietako batzuk islatu ziren jada 2007ko diagnostiko Txostenean.
Esanahi berezia izateagatik, bi egoera bereziki deigarri suertatzen da:
– Irun erdiguneko geltokiko nasara iristeko dagoen bestelako ibilbide hondatua. Honen garrantzia are adierazgarriagoa da kontuan hartuz gero ez dagoela igogailurik sarrera nagusiko atondoa (Kolon pasealekua) eta nasa komunikatzeko.
– Gaintxurizketako geralekura o
inez iristeko bidea arriskutsua da. Babeseko espaloirik ez duen ibilbidea da, N-I errepidearekin paraleloan igarotzen dena. Galtzada horrek ibilgailuen trafiko bizia jasaten du egunero.
Beste korridore batzuetan gertatu bezala, Lasartetik Hendaiara bitarteko geltokien gertueneko o
inezko inguruneetan ez dago gida elementurik –hankaz ukitzeko zerrendak–, ikusmen urrituei garraio ekipamendua topatzea ahalbidetzeko.
4.2.2. Barruko irisgarritasuna
4.2.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Egokitu gabe dauden arrapalak nahiz automatizatu gabeko ateak egotea, estuak eta mugikortasun urriko pertsonarentzat mugimenduak egitea zailtzen dutenak, dira lineako geltokietara iristerakoan gehien errepikatzen diren alderdi negatiboetako batzuk.
4.2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Lasarte-Hendaia korridoreak beste trenbide linea batzuetako instalazioetan dauden nasarako irisgarritasun eta segurtasun arazoak errepikatzen ditu.
Lehen ere aipatu den moduan, bereziki deigarria da Irun Erdiguneko geltokiaren egoera. Linea o
soan bidaiari eskari handiena duen ekipamenduetako bat da, eta bertan ez dago igogailurik mugikortasun urriko pertsonak atondotik nasara egin behar duen joan-etorria segurtasunezkoa eta autonomoa izango dela bermatzeko. Nasara iristeko eskailerak erabili behar dira, edo, bestela, pasatzeko o
so egokia ez den bestelako ibilbide bat.
Bestalde, Bizkaian baino neurri txikiagoan bada ere, lineak gainazaleko pasagune batzuk ditu eta horiek mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorriaren funtzionaltasuna mugatzen dute, aldi berean bere segurtasuna eta gainerako erabiltzaileena baldintzatuz.
Nasen beste ezaugarri arriskutsu bat eraiki zirenean eman zitzaien estutasuna edo o
ndoren eragindako estutasuna (oztopoak egoteagatik) da; horrek nabarmenki areagotzen du arriskua joan etorriak egiterakoan, batez ere pertsona gurpil aulki jakin batzuen erabiltzaile bada.
4.2.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, atondo eta nasetako zoladurak ezaugarri egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzeen aurkako gaitasunari dagokienez. Aitzitik, linea zeharkatzen duten trenbide-pasagune batzuetako zoladurak lehentasunezko eta presazko esku-hartze plan bat behar du.
Azkenik, egiaztatu ahal izan da geltoki batzuetan segurtasun seinaleztapena falta dela nasetan: hankaz ukitzeko botoiak eta zerrenda kromatikoa.
4.2.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Lasarte-O | BAI | EZ | BAI | EE |
Errekalde | EZ | EZ | EE | BAI |
Añorga | EZ | EZ | EE | NP |
Lugaritz | EZ | BAI | BAI | BAI |
Amara | EZ | EZ | BAI | EE |
Anoeta | BAI | EZ | BAI | BAI |
Loiola | EZ | EZ | BAI | BAI |
Herrera | BAI | EZ | BAI | BAI |
Pasaia | EZ | EZ | BAI | BAI |
Galtzarab | BAI | EZ | BAI | BAI |
Errrenteria | BAI | EZ | BAI | EE |
Oiartzun | EZ | EZ | EE | EE |
Gaintxurizk | EZ | EZ | EE | EE |
Bentak | EZ | EZ | BAI | EE |
Belasko | EZ | EZ | BAI | EE |
Irun Kolon | BAI | EZ | BAI | EE |
N. zubia | EZ | EZ | BAI | EE |
Hendaia | BAI | EZ | BAI | EE |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
"Topoaren" korridorea eratzen duten 18 geltokietatik 6 bakarrik daude langileren batek atendituta. Zerbitzatutako sei horiez gain, beste zortzik interfono bitartez komunikatzeko sistemak dituzte.
