3.2. Bilbo-Santander eskualde korridorea
Santanderrerantz doan eskualde korridorean sartuta dauden FEVEren EAEko geltokiek duten irisgarritasuna banan-banan aztertuz gero, emaitza komun batzuk ikus daitezke eta horiek jarraian azalduko dira:
Kasu gehienetan, Arangurenetik Santanderrerantz doan linea funtzionaltasun gutxiko geltokietatik igarotzen da horiek kokatzen diren hiriguneentzat, izan ere, horietara iristeko beharrezkoa da ibilgailu pribatuan joatea.
class="3-1Texto">Gainerakoan, eraikin gehienak itxita dituzten geltokiak dira, arreta eskaintzeko enpresa eragileko langilerik gabekoak eta pertsonak itxaron behar duen bitartean gutxieneko erosotasuna eta babesa edukiko dituela bermatzeko elementurik gabekoa: altzariak, atondoa, markesina, eta abar.
class="3-1Texto">Instalazio hauek ageri dituzten gainerako gabezia nagusiak hurrengoetan zehazten dira:
class="3-2Texto12-4"> – Eraikin itxiak. Ate estuengatik eta zoladura eskasagatik kaltetutako joan-etorria.
class="3-2Texto12-4"> – Ez dago nasen arteko joan-etorria ahalbidetzeko eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik. Trenbide-pasaguneak egoera eskasean daude.
class="3-2Texto12-4"> – Egokitu gabeko altzariak. Euskarri iskiatiko osagarriak falta dira.
class="3-2Texto12-4"> – Ikusmen urrituentzako segurtasun eta gida seinaleztapenik ez dago, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.
class="3-2Texto12-4"> – Komunikazioko eta informazioko sistema dinamikoen hornidura eskasa da.