ADIFek EAEn duen trenbide sarearen barruan sartu egiten dira Bizkaian eta Gipuzkoan a
ldiriko zerbitzuak ematen dituzten gune funtzionaletako geltoki eta geralekuak, penintsularanzko distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko zerbitzuei uztartutako a
zpiegiturez gain. Zabalera iberikoa duen trazatua da, zirkulazioaren noranzko bikoitzarekin tarte gehienetan.
ADIFek EAEn dituen geltoki eta geralekuen irisgarritasunaren diagnostikoa hurrengo trenbide korridoreen inguruan egituratzen da:
2.1. A
1-Irun-Brinkola Gipuzkoako a
ldiriko linea
2.2. A
1-Bilbo-Santurtzi Bizkaiko a
ldiriko linea
2.3. A
2-Bilbo-Muskiz Bizkaiko a
ldiriko linea
2.4. A
3-Bilbo-Urduña Bizkaiko a
ldiriko linea
2.5. Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko korridorea
Txosten honen eranskinen idatz zatian bildu egiten dira gabezien matrizeak eta irisgarritasun diagramak, eta horiek kuantitatiboki eta kualitatiboki irudikatzen dituzte joan-etorri kateko irisgarritasun mailak a
ztertutako a
ldirikoen korridoreetan.
Gipuzkoako a
ldirikoen guneak linea bakarra du, A
1 deiturikoa, eta Madril-Irun trenbide korridorearen barruan sartuta dago. Hura 29 geltokik eratzen du guztira Irundik hasi eta Brinkolaraino. Zabalera iberikoko bide bikoitzeko trazatua da, eta horrek zirkulazioaren bi noranzkoetan trafikoa independentea izatea a
halbidetzen du.
Korridore horretako zerbitzu eskaintzak hurrengo produktuak hartzen ditu: a
ldiriko eta eskualdeko trenen zerbitzuak, bidaiariak garraiatzeko eta salgaien zerbitzuak egiteko.
2.1.1. Kanpoko irisgarritasuna[16]
Irisgarritasunaren diagnostikoari a
rreta emanez, a
ipatu egin behar dugu lehenik eta behin kanpoko irisgarritasunaren egoera, hain zuzen ere geraleku eta geltokietako gertueneko oinezko ingurunea egiteko modukoa edo irisgarria zein neurritan den a
ztertzea suposatzen duena.
Korridore honetan oinezko ingurunea oso heterogeneoa da, eta hori espazio publikoaren titular diren a
dministrazioen a
niztasunaren isla da.
Lehentasunezkoa da geltokietan bertan irisgarritasuna hobetzeko jarduerekin batera kanpoko hiri inguruneetako ibilbideak ere pixkanaka berriztatze eta egokitzea, horren bitartez pertsonak jatorritik destinora (irisgarritasun katea) egiten duen joan-etorriaren funtzionaltasuna eta a
utonomia bermatzeko.
Zentzu horretan, Gipuzkoako a
ldiriko trenen trenbide korridorean gabeziak a
geri dira oraindik, eta horiek islatu ziren jada Gipuzkoako garraio publikoak duen ibilerraztasunaren inguruko diagnostikoan (Gizloga, 2007).
Adibide modura, hauek dira oinezkoentzako kanpoko ibilbideetan gabeziak a
geri dituzten hirigune nagusiak.
– Pasaia
– Herrera
– Loiola
– Martutene
– Hernani
– Zumarraga (behin-behineko ibilbidea ingurunean obrak egiten a
ritzeagatik)
alt="Andoain: egokitu gabeko sarbide a
rrapala. Oso malda malkartsua" />
alt="Loiola: ibilgailuen trafiko bizia. Espaloi estua. Oinezkoentzako igarobidea baldintza eskasetan" />
alt="Irun Benta: malda malkartsua eta a
rriskutsua" />
alt="Hernani: malda malkartsuko a
rrapala. Lurpeko pasabide ez oso funtzionala mugikortasun urriko pertsonentzat" />
Gabezia multzo horrek, batez ere, irisgarritasun fisikoarekin uztartutako elementuei heltzen die: malda malkartsuak, egokitu gabeko eskailerak, hondatutako pasabideak, eta a
bar.
Hiri zoladuran gida elementurik ez dagoela ere a
ipatu behar da –hankaz ukitzeko zerrendak–, horien bitartez ikusmen urrituak garraio ekipamenduetaraino gidatzeko.
2.1.2. Barruko irisgarritasuna[17]
Azpiegituraren barruko irisgarritasunaren a
zterketak irisgarritasunaren hurrengo a
lderdiak biltzen ditu:
– Geltokirako sarbidea.
– Nasarako sarbidea. Nasen a
rteko joan-etorria.
– Zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena.
– Informazioa emateko eta txartelak saltzeko mahaiak.
– Informazio eta komunikazio sistemak.
– Komunak.
2.1.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren a
tondoa)
ADIFen Gipuzkoako geltokietako eraikinen barrualdera sartzea zaildu egiten da zenbaitetan oztopoak daudelako (eskailerak, mailak) edo kanpoko a
teen kokapena ez delako funtzionala (estuak, as
tunak).
alt="Lezo-Errenteria: kanpoko a
teek ez dute zabalera egokia" />
alt="Pasaia: kanpoko eta barruko a
teak estuak eta orri bikoitzekoak dira. Maila bat dago nasara irteteko" />
alt="Ordizia: geltokiko a
tondora iristeko maila bat dago. A
te estua" />
alt="Zumarraga: A
te estuak eta ez oso funtzionalak. Bi orriak irekita egon behar dira" />
2.1.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen a
rteko joan-etorria
Lineako geltoki eta geraleku ugarik ez du nasen a
rtean joan-etorri a
utonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko eraikuntza elementurik (egokituriko a
rrapalak) edota mekanismorik (igogailuak).
Alderdi hori oso kaltegarria da mugikortasun urriko pertsonentzat eta geltoki garrantzitsuenetariko batzuetan gertatzen da.
alt="Ategorrieta: nasara iristeko egokitu gabeko sarbide a
rrapala. Malda malkartsua. Ibiltezina" />
alt="Tolosa erdigunea: eskari handiko geltokia (>1.000 pertsona/eguneko). Iristezina" />
Nasen a
rtean joan-etorrien segurtasuna bermatu a
hal izatea izan behar da A
DIFek Gipuzkoan garatzen dituen jardueren lehentasun nagusietako bat.
Ez dago a
zpiko edo gaineko pasabide egokirik, hautabide izateko eta trenbideen gainazaletik derrigor pasa behar izatea saihesteko, eta hori lehentasunezko esku-hartzea izan behar da, ez bakarrik joan-etorriaren funtzionaltasuna bermatzeko, baizik eta, baita ere, edozein pertsonaren segurtasuna a
reagotzeko bere mugikortasun maila zein den a
lde batera utzita.
Korridoreko lau geltokik (Irun, Donostia Iparraldea, Gros eta Loiola) bakarrik dituzte nasen a
rteko pasabideak behar bezala egokituta, hau da, irisgarritasun unibertsala bermatzeko elementu mekanikoekin edo eraikuntzakoekin.
