IV. Kapitulua. Trenbide sistema
1. Sarrera, titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena
EAEko trenbide sistemak hiru sare funtzionaleko multzoa hartzen du, eta horien titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena administrazio eta erakunde eskudun ezberdinen eskuetan dago. Zentzu horretan, erantsitako taulak EAEren lurralde eremutik igarotzen diren trenbide sareen ezaugarriak xehatzen ditu, eta bereziki adierazten dira azpiegituraren titular diren administrazioak eta erakunde kudeatzaileak, eta haien enpresa eragileak.
EAE-KO TRENBIDE SISTEMA | |||
SAREA | TITULARRA | ERAK. PUBL. KUDEATZAILEA | ERAGILEA |
Zabalera iberikoa | Estatuto Adm. - Sustapen Ministeritza | ADIF | RENFE |
Zabal. Metrikoa | Estatuto Adm. - Sustapen Ministeritza | FEVE | FEVE |
Zabal. Metrikoa | Eusko Jaurlaritza - Garraio Saila | EUSKAL TRENBIDE SAREA (ETS) | EUSKOTREN |
Agente eskumendunengan islatu den banaketa Trenbideen Sektorearen 39/2003 Legea (TSL hemendik aurrera) indarrean jartzearen ondotik sortzen da. Horren bitartez, ordenamendu juridiko espainiarrera barneratu zen trenbideen alorreko legedi europarra, hain zuzen ere "trenbide paketeak" bezala ezagutzen zen hori. Ar
audia Estatuko legedira barneratzearekin, estatuko trenbideen merkatua lehiari ireki zitzaion eta baita eragile berrien iritsierari ere, lehenik eta behin salgaien eremuan eta ondoren bidaiarienean.
Horretarako, TSLk botere publikoei eskatzen zien (EAO[15]-Sustapen Ministerioa) erakundeen aldetik bereizteko trenbide azpiegituraren kudeaketa eta administrazioa material mugikorraren eragiketatik. Horrela, erakunde publiko berri bat sortu zen, ADIF (Trenbide Azpiegituren Administratzailea), eskumenduna izango zena Interes Orokorreko Trenbide Sareen (IOTS) administrazioan eta ekipamenduen kudeaketan (geltokiak, terminalak). Bestalde, Renfe zaharra Renfe Operadora izena izatera igaro zen, eta haren egitekoa merkatu liberalizatu batean lehiatzekoa izango zen, bidaiariei eta salgaiei zerbitzuak eskainiz.
Zabalera iberikoko ohiko trenbide sarearentzat nahiz UIC (nazioarteko zabalera) sarearentzat gauzatu den banaketa funtzional horrek ez du islarik eduki interes orokorreko sare metrikoan, izan ere, bertan FEVE erakunde publikoak mantentzen du administratzaile eta eragile izatearen izaera bikoitza.
Euskadin, Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio eskumen esklusiboa trenbideen eta garraio modu horren bitartez egindako garraioaren gaian (3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa).
Ondorioz, TSL aldarrikatu eta indarrean jartzearekin, Euskal Gobernuak bere titulartasunpeko trenbideen sektorearen berrantolamendua sustatu zuen ETS (Euskal Trenbide Sarea) sozietate publiko berria sortzearen bitartez. Entitate hori sarearen kudeaketaz ar
duratuko zen, eta EuskoTrenbideak (EuskoTren) Gipuzkoa eta Bizkaiko sare metrikoan trenbidez egindako garraio zerbitzuak ustiatzeko ar
dura edukiko zuen enpresa publiko gisa geratu zen.
Ondorioz, EAEko trenbide sistemaren irisgarritasun diagnostikoan nagusi izan behar da erakunde eta eskumen banaketa hau, eta trenbide azpiegituraren gaineko azterketa nahiz material mugikorraren gainekoa hartu behar ditu sare operatibo hauetako bakoitzean. Ondorioz, azterketaren txostenean zehar behin eta berriro eta elkarrekin aipatuko dugu azpiegituraren kudeatzailea eta material mugikorraren eragilea.
2. ADIF-Renferen trenbide sarea
ADIFek EAEn duen trenbide sarearen barruan sartu egiten dira Bizkaian eta Gipuzkoan aldiriko zerbitzuak ematen dituzten gune funtzionaletako geltoki eta geralekuak, penintsularanzko distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko zerbitzuei uztartutako azpiegiturez gain. Zabalera iberikoa duen trazatua da, zirkulazioaren noranzko bikoitzarekin tarte gehienetan.
ADIFek EAEn dituen geltoki eta geralekuen irisgarritasunaren diagnostikoa hurrengo trenbide korridoreen inguruan egituratzen da:
2.1. A1-Irun-Brinkola Gipuzkoako aldiriko linea
2.2. A1-Bilbo-Santurtzi Bizkaiko aldiriko linea
2.3. A2-Bilbo-Muskiz Bizkaiko aldiriko linea
2.4. A3-Bilbo-Urduña Bizkaiko aldiriko linea
2.5. Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko korridorea
Txosten honen eranskinen idatz zatian bildu egiten dira gabezien matrizeak eta irisgarritasun diagramak, eta horiek kuantitatiboki eta kualitatiboki irudikatzen dituzte joan-etorri kateko irisgarritasun mailak aztertutako aldirikoen korridoreetan.
2.1. A1-Irun-Brinkola linea
Gipuzkoako aldirikoen guneak linea bakarra du, A1 deiturikoa, eta Madril-Irun trenbide korridorearen barruan sartuta dago. Hura 29 geltokik eratzen du guztira Irundik hasi eta Brinkolaraino. Zabalera iberikoko bide bikoitzeko trazatua da, eta horrek zirkulazioaren bi noranzkoetan trafikoa independentea izatea ahalbidetzen du.
Korridore horretako zerbitzu eskaintzak hurrengo produktuak hartzen ditu: aldiriko eta eskualdeko trenen zerbitzuak, bidaiariak garraiatzeko eta salgaien zerbitzuak egiteko.
2.1.1. Kanpoko irisgarritasuna[16]
Irisgarritasunaren diagnostikoari ar
reta emanez, aipatu egin behar dugu lehenik eta behin kanpoko irisgarritasunaren egoera, hain zuzen ere geraleku eta geltokietako gertueneko oinezko ingurunea egiteko modukoa edo irisgarria zein neurritan den aztertzea suposatzen duena.
Korridore honetan oinezko ingurunea oso heterogeneoa da, eta hori espazio publikoaren titular diren administrazioen aniztasunaren isla da.
Lehentasunezkoa da geltokietan bertan irisgarritasuna hobetzeko jarduerekin batera kanpoko hiri inguruneetako ibilbideak ere pixkanaka berriztatze eta egokitzea, horren bitartez pertsonak jatorritik destinora (irisgarritasun katea) egiten duen joan-etorriaren funtzionaltasuna eta autonomia bermatzeko.
Zentzu horretan, Gipuzkoako aldiriko trenen trenbide korridorean gabeziak ageri dira oraindik, eta horiek islatu ziren jada Gipuzkoako garraio publikoak duen ibilerraztasunaren inguruko diagnostikoan (Gizloga, 2007).
Adibide modura, hauek dira oinezkoentzako kanpoko ibilbideetan gabeziak ageri dituzten hirigune nagusiak.
– Irun (Benta auzoa)
– Pasaia
– Herrera
– Loiola
– Martutene
– Hernani
– Andoain
– Zumarraga (behin-behineko ibilbidea ingurunean obrak egiten ar
itzeagatik)
Gabezia multzo horrek, batez ere, irisgarritasun fisikoarekin uztartutako elementuei heltzen die: malda malkartsuak, egokitu gabeko eskailerak, hondatutako pasabideak, eta abar.
Hiri zoladuran gida elementurik ez dagoela ere aipatu behar da –hankaz ukitzeko zerrendak–, horien bitartez ikusmen urrituak garraio ekipamenduetaraino gidatzeko.
2.1.2. Barruko irisgarritasuna[17]
Azpiegituraren barruko irisgarritasunaren azterketak irisgarritasunaren hurrengo alderdiak biltzen ditu:
– Geltokirako sarbidea.
– Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria.
– Zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena.
– Informazioa emateko eta txartelak saltzeko mahaiak.
– Informazio eta komunikazio sistemak.
– Altzariak.
– Komunak.
2.1.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
ADIFen Gipuzkoako geltokietako eraikinen barrualdera sartzea zaildu egiten da zenbaitetan oztopoak daudelako (eskailerak, mailak) edo kanpoko ateen kokapena ez delako funtzionala (estuak, astunak).
2.1.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Lineako geltoki eta geraleku ugarik ez du nasen ar
tean joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko eraikuntza elementurik (egokituriko ar
rapalak) edota mekanismorik (igogailuak).
Alderdi hori oso kaltegarria da mugikortasun urriko pertsonentzat eta geltoki garrantzitsuenetariko batzuetan gertatzen da.
Nasen ar
tean joan-etorrien segurtasuna bermatu ahal izatea izan behar da ADIFek Gipuzkoan garatzen dituen jardueren lehentasun nagusietako bat.
Ez dago azpiko edo gaineko pasabide egokirik, hautabide izateko eta trenbideen gainazaletik derrigor pasa behar izatea saihesteko, eta hori lehentasunezko esku-hartzea izan behar da, ez bakarrik joan-etorriaren funtzionaltasuna bermatzeko, baizik eta, baita ere, edozein pertsonaren segurtasuna ar
eagotzeko bere mugikortasun maila zein den alde batera utzita.
Korridoreko lau geltokik (Irun, Donostia Iparraldea, Gros eta Loiola) bakarrik dituzte nasen ar
teko pasabideak behar bezala egokituta, hau da, irisgarritasun unibertsala bermatzeko elementu mekanikoekin edo eraikuntzakoekin.
29 geltokietatik 18tan ez dago gaineko igarobidea ez den bestelako aukerarik. Gainera, igarobide horiek oso kontserbazio egoera kaskarrean daude askotan, zoladura hondatuarekin, irristakorrarekin, mailen ar
teko aldearekin, irtengune eta mailekin, eta horiek benetan baldintzatzen dute segurtasuna.
Bestalde, partekaturiko nasek eraikuntza estutasuna ageri dute edo eragindako estutasuna bestela (kale-argiak, zutoinak...), eta horrek haien eraginkortasuna mugatzen du eta pertsonaren segurtasuna baldintzatzen du joan-etorriak iraun bitartean.
Ate automatizatuak lineako geltoki garrantzitsuenetan ageri dira. Ate hauek zerrenda horizontalak dituzte seinaleztatzeko, ar
audiak kontraste kromatikoari buruz finkatzen duena betez. Atea ireki eta ixteko denbora erregulatu egin behar da mugikortasun urriko pertsonari igarotzea ahalbidetzeko.
2.1.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltokietako atondoek baldintza egokiko zoladura dute trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzeen aurkako propietateei dagokienez.
Aldiz, nasek eta, oso bereziki, trenbide-pasaguneek gabezia gehiago ageri dituzte, irregulartasunekin, goraguneekin eta lurzoru irristakorrekin.
Nasei dagokienez, ia geltoki eta geraleku guztiek dituzte gabezia garrantzitsuak segurtasuneko seinaleztapenaren gaian: ez dago ukimen botoirik edo kolore zerrendarik.
2.1.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Geltoki guztiak ez daude zerbitzatuta[18]. Horrelakorik dutenek salmahai egokituak eduki behar dituzte, hau da, garaiera gutxiagoko tarte batekin (0,80 m) eta 0,70 m-ra dagoen 0,50 m-ko sakonera duen zokoarekin. Orokorrean, zerbitzua duten geltokietako leihatilak ez daude egokiturik. Hala eta guztiz ere, joera pertsona batek atenditutako salmenta ordezkatzekoa da, autosalmentako makinen bitartez.
Instalazio gehienetan, leihatilarako joan-etorria oztopotik libre dago, eta horrek mugikortasun urriko pertsonaren mugikortasuna eta maniobrak egiteko aukera ahalbidetzen ditu. Aitzitik, komunerako eta geltokian ageri diren elementuetarako bidea adierazteko ez dago ukimen zerrendarik.
2.1.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Lineako geltokien multzoan eserleku modelo anitz dagoela egiaztatu ahal izan da. Gehienetan, modelo horien ezaugarri da bizkarrik edota beso-euskarririk ez edukitzea, eta lurzoruarekiko garaiera desegoki batean egotea (<0,45 m). Gainera, ez da mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserleku multzorik ikusi, ezta euskarri iskiatiko[19] osagarririk ere.
Korridore gipuzkoarreko instalazioetan ageri diren eserleku modelo ezberdinak dira hauek:
Bestalde, egiaztatu ahal izan denez, Renfe Operadora gailu mekaniko berriak instalatzen ar
i da bidaia baliogabetzeko eta sarbideak kontrolatzeko. Elementu horiek igarobide zehatza eta zabalera egokia dute gurpil aulkientzat, orgentzat, haur kotxeentzat. Hala eta guztiz ere, igarotzeko finkatu den gehieneko denbora kontrolatu egin behar da, mugikortasun urriko pertsonaren segurtasuneko igarotzea errazte aldera.
Autosalmentako makinei dagokienez, egiaztatu ahal izan da Renfe Operadorak ordezkatu egin duela txartelak saltzeko makinaren modelo zaharra modernoagoa eta funtzionalagoa den beste batekin. Edonola ere, modelo berria ez da erabat irisgarria.
Horri dagokionez, azpimarratzekoa da ikusmen urrituen taldeari egokitzen ez zaion makina modelo bat dela. Ez du soinu euskarririk erosketa prozesuan, eta goi-erliebeko karaktererik edo Braille sistemarik ere ez du. Gainera, zenbaitetan, makinak toki ez oso egokietan jartzen dira eta horrek pertsona haietara iristea zailtzen du.
2.1.2.6. Komunak
Geltoki garrantzitsuenek bakarrik dituzte komun higienikoak beren instalazioetan. Hala eta guztiz ere, Donostiako, Tolosa geltokiko eta Zumarragako ekipamenduek bakarrik dituzte komun egokituak.
