Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.3. Ebazpen maila balorazio fasean
3.3.1. Ekitaldi bakoitza ixterakoan ebatzitako balorazioak
Honako taila eta grafikoetan ekitaldi bakoitza ixteko egunean mendetasuneko egoera onartzeko eskaera espedienteetan balorazio fasean zegoen ebazpen maila erakutsiko dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dauzka 2007 eta 2008ri dagozkien datuak, beraz, 2009ri buruzkoak baino ez dizkigu eman.
EBAZPEN MAILA BALORAZIO FASEAN 2007KO ABENDUAREN 31N | ||||
Guztira | Egindako balorazioak abenduaren 31n | Egin gabeko balorazioak abenduaren 31n | Ebatzi gabekoen % abenduaren 31n | |
Araba | 6.041 | 5.909 | 132 | 2,18 |
Bizkaia | 12.952 | 11.960 | 992 | 7,66 |
EBAZPEN MAILA BALORAZIO FASEAN 2008KO ABENDUAREN 31N | ||||
Guztira | Egindako balorazioak abenduaren 31n | Egin gabeko balorazioak abenduaren 31n | Ebatzi gabekoen % abenduaren 31n | |
Araba | 4.637 | 4.446 | 191 | 4,12 |
Bizkaia | 13.323 | 12.322 | 1.001 | 7,51 |
EBAZPEN MAILA BALORAZIO FASEAN 2009KO ABENDUAREN 31N | ||||
Guztira | Egindako balorazioak abenduaren 31n | Egin gabeko balorazioak abenduaren 31n | Ebatzi gabekoen % abenduaren 31n | |
Araba | 3.562 | 3.540 | 22 | 0,62 |
Bizkaia | 13.199 | 12.442 | 757 | 5,73 |
Gipuzkoa | 14.022 | 13.264 | 758 | 5,4 |
GUZTIRA | 30.783 | 29.246 | 1.537 | 4,99 |
Ikusten denez, Bizkaiko Foru Aldundiak kolapso moduko bat izan zuen lehenengo urte bietan. Egoera 2009an hobetu zen. Arabari dagokionez, egiteke geratutako lanak 2008an nabarmendu ziren, eta 2009an, aldiz, ebatzi gabeko balorazioen ehunekoak ez zuen ia garrantzirik izan.
2009an, Gipuzkoan, abenduaren 31n, eskatutako balorazioen %5,40 ebazteke zeuden.
3.2.2. Balorazio faseari lotutako alderdi kualitatiboak
Azkenik, 2007ko urtarrilaren batetik (AMAL indarrean sartu zen unea) 2010eko uztailaren 1 arte baloratu diren pertsona guztien kopuruari buruzko datuak jaso ditugu, baita baloratzeko zain dauden eskatzaileei dagozkienak ere.
BALORAZIO FASEKO EBAZPEN MAILA 2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE | ||||
Eskatzaileak | Baloratutako pertsonak | Baloratu gabeko pertsonak | Baloratu gabeen % 2010eko uztailaren 1ean | |
Araba | 15.488 | 15.270 | 218 | 1,4 |
Bizkaia | 45.150 | 42.000 | 3.150 | 6,98 |
Gipuzkoa | 38.035 | 36.125 | 1.910 | 5,02 |
GUZTIRA | 98.673 | 93.395 | 5.278 | 5,35 |
Ikusten denez, Bizkaian, mendetasuneko egoera onartzeko eskabidea aurkeztu ondoren baloratu gabe jarraitzen dutenak %6,98 dira. Gipuzkoan apur bat gutxiago dira (%5,02). Arabako lurralde historikoak dauka indizerik onena: eskatzaileen %1,40 baino ez daude balorazioaren zain.