Instalazio modernoagoetan izan ezik, atenditutako ekipamenduek ez dute behar bezala egokituriko arreta mahairik, hau da, garaiera gutxiagoko tartearekin eta sakontasun egokiko zokoarekin.
Orokorrean leihatiletara iristeko bidea o
ztopoetatik libre badago ere, atondoetako zoladurak ez du hankarekin ukitzearen bitartez gida izango den zerrendarik eta horiek ikusmen urrituak gidatzen dituzte geltokian ematen diren eta bertan dauden zerbitzu eta elementuetara.
4.2.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Atenditu gabeko ekipamenduetan are garrantzitsuagoa da autosalmentako makinak eta bidaiak baliogabetzeko makinak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren parametroei jarraiki.
Garraio txartelak emateko makinen erabilera mugatzen duten ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Adinekoek erabiltzeko konplexuak dira. Erosketa prozesuan ez dago ahozko laguntzarik.
– Ez daude egokiturik ikusmen urrituek erabiltzeko. Ez dituzte berekin goi-erliebeko ukimen sistemak, makrokaraktereak, eta abar.
– O
rdainketa egiteko zirrikituak behar baino altuago daude (>1,20 m).
Instalazioetan ageri diren eserleku modeloetatik bakar batek ere ez ditu erabat asetzen irisgarritasunaren gaian araudiak finkaturiko parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko o
sagarririk ere.
Bidaia txartelak baliogabetzeko gailuek igarotzeko zabalera egokia dute mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da igarotze horren denbora erregulatzea, horrela mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonen joan-etorria erraztu ahal izateko.
4.2.2.6. Komunak
Topoaren korridorean komun higienikoak dituzten geltokien zerrenda biltzen duen taula erantsi da:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Lasarte-O | BAI | BAI |
Errekalde | EZ | EZ |
Añorga | EZ | EZ |
Lugaritz | BAI | BAI |
Amara | BAI | BAI |
Anoeta | EZ | BAI |
Loiola | EZ | BAI |
Herrera | EZ | BAI |
Pasaia | EZ | BAI |
Galtzarab | EZ | BAI |
Errrenteria | EZ | BAI |
Oiartzun | EZ | BAI |
Gaintxurizk | EZ | EZ |
Bentak | EZ | BAI |
Belasko | EZ | BAI |
Irun Kolon | BAI | BAI |
N. Zubia | EZ | EZ |
Hendaia | EZ | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
18 geltokietatik 4k bakarrik du komun publikoa. Komun horien egokitzapen eta funtzionaltasun maila aldatu egiten da ekipamendu batetik bestera. Beharrezkoa da azpimarratzea, komun publikoak izanez gero, komun egokituak o
hiko komunak dauden irekiera edo itxiera egoera berdinean egon behar direla.
4.2.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Lasarte-Hendaia korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Lasarte-O | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errekalde | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ |
Añorga | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Lugaritz | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Amara | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Anoeta | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Loiola | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | EZ |
Herrera | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Pasaia | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Galtzarab | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errrenteria | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Oiartzun | EZ | EZ | NP | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Gaintxurizk | EZ | EZ | NP | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Bentak | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Belasko | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Irun Kolon | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
N. Zubia | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Hendaia | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: Eusko Tren.
Geltoki guztiek dute megafonia Postu Zentral (PZ) batetik, nahiz eta horrek ez duen berez esan nahi trenen iritsiera eta irteera iragartzen denik. Teleadierazgailuei dagokienez, esan egin behar da horiek herrigune garrantzitsuenak atenditzen dituzten geltokietan instalaturik daudela.
Ondorioz, informazio dinamikoko sistemarik ez dagoen geltoki horietan, azpimarratu egin behar da garrantzitsua dela informazio estatikoa erabiltzaile guztientzat irisgarriak eta irakurgarriak izango diren formatuetan ematea.
4.3. Deustu-Lezama (Txorierri) korridorea
Txorierriko zerbitzua etenda dago Deustuko eta Alde Zaharreko geltokien artean eta hala egongo da datozen hiru urteetan ere. Arrazoia Bilboko metroko 3. linea eraikitzeko lanak dira.
