2.7. Ondorioak
class="2-3titular111">2.7.1. Gipuzkoa
class="3-1Texto">Gipuzkoan garraioaren irisgarritasunaren diagnostikoaren gaian 2007an egindako azterlanean eskuratutako ondorioen aldean, egiaztatu da A1-Irun-Brinkola linean bilakaera ona egon dela, baina ez da nahikoa. Aldi horretan zehar, irisgarritasuna sustatzeko jarduera batzuk garatu eta proiektatu dira Gipuzkoako aldirikoen guneko geltoki garrantzitsuenetan.
class="3-1Texto">Adierazi denaren arabera, C
IVIA unitate berrien erabateko irisgarritasunaren alde egite aldera, inbertsio ekonomiko eskerga egiten ari da nasak egokitzeko –horiek igoz eta luzatuz–. Horrela, esku-hartze batzuk gauzatzen ari dira eta beste batzuk proiektuan daude geltoki ezberdinetan.
class="3-1Texto">Gipuzkoako trenbideen azpiegiturak ageri dituen gabezia nagusiak hauek dira:
class="3-2Texto12-4"> – Geltokien hiri inguruneetan askotan agertzen dira oinezkoentzako ibilbide kaskarrak eta segurtasunik gabekoak.
class="3-2Texto12-4"> – Ez dago eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik nasara iristea eta haien artean mugitzea bermatzeko. Segurtasunaren alorreko gabezia larriak topatu dira gainazaleko pasabideetan.
class="3-2Texto12-4"> – Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako segurtasun seinaleztapena eta informazioa ez da nahikoa sarbideetan, atondoetan eta nasetan.
class="3-2Texto12-4"> – Zentzumen ezgaitasunen bat duen pertsonari informazioa ematea bermatzeko ez dago komunikazio dinamikoko sistemarik (informazio teleadierazgailuak eta megafonia). Zentzu horretan, informazio teleadierazgailuak instalatzen ari dira Gipuzkoako aldirikoen guneko geltokietan.
class="3-2Texto12-4"> – Ikusi ahal izan da altzari multzoa ez dagoela egokitua: eserleku ez funtzionalak (berariazko erreserbarik ere ez dago mugikortasun urriko pertsonentzat), erabat irisgarriak ez diren autosalmentako makinak (kokaleku desegokia, garaiera altuan jarritako ordainketa gailuak, zentzumen ezgaitasunen bat duen pertsona taldeari egokitu gabeak).
class="2-3titular111">2.7.2. Bizkaia
class="3-1Texto">Gipuzkoako sarean bezala, Bizkaian ADIF-Renfek dituen trenbide zerbitzuen irisgarritasuna erabatekoa izateko dagoen gabezia nagusia, eta beste ondorengo edozein azterlan ere baldintzatzen duena, hau da: garraio ibilgailura autonomiaz sartu ahal izatea bermaturik ez egotea, nasaren eta trenaren artean dagoen "gap" horizontal-bertikalaren bereizketaren ondorioz.
class="3-1Texto">Ekipamendu guztietan (nasetan) tarte hori gauzatuko balitz ere, ikusi da Bizkaiko korridoreetan geltoki askok ez duela erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen. Zentzu horretan, beharrezkoa da azpimarratzea Bilboko geltokiek abantaila adierazgarriak ageri dituztela irisgarritasun mailari dagokionez, gainerako ekipamenduek ez bezala.
class="3-1Texto">Bestalde, azpimarratzekoa da nasen arteko trenbide-pasaguneen egoera. Geltoki gehienek ez dute elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik, nasetara iristeko eta nasen arteko joan-etorri autonomoa erraztu eta bermatu ahal izateko. Trenbideen gainazaletik igarotzeak berekin daramatzan arriskuez gain, derrigorrezkoa da azpimarratzea areagotu egin dela arriskua trenbide-pasagune ugariren zoladura hondatzeagatik eta baita horiek kurban egoteagatik ere zenbait geltokitan.
class="3-1Texto">Kanpoko sarbideak ere –kalea eta geltokia lotzen dituzten oinezko ibilbideak– oso kalteturik daude hainbat udalerritan. Hori dela eta, beharrezkoa da azpimarratzea garrantzitsua dela bermatzea ibilbide hori autonomoa eta segurtasunekoa dela irisgarritasun kate osoan zehar. Horretarako, funtsezkoa izango da oinezkoentzako inguruneak hobetzea, irisgarritasuna sustatzeko esku-hartzeak bideratzearekin batera, bai azpiegituran, bai material mugikorrean.
class="3-1Texto">Trenbideen azpiegituran eta zerbitzuetan nabarmen ageri diren gainerako gabeziak, Bizkaian, honela zehazten dira:
class="3-2Texto12-4"> – Ohiko ateak, ate estuak eta astunak dituzten eraikinak, kanpoko eta barruko komunikazioa baldintzatuz.
class="3-2Texto12-4"> – Egokitu gabeko altzariak: eserleku ez oso funtzionalak eta erabateko irisgarritasunik ez duten autosalmentako makinak. Ez dago euskarri iskiatikoko tresnarik, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku erreserbarik ere.
class="3-2Texto12-4"> – Komunikazioko eta informazioko sistema dinamikoen hornidura eskasa da, nagusiki guztiontzako irisgarria den formatu batean informazioa eskura jartzeari dagokionez.
class="3-2Texto12-4"> – Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako ukimeneko segurtasun seinaleztapena eta gida ez da nahikoa sarbideetan, atondoetan eta nasetan.
class="2-3titular111">2.7.3. Araba
class="3-1Texto">Vitoria-Gasteizko kasuan salbu, lurralde arabarreko gainerako geltokietan ia ez dago eskualdeko eguneroko zerbitzurik.
class="3-1Texto">Instalazio horien ezaugarri nagusiak hauek dira:
class="3-2Texto12-4"> – Udalerrien kanpoaldeetan kokatzen dira, beraz, horiek kokatzen diren udal mugartearekiko mendetasunak joan-etorri luzeak eskatzen ditu, norberaren ibilgailuan normalean.
– Zerbitzatu gabeko geltokiak dira (langilerik gabekoak), funtzionaltasun gutxiko eraikinekin, erabiltzailearen egonaldia eta itxaronaldia errazteko ez bada.
– Ikusi ahal izan da ez dagoela elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, nasen artean segurtasuneko joan-etorria eta joan-etorri autonomoa bermatzeko.
class="3-2Texto12-4"> – Informazio akustikoko eta bisualeko sistemak falta direla ikusi da, horien bitartez informazio estatikoa osatzeko, izan ere, azken hori ez dago erabiltzaile guztientzat irisgarria izateko formatu batean.
class="3-2Texto12-4"> – Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat berariazko seinaleztapena falta dela ikusi da sarbideetan, atondoetan eta nasetan[21].
class="5-1Notapiepagprimera">[21] ADIF inbertsioak egiten ari da nasetako zoladura hobetzeko, irisgarritasunaren eta segurtasunaren araudira egokituz, eta baita geltokietako beste toki batzuk hobetzeko jarduerak gauzatzen ere.