29 geltokietatik 18tan ez dago gaineko igarobidea ez den bestelako a
ukerarik. Gainera, igarobide horiek oso kontserbazio egoera kaskarrean daude as
kotan, zoladura hondatuarekin, irristakorrarekin, mailen a
rteko a
ldearekin, irtengune eta mailekin, eta horiek benetan baldintzatzen dute segurtasuna.
alt="Herrera: nasen a
rteko joan-etorria eskailerak dituen lurpeko pasabide baten bitartez egiten da, eta bertan ez dago joan-etorrian laguntzeko eskubandarik" />
alt="Martutene: Trenbide-pasagune zaila eta zoladura irristakorrarekin" />
alt="Alegia: Trenbide-pasagunearen kokalekua bereziki a
rriskutsua da, geltokia kurba batean dagoelako" />
alt="Tolosa geltokia: eskari handiko geltokia da, eta ez du nasen a
rteko joan-etorria egiteko igogailurik edo a
rrapalarik. Ez dago garaiera bikoitzean jarritako eskubandarik" />
Bestalde, partekaturiko nasek eraikuntza estutasuna a
geri dute edo eragindako estutasuna bestela (kale-argiak, zutoinak...), eta horrek haien eraginkortasuna mugatzen du eta pertsonaren segurtasuna baldintzatzen du joan-etorriak iraun bitartean.
alt="Legorreta: nasa estutzen duten oztopoak" />
Ate a
utomatizatuak lineako geltoki garrantzitsuenetan a
geri dira. A
te hauek zerrenda horizontalak dituzte seinaleztatzeko, a
raudiak kontraste kromatikoari buruz finkatzen duena betez. A
tea ireki eta ixteko denbora erregulatu egin behar da mugikortasun urriko pertsonari igarotzea a
halbidetzeko.
alt="Seinaleztapen horizontala duten a
te a
utomatikoak" />
2.1.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltokietako a
tondoek baldintza egokiko zoladura dute trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzeen a
urkako propietateei dagokienez.
Aldiz, nasek eta, oso bereziki, trenbide-pasaguneek gabezia gehiago a
geri dituzte, irregulartasunekin, goraguneekin eta lurzoru irristakorrekin.
alt="Hernani erdigunea: baldintza kaskarretan dagoen zoladura. Egokitu gabeko a
rrapala eta a
lde bateko babesik ez duena" />
alt="Billabona-Zizurkil: zoladura oso kaskarra trenbide-pasagunetik hurbil dauden zonetan" />
Nasei dagokienez, ia geltoki eta geraleku guztiek dituzte gabezia garrantzitsuak segurtasuneko seinaleztapenaren gaian: ez dago ukimen botoirik edo kolore zerrendarik.
alt="botoiez eratutako ukimen zoladurarik ez dago ikusmen urrituentzat" />
2.1.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Geltoki guztiak ez daude zerbitzatuta[18]. Horrelakorik dutenek salmahai egokituak eduki behar dituzte, hau da, garaiera gutxiagoko tarte batekin (0,80 m) eta 0,70 m-ra dagoen 0,50 m-ko sakonera duen zokoarekin. Orokorrean, zerbitzua duten geltokietako leihatilak ez daude egokiturik. Hala eta guztiz ere, joera pertsona batek a
tenditutako salmenta ordezkatzekoa da, a
utosalmentako makinen bitartez.
Instalazio gehienetan, leihatilarako joan-etorria oztopotik libre dago, eta horrek mugikortasun urriko pertsonaren mugikortasuna eta maniobrak egiteko a
ukera a
halbidetzen ditu. A
itzitik, komunerako eta geltokian a
geri diren elementuetarako bidea a
dierazteko ez dago ukimen zerrendarik.
arretarako mahaia. Behealdean ez du behar besteko sakonera duen zokorik" />
2.1.2.5. A
ltzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, a
utosalmentako makinak)
Lineako geltokien multzoan eserleku modelo a
nitz dagoela egiaztatu a
hal izan da. Gehienetan, modelo horien ezaugarri da bizkarrik edota beso-euskarririk ez edukitzea, eta lurzoruarekiko garaiera desegoki batean egotea (<0,45 m). Gainera, ez da mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserleku multzorik ikusi, ezta euskarri iskiatiko[19] osagarririk ere.
Korridore gipuzkoarreko instalazioetan a
geri diren eserleku modelo ezberdinak dira hauek:
Bestalde, egiaztatu a
hal izan denez, Renfe Operadora gailu mekaniko berriak instalatzen a
ri da bidaia baliogabetzeko eta sarbideak kontrolatzeko. Elementu horiek igarobide zehatza eta zabalera egokia dute gurpil a
ulkientzat, orgentzat, haur kotxeentzat. Hala eta guztiz ere, igarotzeko finkatu den gehieneko denbora kontrolatu egin behar da, mugikortasun urriko pertsonaren segurtasuneko igarotzea errazte a
ldera.
Autosalmentako makinei dagokienez, egiaztatu a
hal izan da Renfe Operadorak ordezkatu egin duela txartelak saltzeko makinaren modelo zaharra modernoagoa eta funtzionalagoa den beste batekin. Edonola ere, modelo berria ez da erabat irisgarria.
Horri dagokionez, a
zpimarratzekoa da ikusmen urrituen taldeari egokitzen ez zaion makina modelo bat dela. Ez du soinu euskarririk erosketa prozesuan, eta goi-erliebeko karaktererik edo Braille sistemarik ere ez du. Gainera, zenbaitetan, makinak toki ez oso egokietan jartzen dira eta horrek pertsona haietara iristea zailtzen du.
alt="Kokaleku desegokia. Maila baten gainean" />
alt="Autosalmentako makinen modelo berria. Funtzionalagoa, baina ez erabat irisgarria" />
alt="Txartelak baliogabetzeko gailuak mugikortasun urriko pertsonentzako zabalera egokiko igarobidearekin" />
2.1.2.6. Komunak
Geltoki garrantzitsuenek bakarrik dituzte komun higienikoak beren instalazioetan. Hala eta guztiz ere, Donostiako, Tolosa geltokiko eta Zumarragako ekipamenduek bakarrik dituzte komun egokituak.
alt="Komunak Irungo geltokian. Egokitu gabe" />
alt="Komun egokitua Donostia Iparraldeko geltokian" />
2.1.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Donostiako guneko geltoki hauek ematen diote informazio a
kustikoa edo bisuala erabiltzaileari:
Gainerako instalazioetan ez da informazio estatikoa ez den bestelako komunikaziorik. Zentzu horretan, egiaztatu a
hal izan da kasu as
kotan informazio panelen kokalekuak eta haietan bildutako edukien tamainak ez dutela errazten erabiltzaileak horietara iritsi eta irakurri a
hal izatea. Informazioa ez da guztiontzako irisgarriak diren formatuetan ematen.
alt="Teleadierazgailuak Irungo geltokian" />
alt="Panel estatikoa plano bisualean; irakurketa desegokikoa da eta karaktere txikiak ditu" />
[16] Eskumen oharra: kaletik garraio ekipamenduraino dagoen oinezko ibilbidearen irisgarritasuna udal a
dministrazioaren eskumena da (udalena, a
legia).
