Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
1. Metodologia
1.2. Elkarrizketa biografikoak egitea eta aztertzea: bizi-historiak
Elkarrizketa horien bidez honakoak ezagutu nahi dira:
– Mendetasuneko egoeran dauden pertsonen, zaintzaile nagusien edo familia inguruneko pertsonen bizi esperientziak.
– Legediak haien bizi kalitatean izan ahal izan dituen ondorioak.
Elkarrizketa bakoitzean batez ere honako kontuei heldu zaie:
– Legearen aplikazioagatik egoerak izandako aldaketak;
– prozeduran aurkitu ahal izan dituzten zailtasunak (mendetasuneko egoera onartzeko eskaeratik zerbitzua edo prestazioa esleitu arte);
– osasun, gizarte zerbitzu, hezkuntza edo mendekotasuna babesteko sistemek eskaintzen dituzten baliabideetatik, dauzkatenak edo izan dituztenak.
– arretan antzemandako hutsuneak;
– eguneroko esperientziak eta aurkitutako oztopoak.
Bost elkarrizketa egin ditugu:
– mendetasuneko egoeran dagoen adineko pertsona;
– mendetasuneko egoeran egon eta ezgaitasuna duten adingabeen zaintzaile nagusia;
– mendetasuneko egoeran dauden adineko pertsona biren familia inguruneko zaintzailea;
– mendetasuneko egoeran egon eta ezgaitasun fisikoa duen adineko pertsona;
– gaitz mentala duen pertsona.