2.1.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Donostiako guneko geltoki hauek ematen diote informazio akustikoa edo bisuala erabiltzaileari:
GELTOKIAK | SISTEMAK |
IRUN | Teleadierazgailuak eta megafonia. |
DONOSTIA | Monitoreak eta megafonia automatikoa. |
ZUMARRAGA | Ahozko informazioa (zirkulazio faktorea badago). |
TOLOSA GELTOKIA | Ahozko informazioa (zirkulazio faktorea badago). |
BEASAIN | Megafonia. |
ORDIZIA | Eskualdeko trenak bakarrik iragartzen dira. |
Gainerako instalazioetan ez da informazio estatikoa ez den bestelako komunikaziorik. Zentzu horretan, egiaztatu ahal izan da kasu askotan informazio panelen kokalekuak eta haietan bildutako edukien tamainak ez dutela errazten erabiltzaileak horietara iritsi eta irakurri ahal izatea. Informazioa ez da guztiontzako irisgarriak diren formatuetan ematen.
[16] Eskumen oharra: kaletik garraio ekipamenduraino dagoen oinezko ibilbidearen irisgarritasuna udal administrazioaren eskumena da (udalena, alegia).
[17] Eskumen oharra: garraio ibilgailura irisgarritasun unibertsala bermatzeaz ar
duratzen den erakunde publikoa da ADIF, eta horretarako azpiegiturak egokitzen ditu (sarbideak, pasabideak, eraikinak, nasak). Bestalde, RENFE Operadora eskumendun da instalazioetan dauden eta bertan ageri diren elementuen erabilera funtzionaltasunaren alorrean (altzariak, leihatilak, autosalmentako makinak...).
[18] Zerbitzatua: Termino honek enpresa eragilearen langileak geltokian daudela esan nahi du bidaiariari ar
reta emate aldera.
[19] Mugikortasun urriko pertsonaren atsedena errazten duten sistemak, esertzeko edo altxatzeko maniobra erabat gauzatu beharra saihesten dutelako.
2.2. A1 Linea-Bilbo Abando-Santurtzi
A-1 lineak Bilboko itsasadarreko ezkerraldea egiten du, eta Bizkaiko hiru aldiriko lineetatik jende gehien duena da.
Trenbide bikoitzeko trazatu bat da, eta horrek zirkulazioaren bi noranzkoetan trafikoa independentea izatea ahalbidetzen du. Hartatik, aldiriko trenez gain, Bilboko Portura doazen merkataritzako trenak ere igarotzen dira.
Irisgarritasunaren ikuspegitik aztertuz gero, A1 lineak heterogeneotasun nabarmena ageri du geltokien diseinuan eta hiriburu bizkaitarrari zerbitzua ematen dioten ekipamenduen egoeraren –modernoak eta funtzionalak– eta korridoreko gainerako instalazioek bizi duten egoeraren –zaharkituak eta oztopoekin– ar
tean.
2.2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunean ikusi denez, garraio ekipamendura sartzeko ibilbideetan mugak dituzten oinezko inguruneak daude linearen trazatua igarotzen den udalerrietan.
Muga horiek hurrengoak bezalako oztopoei buruzkoak dira: egokitu gabeko eskailera tarteak eta ar
rapalak, malda malkartsuak, trafiko biziko inguruneak, eta abar. Horiek ar
riskuan jarri dezakete mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorriaren funtzionaltasuna eta baita bere segurtasun propioa ere.
Halaber, beharrezkoa da orokorrean aipatzea hiri zoladuraren gainean ez dagoela ukimen elementurik, gidatzeko zerrendarik, ikusmen urrituei garraio ekipamenduak topatzen laguntzeko.
2.2.2. Barruko irisgarritasuna
Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera azpimarratzen dugu:
2.2.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Orokorrean, geltokiko atondorako sarbidea kaletik egiten da komunikazioa errazten duten espazio garbien bitartez. Hala eta guztiz ere, ekipamendu batzuk oztopoak ageri dituzte eraikinera sartu ahal izateko: mailak, ate estuak, egokitu gabeko ar
rapalak, eta abar.
2.2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
ADIFek Bizkaian dituen aldiriko korridoreen –A1 eta A2– ezaugarria da instalazio gehienetan pertsonak trenbideen gainazaletik ibili beharra saihesten duten elementu mekanikoak edota eraikuntzakoak edukitzea. Inguruabar hori nabarmenki ezberdina da ADIFek Gipuzkoan eta Bizkaiko A-3 linean bertan dituen azpiegituretan gertatzen denaren aldean, izan ere, bi kasu horietan derrigorrez gainazaletik erabili beharreko trenbide-pasagune ugari dago.
Aitzitik, geltoki guztiek ez dituzte joan-etorriaren unibertsaltasuna bermatzeko elementu guztiak –igogailuak eta ar
rapala egokituak–, beraz, segurtasunaren bermerako gainazaleko pasabideak kendu behar badira ere, joan-etorria baldintzatzen duten oztopoek berean jarraitzen dute.
Zehazki, A1eko sei geltokitan gertatzen da adierazitako hori: La Iberia, Lutxana, Olabeaga, Sestao, Peñota eta Barakaldok eskailerez eratutako igarobideak bakarrik dituzte (azpikoak edo gainekoak) nasa batetik bestera joateko.
Orokorrean, geltokien barrualdeko atondoa oztopoetatik libre dago, eta horrek behar besteko maniobrak egiteko aukera ematen du horren bitartez joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, espazio horiek ere ez dute ukimen zerrendarik horien bitartez ikusmen urrituak eurei zuzendutako interes puntu eta elementuetara bideratzeko.
Geltoki garrantzitsuenetan ageri diren irekiera eta itxiera automatikoko ateek, gehienetan, seinaleztapen horizontaleko bandak dituzte kontraste kromatiko nabarmenarekin.
2.2.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, ikusi ahal izan da zoladurak ezaugarri onak ageri dituela trinkotasunaren, gogortasunaren eta irristatzeen aurkako propietateen aldetik, bai eraikinen barruan, bai nasetan. Aitzitik, modu berean egiaztatu da Lutxanako eta Portugaleteko geltokiek kontserbazio okerragoko zoladura dutela, mugitzeko ar
azoak dituen pertsonaren (makuluekin, bastoiekin, eta abarrekin ibiltzeagatik) joan-etorria galarazten duten hondatutako zonekin.
Bestalde, beharrezkoa da aipatzea ia geltoki guztiek ageri dituztela gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenean: ez dago botoirik, ez zerrenda kromatikorik, ezta hankaz ukitzearen bitartez gida izango den elementurik ere.
2.2.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Informazioa emateko eta txartelak saltzeko leihatilak ez daude egokituta irisgarritasunerako ar
audiak jarritako parametroei jarraiki.
2.2.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Linean instalaturik dauden makina txartel-baliogabetzaile guztiek dute mugikortasun urriko pertsonentzako berariazko baliogabetze gune bat. Gune horretako igarobide zabalera handiagoa da gainerako gailuetan ikusten denaren aldean. Gailu hauen ar
tean igarotzeko finkatu den denbora kontrolatu egin behar da, mugitzeko zailtasunak dituen pertsona igarotzea errazte aldera.
Eserlekuei dagokienez, lineak modelo ugari ditu, nahiz eta bakar batek ere ez dituen oso-osorik betetzen ar
audiak exijitutako parametroak. Ez dira betetzen beso-euskarriak edo bizkarra falta dutelako edo lurzoruarekiko garaiera desegokian daudelako (<0,45 m).
Euskarri iskiatiko osagarriak daudenik ere ez da ikusi, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako berariazko eserleku erreserbarik ere.
Bizkaian autosalmentarako jarritako makinak Gipuzkoan instalatu direnen modelo berdinekoak dira, eta horiek aztertu dira jada txosten honetan.
2.2.2.6. Komunak
Bilbo Abandoko geltokian izan ezik, ez da komun publiko egokiturik ikusi.
2.2.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Geltoki guztietan, Peñota eta Sestao ar
tean daudenak salbu, trenen iritsierari eta irteerari buruzko informazioa ematen da informazio teleadierazgailuen bitartez eta megafoniatik esatearen bitartez.
Gainerako instalazioetan, bidaiariarentzako informazioa informazio estatikoko panelen bitartez ematen da, eta horien kokalekua eta formatua ez da irisgarria pertsona talde guztientzat.
Arrazoiak hauek dira:
– Panelen kokalekuak ez du errazten mugikortasun urriko pertsona hurbiltzea, batez ere pertsona horrek gurpil aulkia erabiltzen badu.
– Irakurketarako plano bisualak eta edukien tamainak irakurtezin bihurtzen dituzte panelak gehienetan.
– Ez dago Braillen edota goi-erliebean idatzitako informaziorik.
2.3. A2 Linea-Bilbo Abando-Muskiz
A-2 lineak Meategi Gunea bezala ezaguna den eskualdea egiten du. Garai batean, trenbide ugari egon zen bertan eta haien funtzio nagusia eremu horretako burdin meategiei garraio zerbitzua ematea zen. Aldiriko trenez gain, Bilboko Portura zihoazen merkataritzako tren batzuk ere bertatik igarotzea aurreikusi zen (A1 linea ez delako gai eskari guztia xurgatzeko). Aitzitik, bide bakarreko trazatua eta bazterbide gutxikoa denez, ezinezkoa izan zen.
A2 lineak trazatua partekatzen du A1 korridorearekin, Bilbotik Barakaldoko geltokiraino. Gallartan linea bitan zatitzeko proiektu bat dago, Bilboko Portura trenbidez iristeko Seranteseko tunela gauzatzeagatik.
Linea horri dagokionez, adierazi egin behar da irisgarritasun diagnostikoa oinarritu egiten dela korridorean partekaturikoa ez den tarteko geltokien balorazioan, hain zuzen ere Galindotik Muskizera doan tarteko geltokien balorazioan. Helburua A-1 Bilbo Abando-Santurtzi linean egindako azterketarekin gainjartzeak saihestea da.
A-2 lineak egoera eskasean dagoen geltoki eta geraleku multzoa hartzen du, eta gabezia handiak ditu irisgarritasunari dagokionez. Halaber, ekipamendu batzuk gabezia garrantzitsuak ageri dituzte bidaiariarentzako segurtasunean, ergonomian eta erosotasunean.
2.3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunari buruz adierazi egin behar dugu A-2 linean azterketaren xede den geltoki tartearen ezaugarria dela oinezkoentzako ingurune zailak edukitzea. Oztopoz jositako ibilbideak dira eta horiek ez dute mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorri autonomoaren eta seguruaren alde egiten.
Oztopoak esaten denean, nagusiki, hurrengoei buruz ar
i gara: eskailera tarteak dituzten ibilbideak, egokitu gabeko ar
rapalak, malda malkartsuak, trafiko biziko inguruneetan egotea. Horiek zorrozki baldintzatzen dute joan-etorriaren funtzionaltasuna eta baita pertsonaren segurtasuna bera ere.
Egoera islatzeko ildo honi dagokionez, beharrezkoa da aipatzea ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik hiri inguruneetako zoladuretan, horiek lagungarri izan daitezen ikusmen urrituentzat garraio ekipamenduak topatzeko.
2.3.2. Barruko irisgarritasuna
Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera azpimarratzen dugu:
2.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Galindo eta Muskiz ar
teko lineako geltoki gutxitan daude bidaiariak egoteko atondoak. Horien guztien ar
tetik, deigarria da linea amaierako geltokiaren egoera, Muskizekoa, alegia. Bertan, eraikinera sartzeko ar
rapala ez dago behar bezala egokiturik, eta atondora sartzeko ate estuak erabili behar dira.
2.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Nasarako sarbidea oso zaila da mugikortasun urriko pertsonentzat A-2 lineako geltokietan.
Galindo eta Muskiz ar
teko tartean dauden instalazio gehienak nasa bakarrekoak dira, eta horrek, hasiera batean, joan-etorriaren segurtasunaren alde egiten du. Aitzitik, geltoki hauetan nasetarako sarbideak nekez egiten dira maila berean edo erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen duten elementu mekaniko edota eraikuntzakoen bitartez.
Egokitu gabeko ar
rapalak, eskailera ar
riskutsuak eta ar
gi gutxiko lurpeko pasabideak, eta abar daudela ikusi da. Hori larritasun gehiago edo gutxiagorekin errepikatzen da aztertutako tarteko bederatzi geltokitik seitan.
Sarbideetan gutxieneko segurtasun betekizunak betetzen ez badira, ulergarria da gidatzeko elementurik ere ez izatea (ukimen zerrendak) ikusmen urrituentzat.
2.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Galindo-Muskiz tarteko geltokietako atondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkako propietate onekoa ageri dute. Aldiz, nasa batzuk hondamen egoera handiagoa ageri dute, irregulartasunak, peralteak eta lurzoru irristakorrak edukiz.
Ia geltoki guztiek dituzte gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenetan: ez dago hankaz ukitzeko botoirik edota zerrenda kromatikorik.
2.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Azterlanaren xede den tarteko geltokiak zerbitzatu gabeko instalazioak dira gehienbat (enpresa eragileko langilerik gabe). Inguruabar hori dela eta, ar
e garrantzitsuagoa da autosalmentako makinak eta txartela baliogabetzekoak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren irizpideen ondotik.
Atondoa duten geltokietan, leihatilarako sarbidea oztopoetatik libre dago eta horrek pertsonaren zirkulazio askearen alde egiten du.
2.3.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Alderdi honen diagnostikoak A-1 Bizkaia korridoreko kapitulu homologoan adierazitakoari heltzen dio.
Aitzitik, beharrezkoa da puntu honetan azpimarratzea aztertutako tarteko ekipamenduetan altzariak eta zerbitzuak falta direla ar
gi eta garbi. Inguruabar horrek ez du bidaiariaren segurtasunaren eta ergonomiaren alde egiten joan-etorrian zehar.
2.3.2.6. Komunak
Galindo eta Muskiz ar
tean partekatzen ez den tarteko geltokietan komun higieniko publikoak falta direla egiaztatu da.
2.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
A-1 korridorean sartutako geltokiek salbu, A-2ko ekipamendu esklusiboek ez dute informazio teleadierazgailuen eta megafoniaren bitartez emandako informazio dinamikoko sistemarik.
Informazio estatikoa da garraio zerbitzuei buruzko informazioa hornitzeko bide bakarra. Zenbaitetan, informazio zutoinen kokalekuak, irakurketa planoak eta edukien tamainak ez dute informazioa eskuratzea bermatzen.