[17] Eskumen oharra: garraio ibilgailura irisgarritasun unibertsala bermatzeaz a
rduratzen den erakunde publikoa da A
DIF, eta horretarako a
zpiegiturak egokitzen ditu (sarbideak, pasabideak, eraikinak, nasak). Bestalde, RENFE Operadora eskumendun da instalazioetan dauden eta bertan a
geri diren elementuen erabilera funtzionaltasunaren a
lorrean (altzariak, leihatilak, a
utosalmentako makinak...).
[18] Zerbitzatua: Termino honek enpresa eragilearen langileak geltokian daudela esan nahi du bidaiariari a
rreta emate a
ldera.
[19] Mugikortasun urriko pertsonaren a
tsedena errazten duten sistemak, esertzeko edo a
ltxatzeko maniobra erabat gauzatu beharra saihesten dutelako.
A-1 lineak Bilboko itsasadarreko ezkerraldea egiten du, eta Bizkaiko hiru a
ldiriko lineetatik jende gehien duena da.
Trenbide bikoitzeko trazatu bat da, eta horrek zirkulazioaren bi noranzkoetan trafikoa independentea izatea a
halbidetzen du. Hartatik, a
ldiriko trenez gain, Bilboko Portura doazen merkataritzako trenak ere igarotzen dira.
Irisgarritasunaren ikuspegitik a
ztertuz gero, A
1 lineak heterogeneotasun nabarmena a
geri du geltokien diseinuan eta hiriburu bizkaitarrari zerbitzua ematen dioten ekipamenduen egoeraren –modernoak eta funtzionalak– eta korridoreko gainerako instalazioek bizi duten egoeraren –zaharkituak eta oztopoekin– a
rtean.
2.2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunean ikusi denez, garraio ekipamendura sartzeko ibilbideetan mugak dituzten oinezko inguruneak daude linearen trazatua igarotzen den udalerrietan.
Muga horiek hurrengoak bezalako oztopoei buruzkoak dira: egokitu gabeko eskailera tarteak eta a
rrapalak, malda malkartsuak, trafiko biziko inguruneak, eta a
bar. Horiek a
rriskuan jarri dezakete mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorriaren funtzionaltasuna eta baita bere segurtasun propioa ere.
alt="Lutxana: industria ingurunea. Ibilgailu as
tunen trafiko garrantzitsua. Babesik gabeko espaloi estuak eta zoladura eskasa" />
alt="La Iberia: oinezko sarbidea maldan dago eta bertako zoladurak egoera kaskarra a
geri du" />
alt="Peñota: geltokira iristeko oinezkoentzako zebrabidean espaloia ez dago beheratuta" />
alt="Zorrotza: eraikinera iristeko a
rrapalak ez daude egokiturik. Ez dago eskubanda bi a
ldeetan. Zoladura irristakorra" />
Halaber, beharrezkoa da orokorrean a
ipatzea hiri zoladuraren gainean ez dagoela ukimen elementurik, gidatzeko zerrendarik, ikusmen urrituei garraio ekipamenduak topatzen laguntzeko.
2.2.2. Barruko irisgarritasuna
Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera a
zpimarratzen dugu:
2.2.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren a
tondoa)
Orokorrean, geltokiko a
tondorako sarbidea kaletik egiten da komunikazioa errazten duten espazio garbien bitartez. Hala eta guztiz ere, ekipamendu batzuk oztopoak a
geri dituzte eraikinera sartu a
hal izateko: mailak, a
te estuak, egokitu gabeko a
rrapalak, eta a
bar.
alt="La Iberia: eraikinera sartzeko maila" />
alt="Olabeaga: kaletik ekipamendura sartzeko eskailera tartea" />
alt="Peñota: egokitu gabeko sarbide a
rrapala. Ez dago eskubanda bi a
ldeetan" />
2.2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen a
rteko joan-etorria
ADIFek Bizkaian dituen a
ldiriko korridoreen –A1 eta A
2– ezaugarria da instalazio gehienetan pertsonak trenbideen gainazaletik ibili beharra saihesten duten elementu mekanikoak edota eraikuntzakoak edukitzea. Inguruabar hori nabarmenki ezberdina da A
DIFek Gipuzkoan eta Bizkaiko A
-3 linean bertan dituen a
zpiegituretan gertatzen denaren a
ldean, izan ere, bi kasu horietan derrigorrez gainazaletik erabili beharreko trenbide-pasagune ugari dago.
Aitzitik, geltoki guztiek ez dituzte joan-etorriaren unibertsaltasuna bermatzeko elementu guztiak –igogailuak eta a
rrapala egokituak–, beraz, segurtasunaren bermerako gainazaleko pasabideak kendu behar badira ere, joan-etorria baldintzatzen duten oztopoek berean jarraitzen dute.
Zehazki, A
1eko sei geltokitan gertatzen da a
dierazitako hori: La Iberia, Lutxana, Olabeaga, Sestao, Peñota eta Barakaldok eskailerez eratutako igarobideak bakarrik dituzte (azpikoak edo gainekoak) nasa batetik bestera joateko.
alt="Barakaldo: nasen a
rteko joan-etorria eskaileren bitartez egiten da nahitaez. Beste bost ekipamendutan a
gertoki berdina errepikatzen da" />
alt="Zabalburu: igogailurik ez duen geltoki modernoa. Nasarako sarbidea eskailera mekanikoen bitartez egiten da eta horiek ez dute erabilera unibertsaltasunik bermatzen" />
alt="Peñota: gaineko pasabidea eskailerekin. Ez dago behar bezala egokituta. Zoladura a
rriskutsua, batez ere bustirik dagoenean" />
alt="Portugalete: igogailua instalatu berri dute. Bisita egin zenean ez zegoen martxan. Gauza bera Zorrotzan" />
Orokorrean, geltokien barrualdeko a
tondoa oztopoetatik libre dago, eta horrek behar besteko maniobrak egiteko a
ukera ematen du horren bitartez joan-etorri a
utonomoa bermatzeko. A
itzitik, espazio horiek ere ez dute ukimen zerrendarik horien bitartez ikusmen urrituak eurei zuzendutako interes puntu eta elementuetara bideratzeko.
Geltoki garrantzitsuenetan a
geri diren irekiera eta itxiera a
utomatikoko a
teek, gehienetan, seinaleztapen horizontaleko bandak dituzte kontraste kromatiko nabarmenarekin.
alt="Santurtzi: seinaleztapeneko zerrenda horizontalik ez duen a
te a
utomatizatua" />
2.2.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, ikusi a
hal izan da zoladurak ezaugarri onak a
geri dituela trinkotasunaren, gogortasunaren eta irristatzeen a
urkako propietateen a
ldetik, bai eraikinen barruan, bai nasetan. A
itzitik, modu berean egiaztatu da Lutxanako eta Portugaleteko geltokiek kontserbazio okerragoko zoladura dutela, mugitzeko a
razoak dituen pertsonaren (makuluekin, bastoiekin, eta a
barrekin ibiltzeagatik) joan-etorria galarazten duten hondatutako zonekin.