Horregatik, irisgarritasun diagnostikoari uztartutako o
ndorioek ez dute berariazko aipamenik sartzen esku-hartze tarte horretan –Deustu eta Alde Zaharra– sartutako geltokiei buruz. Hala eta guztiz ere, eranskinen idatz zatian ekipamendu hauetako bakoitzaren irisgarritasun egoerari buruzko ikuskatze fitxak bildu dira.
Korridore honen ezaugarria da geltoki o
so zaharrak edukitzea, irisgarritasunaren gaian gabezia ugarirekin.
4.3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Hiri inguruneetako ezaugarri funtzionalak ezberdinak dira ekipamendu batzuetatik beste batzuetara, baina, o
rokorrean, lineako geltoki ugarik ez du egokituriko ibilbiderik haietara iristeko. Ezaugarritzat dute industria inguruneetan kokaturik egotea, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan, malda malkartsuko ibilbideetan, galtzadarrizko zoladura edukiz, eta abar.
Puntu honetara iritsita, aipatzekoa da hiri lurzoruaren gainean ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik, horien bitartez ikusmen urrituek geltokien kokalekua topatu ahal izan dezaten.
4.3.2. Barruko irisgarritasuna
4.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Herrigune nagusietan salbu, Txorierriko korridoreko ekipamenduek ez dute eraikinik. O
rokorrean, atondorako sarbidea kaletiko pasagune batetik egiten da, kanpotik joan-etorriak egitea errazten duen o
ztoporik gabeko sarrera garbien bitartez.
Aitzitik, kontrako adibide gisa, Lezamako geltokia adierazi behar da. Atentziorik ez duen ekipamendu baten aurrean gaude, eta bertako atondora kanpotik iristeko o
hiko ateak erabili behar dira, astunegiak direnak hain zuzen.
4.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Ibilgailura iristearekin batera, hau da gabezia gehien ageri dituen irisgarritasuneko beste alderdi bat.
Lineako ekipamendu asko nasa bakarrekoak dira. O
ztopo nagusiak hauetan daude: nasara iristeko egokitu gabeko arrapalak egotean eta, funtsean, trenbideak gurutzatzeko gainazaleko trenbide-pasaguneak egotean. Horiek edozein pertsonaren segurtasuna jartzen dute arriskuan, haren mugikortasun maila zein den alde batera utzita.
Geltokietako atondoak o
ztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, espazio berdin hauek ez dute hankaz ukitzeko gida zerrendarik, kontraste kromatiko nabarmenekoak, horien bitartez ikusmen urrituei bertan dauden zerbitzuetara iristea ahalbidetzeko.
4.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltokietako atondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkakoa dute, baina inguruabar hori ez da nasetan ikusten. Zenbaitetan, zoladurak hain hondamen handia ageri du, mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorria ez duela batere errazten.
Nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena –zerrenda kromatikoa eta botoiez eratutako ukimen zerrenda–. Aplikatu beharreko araudiak exijitu egiten du nasaren ertza seinaleztatzeko zerrendak markatu egin behar direla jarraikako 50 cm-ko zabalera duen zerrenda tarte batekin eta hura irristatzeen aurkakoa, egitura berezikoa eta hori kolore fosforeszentekoa izan behar dela inguruko zoladurarekin kontrastatze aldera.
4.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Lineako geltoki gehienak atenditu gabeko instalazioak dira (15etik 12), beraz, alderdi honetan irisgarritasunaren gainean egindako azterlana ez da bereziki adierazgarria. Edonola ere, beharrezkoa da aipatzea erabiltzaileari arreta emateko langileak dituzten geltokietan leihatilak garaiera baxuagoan jarritako tarte egokitu bat eduki behar duela.
Jarraian erantsi den taulak erakutsi egiten du zein den erlazioa zerbitzatutako geltokien eta komunikazio sistemen banaketaren –interfonoaren bidez– artean Txorierriko lineako geltokietan.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Deustu | EZ | EZ | BAI | EE |
Unibertsitatea | EZ | EZ | BAI | BAI |
Matiko | EZ | EZ | BAI | BAI |
Zumalak | EZ | EZ | BAI | BAI |
A. Zaharra | BAI | EZ | BAI | BAI |
Ola | EZ | EZ | BAI | EE |
Sondika | BAI | EZ | BAI | BAI |
Larrondo | EZ | EZ | BAI | EE |
Elotxelerri | EZ | EZ | BAI | EE |
Derio | BAI | EZ | BAI | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ | EE | EE |
Zamudio | EZ | EZ | BAI | EE |
Kurtzea | EZ | EZ | EE | EE |
Lezama | EZ | EZ | BAI | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
Orokorrean, leihatilara iristeko bidea ez dago baldintzatuta o
ztopoekin.