2.4. A3 Linea-Bilbo Abando-Urduña
A-3 lineak Nerbioi harana egiten du eta Bilbo-Tuterako trenbide zaharrari dagokio. Bertatik, aldiriko trenak igarotzeaz gain, Bizkaia Lautadarekin komunikatzen duten tren guztiak ere ibiltzen dira, bai merkataritzakoak, bai distantzia ertain eta luzeko trenak ere.
Korridore honetan nahastu egiten dira eredutzat jo daitezkeen geltokiak (Miribilla Bilbon eta Amurrio Iparraldea) oso egoera kaskarrean dauden geralekuekin. Hondamen hori ez da bakarrik irisgarritasun fisikoari dagokionez ikusten, baizik eta, baita ere, pertsonaren ergonomiaren ikuspegitik, hau da, joan-etorrian segurtasuna, erosotasuna eta funtzionaltasuna ematen duten alderdi horien guztien ikuspegitik.
2.4.1. Kanpoko irisgarritasuna
Kanpoko irisgarritasunari buruz esan egin behar da A-3 lineak funtzionaltasun benetan zalantzagarriko geraleku multzoa duela, oinezkoentzako dauden sarbide zailak ikusita behintzat. Zenbait kasutan, hirigintzaren aldetik ingurunearekin apurtzen duten instalazioak dira.
Oinezkoentzako ingurune oso zailak daudela egiaztatu da, hiriguneetatik urrun eta ia ibiltezinak. Ibilbideek malda malkartsuetan behera abiarazten dute pertsona, zolatu gabeko bidexka estuetatik igaro behar izatea eta eskailera tarteak jaitsi edo igo behar izatea.
Industrialdeetan kokatzen diren geralekuez ar
i gara, ibilgailu pribatuarekin iritsita ere sarbide zaila duten eremuetan, edo ibilgailuen trafiko biziko guneetan kokatzen direnez bestela.
Neurri txikiagoan, nahiz eta herrigune garrantzitsuei zerbitzua emateagatik adierazgarria izanez halaber, aipatzekoa da hurrengo geltokietan oinezkoentzako ibilbideek duten konfigurazioa:
Hankaz ukitzearen ondotik gidatzeko zerrendak daudela ikusi da zenbait ekipamenduren hurbileneko oinezko ingurunean (adibidez Amurrio-Iparraldean).
2.4.2. Barruko irisgarritasuna
Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera azpimarratzen dugu:
2.4.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Korridoreko ekipamendu gutxik du elkartutako eraikina eta atondoa. Daudenetan, mugikortasunerako oztopo nagusia ohiko ateen kokalekua da, sarbidea estutzen baitute bi orriak irekita ez egoteagatik.
Oso deigarria da Laudioko geltokiaren egoera, Bilbon kokaturikoak eta gero ziurrenik lineako garrantzitsuena izaki. Irudiek mugikortasun urriko pertsonei geltokira sartzea eragozten dieten mugak islatzen dituzte –mailak eta ate estuak–.
Ate automatizatu guztiek dituzte seinaleztapenerako zerrenda horizontalak kontraste kromatiko adierazgarriarekin.
2.4.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Inolako zalantzarik gabe, ibilgailuaren irisgarritasunaren ondoren, hau da trenbide azpiegitura osoan ar
azo eta kezka gehien sorrarazten duen alderdia, eta ez bakarrik irisgarritasunaren ikuspegitik, baita pertsonaren segurtasunaren ikuspegitik ere.
Lineako geltokien erdiak gainazaleko derrigorrezko pasagunea du nasen ar
teko joan-etorrirako; hau da, ez dute eraikuntza elementurik edota mekanismorik trenbideetatik ibili behar izatea saihesteko. Hori, bere horretan ar
risku handia bada ere edozein erabiltzaileren segurtasunerako, ar
e ar
azo larriagoa bihurtzen da mugikortasun urriko pertsonen kasuan.
Gainera, zoladuraren egoerak eta trenbide-pasaguneen kokalekuak berak (kurban geltoki askotan) ar
eagotu egiten dute modu adierazgarrian haien gainetik igarotzeko ar
riskua.
Egoera hori ikusita, presazkoa da ADIFek lehentasunezko esku-hartze plan bat gauzatzea.
Bestalde, beharrezkoa da azpimarratzea hirigune nagusietako geltokietan salbu, horietan eraikuntza elementuak dituztelako eta zenbaitetan baita nasetara joateko eta haien ar
tean mugitzeko mekanismoak ere, gainerako ekipamenduetan nasetara iristearen ar
azoa gaineko edo azpiko pasabideen bitartez konpontzen dela, egokitu gabeko ar
rapalekin edo eskailera tarteekin.
Aintzat hartuz gero korridoreko ekipamendu gehienetan ez direla segurtasuneko eta funtzionaltasuneko gutxieneko betekizunak betetzen, badirudi logikoa dela pentsatzea instalazio hauetan ez dela egongo ikusmen urrituei zuzendutako informazio eta laguntza elementurik. Zentzu horretan, ikusi da gida zoladurarik ez dagoela geltokian barrena ibiltzea errazteko eta hartan eskaintzen diren zerbitzuak topatzeko.
2.4.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, atondo eta nasetako zoladurak propietate egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzearen aurkako gaitasunari dagokienez. Hala eta guztiz ere, ikusi ahal izan da trenbide-pasaguneak direla hondamen egoera handiena ageri dutenak, eta horrek ar
riskua eta gainazal horietatik egin beharreko joan-etorrien zailtasunak ar
eagotzen ditu.
Ia geltoki guztiek dituzte gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenetan: ez dago hankaz ukitzeko botoirik edota zerrenda kromatikorik.
2.4.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Enpresa eragileko langileek atenditutako geltokiek ez dute leihatila egokiturik, ezta hiriburuko ekipamenduetan ere: ez Bilbo Abandon, ez Miribillan.
Leihatilara iristeko bidea oztopoetatik salbu dago, eta, horri esker, erabiltzailearen zirkulazio librearen eta maniobrak egiteko aukeraren alde egiten da.
2.4.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Alderdi honen diagnostikoak A-1 Bizkaia korridoreko kapitulu homologoan adierazitakoari heltzen dio.
Aitzitik, beharrezkoa da azpimarratzea hurrengo geralekuek ageri duten altzari nahiz bidaiariarentzako zerbitzu elementuen falta nabarmena: Basauri, Bakiola, Ar
rankudiaga, Ar
bide, Laudioko Santa Kruz, Luiaondo, Salbio eta Iñarratxu. Inguruabar horrek ez du joan-etorriaren segurtasunaren, erosotasunaren eta ergonomiaren alde egiten.
2.4.2.6. Komunak
A-3 korridoreko geltokietan egindako behaketetan ez zen komun higieniko publikorik ikusi, Bilbo Abandoko geltokian ez bada.
2.4.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Bilbo Abando, Miribilla, La Peña, Ollargan eta Laudioko geltokietan (zirkulazio faktorea badago[20]) bakarrik iragartzen da megafoniatik trenen irteera eta iritsiera.
Informazio dinamiko bisualari dagokionez, hiriburu bizkaitarreko ekipamenduek bakarrik dituzte informazio teleadierazgailuak.
Gainerako instalazioetan ez zaio erabiltzaileari bestelako komunikaziorik ematen, informazio estatikotik harago.
2.5. Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko korridoreak
Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko penintsulako trazatuek lotu egiten dituzte EAEren eremua Lautadarekin eta Ebroren korridorearekin, neurri batean Gipuzkoa eta Bizkaiko aldirikoen trenbide trazatuak integratuz (A3 linea).
Lehen aipatu diren aldiriko guneetan sartuta dauden eskualde izaerako geltokiez gain, irisgarritasunaren diagnostikoak aintzat hartu behar du Ar
abako probintzian ageri den azpiegitura, nagusiki herrigune nagusiei zerbitzua ematen dien hura.
Zentzu horretan, eta erreferentzia modura, behaketak egin dira Ar
abako Lurralde Historikoko hurrengo trenbide geltokietan:
– Vitoria-Gasteiz
– Dulantzi
– Agurain
Aldirikoen lineetan egindako azterketan ez bezala, ibilbide ertain eta luzeko korridorearentzat aipatutako geltokietan egindako behaketetatik ateratako ondorio multzoa lantzea erabaki da. Halaber, material mugikorraren irisgarritasunari buruz berariazko azterketa egin da (txosten honetako 2.7.3. idatz-zatia).
2.6. Ibilgailuen irisgarritasuna
2.6.1. Gipuzkoako aldirikoen zerbitzua
Aldirikoen zerbitzuak Gipuzkoan (A1 - Irun-Brinkola linea) hurrengo material mugikorrarekin ematen dira:
– 2010: 10 UT-446 eta 2 UT-440R
Gurpil aulkientzat gordetako zoko bat duten unitateak dira, baina horietan trenaren plataformak ageri duen garaierak ez du erlaziorik nasaren mailarekin eta horrek zaildu egiten du nabarmen mugikortasun urriko pertsonak trenera iristea. Gurpil aulkien erabiltzaile diren pertsonen kasuan, trenera sartzea erabat galarazten dute baldintza horiek.
Erlazio horretan dagoen "gap" bertikal-horizontala aldatu egiten da aintzat hartutako geltokia edo geralekua gorabehera, eta horrek ar
e gehiago zailtzen ditu nasetan egin beharreko berriztatze jarduerak.
Irisgarritasunaren gaian, UT-446 hauek hurrengo ezaugarriak dituzte:
– Plataforma baxuak eta mailak pasillora iristeko.
– Pasillo estuak.
– Bagoi estankoak. Igarotzeko zailtasuna.
Renferen Irisgarritasun Plana 2014 delakoak erabat irisgarria izango den material mugikorra sartzea du helburuen ar
tean, Donostiako guneko aldirikoen zerbitzuan. Material ibiltari honen adibide CIVIA trenak dira.
Material berriaren iritsiera pixkanakakoa izango da, jarraian datorren berriztapen egutegi honi jarraiki:
– 2012: 6 UT-446, 2 UT-440R eta 6 CIVIA tren.
– 2014: 12 CIVIA tren.
Flota pixkanaka modernizatzeko ezarri den egutegiaren ar
razoia Nasak berriztatzeko plana gauzatzeko behar den denbora da. Berriztatze hori gauzatzen ar
i da, eta horrekin bereizketa tarterik gabeko nasa-plataforma erlazioa bermatuko duten instalazioak (goratuz edo beheratuz) egokitu nahi dira.
2.6.2. Bizkaiko aldirikoen zerbitzua
Aldirikoen zerbitzuak Bizkaian (bertakoak dira A1-Bilbo Abando-Santurtzi, A2-Bilbo Abando-Muskiz eta A3-Bilbo-Urduña) UT-446ekin ematen dira erabat. Zehazki, egungo flotak (2010. urtean) 21 tren ditu.
Gipuzkoan bezala, hemen ere ar
azo nagusiak nasaren eta trenaren ar
teko erlaziotik sortzen dira, ibiltezina baita erabat. Gainera, zenbait geltokitan segurtasunerako ar
risku adierazgarria dago, baita pertsonaren beraren mugikortasun maila edozein dela ere.
Renferen Irisgarritasun Plana 2014 delakoak material ibiltaria berritzea eta CIVIA unitateak Bizkaiko lurraldean jartzea hartzen du. Hala eta guztiz ere, nasak egokitzeko jarduerak kostu handikoak dira eta, zenbait kasutan, abiadura handiko sarea Bilbora iristea definitzearen baldintzapekoak dira.
Hori dela eta, testuinguru hau ikusita, bestelako konponbide gisa pentsatu da UT-446 trenak egokitzea hirugarren bagoi irisgarri bat sartzearen bitartez. Kotxe berri bat izango litzateke, zoru baxua edukiko lukeena, eta multzo osoaren erdigunean kokatuko litzateke. Bertan, toki garbi bat edukiko litzateke gurpil aulkia erabiltzen duen pertsona kokatzeko, eta toki berdinean komun unibertsal bat ere edukiko litzateke.
Iturria: Renfe
2.6.3. Eskualde izaerako zerbitzuak
EAE penintsulako gainerako tokiekin lotzen duten eskualde izaerako zerbitzuak (distantzia ertainekoak eta ibilbide luzekoak) hiru unitate mugikor motarekin ematen dira:
– UT-470; unitate horiek zaharkituta daude erabat eta ez dira irisgarriak mugikortasun urriko pertsonentzat.
– ALVIA trenak. Askoz ere modernoagoak eta funtzionalagoak dira, eta gurpil aulkia erabiltzen duten pertsonentzako gordetako plaza bat dute.
– 449 Serieko ale erosi berriak. Mugikortasun urriko pertsonentzat berariazko sarbidea dute, gurpil aulkiarentzat gordetako tokia eta komun egokitua.
2007. urtetik aurrera, Renfek eta ADIFek ATENDO konpromisoa hartu dute. Hori zerbitzu pertsonalizatu bat da, trenbide sareko geltoki nagusietan ematen dena joan-etorriak egiteko zailtasunak dituzten bidaiariek trenbide zerbitzuak eskuratu eta erabiltzea errazteko eta hori bermatzeko. Zerbitzua pixkanaka finkatu da gure geografian barrena, eta, gaur egun, Donostia Iparraldeko, Irungo, Bilbo-Abandoko eta Vitoria-Gasteizko geltokietan topa daiteke.
2.7. Ondorioak
2.7.1. Gipuzkoa
Gipuzkoan garraioaren irisgarritasunaren diagnostikoaren gaian 2007an egindako azterlanean eskuratutako ondorioen aldean, egiaztatu da A1-Irun-Brinkola linean bilakaera ona egon dela, baina ez da nahikoa. Aldi horretan zehar, irisgarritasuna sustatzeko jarduera batzuk garatu eta proiektatu dira Gipuzkoako aldirikoen guneko geltoki garrantzitsuenetan.
Adierazi denaren ar
abera, CIVIA unitate berrien erabateko irisgarritasunaren alde egite aldera, inbertsio ekonomiko eskerga egiten ar
i da nasak egokitzeko –horiek igoz eta luzatuz–. Horrela, esku-hartze batzuk gauzatzen ar
i dira eta beste batzuk proiektuan daude geltoki ezberdinetan.