Bestalde, beharrezkoa da a
ipatzea ia geltoki guztiek a
geri dituztela gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenean: ez dago botoirik, ez zerrenda kromatikorik, ezta hankaz ukitzearen bitartez gida izango den elementurik ere.
alt="San Mames: zerrenda kromatikorik gabeko nasa" />
2.2.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Informazioa emateko eta txartelak saltzeko leihatilak ez daude egokituta irisgarritasunerako a
raudiak jarritako parametroei jarraiki.
alt="Bilbao-Abando: garaiera gutxiagoko tarterik egokitu gabe duten salmenta eta informazio leihatilak" />
2.2.2.5. A
ltzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, a
utosalmentako makinak)
Linean instalaturik dauden makina txartel-baliogabetzaile guztiek dute mugikortasun urriko pertsonentzako berariazko baliogabetze gune bat. Gune horretako igarobide zabalera handiagoa da gainerako gailuetan ikusten denaren a
ldean. Gailu hauen a
rtean igarotzeko finkatu den denbora kontrolatu egin behar da, mugitzeko zailtasunak dituen pertsona igarotzea errazte a
ldera.
Eserlekuei dagokienez, lineak modelo ugari ditu, nahiz eta bakar batek ere ez dituen oso-osorik betetzen a
raudiak exijitutako parametroak. Ez dira betetzen beso-euskarriak edo bizkarra falta dutelako edo lurzoruarekiko garaiera desegokian daudelako (<0,45 m).
Euskarri iskiatiko osagarriak daudenik ere ez da ikusi, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako berariazko eserleku erreserbarik ere.
alt="Ohiko modeloa. Ez dute beso-euskarririk. Baxuegia" />
alt="Bizkar edota beso-euskarririk ez duen eserleku modeloa" />
alt="Bi a
ldeetan beso-euskarriak ez dituen eserleku modeloa. Baxuegia" />
alt="Beso-euskarririk ez duen eserleku modeloa" />
Bizkaian a
utosalmentarako jarritako makinak Gipuzkoan instalatu direnen modelo berdinekoak dira, eta horiek a
ztertu dira jada txosten honetan.
2.2.2.6. Komunak
Bilbo A
bandoko geltokian izan ezik, ez da komun publiko egokiturik ikusi.
2.2.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Geltoki guztietan, Peñota eta Sestao a
rtean daudenak salbu, trenen iritsierari eta irteerari buruzko informazioa ematen da informazio teleadierazgailuen bitartez eta megafoniatik esatearen bitartez.
Gainerako instalazioetan, bidaiariarentzako informazioa informazio estatikoko panelen bitartez ematen da, eta horien kokalekua eta formatua ez da irisgarria pertsona talde guztientzat.
Arrazoiak hauek dira:
– Panelen kokalekuak ez du errazten mugikortasun urriko pertsona hurbiltzea, batez ere pertsona horrek gurpil a
ulkia erabiltzen badu.
– Irakurketarako plano bisualak eta edukien tamainak irakurtezin bihurtzen dituzte panelak gehienetan.
– Ez dago Braillen edota goi-erliebean idatzitako informaziorik.
alt="Teleadierazgailuak A
utonomiako geltokian" />
A-2 lineak Meategi Gunea bezala ezaguna den eskualdea egiten du. Garai batean, trenbide ugari egon zen bertan eta haien funtzio nagusia eremu horretako burdin meategiei garraio zerbitzua ematea zen. A
ldiriko trenez gain, Bilboko Portura zihoazen merkataritzako tren batzuk ere bertatik igarotzea a
urreikusi zen (A1 linea ez delako gai eskari guztia xurgatzeko). A
itzitik, bide bakarreko trazatua eta bazterbide gutxikoa denez, ezinezkoa izan zen.
A2 lineak trazatua partekatzen du A
1 korridorearekin, Bilbotik Barakaldoko geltokiraino. Gallartan linea bitan zatitzeko proiektu bat dago, Bilboko Portura trenbidez iristeko Seranteseko tunela gauzatzeagatik.
Linea horri dagokionez, a
dierazi egin behar da irisgarritasun diagnostikoa oinarritu egiten dela korridorean partekaturikoa ez den tarteko geltokien balorazioan, hain zuzen ere Galindotik Muskizera doan tarteko geltokien balorazioan. Helburua A
-1 Bilbo A
bando-Santurtzi linean egindako a
zterketarekin gainjartzeak saihestea da.
A-2 lineak egoera eskasean dagoen geltoki eta geraleku multzoa hartzen du, eta gabezia handiak ditu irisgarritasunari dagokionez. Halaber, ekipamendu batzuk gabezia garrantzitsuak a
geri dituzte bidaiariarentzako segurtasunean, ergonomian eta erosotasunean.
2.3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunari buruz a
dierazi egin behar dugu A
-2 linean a
zterketaren xede den geltoki tartearen ezaugarria dela oinezkoentzako ingurune zailak edukitzea. Oztopoz jositako ibilbideak dira eta horiek ez dute mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorri a
utonomoaren eta seguruaren a
lde egiten.
Oztopoak esaten denean, nagusiki, hurrengoei buruz a
ri gara: eskailera tarteak dituzten ibilbideak, egokitu gabeko a
rrapalak, malda malkartsuak, trafiko biziko inguruneetan egotea. Horiek zorrozki baldintzatzen dute joan-etorriaren funtzionaltasuna eta baita pertsonaren segurtasuna bera ere.
alt="Galindo: ekipamendura sartzeko oinezko ingurunea paraleloki doa trafiko biziko galtzada batekin. Espaloiak malda malkartsua du" />
alt="Muskiz: beheratu gabeko oinezkoentzako zebra-bidea. Espaloi estua sarrerako a
rrapalara iritsi a
hal izateko" />
alt="Ortuella: a
rrapalara iristeko a
ldez a
urretik oinezko ibilbide bat egin behar da malda malkartsuko a
ldapa baten eta irregulartasunez beteriko zoladuraren bitartez" />
alt="Gallarta: oinezkoen ibilbidea malda malkartsuko a
ldapa batetik igarotzen da" />
Egoera islatzeko ildo honi dagokionez, beharrezkoa da a
ipatzea ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik hiri inguruneetako zoladuretan, horiek lagungarri izan daitezen ikusmen urrituentzat garraio ekipamenduak topatzeko.
2.3.2. Barruko irisgarritasuna
Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera a
zpimarratzen dugu:
2.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren a
tondoa)
Galindo eta Muskiz a
rteko lineako geltoki gutxitan daude bidaiariak egoteko a
tondoak. Horien guztien a
rtetik, deigarria da linea a
maierako geltokiaren egoera, Muskizekoa, a
legia. Bertan, eraikinera sartzeko a
rrapala ez dago behar bezala egokiturik, eta a
tondora sartzeko a
te estuak erabili behar dira.
alt="Muskiz: egokitu gabeko sarbide a
rrapala. Barandaren helburua babeslea da, eta ez laguntzailea. Bi a
ldeetan ez daude garaiera bikoitzean jarritako eskubandak. A
te estuak –orri bakarra irekita–" />
2.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen a
rteko joan-etorria
Nasarako sarbidea oso zaila da mugikortasun urriko pertsonentzat A
-2 lineako geltokietan.
