2.3. A2 Linea-Bilbo Abando-Muskiz
A-2 lineak Meategi Gunea bezala ezaguna den eskualdea egiten du. Garai ba
tean, trenbide ugari egon zen bertan eta haien funtzio nagusia eremu horretako burdin meategiei garraio zerbitzua ematea zen. Aldiriko trenez gain, Bilboko Portura zihoazen merkataritzako tren ba
tzuk ere bertatik igarotzea aurreikusi zen (A1 linea ez delako gai eskari guztia xurgatzeko). Aitzitik, bide ba
karreko trazatua eta ba
zterbide gutxikoa denez, ezinezkoa izan zen.
A2 lineak trazatua partekatzen du A1 korridorearekin, Bilbotik Ba
rakaldoko geltokiraino. Gallartan linea bitan zatitzeko proiektu ba
t dago, Bilboko Portura trenbidez iristeko Seranteseko tunela gauzatzeagatik.
Linea horri dagokionez, adierazi egin behar da irisgarritasun diagnostikoa oinarritu egiten dela korridorean partekaturikoa ez den tarteko geltokien ba
lorazioan, hain zuzen ere Galindotik Muskizera doan tarteko geltokien ba
lorazioan. Helburua A-1 Bilbo Abando-Santurtzi linean egindako azterketarekin gainjartzeak saihestea da.
A-2 lineak egoera eskasean dagoen geltoki eta geraleku multzoa hartzen du, eta gabezia handiak ditu irisgarritasunari dagokionez. Halaber, ekipamendu ba
tzuk gabezia garrantzitsuak ageri dituzte bidaiariarentzako segurtasunean, ergonomian eta erosotasunean.
2.3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunari buruz adierazi egin behar dugu A-2 linean azterketaren xede den geltoki tartearen ezaugarria dela oinezkoentzako ingurune zailak edukitzea. Oztopoz jositako ibilbideak dira eta horiek ez dute mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorri autonomoaren eta seguruaren alde egiten.
Oztopoak esaten denean, nagusiki, hurrengoei buruz ari gara: eskailera tarteak dituzten ibilbideak, egokitu gabeko arrapalak, malda malkartsuak, trafiko biziko inguruneetan egotea. Horiek zorrozki ba
ldintzatzen dute joan-etorriaren funtzionaltasuna eta ba
ita pertsonaren segurtasuna bera ere.
Egoera islatzeko ildo honi dagokionez, beharrezkoa da aipatzea ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik hiri inguruneetako zoladuretan, horiek lagungarri izan daitezen ikusmen urrituentzat garraio ekipamenduak topatzeko.
2.3.2. Ba
rruko irisgarritasuna
Azpiegituraren ba
rruko irisgarritasunari buruz zera azpimarratzen dugu:
2.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Galindo eta Muskiz arteko lineako geltoki gutxitan daude bidaiariak egoteko atondoak. Horien guztien artetik, deigarria da linea amaierako geltokiaren egoera, Muskizekoa, alegia. Bertan, eraikinera sartzeko arrapala ez dago behar bezala egokiturik, eta atondora sartzeko ate estuak erabili behar dira.
2.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Nasarako sarbidea oso zaila da mugikortasun urriko pertsonentzat A-2 lineako geltokietan.
Galindo eta Muskiz arteko tartean dauden instalazio gehienak nasa ba
karrekoak dira, eta horrek, hasiera ba
tean, joan-etorriaren segurtasunaren alde egiten du. Aitzitik, geltoki hauetan nasetarako sarbideak nekez egiten dira maila berean edo erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen duten elementu mekaniko edota eraikuntzakoen bitartez.
Egokitu gabeko arrapalak, eskailera arriskutsuak eta argi gutxiko lurpeko pasabideak, eta abar daudela ikusi da. Hori larritasun gehiago edo gutxiagorekin errepikatzen da aztertutako tarteko bederatzi geltokitik seitan.
Sarbideetan gutxieneko segurtasun betekizunak betetzen ez ba
dira, ulergarria da gidatzeko elementurik ere ez izatea (ukimen zerrendak) ikusmen urrituentzat.
2.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Galindo-Muskiz tarteko geltokietako atondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkako propietate onekoa ageri dute. Aldiz, nasa ba
tzuk hondamen egoera handiagoa ageri dute, irregulartasunak, peralteak eta lurzoru irristakorrak edukiz.
Ia geltoki guztiek dituzte gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenetan: ez dago hankaz ukitzeko botoirik edota zerrenda kromatikorik.
2.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Azterlanaren xede den tarteko geltokiak zerbitzatu gabeko instalazioak dira gehienbat (enpresa eragileko langilerik gabe). Inguruabar hori dela eta, are garrantzitsuagoa da autosalmentako makinak eta txartela ba
liogabetzekoak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren irizpideen ondotik.
Atondoa duten geltokietan, leihatilarako sarbidea oztopoetatik libre dago eta horrek pertsonaren zirkulazio askearen alde egiten du.
2.3.2.5. Altzariak (eserlekuak, ba
liogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Alderdi honen diagnostikoak A-1 Bizkaia korridoreko kapitulu homologoan adierazitakoari heltzen dio.
Aitzitik, beharrezkoa da puntu honetan azpimarratzea aztertutako tarteko ekipamenduetan altzariak eta zerbitzuak falta direla argi eta garbi. Inguruabar horrek ez du bidaiariaren segurtasunaren eta ergonomiaren alde egiten joan-etorrian zehar.
2.3.2.6. Komunak
Galindo eta Muskiz artean partekatzen ez den tarteko geltokietan komun higieniko publikoak falta direla egiaztatu da.
2.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
A-1 korridorean sartutako geltokiek salbu, A-2ko ekipamendu esklusiboek ez dute informazio teleadierazgailuen eta megafoniaren bitartez emandako informazio dinamikoko sistemarik.
Informazio estatikoa da garraio zerbitzuei buruzko informazioa hornitzeko bide ba
karra. Zenbaitetan, informazio zutoinen kokalekuak, irakurketa planoak eta edukien tamainak ez dute informazioa eskuratzea bermatzen.