Gipuzkoako trenbideen azpiegiturak ageri dituen gabezia nagusiak hauek dira:
– Geltokien hiri inguruneetan askotan agertzen dira oinezkoentzako ibilbide kaskarrak eta segurtasunik gabekoak.
– Ez dago eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik nasara iristea eta haien ar
tean mugitzea bermatzeko. Segurtasunaren alorreko gabezia larriak topatu dira gainazaleko pasabideetan.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako segurtasun seinaleztapena eta informazioa ez da nahikoa sarbideetan, atondoetan eta nasetan.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duen pertsonari informazioa ematea bermatzeko ez dago komunikazio dinamikoko sistemarik (informazio teleadierazgailuak eta megafonia). Zentzu horretan, informazio teleadierazgailuak instalatzen ar
i dira Gipuzkoako aldirikoen guneko geltokietan.
– Ikusi ahal izan da altzari multzoa ez dagoela egokitua: eserleku ez funtzionalak (berariazko erreserbarik ere ez dago mugikortasun urriko pertsonentzat), erabat irisgarriak ez diren autosalmentako makinak (kokaleku desegokia, garaiera altuan jarritako ordainketa gailuak, zentzumen ezgaitasunen bat duen pertsona taldeari egokitu gabeak).
2.7.2. Bizkaia
Gipuzkoako sarean bezala, Bizkaian ADIF-Renfek dituen trenbide zerbitzuen irisgarritasuna erabatekoa izateko dagoen gabezia nagusia, eta beste ondorengo edozein azterlan ere baldintzatzen duena, hau da: garraio ibilgailura autonomiaz sartu ahal izatea bermaturik ez egotea, nasaren eta trenaren ar
tean dagoen "gap" horizontal-bertikalaren bereizketaren ondorioz.
Ekipamendu guztietan (nasetan) tarte hori gauzatuko balitz ere, ikusi da Bizkaiko korridoreetan geltoki askok ez duela erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen. Zentzu horretan, beharrezkoa da azpimarratzea Bilboko geltokiek abantaila adierazgarriak ageri dituztela irisgarritasun mailari dagokionez, gainerako ekipamenduek ez bezala.
Bestalde, azpimarratzekoa da nasen ar
teko trenbide-pasaguneen egoera. Geltoki gehienek ez dute elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik, nasetara iristeko eta nasen ar
teko joan-etorri autonomoa erraztu eta bermatu ahal izateko. Trenbideen gainazaletik igarotzeak berekin daramatzan ar
riskuez gain, derrigorrezkoa da azpimarratzea ar
eagotu egin dela ar
riskua trenbide-pasagune ugariren zoladura hondatzeagatik eta baita horiek kurban egoteagatik ere zenbait geltokitan.
Kanpoko sarbideak ere –kalea eta geltokia lotzen dituzten oinezko ibilbideak– oso kalteturik daude hainbat udalerritan. Hori dela eta, beharrezkoa da azpimarratzea garrantzitsua dela bermatzea ibilbide hori autonomoa eta segurtasunekoa dela irisgarritasun kate osoan zehar. Horretarako, funtsezkoa izango da oinezkoentzako inguruneak hobetzea, irisgarritasuna sustatzeko esku-hartzeak bideratzearekin batera, bai azpiegituran, bai material mugikorrean.
Trenbideen azpiegituran eta zerbitzuetan nabarmen ageri diren gainerako gabeziak, Bizkaian, honela zehazten dira:
– Ohiko ateak, ate estuak eta astunak dituzten eraikinak, kanpoko eta barruko komunikazioa baldintzatuz.
– Egokitu gabeko altzariak: eserleku ez oso funtzionalak eta erabateko irisgarritasunik ez duten autosalmentako makinak. Ez dago euskarri iskiatikoko tresnarik, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku erreserbarik ere.
– Komunikazioko eta informazioko sistema dinamikoen hornidura eskasa da, nagusiki guztiontzako irisgarria den formatu batean informazioa eskura jartzeari dagokionez.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako ukimeneko segurtasun seinaleztapena eta gida ez da nahikoa sarbideetan, atondoetan eta nasetan.
Vitoria-Gasteizko kasuan salbu, lurralde ar
abarreko gainerako geltokietan ia ez dago eskualdeko eguneroko zerbitzurik.
Instalazio horien ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Udalerrien kanpoaldeetan kokatzen dira, beraz, horiek kokatzen diren udal mugartearekiko mendetasunak joan-etorri luzeak eskatzen ditu, norberaren ibilgailuan normalean.
– Zerbitzatu gabeko geltokiak dira (langilerik gabekoak), funtzionaltasun gutxiko eraikinekin, erabiltzailearen egonaldia eta itxaronaldia errazteko ez bada.
– Ikusi ahal izan da ez dagoela elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, nasen ar
tean segurtasuneko joan-etorria eta joan-etorri autonomoa bermatzeko.
– Informazio akustikoko eta bisualeko sistemak falta direla ikusi da, horien bitartez informazio estatikoa osatzeko, izan ere, azken hori ez dago erabiltzaile guztientzat irisgarria izateko formatu batean.
– Zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat berariazko seinaleztapena falta dela ikusi da sarbideetan, atondoetan eta nasetan[21].
[21] ADIF inbertsioak egiten ar
i da nasetako zoladura hobetzeko, irisgarritasunaren eta segurtasunaren ar
audira egokituz, eta baita geltokietako beste toki batzuk hobetzeko jarduerak gauzatzen ere.
3. FEVE (Bide estuko trenbideak)
FEVE (Bide estuko trenbideak) trenbideen konpainia publiko bat da, Sustapen Ministerioaren mendekoa dena. Hark salgaien zerbitzuak eta bidaiarienak egiten ditu Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gaztela eta Leon autonomia erkidegoetan eta Murtziako lurraldean.
EAEko FEVE sareak zabalera metrikoko trazatuan 85 km hartzen ditu eta oso-osorik Bizkaitik igarotzen da. Bertatik, aldiriko eta eskualdeko trenez gain, salgaien zerbitzuak ere igarotzen dira.
FEVEk EAEn dituen geltokien irisgarritasunaren diagnostikoa hurrengo trenbide korridoreen inguruan egituratzen da:
3.1. Bilbo-Balmaseda-Leon aldirikoen eta eskualdekoen korridorea
3.1.1. Kanpoko irisgarritasuna
Geltokira iristeko oinezkoentzako ibilbidea oso kalteturik dago Bizkaian FEVEren trenbide trazatua igarotzen den hainbat hirigunetan. Ikusi da alde ikaragarria dagoela funtzionaltasunaren eta joan-etorrien segurtasunaren aldetik Hiriburuaren eremuaren eta gainerako hiriguneen ar
tean. Zentzu honetan, geraleku ugari kokaleku zail batean dago, errepidearen ondoan eta ibilgailuen trafiko biziko zonetan, espaloiez babestutako oinezkoentzako ibilbiderik gabe. Neurri batean, hirigintzaren aldetik ingurunearekiko apurtuta geratzen diren ekipamenduak dira.
Oinezko inguruneetan oztopo fisiko garrantzitsuak egotearen testuinguru honetan, ar
e zailagoa da geltokien hiri ingurunea ukimeneko elementuekin –zerrendak– seinaleztatzeko beharra aipatzea, horien bitartez ikusmen urritua geltokiaren kokalekurantz bideratzeko.
3.1.2. Barruko irisgarritasuna
Idatz zati honek irisgarritasunaren hurrengo alderdien gaineko azterketa biltzen du:
– Geltokirako sarbidea.
– Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria.
– Zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena.
– Informazioa emateko eta txartelak saltzeko mahaiak.
– Altzariak.
– Komunak.
– Informazio eta komunikazio sistemak.
3.1.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Korridoreko ekipamendu gehienek geltokira iristeko ar
rapalak dituzte, eta haien funtzionaltasuna ezberdina da kasu bakoitzean.
Orokorrean, ar
rapalek ez dute eskubanda bi aldeetan, garaiera bikoitzean eta ibilbide osoan zehar, nahiz eta luzeraren, peraltearen eta maldaren aldetik haietako batzuk funtzionaltzat hartzerik dagoen. Beste zenbaitetan, ar
rapala horiek iristezinak dira erabat eta haien erabilera errazterik zegoen eskura egondako espazioa aprobetxatu izan balitz haiek luzatu eta zabalduta egiteko.
Eraikinei dagokienez, zera adierazi behar da: atondora iristeko ateek sarreran mailarik izaten ez badute ere, horiek estuak izaten dira eta orri bikoitzekoak, eta horrek zaildu egiten du mugikortasun urriko pertsonen igarotzea.
3.1.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Ziurrenik, FEVEren korridore osoan gehien kalteturiko irisgarritasun alderdia da. Horrela, hurrengo traba fisikoak ageri direla egiaztatu da: babes barandarik edo eskubanda egokiturik gabeko malda malkartsuko ar
rapalak, eskailera tarte ar
riskutsuak, trenbideen gainazaletik derrigor igaro beharra saihestuko duen elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik ez dago, eta abar.
Bestalde, zera egiaztatu ahal izan da: korridoreko geralekuak nasa bakarrekoak badira ere, gainazaletik igaro beharraren gaia adierazgarria da oraindik, izan ere, kasu askotan, oinezkoentzako kanpoko ibilbideak behartu egiten du trenbideak gurutzatzera nasara iristeko.
Kasu deigarrienetariko bat Bilboko Ametzolako geltokiarena da. Orain dela gutxi berriztatutako ekipamendua da, sestra beheratuan kokatzen da eta bere instalazioak FEVEk eta ADIFek partekatzen dituzte. Ekipamendu honetan, FEVEri dagokion alderdian ez dago nasara iristeko igogailurik.
Geltokietako atondoak oztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, toki berdin horiek ez dute ukimen zerrendarik ikusmen urritua ematen diren zerbitzuetara bideratze aldera.
Galtzadako eta Basurtuko geltoki berrietan ageri diren ate automatikoek ez dute seinaleztapen horizontaleko bandarik kontraste kromatiko egokiarekin. Automatismo horrek igarotze denbora nahikoa eman behar die haietatik igarotzen diren pertsonei.
3.1.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, zoladurak propietate egokiak ageri ditu gogortasunaren, trinkotasunaren eta irristatzeen aurkako ezaugarrien aldetik, bai atondoetan, bai nasetan.
Nasetako segurtasun seinaleztapenari dagokionez, gehienetan zerrenda kromatikoa dago, baina ez dago botoien ukimen zoladurarik.
3.1.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
FEVE geltokien ezaugarria da, normalean, enpresa eragileko langilerik ez edukitzea ar
retarako. Halaber, ar
retarako eta jendeari txartelak saltzeko mahaiak ez daude behar bezala egokituta mugikortasun urriko pertsonentzat.
3.1.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Ekipamendu guztiek ez dute gutxieneko altzari multzoa joan-etorrian eraginkortasuna eta ergonomia bermatzeko.
FEVE geltokietan dagoen eserleku modeloak ez ditu betetzen, orokorrean behinik behin, eska daitezkeen irisgarritasun parametro guztiak, zehazki eserlekuek bizkarra eta beso-euskarriak edukitzea garaiera egokian (>0,45 m) lurrarekiko. Aldiz, ikusi ahal izan da eserlekuak EAEko beste trenbide lineetakoak baino garaiera altuagoan kokatzen direla.
Bestalde, ez dago berariazko eserleku erreserbarik mugikortasun urriko pertsonentzat geltokietan, eta euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago.
Ikusi ahal izan da bidaia baliogabetzeko gailuek zabalera handiagoko igarobidea eduki ohi dutela, gauzak garraiatzen dituzten pertsonentzat, gurpil aulkian daudenentzat, eta abarrentzat berariaz egina. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da gailu hauen irekiera eta itxiera mekanismoak kontrolatzea, horren bitartez mugikortasun urriko bidaiariak igarotzeko aukera duela bermatzeko.
Autosalmentako makina modeloa nahiko modernoa da, baina oso funtzionaltasun gutxikoa. Gauzak horrela, ordaintzeko zirrikituak altuegi kokatzen dira (>1,20 m) eta makina ez dago egokiturik ikusmen urrituen taldeak erabiltzeko. Makinak, geltoki askotan, ateen atzean kokatzen dira eta horrek ere ez du haien erabilera errazten.
3.1.2.6. Komunak
Ez da ohikoa FEVEko geltokiek komun higieniko publikoak edukitzea eta, halakorik baduten kasuetan, horiek ez daude behar bezala egokituta.
3.1.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Korridoreko geltoki garrantzitsuenek (Bilbo, Basurtu, Irauregi, Sodupe, Zalla eta Balmaseda) sistema dinamikoak dituzte bidaiariari informazio akustikoa eta bisuala emateko.
Gainerako instalazioetan ez da informazio estatikoko paneletan ageri den informazioa ez den bestelako komunikaziorik ematen. Zentzu horretan, irakurketaren plano bisualak eta informazio zutoinetan jasotako edukien tamainak ez dute bermatzen erabiltzaile guztiak hartara iritsi eta hura irakurri ahal izango dutenik.
3.2. Bilbo-Santander eskualde korridorea
Santanderrerantz doan eskualde korridorean sartuta dauden FEVEren EAEko geltokiek duten irisgarritasuna banan-banan aztertuz gero, emaitza komun batzuk ikus daitezke eta horiek jarraian azalduko dira:
Kasu gehienetan, Ar
angurenetik Santanderrerantz doan linea funtzionaltasun gutxiko geltokietatik igarotzen da horiek kokatzen diren hiriguneentzat, izan ere, horietara iristeko beharrezkoa da ibilgailu pribatuan joatea.
Gainerakoan, eraikin gehienak itxita dituzten geltokiak dira, ar
reta eskaintzeko enpresa eragileko langilerik gabekoak eta pertsonak itxaron behar duen bitartean gutxieneko erosotasuna eta babesa edukiko dituela bermatzeko elementurik gabekoa: altzariak, atondoa, markesina, eta abar.
Instalazio hauek ageri dituzten gainerako gabezia nagusiak hurrengoetan zehazten dira:
– Eraikin itxiak. Ate estuengatik eta zoladura eskasagatik kaltetutako joan-etorria.
– Ez dago nasen ar
teko joan-etorria ahalbidetzeko eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik. Trenbide-pasaguneak egoera eskasean daude.