Galindo eta Muskiz a
rteko tartean dauden instalazio gehienak nasa bakarrekoak dira, eta horrek, hasiera batean, joan-etorriaren segurtasunaren a
lde egiten du. A
itzitik, geltoki hauetan nasetarako sarbideak nekez egiten dira maila berean edo erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen duten elementu mekaniko edota eraikuntzakoen bitartez.
Egokitu gabeko a
rrapalak, eskailera a
rriskutsuak eta a
rgi gutxiko lurpeko pasabideak, eta a
bar daudela ikusi da. Hori larritasun gehiago edo gutxiagorekin errepikatzen da a
ztertutako tarteko bederatzi geltokitik seitan.
alt="Galindo: nasara iristeko egokitu gabeko eskailera tarteak (mailarterik gabe). A
rriskutsua. Ez dago inolako segurtasun seinaleztapenik" />
alt="Trapagaran: lurpeko pasabidea trenbideetara sartzeko egokitu gabeko eskailerekin. Ez dago segurtasun seinaleztapenik" />
alt="Putxeta: nasara iristeko a
rrapala ez dago egokiturik eta a
kastuna da. Zoladura irristakorra" />
alt="Familia santua: trenbideetara iristeko egokitu gabeko eskailera tarteak. Ez dago inolako segurtasun seinaleztapenik" />
Sarbideetan gutxieneko segurtasun betekizunak betetzen ez badira, ulergarria da gidatzeko elementurik ere ez izatea (ukimen zerrendak) ikusmen urrituentzat.
2.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Galindo-Muskiz tarteko geltokietako a
tondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen a
urkako propietate onekoa a
geri dute. A
ldiz, nasa batzuk hondamen egoera handiagoa a
geri dute, irregulartasunak, peralteak eta lurzoru irristakorrak edukiz.
Ia geltoki guztiek dituzte gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenetan: ez dago hankaz ukitzeko botoirik edota zerrenda kromatikorik.
alt="Ortuella: zoladura zirrikituekin, irregulartasunekin. Ez dago segurtasun seinaleztapenik" />
alt="Putxeta: baldintza kaskarretan dagoen zoladura. Ez dago segurtasun seinaleztapenik" />
2.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Azterlanaren xede den tarteko geltokiak zerbitzatu gabeko instalazioak dira gehienbat (enpresa eragileko langilerik gabe). Inguruabar hori dela eta, a
re garrantzitsuagoa da a
utosalmentako makinak eta txartela baliogabetzekoak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren irizpideen ondotik.
Atondoa duten geltokietan, leihatilarako sarbidea oztopoetatik libre dago eta horrek pertsonaren zirkulazio as
kearen a
lde egiten du.
2.3.2.5. A
ltzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, a
utosalmentako makinak)
Alderdi honen diagnostikoak A
-1 Bizkaia korridoreko kapitulu homologoan a
dierazitakoari heltzen dio.
Aitzitik, beharrezkoa da puntu honetan a
zpimarratzea a
ztertutako tarteko ekipamenduetan a
ltzariak eta zerbitzuak falta direla a
rgi eta garbi. Inguruabar horrek ez du bidaiariaren segurtasunaren eta ergonomiaren a
lde egiten joan-etorrian zehar.
2.3.2.6. Komunak
Galindo eta Muskiz a
rtean partekatzen ez den tarteko geltokietan komun higieniko publikoak falta direla egiaztatu da.
2.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
A-1 korridorean sartutako geltokiek salbu, A
-2ko ekipamendu esklusiboek ez dute informazio teleadierazgailuen eta megafoniaren bitartez emandako informazio dinamikoko sistemarik.
Informazio estatikoa da garraio zerbitzuei buruzko informazioa hornitzeko bide bakarra. Zenbaitetan, informazio zutoinen kokalekuak, irakurketa planoak eta edukien tamainak ez dute informazioa eskuratzea bermatzen.
alt="Ortuella: panelaren irakurketa oztopatzen duten a
ltzariak" />
A-3 lineak Nerbioi harana egiten du eta Bilbo-Tuterako trenbide zaharrari dagokio. Bertatik, a
ldiriko trenak igarotzeaz gain, Bizkaia Lautadarekin komunikatzen duten tren guztiak ere ibiltzen dira, bai merkataritzakoak, bai distantzia ertain eta luzeko trenak ere.
Korridore honetan nahastu egiten dira eredutzat jo daitezkeen geltokiak (Miribilla Bilbon eta A
murrio Iparraldea) oso egoera kaskarrean dauden geralekuekin. Hondamen hori ez da bakarrik irisgarritasun fisikoari dagokionez ikusten, baizik eta, baita ere, pertsonaren ergonomiaren ikuspegitik, hau da, joan-etorrian segurtasuna, erosotasuna eta funtzionaltasuna ematen duten a
lderdi horien guztien ikuspegitik.
2.4.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunari buruz esan egin behar da A
-3 lineak funtzionaltasun benetan zalantzagarriko geraleku multzoa duela, oinezkoentzako dauden sarbide zailak ikusita behintzat. Zenbait kasutan, hirigintzaren a
ldetik ingurunearekin a
purtzen duten instalazioak dira.
Oinezkoentzako ingurune oso zailak daudela egiaztatu da, hiriguneetatik urrun eta ia ibiltezinak. Ibilbideek malda malkartsuetan behera a
biarazten dute pertsona, zolatu gabeko bidexka estuetatik igaro behar izatea eta eskailera tarteak jaitsi edo igo behar izatea.
Industrialdeetan kokatzen diren geralekuez a
ri gara, ibilgailu pribatuarekin iritsita ere sarbide zaila duten eremuetan, edo ibilgailuen trafiko biziko guneetan kokatzen direnez bestela.
alt="Ollargan: geltokira iristeko egokitu gabeko eskailera tarteak" />
alt="Basauri: sarbidea malda malkartsu baten bitartez" />
alt="Bakiola: geralekura sartzeko bidexka. Ibiltezina. Beste sarbidea egokitu gabeko eskailera tartearen bitartez egiten da" />
alt="Iñarratxu: sarbidea egokitu gabe dagoen eta malda malkartsua duen bidexkaren bitartez. Beste sarbidea egokitu gabeko eskailera tartearen bitartez egiten da" />
Neurri txikiagoan, nahiz eta herrigune garrantzitsuei zerbitzua emateagatik a
dierazgarria izanez halaber, a
ipatzekoa da hurrengo geltokietan oinezkoentzako ibilbideek duten konfigurazioa:
alt="Ugao Miraballes: oinez iristeko ibilbideak eskailera tarte bat edo egokitu gabeko a
rrapala hartzen ditu, gehiegizko malda eta peraltearekin" />
alt="Arrigorriaga: gainalde batean kokatzen den geltokia. Oinezkoek kaletik bertara iristeko egin behar duten ibilbideak eskailerak hartzen ditu batetik eta, bestetik, malda luzeko a
ldapa bat" />
Hankaz ukitzearen ondotik gidatzeko zerrendak daudela ikusi da zenbait ekipamenduren hurbileneko oinezko ingurunean (adibidez A
murrio-Iparraldean).
alt="Amurrio-Iparralde: kanpoaldeko oinezko ibilbidea hankaz ukitzeko zerrendarekin, ikusmen urrituei informazioa eta oharra emateko" />
2.4.2. Barruko irisgarritasuna
Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera a
zpimarratzen dugu:
2.4.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren a
tondoa)
Korridoreko ekipamendu gutxik du elkartutako eraikina eta a
tondoa. Daudenetan, mugikortasunerako oztopo nagusia ohiko a
teen kokalekua da, sarbidea estutzen baitute bi orriak irekita ez egoteagatik.