4.3.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Geltokietako altzariek garbi islatzen dute instalazioek bizi duten zahartze egoera eta, horrekin batera, irisgarritasun eta ergonomiaren alorreko gabezia.
Beste korridore batzuetan bezala, eserleku modelo anitz topatu dugu, eta horiek ez dituzte erabat betetzen indarreko araudiak exijituriko parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko o
sagarririk ere.
Txartelak baliogabetzeko dauden gailuek igarotzeko zabalera egokia (800 mm gutxienez) uzten dute gutxienez, mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazte aldera. Aipatzekoa da garrantzitsua dela mugikortasun urriko pertsonari igarotzeko denbora gehiago ematea, hark joan-etorria segurtasunez eta funtzionaltasunez egin ahal izan dezan.
Autosalmentako makinei dagokienez, atenditu gabeko geltokietan garrantzi handiagokoak, ikusi da linean EuskoTrenek erabili o
hi dituen bi modeloak daudela.
Modelo modernoak, zaharra baino askoz ere funtzionalagoa bada ere, garaiera desegokian ditu o
rdainketa zirrikituak (>1,20 m) eta ez dago egokituta ikusmen urrituentzat.
4.3.2.6. Komunak
Txorierriko korridoreko geltokiek, agian aldirikoen linea bat izateagatik, ez dituzte komun higieniko publikoak beren instalazioetan.
Erantsi den taulak korridoreko komun zerrenda jasotzen du:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Deustu | EZ | BAI |
Unibertsitatea | EZ | EZ |
Matiko | EZ | BAI |
Zumalak | EZ | BAI |
A. Zaharra | EZ | BAI |
Ola | EZ | EZ |
Sondika | EZ | BAI |
Larrondo | EZ | BAI |
Elotxelerri | EZ | EZ |
Derio | EZ | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ |
Zamudio | EZ | EZ |
Kurtzea | EZ | EZ |
Lezama | EZ | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
4.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Txorierriko korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Deustu | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | BAI | EZ | EZ |
Unibertsitatea | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
Matiko | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Zumalak | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
A. Zaharra | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | BAI |
Ola | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Sondika | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Larrondo | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Elotxelerri | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Derio | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Zamudio | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | BAI | EZ | EZ |
Kurtzea | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lezama | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
ML - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu | ||||||||
ML - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik |
Iturria: EuskoTren.
Instalazio gehienek ahozko komunikazio sistema bat instalaturik dute –interfono bidez–. Halaber, instalazio nagusiek informazioa megafoniaz eta teleadierazgailuen bitartez eskuratzeko sistema akustikoak eta bisualak dituzte.
Informazio estatikoari dagokionez, panelen kokalekuak, plano bisualak eta edukien tamainak ez dute askotan errazten erabiltzaile guztiak hurbiltzea eta hura irakurri ahal izatea.
4.4. Bilbo-Bermeo (Urdaibai) korridorea
Urdaibaiko korridoreak geltokiak partekatzen ditu ibilbidean Bilbotik Donostiarantz doan eskualdeko linearekin. Horrela, Bilbo Atxuri-Lemoa tartea bi lineek partekatzen dute.
Urdaibaiko linearen ezaugarria da heterogeneoa izatea. Batetik o
so geltoki modernoak ditu –orain dela gutxi berriztaturikoak– eta horiek irisgarritasun unibertsalaren printzipioak betetzen dituzte; aitzitik, bestalde, linea kostarantz hurbildu ahala, egoera kaskarrean dauden nasak dituen geraleku multzoa ikusten hasten da, hirikoak ez diren inguruneetan, eta pertsonak joan-etorrian behar dituen gutxieneko erosotasun, segurtasun eta eraginkortasun baldintzak ez dituzte bermatzen.
4.4.1. Kanpoko irisgarritasuna
Geltokien inguruan o
inezkoentzako dauden bideen ezaugarria da, askotan, malda malkartsuko arrapalak edukitzea, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan kokatzea eta babesteko espaloirik ez edukitzea edo gainazaletik derrigor igaro beharreko trenbide-pasaguneak zeharkatu behar izatea.