– Egokitu gabeko altzariak. Euskarri iskiatiko osagarriak falta dira.
– Ikusmen urrituentzako segurtasun eta gida seinaleztapenik ez dago, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.
– Komunikazioko eta informazioko sistema dinamikoen hornidura eskasa da.
3.3. Ibilgailuen irisgarritasuna
FEVE Plan Estrategikoa 2012 delakoarekin bat etorriz, enpresa erosten ar
i den unitate mugikor berriak hornituta datoz punta-puntako azken sistemekin, horien bitartez mugikortasun urriko pertsonaren erabateko irisgarritasuna bermatzeko.
Material ibiltari berriak ar
rapalak ditu, kotxea eta nasa lotuz eta autonomiaz iristea erraztuz. Modernitate gutxieneko aleak pixkanaka egokituz joango dira, ar
rapala mugikor hauek berenganatzearen bitartez.
FEVEk EAEn egiten dituen aldiriko zerbitzuak 3600 Serieko unitate mugikorrekin egiten dira (10 ibilgailu) eta, orokorrean, irisgarriak dira nasaren eta trenaren ar
teko erlazioan, nahiz eta kurban dauden geltokietan ar
azoren bat ager dezaketen. Ar
rapalarik gabeko material ibiltaria da, nahiz eta, aipatutako Plan Estrategikoari jarraiki, espero daitekeen ar
rapala horiek pixkanaka instalatzen joango direla.
Ekitaldi honetatik aurrera –2010–, eskualde zerbitzuak 2700 Serieko 12 UTrekin ematen dira. Material ibiltari horrek sarbide ar
rapalak ditu mugikortasun urriko pertsonentzat, barrualdean toki zabala joan-etorria autonomoa izateko, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako tokiak, ainguratzeak gurpil aulkientzat eta laguntzailearentzako eserlekua.
2700 Seriearen irisgarritasunaren ezaugarriak hauek dira:
Bidaiarien sarbidea:
– Elektrikoki martxan jartzen diren orri bikoitzeko ateen bitartez sartzen da, eta 1.000 mm-ko zabalera duen igarobidea libre uzten da.
– Kotxe bakoitzak sartzeko ate bana du alde bakoitzean.
– Erreiaren buruan zoruaren garaiera 1.050 mm-koa da.
Eremurako sarbidea mugikortasun urriko pertsonentzat:
– Elektrikoki martxan jartzen den ar
rapala baten bitartez sartzen dira; ar
rapala hori gidariaren postutik zabaltzen da interesdunak aldez aurretik hala eskatzen badu.
– Ar
rapala eskaera alaka duten ar
gi sakagailuen eta erliebe sinboloak dituztenen bitartez egiten da; horiek barrualdean nahiz kanpoaldean kokatzen dira, eremuetara sartzeko mugikortasun urriko pertsonentzako jarri diren ateen ondoan hain zuzen.
3.4. Ondorioak
Lehenik eta behin, aztertutako irisgarritasun alderdiei dagokienez, ikusi ahal izan da funtzionaltasun eta segurtasun alde adierazgarria dagoela hiriburuaren guneari zerbitzua ematen dioten geltokien eta gainerakoen aldean.
Bilboko guneak geltoki modernoen multzoa hartzen du, orain dela gutxi berriztatu direnak. Horiek, Ametzolako kasu ulertezinean salbu, irisgarriak dira oztopo fisikoak deuseztatzeari dagokionez.
Gainerako lineek baldintza eskasetan dauden geralekuak sartzen dituzte, eta horiek ar
azoak ageri dituzte sarbideetan, biziguneetatik urrun daude eta gabezia garrantzitsuak dituzte ergonomiaren, segurtasunaren eta funtzionaltasunaren gaietan.
Horrela, ikus daiteke nasa askok ez dutela itxaronaldian gutxieneko erosotasuna bermatzeko elementu funtzionalik: altzariak, babeserako markesinak, itxaroteko atondoak, eta abar.
Bestalde, jada esan den moduan, geraleku ugari kokaleku ibiltezin batean dago, errepidearen ondoan, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan, iristea zaila den ingurune naturaletan, eta horrek zaildu egiten du oinezko joan-etorria ia edozein pertsonarentzat.
Azpiegiturak ageri dituen gainerako gabezia nagusiak hurrengoetan zehazten dira:
– Eraikin itxiak edo haietara iristea zaila dutenak: orri bikoitzeko ate estuak.
– Ez dago nasen ar
teko joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa ahalbidetzeko eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik.
– Altzariak ez daude egokiturik eta, beraz, ez dute bermatzen erabilera unibertsala.
– Mugikortasun urriko pertsonentzat berariazko multzorik gabeko eserlekuak; euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago.
– Ikusmen urrituentzako ukimen seinaleztapenik ez dago, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.
– Bidaiariarentzako komunikazio eta informazio sistemen hornidura eskasa da: ez dago megafoniarik ez eta teleadierazgailurik ere; informazio estatikoko zutoinak daude baina ez dira irisgarriak pertsona guztientzat.
4. ETS / Euskotren Trenbide Sarea
ETSk kudeatzen duen trenbide trazatua zabalera metrikokoa da eta 186 km-ko luzera du EAE osoan. 85 bide bakarrekoa da, eta horrek handicap garrantzitsua dakar ustiapen eraginkorra bultzatu nahi denean. Gaur egun, linea bikoizteko jarduerak egiten ar
i dira eta horrek esan nahi du etorkizunean hobekuntza adierazgarria egongo dela bidaiarien trenbide trafikoen maiztasunean.
Euskal herri-administrazioaren eskumeneko trenbide lineak EAEn zeuden trenbide linea ezberdinen pixkanakako integrazio prozesuaren emaitza dira. Horren ondorioz, heterogeneotasun handia sortu zen korridore berriak eratu zituzten geltokien ezaugarrietan, kokalekuan, neurrietan eta irisgarritasun mailan. Horrek guztiak tipologia sorta zabala azaltzea eragin zuen, sare osoarentzako eredu uniforme bat gabe.
ETS/EuskoTrenen irisgarritasunaren diagnostikoa egituratu egiten da hurrengo trenbide korridoreen inguruan, eta bertan aldiriko eta eskualdeko garraio zerbitzuak eskaintzen dira:
– Bilbo Atxuri-Donostia Amara eskualde korridorea.
– Lasarte Oria-Hendaia (Topoa) aldirikoen linea.
– Deustu Bilbo-Lezama (Txorierri) aldirikoen linea.
– Bilbo Atxuri-Bermeo (Urdaibai) aldirikoen linea.
4.1. Bilbo Atxuri-Donostia Amara eskualde korridorea
Bilbotik Donostiara doan trazatuaren zati bat Urdaibaiko eta Lasarte Oria-Hendaiako aldirikoen zerbitzuek partekatzen dute.
Aldiriko bi linea horien irisgarritasunari buruzko berariazko diagnostikoa egiten ar
i garenez, eskualdeko korridorean gai honetan ageri diren gabeziak azpimarratzeko unean lehentasuna eman zaio partekatu gabeko tartearen balorazioari, hau da, Amorebieta geralekuaren eta Usurbil geltokiaren ar
tean dagoen horren balorazioari.
Ezer baino lehen, beharrezkoa da azpimarratzea korridore honetan behin-behineko egoeran dagoen geltoki multzo bat dagoela, zenbait tartetan bikoizketa eta lurperatze jarduerak egiten ar
i direlako.
Esku-hartze hauek eragindako geltokiak, nagusiki, hauek dira:
– Durango: Linea lurperatzen ar
i da Durango-Traña (Abadiño) tartean.
– Ar
dantza Eibar: Geltoki berria eraikitzen ar
i dira eta San Lorentzo (Elgoibar) eta Unibertsitatearen (Eibar) ar
tean dagoen tartea bikoizten ar
i dira.
– Aia-Orio: trenbide saihesbidea egiten ar
i dira eta geltoki berria eraikitzen ar
i dira.
4.1.1. Kanpoko irisgarritasuna[22]
Herrigune garrantzitsuetan ikusi ahal izan da esku-hartzeak behar dituzten oinezkoentzako inguruneak daudela. Esku-hartze horiekin ibilbidearen funtzionaltasuna eta segurtasuna hobetu behar dira, kaletik garraio ekipamenduraino. Instalazioetako batzuk oztopoak ageri dituzte kanpoko oinezkoentzako ibilbideetan, eta horiek mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria baldintzatzen dute: ar
rapala malkartsuak, kale estuak, babesteko espaloirik gabeko eremuak eta ar
gi gutxikoak, ibilgailuen trafiko biziko tokiak, eta abar. Gabeziak dituzte bereziki Ermua-Eibar tartean dauden geltokietara oinez iristeko sarbideek.
Aipatutako ekipamenduez gain, jarraian datorren udalerri zerrendak kanpoko sarbide zailak ditu ere:
– Durango (geltokiaren ingurunea behin-behineko egoeran dago lurperatzeko obrak direla-eta).
– Zaldibar.
– Ermua.
– Eibar.
– Elgoibar.
– Usurbil.
Aipatutako gabeziek, nagusiki, irisgarritasun fisikoarekin zerikusia duten oztopoei heltzen badiete ere, modu berean aipa daiteke idatz zati honetan kanpoko oinezko ibilbideak egokitzea falta dela ikusmen urrituen taldeak dituen beharretara, izan ere, ez dute zoladuraren gainean gidatzeko elementurik (ukimen zerrendak) geltokietan orientazio izateko.
4.1.2. Barruko irisgarritasuna[23]
Idatz zati honek irisgarritasunaren hurrengo alderdien gaineko azterketa biltzen du:
– Geltokirako sarbidea.
– Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria.
– Zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena.
– Informazioa emateko eta txartelak saltzeko mahaiak.
– Altzariak.
– Komunak.
– Informazio eta komunikazio sistemak.
4.1.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Askotan, eraikinera edo ekipamendura iristeko bide nagusia eskailera tarte baten bitartez egiten da, nahiz eta ohikoa den ia geltoki guztiek ar
rapalen bitartez iristeko sarbide osagarriak edukitzea.
Hala ere, ar
rapala hauek ez daude, orokorrean, behar bezala egokiturik. Gauzak horrela, malda desegokiak daudela ikusi da, bi aldeetan eta ibilbide osoan zehar eskubandak eduki gabe.
4.1.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Ikusi da ekipamendu askotan elementu mekanikoak eta eraikuntzakoak falta direla mugikortasun urriko pertsonak nasetara joaten direnean eta haien ar
tean mugitzen direnean joan-etorri segurua eduki dezaten.
Ohikoa da nasetara iristeko bidean trenbideen gainazaletik derrigor igaro beharra dakarren pasagune bat egotea eta ondoren malda malkartsuko ar
rapala baten bitartez igo behar izatea –egokitzapen txarrekoa normalean–. Ibilbide hau, ar
riskutsua izateaz gain, zaila ere bada mugikortasun zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.
Hori dela eta, derrigorrezkoa da esku hartzeko berariazko plan bat garatzea, eta horren bitartez horiek deuseztatzea gaineko edo azpiko bestelako pasabideak sortuz, edo, bestela, horietako zoladura hobetzea metal-kautxuko lurzoruak jarriz eta egungo egurrezko edo hormigoizko igarobideak ezabatuz.
Gainazaleko pasabidearen zoladuraren kalitatea bereziki gatazkatsua den alderdi bat da segurtasunaren alorrean, tren guztiak gelditzen ez diren geltokietan (ibilbide luzeko trenak, merkataritzakoak).
Nasen beste ezaugarri ar
riskutsu bat eraiki zirenean eman zitzaien estutasuna edo ondoren eragindako estutasuna (oztopoak egoteagatik) da; horrek nabarmenki ar
eagotzen du ar
riskua mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorrian, batez ere pertsona hori gurpil aulki jakin batzuen erabiltzaile bada. Inguruabar hori errepikatu egiten da eta salaketaren xede izan da ezgaitasunen bat duten pertsonen taldeen aldetik Eibar, Errenteria eta Pasaiako geltokietan.
4.1.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Atondoetako eta nasetako zoladurari buruz esan daiteke, orokorrean, ezaugarri egokiak ageri dituela gogortasunari, trinkotasunari eta irristatzeen aurkako propietateei dagokienez. Alderdi honetan, jada aipatu den bezala, geltoki batzuetako trenbide-pasaguneak dira lehentasunezko esku-hartze plana behar dutenak.
Hala eta guztiz ere, egoera txarrean dagoen edo propietate eskasak dituen zoladura duten nasen adibide batzuk ematen dira.
Bestalde, irudietan ikus daitekeen bezala, nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena ikusmen urrituentzat: zerrenda kromatikoa eta botoien ukimen zoladura.
4.1.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Erantsitako taula ikusita, egiazta daiteke Atxuri-Usurbil tarteko sei geltokitan bakarrik daudela erabiltzaileen beharrak atenditzeko langileak. Horri gehitu egiten badiogu atondo eta nasa gehienetan komunikazio interfonoak daudela, murriztu egiten da jendearentzako ar
reta mahaiak jartzeko beharra eta, aldi berean, horrek ezinbesteko bihurtzen du autosalmentako makinak irisgarritasun unibertsaleko parametroetara egokitu beharra.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Atxuri | EZ | NO | BAI | EE |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE |
Amoreb. | BAI | EZ | BAI | BAI |
Euba | EZ | EZ | EE | EE |
Durango | EZ | EZ | EZ | EE |
F.Landako | EZ | EZ | EE | EE |
Traña | EZ | EZ | EE | EE |
Berriz | EZ | EZ | EE | EE |
Zaldibar | EZ | EZ | BAI | EE |
Mallabia | EZ | EE | EE | EE |
Ermua | BAI | EZ | BAI | EE |
Errotaberri | EZ | EZ | EE | EE |
S. Lorentzo | EZ | EZ | EE | EE |
Unibertsit. | EZ | EZ | EE | EE |
Amaña | EZ | EZ | EE | EE |
Ardantza | BAI | EZ | EE | EE |
Eibar | BAI | EZ | BAI | EE |
Azitain | EZ | EZ | EE | EE |
Elgoibar | EZ | EZ | BAI | EE |
Toletxeg. | EZ | EZ | EE | EE |
Altzola | EZ | EZ | EE | EE |
Mendaro | EZ | EZ | BAI | EE |
Deba | EZ | EZ | EZ | EE |
Arroa | EZ | EZ | EE | EE |
Zumaia | BAI | EZ | BAI | EE |
Zarautz | BAI | EZ | BAI | EE |
S. Pelaio | EZ | EZ | EE | EE |
Aia-Orio | EZ | EZ | EE | EE |
Usurbil* | EZ | EZ | EE | EE |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: EuskoTren.