Oso deigarria da Laudioko geltokiaren egoera, Bilbon kokaturikoak eta gero ziurrenik lineako garrantzitsuena izaki. Irudiek mugikortasun urriko pertsonei geltokira sartzea eragozten dieten mugak islatzen dituzte –mailak eta a
te estuak–.
alt="La Peña: eraikinera sartzeko ohiko a
teak. Estuak eta as
tunak" />
alt="Laudio: eraikinera iristeko eskailera tarteak eta mailak gainditu behar dira sarreran" />
alt="Amurrio: sartzeko a
te estuak. Beharrezkoa da bi orriak irekita egotea barrualderantz sartzea errazteko" />
alt="Laudio: iristeko eskailera tartea eta mailak gainditu behar dira a
tondoaren hasieran" />
Ate a
utomatizatu guztiek dituzte seinaleztapenerako zerrenda horizontalak kontraste kromatiko a
dierazgarriarekin.
alt="Miribilla: a
te a
utomatikoak seinaleztapenerako zerrendekin " />
2.4.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen a
rteko joan-etorria
Inolako zalantzarik gabe, ibilgailuaren irisgarritasunaren ondoren, hau da trenbide a
zpiegitura osoan a
razo eta kezka gehien sorrarazten duen a
lderdia, eta ez bakarrik irisgarritasunaren ikuspegitik, baita pertsonaren segurtasunaren ikuspegitik ere.
Lineako geltokien erdiak gainazaleko derrigorrezko pasagunea du nasen a
rteko joan-etorrirako; hau da, ez dute eraikuntza elementurik edota mekanismorik trenbideetatik ibili behar izatea saihesteko. Hori, bere horretan a
rrisku handia bada ere edozein erabiltzaileren segurtasunerako, a
re a
razo larriagoa bihurtzen da mugikortasun urriko pertsonen kasuan.
Gainera, zoladuraren egoerak eta trenbide-pasaguneen kokalekuak berak (kurban geltoki as
kotan) a
reagotu egiten dute modu a
dierazgarrian haien gainetik igarotzeko a
rriskua.
Egoera hori ikusita, presazkoa da A
DIFek lehentasunezko esku-hartze plan bat gauzatzea.
Bestalde, beharrezkoa da a
zpimarratzea hirigune nagusietako geltokietan salbu, horietan eraikuntza elementuak dituztelako eta zenbaitetan baita nasetara joateko eta haien a
rtean mugitzeko mekanismoak ere, gainerako ekipamenduetan nasetara iristearen a
razoa gaineko edo a
zpiko pasabideen bitartez konpontzen dela, egokitu gabeko a
rrapalekin edo eskailera tarteekin.
alt="Basauri: geltokia kurba batean (ikuspen gutxi). Trenbide-pasagune oso a
rriskutsua. Trenbidera jaisteko maila bat dago" />
alt="Bakiola: taulez eratutako igarobidea ibilbide konkorrarekin; horrek trenbideen gainean ibiltzea zailtzen du" />
alt="Arbide: nasara iristeko egokitu gabeko a
rrapala. Neurriz gaineko malda eta peraltea" />
alt="Salbio: nasa sestra beheratuan. Iristeko dauden eskailerak egokitu gabe daude. Zoladura irristakorra" />
alt="Ollargan: nasa a
rteko lurpeko pasabidea, garaiera bikoitzean jarritako eskubandarik gabe ibilbidearen bi a
ldeetan" />
Aintzat hartuz gero korridoreko ekipamendu gehienetan ez direla segurtasuneko eta funtzionaltasuneko gutxieneko betekizunak betetzen, badirudi logikoa dela pentsatzea instalazio hauetan ez dela egongo ikusmen urrituei zuzendutako informazio eta laguntza elementurik. Zentzu horretan, ikusi da gida zoladurarik ez dagoela geltokian barrena ibiltzea errazteko eta hartan eskaintzen diren zerbitzuak topatzeko.
2.4.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, a
tondo eta nasetako zoladurak propietate egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzearen a
urkako gaitasunari dagokienez. Hala eta guztiz ere, ikusi a
hal izan da trenbide-pasaguneak direla hondamen egoera handiena a
geri dutenak, eta horrek a
rriskua eta gainazal horietatik egin beharreko joan-etorrien zailtasunak a
reagotzen ditu.
alt="Taulez egindako trenbide-pasagunea. Irtenguneekin eta irregulartasunekin konkortutako zoladura" />
Ia geltoki guztiek dituzte gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenetan: ez dago hankaz ukitzeko botoirik edota zerrenda kromatikorik.
alt="Ohartarazteko ukimen botoirik ez duen nasa" />
2.4.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Enpresa eragileko langileek a
tenditutako geltokiek ez dute leihatila egokiturik, ezta hiriburuko ekipamenduetan ere: ez Bilbo A
bandon, ez Miribillan.
Leihatilara iristeko bidea oztopoetatik salbu dago, eta, horri esker, erabiltzailearen zirkulazio librearen eta maniobrak egiteko a
ukeraren a
lde egiten da.
2.4.2.5. A
ltzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, a
utosalmentako makinak)
Alderdi honen diagnostikoak A
-1 Bizkaia korridoreko kapitulu homologoan a
dierazitakoari heltzen dio.
Aitzitik, beharrezkoa da a
zpimarratzea hurrengo geralekuek a
geri duten a
ltzari nahiz bidaiariarentzako zerbitzu elementuen falta nabarmena: Basauri, Bakiola, A
rrankudiaga, A
rbide, Laudioko Santa Kruz, Luiaondo, Salbio eta Iñarratxu. Inguruabar horrek ez du joan-etorriaren segurtasunaren, erosotasunaren eta ergonomiaren a
lde egiten.
2.4.2.6. Komunak
A-3 korridoreko geltokietan egindako behaketetan ez zen komun higieniko publikorik ikusi, Bilbo A
bandoko geltokian ez bada.
2.4.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Bilbo A
bando, Miribilla, La Peña, Ollargan eta Laudioko geltokietan (zirkulazio faktorea badago[20]) bakarrik iragartzen da megafoniatik trenen irteera eta iritsiera.
Informazio dinamiko bisualari dagokionez, hiriburu bizkaitarreko ekipamenduek bakarrik dituzte informazio teleadierazgailuak.
Gainerako instalazioetan ez zaio erabiltzaileari bestelako komunikaziorik ematen, informazio estatikotik harago.
alt="Informazio teleadierazgailuen monitorea Miribillan" />
alt="Informazio panelak A
murrion. A
ltzarien eta idatzitako informazioaren kokalekuak ez du errazten hartara hurbildu eta irakurri a
hal izatea" />
2.5. Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko korridoreak
Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko penintsulako trazatuek lotu egiten dituzte EAEren eremua Lautadarekin eta Ebroren korridorearekin, neurri batean Gipuzkoa eta Bizkaiko a
ldirikoen trenbide trazatuak integratuz (A3 linea).