Txorierriko linean gertatzen zen moduan, aipatzekoa da geltokien o
ndoko hiri inguruneetan ez dagoela gida izateko ukimen elementurik, horien bitartez ikusmen urrituak ekipamenduen kokalekurantz bideratzeko.
4.4.2. Barruko irisgarritasuna
4.4.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Korridorean ekipamendu askok ez du eraikin bat eta bidaiaria egoteko eta hari arreta emateko atondo bat. Horrelakorik dagoen kasuan, askok o
hiko ateak mantentzen dituzte sarbideetan eta horiek ez dira o
so funtzionalak izaten, estuak direlako eta, zenbaitetan, itxita egoten direlako.
4.4.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Ibilgailura iristearekin batera, nasen arteko joan-etorria da ETSk irisgarritasunaren gaian ageri duen arazo garrantzitsuenetariko bat.
Urdaibaiko geltoki eta geraleku ugari nasa bakarrekoak dira. Hala eta guztiz ere, ekipamendu ugarik ez du elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko nasetara joaterakoan edo batetik bestera ibili behar denean, modu horretara bideak derrigor zeharkatu beharra saihesteko. Egoera hau o
so arriskutsua da edozein pertsonaren segurtasunerako, bere mugikortasun maila zein den alde batera utzita.
Geltokietako atondoak o
ztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, toki berdin horiek ez dute ukimen zerrendarik ikusmen urritua ematen diren zerbitzuetara bideratze aldera.
4.4.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltoki eta nasetako zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkako propietateak dituena da. Gabezia nagusiak gai honetan trenbide-pasaguneetako zoladuraren egoeratik datoz.
Nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena –zerrenda kromatikoa eta botoiez eratutako ukimen zerrenda–.
4.4.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Erantsitako taulak erakutsi egiten du Boluetako geltokia bakarrik dagoela EuskoTreneko langileek atendituta Urdaibai linean. Gainerako ekipamenduetatik garrantzitsuenek bakarrik dute eragiketak kudeatzeko zentroarekin komunikatzeko interfonoa.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE |
Amoreb. geral. | EZ | EZ | EE | EE |
Zugastieta | EZ | EZ | EE | EE |
Muxika | EZ | EZ | EE | EE |
Lurgorri | EZ | EZ | EE | EE |
Gernika | EZ | EZ | BAI | EE |
Institutua | EZ | EZ | EE | EE |
Forua | EZ | EZ | EE | EE |
Bust-S.Kri | EZ | EZ | EE | EE |
Bust-Axpe | EZ | EZ | BAI | EE |
Bust-Itxas* | EZ | EZ | EE | EE |
Mundaka** | EZ | EZ | BAI | EE |
Bermeo | EZ | EZ | BAI | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
Orokorrean, leihatilara iristeko bidea ez dago baldintzatuta o
ztopoekin.
4.4.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
ETSko beste korridoreak aztertu direnean deskribatu bezala, EuskoTrenen altzariak hainbat modelotakoak dira eta horien funtzionaltasun maila kokalekutzat duten ekipamenduaren garrantziaren eta hark duen berriztatze mailaren araberakoa da.
Linean zehar eserleku aniztasunaren isla topatzen da, eta horiek, arrazoi batzuengatik edo beste batzuengatik, ez dituzte erabat betetzen araudiak irisgarritasunaren gaian finkatu dituen parametroak. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago geltokietan, ezta euskarri iskiatiko o
sagarririk ere.
Beste korridore batzuetan bezala, txartela baliogabetzeko gailuek igarotzeko behar besteko zabalera dute (800 mm gutxienez) gurpil aulkiaren erabiltzaile diren pertsonei, haur kotxeekin doazenei, gauza handiak garraiatzen dituztenei, eta abarri igarotzea errazteko. Hala eta guztiz ere, baliogabetze gailuetan igarotzeko finkatu den gehieneko denbora tartea zaindu egin behar da, mugikortasun urriko pertsonak behar adina denbora izan dezan.
Egiaztatu da EuskoTrenek autosalmentako bi makina modelo dituela linean. Aurreko azterketetan ere esan den bezala, modeloetatik bakar batek ere ez ditu o
so-osorik betetzen indarreko araudiak irisgarritasunerako jarritako parametroak.