Hala eta guztiz ere, jarduera printzipio gisa, beharrezkoa da ar
reta mahaiak egokitzea enpresa eragileko langileek atenditutako geltokietan.
Bestalde, adierazi daiteke orokorrean leihatiletara iristeko bidea oztopoetatik libre dagoela. Aitzitik, atondoko zoladurak ez du hankaz ukitzeko zerrendarik geltokian ematen diren zerbitzuetarantz eta han dauden elementuetarantz gidatzeko.
4.1.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Jarraian, aztertutako korridoreko altzari elementu nagusien irisgarritasun ezaugarriak xehatzen dira:
a) Eserleku modelo anitzak, irisgarritasuneko parametroak betetzea bermatzen ez dutenak: zenbait kasutan ez dute bizkarrik, ezta beso-euskarririk ere, eta, besteak beste, haien kokalekua desegokia da –baxuegi daude–. Ondorioz, pertsonak horietara iristeko egin behar duen mugimendua handiegia da.
b) Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
c) Bidaia baliogabetzeko gailuek igarotzeko zabalera egokia dute mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko. Itxitako geltoki guztiek dute, gutxienez, mugikortasun urriko pertsonentzako 800 mm-ko igarobidea. Geltoki berri guztietan daude mugikortasun urriko pertsonentzako bi igarobide eta azkenekoak 900 mm-koak dira. Hala eta guztiz ere, makina baliogabetzailetik igarotzeko denbora muga kontrolatzea beharrezkoa da, izan ere, ar
azoak eragin ditzake mugikortasun urriko pertsonen igarotzean.
d) Autosalmentako makinak: bi modelo dago, baina ez dira erabat irisgarriak erabiltzaile guztientzat. Batetik, esan daiteke ordainketa egiteko zirrikituak garaiera desegokian daudela (>1,20 m), eta horrek ez du erosketa autonomoa errazten. Bestetik, erosketarako eta ordainketarako prozedura operatiboak ez daude ikusmen urrituentzat egokiturik.
4.1.2.6. Komunak
Komun higienikoen kasuan, "komuna den kabinaren" modeloa da azkenaldian ETSren geltokietan instalatzen ar
i direna. Nahiko modelo funtzionala da; eragozpen nagusitzat du erabilera denbora, 15 minutura mugaturik dagoena. Hori eskasa izan daiteke mugikortasun urriko pertsonentzat, batez ere gurpil aulkiak erabiltzen dituztenak badira.
Jarraian, korridoreko geltokiak gorabehera xehatzen da komun higienikoen zerrenda:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Atxuri | BAI | BAI |
Bolueta | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | BAI |
Ariz | EZ | BAI |
Zuhatzu | EZ | BAI |
Usansolo | EZ | BAI |
Bedia | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | BAI |
Amoreb. | EZ | BAI |
Euba | EZ | BAI |
Durango | BAI | BAI |
F. Landako | EZ | EZ |
Traña | EZ | EZ |
Berriz | BAI | BAI |
Zaldibar | EZ | EZ |
Mallabia | EZ | EZ |
Ermua | BAI | BAI |
Errotaberri | EZ | EZ |
S. Lorentzo | EZ | EZ |
Unibertsit. | EZ | EZ |
Amaña | EZ | EZ |
Ardantza | EZ | BAI |
Eibar | BAI | BAI |
Azitain | EZ | EZ |
Elgoibar | EZ | BAI |
Toletxeg. | EZ | EZ |
Altzola | EZ | EZ |
Mendaro | EZ | BAI |
Deba | BAI | BAI |
Arroa | EZ | EZ |
Zumaia | EZ | BAI |
Zarautz | BAI | BAI |
S. PelaIo | EZ | EZ |
Aia-Orio | EZ | BAI |
Usurbil* | BAI | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
Erantsitako taula ikusita, egiazta daiteke lineako geltokietatik bederatzik komun higienikoak dituela. Komun horien egokitzapen eta funtzionaltasun maila aldatu egiten da ekipamendu batetik bestera.
Hauek dira "egokitutzat" jotako komun batzuk agerian dituzten gabezietako batzuk:
– Konketen garaiera.
– Barra finkoak edukitzea (eta ez jaitsi daitezkeenak).
– Ateak barrualdera irekitzea.
– Funtzionaltasun gutxiko krisketak.
– Maniobrak egitea errazten ez duen toki eskasa barruan.
– Komunak itxirik egotea ohikoak irekita daudenean. Komun publikoak irekita egon behar dira talde guztientzat.
4.1.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian datorren taulak Bilbo-Usurbil korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEADI. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Amoreb. | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | EZ |
Euba | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Durango | EZ | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
F.Landako | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Traña | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Berriz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zaldibar | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Mallabia | EZ | EE | EE | EE | EZ | EZ | ||
Ermua | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errotaberri | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
S. Lorentzo | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Unibertsit. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Amaña | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Ardantza | BAI | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Eibar | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Azitain | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Elgoibar | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Toletxeg. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Altzola | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Mendaro | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Deba | EZ | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Arroa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Zumaia | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zarautz | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
S. Pelayo | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Aia-Orio | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usurbil* | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: Eusko Tren.
Informazio estatikoari dagokionez, beharrezkoa da adieraztea honek garrantzi handiagoa duela informazio dinamikoko sistemarik ez duten instalazioetan. Kasu askotan, egiaztatu ahal izan da informazioaren kokalekuak, irakurketaren plano bisualak eta edukien tamainak ez dutela bermatzen instalazioaren erabiltzaile guztiak hartara iritsiko direnik eta irakurri ahal izango dutenik.
[22] Eskumen oharra: kaletik garraio ekipamenduraino dagoen oinezko ibilbidearen irisgarritasuna udal administrazioaren eskumena da (udalena, alegia).
[23] Eskumen oharra: ETS garraio ibilgailurako sarbidean irisgarritasun unibertsala egongo dela bermatzeaz ar
duratzen den erakunde publikoa da, eta horretarako azpiegiturak egokitzen ditu (sarbideak, igarobideak, eraikinak, nasak). Bestalde, EuskoTren erakunde eskumenduna da instalazioetan ematen diren zerbitzuen eta dauden elementuen erabilera funtzionaltasunaren alorrean (altzariak, leihatilak, autosalmentako makinak...).
4.2. Lasarte Oria-Hendaia korridorea
Lasarte Oria-Hendaia linea, Topo gisa ezagunagoa, irisgarritasun azterketa xehatu baten xede izan zen jada 2007. urtean. Ar
razoia Gipuzkoan garraioaren irisgarritasun diagnostikoaren txostena egitea izan zen (Gizloga, 2007).
Gaur egun, korridore hori berriztatze eta modernizazio prozesu batean dago; trazatua bitan zatitzera zuzendutako jarduerak gauzatzen ar
i dira –Fanderia-Oiartzun tartea–, geltoki berriak eraikitzen –Altzan, Intxaurrondon, Loiolako erriberetan– eta jada existitzen direnak birmoldatzen eta berriro diseinatzen –Oiartzun, Herrera, Añorga–. Horiek, inolako zalantzarik gabe, aldatu egingo dute goitik behera zerbitzuen eraginkortasunaren agertokia, aldirikoen maiztasuna eta, ondorioz, baita korridorean atenditutako herriguneetako eskaera ere, nabarmenki hobetuz.
Aldirikoen trazatua 18 geltokik eratuta dago:
– Instalazio gehienak (10 geltoki) gainazaleko instalazioak dira, hau da, geltokiko atondoaren eta nasaren ar
tean pasagune erako erlazioarekin.
– Bi geltoki lurpekoak dira: Anoeta eta Lugaritz, eta biak Donostian kokatzen dira.
– Gainerakoak beheratutako edo goratutako sestran kokatzen dira: Errekalde, Loiola, Herrera, Pasaia, Galtzaraborda eta Irun Kolon.
4.2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Azpiegitura berriztatzeko prozesuan erabat murgilduta dauden honetan, geltoki berriak eta modernoagoak sortzearekin amaituko dena –%100ean irisgarri–, bereziki garrantzitsua izango da oinezkoen ibilbidearen erabateko irisgarritasuna bermatu ahal izatea kaletik garraio ekipamenduraino.
Testuinguru horretan, azpimarratzekoa da oraindik irisgarritasun gabeziak daudela instalazioen kanpoko inguruneetan. Horietako batzuk islatu ziren jada 2007ko diagnostiko Txostenean.
Esanahi berezia izateagatik, bi egoera bereziki deigarri suertatzen da:
– Irun erdiguneko geltokiko nasara iristeko dagoen bestelako ibilbide hondatua. Honen garrantzia ar
e adierazgarriagoa da kontuan hartuz gero ez dagoela igogailurik sarrera nagusiko atondoa (Kolon pasealekua) eta nasa komunikatzeko.
– Gaintxurizketako geralekura oinez iristeko bidea ar
riskutsua da. Babeseko espaloirik ez duen ibilbidea da, N-I errepidearekin paraleloan igarotzen dena. Galtzada horrek ibilgailuen trafiko bizia jasaten du egunero.
Beste korridore batzuetan gertatu bezala, Lasartetik Hendaiara bitarteko geltokien gertueneko oinezko inguruneetan ez dago gida elementurik –hankaz ukitzeko zerrendak–, ikusmen urrituei garraio ekipamendua topatzea ahalbidetzeko.
4.2.2. Barruko irisgarritasuna
4.2.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Egokitu gabe dauden ar
rapalak nahiz automatizatu gabeko ateak egotea, estuak eta mugikortasun urriko pertsonarentzat mugimenduak egitea zailtzen dutenak, dira lineako geltokietara iristerakoan gehien errepikatzen diren alderdi negatiboetako batzuk.
4.2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Lasarte-Hendaia korridoreak beste trenbide linea batzuetako instalazioetan dauden nasarako irisgarritasun eta segurtasun ar
azoak errepikatzen ditu.
Lehen ere aipatu den moduan, bereziki deigarria da Irun Erdiguneko geltokiaren egoera. Linea osoan bidaiari eskari handiena duen ekipamenduetako bat da, eta bertan ez dago igogailurik mugikortasun urriko pertsonak atondotik nasara egin behar duen joan-etorria segurtasunezkoa eta autonomoa izango dela bermatzeko. Nasara iristeko eskailerak erabili behar dira, edo, bestela, pasatzeko oso egokia ez den bestelako ibilbide bat.
Bestalde, Bizkaian baino neurri txikiagoan bada ere, lineak gainazaleko pasagune batzuk ditu eta horiek mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorriaren funtzionaltasuna mugatzen dute, aldi berean bere segurtasuna eta gainerako erabiltzaileena baldintzatuz.
Nasen beste ezaugarri ar
riskutsu bat eraiki zirenean eman zitzaien estutasuna edo ondoren eragindako estutasuna (oztopoak egoteagatik) da; horrek nabarmenki ar
eagotzen du ar
riskua joan etorriak egiterakoan, batez ere pertsona gurpil aulki jakin batzuen erabiltzaile bada.
4.2.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, atondo eta nasetako zoladurak ezaugarri egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzeen aurkako gaitasunari dagokienez. Aitzitik, linea zeharkatzen duten trenbide-pasagune batzuetako zoladurak lehentasunezko eta presazko esku-hartze plan bat behar du.
Azkenik, egiaztatu ahal izan da geltoki batzuetan segurtasun seinaleztapena falta dela nasetan: hankaz ukitzeko botoiak eta zerrenda kromatikoa.
4.2.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Lasarte-O | BAI | EZ | BAI | EE |
Errekalde | EZ | EZ | EE | BAI |
Añorga | EZ | EZ | EE | NP |
Lugaritz | EZ | BAI | BAI | BAI |
Amara | EZ | EZ | BAI | EE |
Anoeta | BAI | EZ | BAI | BAI |
Loiola | EZ | EZ | BAI | BAI |
Herrera | BAI | EZ | BAI | BAI |
Pasaia | EZ | EZ | BAI | BAI |
Galtzarab | BAI | EZ | BAI | BAI |
Errrenteria | BAI | EZ | BAI | EE |
Oiartzun | EZ | EZ | EE | EE |
Gaintxurizk | EZ | EZ | EE | EE |
Bentak | EZ | EZ | BAI | EE |
Belasko | EZ | EZ | BAI | EE |
Irun Kolon | BAI | EZ | BAI | EE |
N. zubia | EZ | EZ | BAI | EE |
Hendaia | BAI | EZ | BAI | EE |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
"Topoaren" korridorea eratzen duten 18 geltokietatik 6 bakarrik daude langileren batek atendituta. Zerbitzatutako sei horiez gain, beste zortzik interfono bitartez komunikatzeko sistemak dituzte.
Instalazio modernoagoetan izan ezik, atenditutako ekipamenduek ez dute behar bezala egokituriko ar
reta mahairik, hau da, garaiera gutxiagoko tartearekin eta sakontasun egokiko zokoarekin.
Orokorrean leihatiletara iristeko bidea oztopoetatik libre badago ere, atondoetako zoladurak ez du hankarekin ukitzearen bitartez gida izango den zerrendarik eta horiek ikusmen urrituak gidatzen dituzte geltokian ematen diren eta bertan dauden zerbitzu eta elementuetara.
4.2.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Atenditu gabeko ekipamenduetan ar
e garrantzitsuagoa da autosalmentako makinak eta bidaiak baliogabetzeko makinak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren parametroei jarraiki.
Garraio txartelak emateko makinen erabilera mugatzen duten ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Adinekoek erabiltzeko konplexuak dira. Erosketa prozesuan ez dago ahozko laguntzarik.
– Ez daude egokiturik ikusmen urrituek erabiltzeko. Ez dituzte berekin goi-erliebeko ukimen sistemak, makrokaraktereak, eta abar.
– Ordainketa egiteko zirrikituak behar baino altuago daude (>1,20 m).
