EuskaraLa aplicación de la ley de promoción de la autonomía personal y atención a la dependencia en la CAPV2012-07-271.2. Elkarrizketa biografikoak egitea eta aztertzea: bizi-historiakElkarrizketa horien bidez honakoak ezagutu nahi dira:- Mendetasuneko egoeran dauden pertsonen, zaintzaile nagusien edo familia inguruneko pertsonen bizi esperientziak.- Legediak haien bizi kalitatean izan ahal izan dituen ondorioak.Elkarrizketa bakoitzean batez ere honako kontuei heldu zaie:- Legearen aplikazioagatik egoerak izandako aldaketak;- prozeduran aurkitu ahal izan dituzten zailtasunak (mendetasuneko egoera onartzeko eskaeratik zerbitzua edo prestazioa esleitu arte);- osasun, gizarte zerbitzu, hezkuntza edo mendekotasuna babesteko sistemek eskaintzen dituzten baliabideetatik, dauzkatenak edo izan dituztenak.- arretan antzemandako hutsuneak;- eguneroko esperientziak eta aurkitutako oztopoak.Bost elkarrizketa egin ditugu:- mendetasuneko egoeran dagoen adineko pertsona;- mendetasuneko egoeran egon eta ezgaitasuna duten adingabeen zaintzaile nagusia;- mendetasuneko egoeran dauden adineko pertsona biren familia inguruneko zaintzailea;- mendetasuneko egoeran egon eta ezgaitasun fisikoa duen adineko pertsona;- gaitz mentala duen pertsona.