4.4.2.6. Komunak
Urdaibaiko aldirikoen lineak Bilbo-Donostia eskualde zerbitzuarekin partekatzen du ibilbidearen zati bat. Arrazoi hori dela eta, o
hikoagoa da geltoki garrantzitsuek komun higieniko publikoak edukitzea.
Korridorean komun higienikoak dituzten geltokien zerrenda biltzen duen taula erantsi da:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Atxuri | BAI | BAI |
Bolueta | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | BAI |
Ariz | EZ | BAI |
Zuhatzu | EZ | BAI |
Usansolo | EZ | BAI |
Bedia | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | BAI |
Amoreb. geral. | EZ | BAI |
Zugastieta | EZ | BAI |
Muxika | EZ | BAI |
Lurgorri | EZ | EZ |
Gernika | BAI | BAI |
Institutua | EZ | EZ |
Forua | EZ | EZ |
Bust-S.Kri | EZ | EZ |
Bust-Axpe | EZ | EZ |
Bust-Itxas* | EZ | BAI |
Mundaka** | EZ | BAI |
Bermeo | BAI | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
EuskoTren "komuna den kabina" motako komun egokitua instalatzen ari da geltokien kanpoaldean. Beste instalazio batzuetan komunak ekipamenduan bertan sartzen dira.
4.4.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Urdaibaiko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Amoreb. geral. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zugastieta | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Muxika | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Lurgorri | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Gernika | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Institutua | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Forua | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-S.Kri | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-Axpe | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-Itxas* | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Mundaka** | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bermeo | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: EuskoTren.
Geltoki garrantzitsuenek bakarrik dute instalaturik pertsonari laguntzeko ahozko komunikazio sistema bat –interfono bidezkoa–. Halaber, ekipamendu nagusiek informazio dinamikoko sistemak dituzte: megafonia eta teleadierazgailuak.
Informazio estatikoari buruz, berriro ere azpimarratu egin behar da panelen kokalekuak, irakurketaren plano bisualak eta edukien tamainak ez dutela askotan errazten hartara hurbildu eta irakurri ahal izatea. Formatuak ez dira irisgarriak erabiltzaile tipologia guztientzat.
4.5. Ibilgailuen irisgarritasuna
Inolako zalantzarik gabe, hau da ETS sarean irisgarritasun unibertsala bermatzeko dagoen handicap handiena, bai Bizkaian, bai Gipuzkoan.
Nasa-trena erlazioan dagoen bereizketa zokoak ("gap"), ezberdina dena gainera aztertutako nasa gorabehera eta UTen pisuaren eta gurpilen higaduraren arabera (plataformaren garaiera), baldintzatu egiten du mugikortasun urriko pertsonen joan-etorrien eraginkortasuna.
ETS-EuskoTren lehentasunezko tratamendua ematen ari da alderdi honi.
Ibilgailuari erantsitako arrapala ezkutagarria[24] duen material mugikor berria eskuratzea eta jada badauden materialak egokitzea derrigorrezko gaiak dira garraio ibilgailuaren irisgarritasuna unibertsala izango dela bermatzeko.
EuskoTrenen parke mugikorrak, gaur egun, hurrengo aleak ditu:
– UT 200: 20 alez eratutako flota da, eta Durangaldeako, Kostaldeko eta Topoko lineetan ematen dute zerbitzua.
– UT 300: bi ibilgailuko 12 ale; jende gehien ibiltzen den garaian konbinazio bikoitzean ibiltzen dira. Gehienek Txorierriko linean ematen dute zerbitzua.
– UT 3500: merkataritza ustiategian EuskoTrenek dituen unitate zaharrenak dira. Hiru ibilgailuko 15 unitatez eratutako seriea. Zerbitzua ematen dute Kostaldeko, Eibar-Ermuako eta Urdaibaiko lineetan.
Egungo UTen irisgarritasunari dagokionez, hurrengo ezaugarriak aipatu daitezke:
Bizigarritasuna:
– Unitate guztiek dute gurpil aulkientzat egokitutako toki bat. Tren bakoitzeko ainguratzeak dituen toki bat bakarrik dagoen arren, plataforma guztiek dute behar besteko tokia bakoitzean bi gurpil aulki aparkatzeko.
– Ibilgailuen kaxa mugikorraren zabalerak (2.200 mm) eta eserlekuen konfigurazioak galarazi egiten dute gurpil aulkiek joan-etorria egitea trenen barrualdetik.