Instalazioetan ageri diren eserleku modeloetatik bakar batek ere ez ditu erabat asetzen irisgarritasunaren gaian ar
audiak finkaturiko parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
Bidaia txartelak baliogabetzeko gailuek igarotzeko zabalera egokia dute mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da igarotze horren denbora erregulatzea, horrela mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonen joan-etorria erraztu ahal izateko.
4.2.2.6. Komunak
Topoaren korridorean komun higienikoak dituzten geltokien zerrenda biltzen duen taula erantsi da:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Lasarte-O | BAI | BAI |
Errekalde | EZ | EZ |
Añorga | EZ | EZ |
Lugaritz | BAI | BAI |
Amara | BAI | BAI |
Anoeta | EZ | BAI |
Loiola | EZ | BAI |
Herrera | EZ | BAI |
Pasaia | EZ | BAI |
Galtzarab | EZ | BAI |
Errrenteria | EZ | BAI |
Oiartzun | EZ | BAI |
Gaintxurizk | EZ | EZ |
Bentak | EZ | BAI |
Belasko | EZ | BAI |
Irun Kolon | BAI | BAI |
N. Zubia | EZ | EZ |
Hendaia | EZ | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
18 geltokietatik 4k bakarrik du komun publikoa. Komun horien egokitzapen eta funtzionaltasun maila aldatu egiten da ekipamendu batetik bestera. Beharrezkoa da azpimarratzea, komun publikoak izanez gero, komun egokituak ohiko komunak dauden irekiera edo itxiera egoera berdinean egon behar direla.
4.2.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Lasarte-Hendaia korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Lasarte-O | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errekalde | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ |
Añorga | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Lugaritz | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Amara | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Anoeta | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Loiola | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | EZ |
Herrera | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Pasaia | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Galtzarab | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errrenteria | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Oiartzun | EZ | EZ | NP | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Gaintxurizk | EZ | EZ | NP | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Bentak | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Belasko | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Irun Kolon | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
N. Zubia | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Hendaia | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: Eusko Tren.
Geltoki guztiek dute megafonia Postu Zentral (PZ) batetik, nahiz eta horrek ez duen berez esan nahi trenen iritsiera eta irteera iragartzen denik. Teleadierazgailuei dagokienez, esan egin behar da horiek herrigune garrantzitsuenak atenditzen dituzten geltokietan instalaturik daudela.
Ondorioz, informazio dinamikoko sistemarik ez dagoen geltoki horietan, azpimarratu egin behar da garrantzitsua dela informazio estatikoa erabiltzaile guztientzat irisgarriak eta irakurgarriak izango diren formatuetan ematea.
4.3. Deustu-Lezama (Txorierri) korridorea
Txorierriko zerbitzua etenda dago Deustuko eta Alde Zaharreko geltokien ar
tean eta hala egongo da datozen hiru urteetan ere. Ar
razoia Bilboko metroko 3. linea eraikitzeko lanak dira.
Horregatik, irisgarritasun diagnostikoari uztartutako ondorioek ez dute berariazko aipamenik sartzen esku-hartze tarte horretan –Deustu eta Alde Zaharra– sartutako geltokiei buruz. Hala eta guztiz ere, eranskinen idatz zatian ekipamendu hauetako bakoitzaren irisgarritasun egoerari buruzko ikuskatze fitxak bildu dira.
Korridore honen ezaugarria da geltoki oso zaharrak edukitzea, irisgarritasunaren gaian gabezia ugarirekin.
4.3.1. Kanpoko irisgarritasuna
Hiri inguruneetako ezaugarri funtzionalak ezberdinak dira ekipamendu batzuetatik beste batzuetara, baina, orokorrean, lineako geltoki ugarik ez du egokituriko ibilbiderik haietara iristeko. Ezaugarritzat dute industria inguruneetan kokaturik egotea, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan, malda malkartsuko ibilbideetan, galtzadarrizko zoladura edukiz, eta abar.
Puntu honetara iritsita, aipatzekoa da hiri lurzoruaren gainean ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik, horien bitartez ikusmen urrituek geltokien kokalekua topatu ahal izan dezaten.
4.3.2. Barruko irisgarritasuna
4.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Herrigune nagusietan salbu, Txorierriko korridoreko ekipamenduek ez dute eraikinik. Orokorrean, atondorako sarbidea kaletiko pasagune batetik egiten da, kanpotik joan-etorriak egitea errazten duen oztoporik gabeko sarrera garbien bitartez.
Aitzitik, kontrako adibide gisa, Lezamako geltokia adierazi behar da. Atentziorik ez duen ekipamendu baten aurrean gaude, eta bertako atondora kanpotik iristeko ohiko ateak erabili behar dira, astunegiak direnak hain zuzen.
4.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Ibilgailura iristearekin batera, hau da gabezia gehien ageri dituen irisgarritasuneko beste alderdi bat.
Lineako ekipamendu asko nasa bakarrekoak dira. Oztopo nagusiak hauetan daude: nasara iristeko egokitu gabeko ar
rapalak egotean eta, funtsean, trenbideak gurutzatzeko gainazaleko trenbide-pasaguneak egotean. Horiek edozein pertsonaren segurtasuna jartzen dute ar
riskuan, haren mugikortasun maila zein den alde batera utzita.
Geltokietako atondoak oztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, espazio berdin hauek ez dute hankaz ukitzeko gida zerrendarik, kontraste kromatiko nabarmenekoak, horien bitartez ikusmen urrituei bertan dauden zerbitzuetara iristea ahalbidetzeko.
4.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltokietako atondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkakoa dute, baina inguruabar hori ez da nasetan ikusten. Zenbaitetan, zoladurak hain hondamen handia ageri du, mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorria ez duela batere errazten.
Nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena –zerrenda kromatikoa eta botoiez eratutako ukimen zerrenda–. Aplikatu beharreko ar
audiak exijitu egiten du nasaren ertza seinaleztatzeko zerrendak markatu egin behar direla jarraikako 50 cm-ko zabalera duen zerrenda tarte batekin eta hura irristatzeen aurkakoa, egitura berezikoa eta hori kolore fosforeszentekoa izan behar dela inguruko zoladurarekin kontrastatze aldera.
4.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Lineako geltoki gehienak atenditu gabeko instalazioak dira (15etik 12), beraz, alderdi honetan irisgarritasunaren gainean egindako azterlana ez da bereziki adierazgarria. Edonola ere, beharrezkoa da aipatzea erabiltzaileari ar
reta emateko langileak dituzten geltokietan leihatilak garaiera baxuagoan jarritako tarte egokitu bat eduki behar duela.
Jarraian erantsi den taulak erakutsi egiten du zein den erlazioa zerbitzatutako geltokien eta komunikazio sistemen banaketaren –interfonoaren bidez– ar
tean Txorierriko lineako geltokietan.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Deustu | EZ | EZ | BAI | EE |
Unibertsitatea | EZ | EZ | BAI | BAI |
Matiko | EZ | EZ | BAI | BAI |
Zumalak | EZ | EZ | BAI | BAI |
A. Zaharra | BAI | EZ | BAI | BAI |
Ola | EZ | EZ | BAI | EE |
Sondika | BAI | EZ | BAI | BAI |
Larrondo | EZ | EZ | BAI | EE |
Elotxelerri | EZ | EZ | BAI | EE |
Derio | BAI | EZ | BAI | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ | EE | EE |
Zamudio | EZ | EZ | BAI | EE |
Kurtzea | EZ | EZ | EE | EE |
Lezama | EZ | EZ | BAI | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
Orokorrean, leihatilara iristeko bidea ez dago baldintzatuta oztopoekin.
4.3.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Geltokietako altzariek garbi islatzen dute instalazioek bizi duten zahartze egoera eta, horrekin batera, irisgarritasun eta ergonomiaren alorreko gabezia.
Beste korridore batzuetan bezala, eserleku modelo anitz topatu dugu, eta horiek ez dituzte erabat betetzen indarreko ar
audiak exijituriko parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
Txartelak baliogabetzeko dauden gailuek igarotzeko zabalera egokia (800 mm gutxienez) uzten dute gutxienez, mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazte aldera. Aipatzekoa da garrantzitsua dela mugikortasun urriko pertsonari igarotzeko denbora gehiago ematea, hark joan-etorria segurtasunez eta funtzionaltasunez egin ahal izan dezan.
Autosalmentako makinei dagokienez, atenditu gabeko geltokietan garrantzi handiagokoak, ikusi da linean EuskoTrenek erabili ohi dituen bi modeloak daudela.
Modelo modernoak, zaharra baino askoz ere funtzionalagoa bada ere, garaiera desegokian ditu ordainketa zirrikituak (>1,20 m) eta ez dago egokituta ikusmen urrituentzat.
4.3.2.6. Komunak
Txorierriko korridoreko geltokiek, agian aldirikoen linea bat izateagatik, ez dituzte komun higieniko publikoak beren instalazioetan.
Erantsi den taulak korridoreko komun zerrenda jasotzen du:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Deustu | EZ | BAI |
Unibertsitatea | EZ | EZ |
Matiko | EZ | BAI |
Zumalak | EZ | BAI |
A. Zaharra | EZ | BAI |
Ola | EZ | EZ |
Sondika | EZ | BAI |
Larrondo | EZ | BAI |
Elotxelerri | EZ | EZ |
Derio | EZ | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ |
Zamudio | EZ | EZ |
Kurtzea | EZ | EZ |
Lezama | EZ | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
4.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Txorierriko korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Deustu | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | BAI | EZ | EZ |
Unibertsitatea | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
Matiko | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Zumalak | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
A. Zaharra | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | BAI |
Ola | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Sondika | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Larrondo | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Elotxelerri | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Derio | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | BAI |
Lekunbiz | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Zamudio | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | BAI | EZ | EZ |
Kurtzea | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lezama | EZ | EZ | BAI | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
ML - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu | ||||||||
ML - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik |
Iturria: EuskoTren.
Instalazio gehienek ahozko komunikazio sistema bat instalaturik dute –interfono bidez–. Halaber, instalazio nagusiek informazioa megafoniaz eta teleadierazgailuen bitartez eskuratzeko sistema akustikoak eta bisualak dituzte.
Informazio estatikoari dagokionez, panelen kokalekuak, plano bisualak eta edukien tamainak ez dute askotan errazten erabiltzaile guztiak hurbiltzea eta hura irakurri ahal izatea.
4.4. Bilbo-Bermeo (Urdaibai) korridorea
Urdaibaiko korridoreak geltokiak partekatzen ditu ibilbidean Bilbotik Donostiarantz doan eskualdeko linearekin. Horrela, Bilbo Atxuri-Lemoa tartea bi lineek partekatzen dute.
Urdaibaiko linearen ezaugarria da heterogeneoa izatea. Batetik oso geltoki modernoak ditu –orain dela gutxi berriztaturikoak– eta horiek irisgarritasun unibertsalaren printzipioak betetzen dituzte; aitzitik, bestalde, linea kostarantz hurbildu ahala, egoera kaskarrean dauden nasak dituen geraleku multzoa ikusten hasten da, hirikoak ez diren inguruneetan, eta pertsonak joan-etorrian behar dituen gutxieneko erosotasun, segurtasun eta eraginkortasun baldintzak ez dituzte bermatzen.
4.4.1. Kanpoko irisgarritasuna
Geltokien inguruan oinezkoentzako dauden bideen ezaugarria da, askotan, malda malkartsuko ar
rapalak edukitzea, ibilgailuen trafiko biziko eremuetan kokatzea eta babesteko espaloirik ez edukitzea edo gainazaletik derrigor igaro beharreko trenbide-pasaguneak zeharkatu behar izatea.
Txorierriko linean gertatzen zen moduan, aipatzekoa da geltokien ondoko hiri inguruneetan ez dagoela gida izateko ukimen elementurik, horien bitartez ikusmen urrituak ekipamenduen kokalekurantz bideratzeko.
4.4.2. Barruko irisgarritasuna
4.4.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Korridorean ekipamendu askok ez du eraikin bat eta bidaiaria egoteko eta hari ar
reta emateko atondo bat. Horrelakorik dagoen kasuan, askok ohiko ateak mantentzen dituzte sarbideetan eta horiek ez dira oso funtzionalak izaten, estuak direlako eta, zenbaitetan, itxita egoten direlako.
4.4.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen ar
teko joan-etorria
Ibilgailura iristearekin batera, nasen ar
teko joan-etorria da ETSk irisgarritasunaren gaian ageri duen ar
azo garrantzitsuenetariko bat.
Urdaibaiko geltoki eta geraleku ugari nasa bakarrekoak dira. Hala eta guztiz ere, ekipamendu ugarik ez du elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko nasetara joaterakoan edo batetik bestera ibili behar denean, modu horretara bideak derrigor zeharkatu beharra saihesteko. Egoera hau oso ar
riskutsua da edozein pertsonaren segurtasunerako, bere mugikortasun maila zein den alde batera utzita.
Geltokietako atondoak oztopoetatik libre daude eta maniobrak egiteko behar besteko aukera ematen dute intereseko puntuetara joan-etorri autonomoa bermatzeko. Aitzitik, toki berdin horiek ez dute ukimen zerrendarik ikusmen urritua ematen diren zerbitzuetara bideratze aldera.
4.4.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, geltoki eta nasetako zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkako propietateak dituena da. Gabezia nagusiak gai honetan trenbide-pasaguneetako zoladuraren egoeratik datoz.
Nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena –zerrenda kromatikoa eta botoiez eratutako ukimen zerrenda–.
4.4.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Erantsitako taulak erakutsi egiten du Boluetako geltokia bakarrik dagoela EuskoTreneko langileek atendituta Urdaibai linean. Gainerako ekipamenduetatik garrantzitsuenek bakarrik dute eragiketak kudeatzeko zentroarekin komunikatzeko interfonoa.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE |
Amoreb. geral. | EZ | EZ | EE | EE |
Zugastieta | EZ | EZ | EE | EE |
Muxika | EZ | EZ | EE | EE |
Lurgorri | EZ | EZ | EE | EE |
Gernika | EZ | EZ | BAI | EE |
Institutua | EZ | EZ | EE | EE |
Forua | EZ | EZ | EE | EE |
Bust-S.Kri | EZ | EZ | EE | EE |
Bust-Axpe | EZ | EZ | BAI | EE |
Bust-Itxas* | EZ | EZ | EE | EE |
Mundaka** | EZ | EZ | BAI | EE |
Bermeo | EZ | EZ | BAI | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
Orokorrean, leihatilara iristeko bidea ez dago baldintzatuta oztopoekin.