Lehen a
ipatu diren a
ldiriko guneetan sartuta dauden eskualde izaerako geltokiez gain, irisgarritasunaren diagnostikoak a
intzat hartu behar du A
rabako probintzian a
geri den a
zpiegitura, nagusiki herrigune nagusiei zerbitzua ematen dien hura.
Zentzu horretan, eta erreferentzia modura, behaketak egin dira A
rabako Lurralde Historikoko hurrengo trenbide geltokietan:
– Vitoria-Gasteiz
– Dulantzi
Aldirikoen lineetan egindako a
zterketan ez bezala, ibilbide ertain eta luzeko korridorearentzat a
ipatutako geltokietan egindako behaketetatik a
teratako ondorio multzoa lantzea erabaki da. Halaber, material mugikorraren irisgarritasunari buruz berariazko a
zterketa egin da (txosten honetako 2.7.3. idatz-zatia).
2.6. Ibilgailuen irisgarritasuna
2.6.1. Gipuzkoako a
ldirikoen zerbitzua
Aldirikoen zerbitzuak Gipuzkoan (A1 - Irun-Brinkola linea) hurrengo material mugikorrarekin ematen dira:
– 2010: 10 UT-446 eta 2 UT-440R
Gurpil a
ulkientzat gordetako zoko bat duten unitateak dira, baina horietan trenaren plataformak a
geri duen garaierak ez du erlaziorik nasaren mailarekin eta horrek zaildu egiten du nabarmen mugikortasun urriko pertsonak trenera iristea. Gurpil a
ulkien erabiltzaile diren pertsonen kasuan, trenera sartzea erabat galarazten dute baldintza horiek.
Erlazio horretan dagoen "gap" bertikal-horizontala a
ldatu egiten da a
intzat hartutako geltokia edo geralekua gorabehera, eta horrek a
re gehiago zailtzen ditu nasetan egin beharreko berriztatze jarduerak.
alt="Bereizketa bertikal-horizontal handia nasaren eta trenaren a
rtean" />
alt="Irisgarritasun zaila mugikortasun urriko pertsonentzat" />
alt="Eserlekuen barrualdeko konfigurazioa UT-446etan" />
Irisgarritasunaren gaian, UT-446 hauek hurrengo ezaugarriak dituzte:
– Plataforma baxuak eta mailak pasillora iristeko.
– Pasillo estuak.
– Bagoi estankoak. Igarotzeko zailtasuna.
Renferen Irisgarritasun Plana 2014 delakoak erabat irisgarria izango den material mugikorra sartzea du helburuen a
rtean, Donostiako guneko a
ldirikoen zerbitzuan. Material ibiltari honen a
dibide CIVIA trenak dira.
Material berriaren iritsiera pixkanakakoa izango da, jarraian datorren berriztapen egutegi honi jarraiki:
– 2012: 6 UT-446, 2 UT-440R eta 6 CIVIA tren.
– 2014: 12 CIVIA tren.
Flota pixkanaka modernizatzeko ezarri den egutegiaren a
rrazoia Nasak berriztatzeko plana gauzatzeko behar den denbora da. Berriztatze hori gauzatzen a
ri da, eta horrekin bereizketa tarterik gabeko nasa-plataforma erlazioa bermatuko duten instalazioak (goratuz edo beheratuz) egokitu nahi dira.
alt="Eserlekuen barruko konfigurazioa CIVIAtan" />
2.6.2. Bizkaiko a
ldirikoen zerbitzua
Aldirikoen zerbitzuak Bizkaian (bertakoak dira A
1-Bilbo A
bando-Santurtzi, A
2-Bilbo A
bando-Muskiz eta A
3-Bilbo-Urduña) UT-446ekin ematen dira erabat. Zehazki, egungo flotak (2010. urtean) 21 tren ditu.
Gipuzkoan bezala, hemen ere a
razo nagusiak nasaren eta trenaren a
rteko erlaziotik sortzen dira, ibiltezina baita erabat. Gainera, zenbait geltokitan segurtasunerako a
rrisku a
dierazgarria dago, baita pertsonaren beraren mugikortasun maila edozein dela ere.
alt="Bereizketako "Gap" horizontala nasaren eta trenaren a
rtean" />
alt="UT barrualdeko konfigurazioa" />
alt="Bereizketako "Gap" bertikala nasaren eta trenaren a
rtean" />
Renferen Irisgarritasun Plana 2014 delakoak material ibiltaria berritzea eta CIVIA unitateak Bizkaiko lurraldean jartzea hartzen du. Hala eta guztiz ere, nasak egokitzeko jarduerak kostu handikoak dira eta, zenbait kasutan, a
biadura handiko sarea Bilbora iristea definitzearen baldintzapekoak dira.
Hori dela eta, testuinguru hau ikusita, bestelako konponbide gisa pentsatu da UT-446 trenak egokitzea hirugarren bagoi irisgarri bat sartzearen bitartez. Kotxe berri bat izango litzateke, zoru baxua edukiko lukeena, eta multzo osoaren erdigunean kokatuko litzateke. Bertan, toki garbi bat edukiko litzateke gurpil a
ulkia erabiltzen duen pertsona kokatzeko, eta toki berdinean komun unibertsal bat ere edukiko litzateke.
Iturria: Renfe
2.6.3. Eskualde izaerako zerbitzuak
EAE penintsulako gainerako tokiekin lotzen duten eskualde izaerako zerbitzuak (distantzia ertainekoak eta ibilbide luzekoak) hiru unitate mugikor motarekin ematen dira:
– UT-470; unitate horiek zaharkituta daude erabat eta ez dira irisgarriak mugikortasun urriko pertsonentzat.
– A
LVIA trenak. As
koz ere modernoagoak eta funtzionalagoak dira, eta gurpil a
ulkia erabiltzen duten pertsonentzako gordetako plaza bat dute.
– 449 Serieko a
le erosi berriak. Mugikortasun urriko pertsonentzat berariazko sarbidea dute, gurpil a
ulkiarentzat gordetako tokia eta komun egokitua.
2007. urtetik a
urrera, Renfek eta A
DIFek A
TENDO konpromisoa hartu dute. Hori zerbitzu pertsonalizatu bat da, trenbide sareko geltoki nagusietan ematen dena joan-etorriak egiteko zailtasunak dituzten bidaiariek trenbide zerbitzuak eskuratu eta erabiltzea errazteko eta hori bermatzeko. Zerbitzua pixkanaka finkatu da gure geografian barrena, eta, gaur egun, Donostia Iparraldeko, Irungo, Bilbo-Abandoko eta Vitoria-Gasteizko geltokietan topa daiteke.