– Ez dago eserleku lehentasunik mugikortasun urriko beste pertsona talde batzuentzat: adinekoentzat, haurdun dauden emakumeentzat...
Informazioa:
– Megafonia sistemak eta teleadierazgailuak daude trenen %85etan.
– Ahoz eta bisualki informazioa ematen da loturen eta geldialdien gainean, eta informazio hori behar besteko aurrerapenarekin ematen da.
– Trena-nasa erlazioa irisgarriago den tokiari buruzko informazio espresa falta da nasetan (bereizketa zoko txikiagoa).
Hustuketa:
– Mugikortasun urriko pertsonentzat ez dago husteko bide espliziturik.
Jarraian datorren taulak EuskoTrenek egun duen flotaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen ditu, ibilgailu barrualdeko irisgarritasun baldintzei dagokienez:
Seriea | Kopurua | Megafonia | Teleadierazg. | MUP plaza |
200 | 20 | BAI | BAI (%80) | BAI |
300 | 12 | BAI | EZ | BAI |
3500 | 15 | BAI | BAI | BAI |
EuskoTrenen konpromisoa %100 irisgarria izango den flota edukitzea da 2015. urterako. Helburu hori lortze aldera, ibilgailu parkea berriztatzen ari da pixkanaka, hain zuzen ere hurrengo jarduera egutegiari jarraiki:
– Material ibiltari berria hartzea (30 ale), o
so-osorik 3500 Seriea o
rdezkatzeko eta 200 Seriearen o
rdezkapena neurri batean egiten hasteko. 2011-2013 aldirako aurreikusi da (1. fasea).
– Bigarren fase batean (2013-2015) 200 Seriea o
rdezkatuko da, 20 unitate gehiago sartuz.
2015erako, beraz, serie berriko 50 UT edukitzea espero da, erabat irisgarriak. Hemendik aurrera 300 Seriearen o
rdezkapenari ekingo zaio.
Ale mugikor berriek %100 betetzen dute irisgarritasunaren gaiko araudia, unitate barruan komun egokitua edukitzearena salbu. Araudiak bira egin ahal izateko exijitzen duen gutxieneko zabalera –1.500 mm– ezin da lortu zabalera metrikoko trenetan kutxa mugikorraren egitura-baldintzak direnak direlako. 1.200 mm-ko bira tokia eman daiteke bakarrik eta hori, egindako probak eta gero, badirudi funtzionala dela.
Serie berriko unitateen irisgarritasun ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Arrapala integratu erdi-automatikoak sartzeko ateetan.
– O
hartarazpena kanpoaldean arrapala mugitzen ari denean.
– Ateen identifikazio kromatikoa.
– O
hartarazpen akustikoak ikusmen urrituentzat eta argi seinale distiratzailea entzumen zailtasunak dituzten pertsonentzat.
– O
ztoporik gabeko diseinua bidaiarien mugikortasuna errazteko.
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Legea aldarrikatu eta indarrean jarri zenetik, irisgarritasunaren hobekuntza mantsoa baina pixkanaka aurrerantz doana dela ikusi da ETS geltokietan.
EuskoTren XXI Plan Estrategikoa o
nesteak asmo handiko ekintza plana martxan jartzea eragin du hobekuntza jarduerak gauzatzeko eta Gipuzkoako eta Bizkaiko trenbide korridoreetako azpiegituraren eta material mugikorraren erabateko modernizazioa ekartzeko.
4.6.1. Gipuzkoa
Gipuzkoako egoerari arreta emanez gero, adierazi egin behar da egin diren eta egiten ari diren inbertsio garrantzitsuak eginda ere, o
raindik o
ztopo fisiko eta komunikazioko garrantzitsuak daudela sareko geltokietan, eta horietako batzuk esku hartzeko prestazio plana behar dute.
Ibilgailu-nasa erlazioan espazio uniformetasuna falta da eta sare o
soko irisgarritasun o
ztopo handi bezala azaltzen jarraitzen du horrek. Unitate mugikor berriak sartzeak, jada badagoen materiala pixkanaka egokitzearekin batera (atzeratzen den arrapala instalatzea), bermatu egin behar du etorkizunean ibilgailuaren irisgarritasuna unibertsala dela.