4.4.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
ETSko beste korridoreak aztertu direnean deskribatu bezala, EuskoTrenen altzariak hainbat modelotakoak dira eta horien funtzionaltasun maila kokalekutzat duten ekipamenduaren garrantziaren eta hark duen berriztatze mailaren ar
aberakoa da.
Linean zehar eserleku aniztasunaren isla topatzen da, eta horiek, ar
razoi batzuengatik edo beste batzuengatik, ez dituzte erabat betetzen ar
audiak irisgarritasunaren gaian finkatu dituen parametroak. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago geltokietan, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
Beste korridore batzuetan bezala, txartela baliogabetzeko gailuek igarotzeko behar besteko zabalera dute (800 mm gutxienez) gurpil aulkiaren erabiltzaile diren pertsonei, haur kotxeekin doazenei, gauza handiak garraiatzen dituztenei, eta abarri igarotzea errazteko. Hala eta guztiz ere, baliogabetze gailuetan igarotzeko finkatu den gehieneko denbora tartea zaindu egin behar da, mugikortasun urriko pertsonak behar adina denbora izan dezan.
Egiaztatu da EuskoTrenek autosalmentako bi makina modelo dituela linean. Aurreko azterketetan ere esan den bezala, modeloetatik bakar batek ere ez ditu oso-osorik betetzen indarreko ar
audiak irisgarritasunerako jarritako parametroak.
4.4.2.6. Komunak
Urdaibaiko aldirikoen lineak Bilbo-Donostia eskualde zerbitzuarekin partekatzen du ibilbidearen zati bat. Ar
razoi hori dela eta, ohikoagoa da geltoki garrantzitsuek komun higieniko publikoak edukitzea.
Korridorean komun higienikoak dituzten geltokien zerrenda biltzen duen taula erantsi da:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Atxuri | BAI | BAI |
Bolueta | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | BAI |
Ariz | EZ | BAI |
Zuhatzu | EZ | BAI |
Usansolo | EZ | BAI |
Bedia | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | BAI |
Amoreb. geral. | EZ | BAI |
Zugastieta | EZ | BAI |
Muxika | EZ | BAI |
Lurgorri | EZ | EZ |
Gernika | BAI | BAI |
Institutua | EZ | EZ |
Forua | EZ | EZ |
Bust-S.Kri | EZ | EZ |
Bust-Axpe | EZ | EZ |
Bust-Itxas* | EZ | BAI |
Mundaka** | EZ | BAI |
Bermeo | BAI | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
EuskoTren "komuna den kabina" motako komun egokitua instalatzen ar
i da geltokien kanpoaldean. Beste instalazio batzuetan komunak ekipamenduan bertan sartzen dira.
4.4.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Urdaibaiko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Amoreb. geral. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zugastieta | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Muxika | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Lurgorri | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Gernika | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Institutua | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Forua | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-S.Kri | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-Axpe | EZ | EZ | BAI | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Bust-Itxas* | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Mundaka** | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bermeo | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: EuskoTren.
Geltoki garrantzitsuenek bakarrik dute instalaturik pertsonari laguntzeko ahozko komunikazio sistema bat –interfono bidezkoa–. Halaber, ekipamendu nagusiek informazio dinamikoko sistemak dituzte: megafonia eta teleadierazgailuak.
Informazio estatikoari buruz, berriro ere azpimarratu egin behar da panelen kokalekuak, irakurketaren plano bisualak eta edukien tamainak ez dutela askotan errazten hartara hurbildu eta irakurri ahal izatea. Formatuak ez dira irisgarriak erabiltzaile tipologia guztientzat.
4.5. Ibilgailuen irisgarritasuna
Inolako zalantzarik gabe, hau da ETS sarean irisgarritasun unibertsala bermatzeko dagoen handicap handiena, bai Bizkaian, bai Gipuzkoan.
Nasa-trena erlazioan dagoen bereizketa zokoak ("gap"), ezberdina dena gainera aztertutako nasa gorabehera eta UTen pisuaren eta gurpilen higaduraren ar
abera (plataformaren garaiera), baldintzatu egiten du mugikortasun urriko pertsonen joan-etorrien eraginkortasuna.
ETS-EuskoTren lehentasunezko tratamendua ematen ar
i da alderdi honi.
Ibilgailuari erantsitako ar
rapala ezkutagarria[24] duen material mugikor berria eskuratzea eta jada badauden materialak egokitzea derrigorrezko gaiak dira garraio ibilgailuaren irisgarritasuna unibertsala izango dela bermatzeko.
EuskoTrenen parke mugikorrak, gaur egun, hurrengo aleak ditu:
– UT 200: 20 alez eratutako flota da, eta Durangaldeako, Kostaldeko eta Topoko lineetan ematen dute zerbitzua.
– UT 300: bi ibilgailuko 12 ale; jende gehien ibiltzen den garaian konbinazio bikoitzean ibiltzen dira. Gehienek Txorierriko linean ematen dute zerbitzua.
– UT 3500: merkataritza ustiategian EuskoTrenek dituen unitate zaharrenak dira. Hiru ibilgailuko 15 unitatez eratutako seriea. Zerbitzua ematen dute Kostaldeko, Eibar-Ermuako eta Urdaibaiko lineetan.
Egungo UTen irisgarritasunari dagokionez, hurrengo ezaugarriak aipatu daitezke:
Bizigarritasuna:
– Unitate guztiek dute gurpil aulkientzat egokitutako toki bat. Tren bakoitzeko ainguratzeak dituen toki bat bakarrik dagoen ar
ren, plataforma guztiek dute behar besteko tokia bakoitzean bi gurpil aulki aparkatzeko.
– Ibilgailuen kaxa mugikorraren zabalerak (2.200 mm) eta eserlekuen konfigurazioak galarazi egiten dute gurpil aulkiek joan-etorria egitea trenen barrualdetik.
– Ez dago eserleku lehentasunik mugikortasun urriko beste pertsona talde batzuentzat: adinekoentzat, haurdun dauden emakumeentzat...
Informazioa:
– Megafonia sistemak eta teleadierazgailuak daude trenen %85etan.
– Ahoz eta bisualki informazioa ematen da loturen eta geldialdien gainean, eta informazio hori behar besteko aurrerapenarekin ematen da.
– Trena-nasa erlazioa irisgarriago den tokiari buruzko informazio espresa falta da nasetan (bereizketa zoko txikiagoa).
Hustuketa:
– Mugikortasun urriko pertsonentzat ez dago husteko bide espliziturik.
Jarraian datorren taulak EuskoTrenek egun duen flotaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen ditu, ibilgailu barrualdeko irisgarritasun baldintzei dagokienez:
Seriea | Kopurua | Megafonia | Teleadierazg. | MUP plaza |
200 | 20 | BAI | BAI (%80) | BAI |
300 | 12 | BAI | EZ | BAI |
3500 | 15 | BAI | BAI | BAI |
EuskoTrenen konpromisoa %100 irisgarria izango den flota edukitzea da 2015. urterako. Helburu hori lortze aldera, ibilgailu parkea berriztatzen ar
i da pixkanaka, hain zuzen ere hurrengo jarduera egutegiari jarraiki:
– Material ibiltari berria hartzea (30 ale), oso-osorik 3500 Seriea ordezkatzeko eta 200 Seriearen ordezkapena neurri batean egiten hasteko. 2011-2013 aldirako aurreikusi da (1. fasea).
– Bigarren fase batean (2013-2015) 200 Seriea ordezkatuko da, 20 unitate gehiago sartuz.
2015erako, beraz, serie berriko 50 UT edukitzea espero da, erabat irisgarriak. Hemendik aurrera 300 Seriearen ordezkapenari ekingo zaio.
Ale mugikor berriek %100 betetzen dute irisgarritasunaren gaiko ar
audia, unitate barruan komun egokitua edukitzearena salbu. Ar
audiak bira egin ahal izateko exijitzen duen gutxieneko zabalera –1.500 mm– ezin da lortu zabalera metrikoko trenetan kutxa mugikorraren egitura-baldintzak direnak direlako. 1.200 mm-ko bira tokia eman daiteke bakarrik eta hori, egindako probak eta gero, badirudi funtzionala dela.
Serie berriko unitateen irisgarritasun ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Ar
rapala integratu erdi-automatikoak sartzeko ateetan.
– Ohartarazpena kanpoaldean ar
rapala mugitzen ar
i denean.
– Ateen identifikazio kromatikoa.
– Ohartarazpen akustikoak ikusmen urrituentzat eta ar
gi seinale distiratzailea entzumen zailtasunak dituzten pertsonentzat.
– Oztoporik gabeko diseinua bidaiarien mugikortasuna errazteko.
4.6. Ondorioen laburpena
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Legea aldarrikatu eta indarrean jarri zenetik, irisgarritasunaren hobekuntza mantsoa baina pixkanaka aurrerantz doana dela ikusi da ETS geltokietan.
EuskoTren XXI Plan Estrategikoa onesteak asmo handiko ekintza plana martxan jartzea eragin du hobekuntza jarduerak gauzatzeko eta Gipuzkoako eta Bizkaiko trenbide korridoreetako azpiegituraren eta material mugikorraren erabateko modernizazioa ekartzeko.
4.6.1. Gipuzkoa
Gipuzkoako egoerari ar
reta emanez gero, adierazi egin behar da egin diren eta egiten ar
i diren inbertsio garrantzitsuak eginda ere, oraindik oztopo fisiko eta komunikazioko garrantzitsuak daudela sareko geltokietan, eta horietako batzuk esku hartzeko prestazio plana behar dute.
Ibilgailu-nasa erlazioan espazio uniformetasuna falta da eta sare osoko irisgarritasun oztopo handi bezala azaltzen jarraitzen du horrek. Unitate mugikor berriak sartzeak, jada badagoen materiala pixkanaka egokitzearekin batera (atzeratzen den ar
rapala instalatzea), bermatu egin behar du etorkizunean ibilgailuaren irisgarritasuna unibertsala dela.
Joan-etorriak jatorritik destinora duen ar
rakastarentzat ez da bakarrik beharrezkoa ekipamenduan eta garraio ibilgailuan erabateko irisgarritasuna bermatzea; horrez gain, beharrezkoa da ere oinezkoen ibilbidea bermatu eta egokitzea bizitokitik azpiegiturara → irisgarritasun katea.
Hori dela eta, ezinbestekoa da Bilbo-Donostia eta Lasarte-Hendaia trenbide korridoreetako prestazioak osorik hobetzearekin batera, lineak hartzen dituzten udalerrietako udalak paraleloan jardutea gabeziak dituzten, segurtasunik ez duten eta oso ibilgarriak ez diren oinezko sarbideak egokitzeko, izan ere, oraindik ere badira horrelakoak.
Irisgarritasunaren gaian topatutako gainerako gabeziak hurrengoetan zehazten dira nagusiki:
– Gainazaleko pasagune ugari dago bi korridoreetan, eta horrek segurtasun falta handiko egoerak sortzen dizkio edozein erabiltzaileri. Zenbait kasutan, pasagune horiek kontserbazio egoera tamalgarrian daude, zoladura oso hondaturik edukiz.
– Beharrezkoa da eraikin batzuetako sarbideak egokitzea, ate automatizatuak instalatuz eta kaletik iristeko ar
rapalak egokituz (arrapala luzatzea eta garaiera bikoitzean jarritako eskubandak ibilbide osoan zehar).
– Ikusmen urrituentzako ez dago seinaleztapenik, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere. Hori ar
e ar
azo larriagoa da eraikuntzaren aldetik estuak diren edo estutasun hori oztopoak jartzeagatik eragin zaien nasetan.
– Informazio estatikoaren kokalekua desegokia da eta hura eskaintzeko erabiltzen diren formatuak ez dira irisgarriak erabiltzaile guztientzat. Informazio sistemen hornidura nahikoa ez dela egiaztatu da.
– Altzariak ez daudela egokituta ikusi da, nagusiki eserlekuak eta autosalmentako makinak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
4.6.2. Bizkaia
Bizkaiko zonaldeko egoerari buruz, aipatu egin behar dugu bai Txorierriko lineak, bai Urdaibaikoak heterogeneotasun handia ageri dutela beren instalazioetako irisgarritasun mailan, eta hori eredu diren geltokiak –berriztatu berriak– oinarrizko elementu funtzionalik (ergonomia) gabeko geralekuekin batera agertzearen ezaugarria da.
Inguruabar hori bereziki islatzen da Urdaibaiko korridorean, trazatua kostako udalerrietara hurbildu ahala. Geralekuak zaharkituta daudela ikusten da eta ez direla oso funtzionalak bidaiarientzako zerbitzuei dagokienez, eta hori uda garaiko eskaria altuagoa izaten bada ere.
Urdaibaiko korridorea:
Txorierriko korridorea:
Geltoki eta geralekuen inguruko oinezkoentzako tokiak kalteturik daude hainbatetan. Iristeko ibilbideak trenbide-pasaguneak eta trafiko biziko galtzadak igaro behar ditu, eta hori guztia kanpoko ibilbidean gutxieneko segurtasuna emateko elementurik gabe egiten da (espaloia, zebra-bideak, gaineko pasabideak / lurpekoak).
Bi lineetako geltoki eta geralekuak gainazaleko hainbat igarobidek zeharkatzen ditu, eta bereziki ar
riskutsua da nasara iristeko edo geltokira sartu edota hartatik irteteko dagoen oinezko ibilbideak horiek gurutzatzera behartzen duenean. Gainera, ikusi ahal izan da askotan trenbide-pasagune horietako zoladura kontserbazio egoera kaskarrean dagoela.
Gertaera horren ondotik eraikuntza elementuen edo elementu mekanikoen falta azpimarratu behar dugu, horien bitartez erabiltzaileari nasetara joatean edo haien ar
tean mugitzen denean joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko.
Bestela, gainerako gabeziak hurrengo alderdietan zehazten dira nagusiki:
– Ikusmen urrituak gidatzeko eta haien segurtasunerako dagoen seinaleztapena ez da nahikoa, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.
– Egokitu gabeko altzariak: autosalmentako makinak ez dira irisgarriak erabat. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.