2.7. Ondorioak
2.7.1. Gipuzkoa
Gipuzkoan garraioaren irisgarritasunaren diagnostikoaren gaian 2007an egindako a
zterlanean eskuratutako ondorioen a
ldean, egiaztatu da A
1-Irun-Brinkola linean bilakaera ona egon dela, baina ez da nahikoa. A
ldi horretan zehar, irisgarritasuna sustatzeko jarduera batzuk garatu eta proiektatu dira Gipuzkoako a
ldirikoen guneko geltoki garrantzitsuenetan.
alt="Pasaia: kaletik nasara iristeko a
rrapala bat eraiki da" />
alt="Irun: igogailuak eta eskailera mekanikoak instalatu dira geltokira iristeko Txanaleta plazatik" />
Adierazi denaren a
rabera, CIVIA unitate berrien erabateko irisgarritasunaren a
lde egite a
ldera, inbertsio ekonomiko eskerga egiten a
ri da nasak egokitzeko –horiek igoz eta luzatuz–. Horrela, esku-hartze batzuk gauzatzen a
ri dira eta beste batzuk proiektuan daude geltoki ezberdinetan.
alt="Urnieta: nasak CIVIA trenentzat egokitzea" />
alt="Lezo-Errenteria: nasak goratu eta luzatzea" />
Gipuzkoako trenbideen a
zpiegiturak a
geri dituen gabezia nagusiak hauek dira:
– Geltokien hiri inguruneetan as
kotan a
gertzen dira oinezkoentzako ibilbide kaskarrak eta segurtasunik gabekoak.
– Ez dago eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik nasara iristea eta haien a
rtean mugitzea bermatzeko. Segurtasunaren a
lorreko gabezia larriak topatu dira gainazaleko pasabideetan.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako segurtasun seinaleztapena eta informazioa ez da nahikoa sarbideetan, a
tondoetan eta nasetan.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duen pertsonari informazioa ematea bermatzeko ez dago komunikazio dinamikoko sistemarik (informazio teleadierazgailuak eta megafonia). Zentzu horretan, informazio teleadierazgailuak instalatzen a
ri dira Gipuzkoako a
ldirikoen guneko geltokietan.
– Ikusi a
hal izan da a
ltzari multzoa ez dagoela egokitua: eserleku ez funtzionalak (berariazko erreserbarik ere ez dago mugikortasun urriko pertsonentzat), erabat irisgarriak ez diren a
utosalmentako makinak (kokaleku desegokia, garaiera a
ltuan jarritako ordainketa gailuak, zentzumen ezgaitasunen bat duen pertsona taldeari egokitu gabeak).
2.7.2. Bizkaia
Gipuzkoako sarean bezala, Bizkaian A
DIF-Renfek dituen trenbide zerbitzuen irisgarritasuna erabatekoa izateko dagoen gabezia nagusia, eta beste ondorengo edozein a
zterlan ere baldintzatzen duena, hau da: garraio ibilgailura a
utonomiaz sartu a
hal izatea bermaturik ez egotea, nasaren eta trenaren a
rtean dagoen "gap" horizontal-bertikalaren bereizketaren ondorioz.
Ekipamendu guztietan (nasetan) tarte hori gauzatuko balitz ere, ikusi da Bizkaiko korridoreetan geltoki as
kok ez duela erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen. Zentzu horretan, beharrezkoa da a
zpimarratzea Bilboko geltokiek a
bantaila a
dierazgarriak a
geri dituztela irisgarritasun mailari dagokionez, gainerako ekipamenduek ez bezala.
Bestalde, a
zpimarratzekoa da nasen a
rteko trenbide-pasaguneen egoera. Geltoki gehienek ez dute elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik, nasetara iristeko eta nasen a
rteko joan-etorri a
utonomoa erraztu eta bermatu a
hal izateko. Trenbideen gainazaletik igarotzeak berekin daramatzan a
rriskuez gain, derrigorrezkoa da a
zpimarratzea a
reagotu egin dela a
rriskua trenbide-pasagune ugariren zoladura hondatzeagatik eta baita horiek kurban egoteagatik ere zenbait geltokitan.
Kanpoko sarbideak ere –kalea eta geltokia lotzen dituzten oinezko ibilbideak– oso kalteturik daude hainbat udalerritan. Hori dela eta, beharrezkoa da a
zpimarratzea garrantzitsua dela bermatzea ibilbide hori a
utonomoa eta segurtasunekoa dela irisgarritasun kate osoan zehar. Horretarako, funtsezkoa izango da oinezkoentzako inguruneak hobetzea, irisgarritasuna sustatzeko esku-hartzeak bideratzearekin batera, bai a
zpiegituran, bai material mugikorrean.
Trenbideen a
zpiegituran eta zerbitzuetan nabarmen a
geri diren gainerako gabeziak, Bizkaian, honela zehazten dira:
– Ohiko a
teak, a
te estuak eta as
tunak dituzten eraikinak, kanpoko eta barruko komunikazioa baldintzatuz.
– Egokitu gabeko a
ltzariak: eserleku ez oso funtzionalak eta erabateko irisgarritasunik ez duten a
utosalmentako makinak. Ez dago euskarri iskiatikoko tresnarik, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku erreserbarik ere.
– Komunikazioko eta informazioko sistema dinamikoen hornidura eskasa da, nagusiki guztiontzako irisgarria den formatu batean informazioa eskura jartzeari dagokionez.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako ukimeneko segurtasun seinaleztapena eta gida ez da nahikoa sarbideetan, a
tondoetan eta nasetan.
Vitoria-Gasteizko kasuan salbu, lurralde a
rabarreko gainerako geltokietan ia ez dago eskualdeko eguneroko zerbitzurik.
Instalazio horien ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Udalerrien kanpoaldeetan kokatzen dira, beraz, horiek kokatzen diren udal mugartearekiko mendetasunak joan-etorri luzeak eskatzen ditu, norberaren ibilgailuan normalean.
alt="Dulantzi: geltokira iristeko galtzadak ez du oinezkoentzako ibilbide osagarririk (espaloia)" />
alt="Araia: instalazioak udalerriaren kanpoaldean. Batez ere, norberaren ibilgailuan iristen da hara" />
– Zerbitzatu gabeko geltokiak dira (langilerik gabekoak), funtzionaltasun gutxiko eraikinekin, erabiltzailearen egonaldia eta itxaronaldia errazteko ez bada.
alt="Agurain: eraikina itxita dago. Itxaroteko a
tondora nasatik bertatik iristen da" />
alt="Araia: geltokian egoteko a
tondoa" />
– Ikusi a
hal izan da ez dagoela elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, nasen a
rtean segurtasuneko joan-etorria eta joan-etorri a
utonomoa bermatzeko.
alt="Agurain: gainazaleko igarobidea nasen a
rtean. Zoladura egoera txarrean" />
alt="Dulantzi: trenbide-pasagunea egoera kaskarrean, irtengune eta peralte a
rriskutsuekin" />
– Informazio a
kustikoko eta bisualeko sistemak falta direla ikusi da, horien bitartez informazio estatikoa osatzeko, izan ere, a
zken hori ez dago erabiltzaile guztientzat irisgarria izateko formatu batean.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat berariazko seinaleztapena falta dela ikusi da sarbideetan, a
tondoetan eta nasetan[21].
[21] A
DIF inbertsioak egiten a
ri da nasetako zoladura hobetzeko, irisgarritasunaren eta segurtasunaren a
raudira egokituz, eta baita geltokietako beste toki batzuk hobetzeko jarduerak gauzatzen ere.