Joan-etorriak jatorritik destinora duen arrakastarentzat ez da bakarrik beharrezkoa ekipamenduan eta garraio ibilgailuan erabateko irisgarritasuna bermatzea; horrez gain, beharrezkoa da ere o
inezkoen ibilbidea bermatu eta egokitzea bizitokitik azpiegiturara → irisgarritasun katea.
Hori dela eta, ezinbestekoa da Bilbo-Donostia eta Lasarte-Hendaia trenbide korridoreetako prestazioak o
sorik hobetzearekin batera, lineak hartzen dituzten udalerrietako udalak paraleloan jardutea gabeziak dituzten, segurtasunik ez duten eta o
so ibilgarriak ez diren o
inezko sarbideak egokitzeko, izan ere, o
raindik ere badira horrelakoak.
Irisgarritasunaren gaian topatutako gainerako gabeziak hurrengoetan zehazten dira nagusiki:
– Gainazaleko pasagune ugari dago bi korridoreetan, eta horrek segurtasun falta handiko egoerak sortzen dizkio edozein erabiltzaileri. Zenbait kasutan, pasagune horiek kontserbazio egoera tamalgarrian daude, zoladura o
so hondaturik edukiz.
– Beharrezkoa da eraikin batzuetako sarbideak egokitzea, ate automatizatuak instalatuz eta kaletik iristeko arrapalak egokituz (arrapala luzatzea eta garaiera bikoitzean jarritako eskubandak ibilbide o
soan zehar).
– Ikusmen urrituentzako ez dago seinaleztapenik, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere. Hori are arazo larriagoa da eraikuntzaren aldetik estuak diren edo estutasun hori o
ztopoak jartzeagatik eragin zaien nasetan.
– Informazio estatikoaren kokalekua desegokia da eta hura eskaintzeko erabiltzen diren formatuak ez dira irisgarriak erabiltzaile guztientzat. Informazio sistemen hornidura nahikoa ez dela egiaztatu da.
– Altzariak ez daudela egokituta ikusi da, nagusiki eserlekuak eta autosalmentako makinak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko o
sagarririk ere.
4.6.2. Bizkaia
Bizkaiko zonaldeko egoerari buruz, aipatu egin behar dugu bai Txorierriko lineak, bai Urdaibaikoak heterogeneotasun handia ageri dutela beren instalazioetako irisgarritasun mailan, eta hori eredu diren geltokiak –berriztatu berriak– o
inarrizko elementu funtzionalik (ergonomia) gabeko geralekuekin batera agertzearen ezaugarria da.
Inguruabar hori bereziki islatzen da Urdaibaiko korridorean, trazatua kostako udalerrietara hurbildu ahala. Geralekuak zaharkituta daudela ikusten da eta ez direla o
so funtzionalak bidaiarientzako zerbitzuei dagokienez, eta hori uda garaiko eskaria altuagoa izaten bada ere.
Urdaibaiko korridorea:
Txorierriko korridorea:
Geltoki eta geralekuen inguruko o
inezkoentzako tokiak kalteturik daude hainbatetan. Iristeko ibilbideak trenbide-pasaguneak eta trafiko biziko galtzadak igaro behar ditu, eta hori guztia kanpoko ibilbidean gutxieneko segurtasuna emateko elementurik gabe egiten da (espaloia, zebra-bideak, gaineko pasabideak / lurpekoak).
Bi lineetako geltoki eta geralekuak gainazaleko hainbat igarobidek zeharkatzen ditu, eta bereziki arriskutsua da nasara iristeko edo geltokira sartu edota hartatik irteteko dagoen o
inezko ibilbideak horiek gurutzatzera behartzen duenean. Gainera, ikusi ahal izan da askotan trenbide-pasagune horietako zoladura kontserbazio egoera kaskarrean dagoela.
Gertaera horren o
ndotik eraikuntza elementuen edo elementu mekanikoen falta azpimarratu behar dugu, horien bitartez erabiltzaileari nasetara joatean edo haien artean mugitzen denean joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko.
Bestela, gainerako gabeziak hurrengo alderdietan zehazten dira nagusiki:
– Ikusmen urrituak gidatzeko eta haien segurtasunerako dagoen seinaleztapena ez da nahikoa, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.
– Egokitu gabeko altzariak: autosalmentako makinak ez dira irisgarriak erabat. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko o
sagarririk ere.