Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.6. Balorazioaren berrazterketak
Honako taula eta grafikoetan egindako berrazterketak ageri dira, lurralde eta urteen arabera, baita berrazterketa horiek egindako balorazio guztien gainean dakarten ehunekoa ere.
EGINDAKO BALORAZIOAK GUZTIRA | BERRAZTERKETAK | BERRAZTERKETEN % EGINDAKO BALORAZIOEN GAINEAN | |||||||
2007 | 2008 | 2009 | 2007 | 2008 | 2009 | 2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 5.909 | 4.446 | 3.540 | 780 | 319 | 299 | 13,2 | 7,17 | 8,45 |
Bizkaia | 11.960 | 12.322 | 12.442 | 10 | 306 | 1.780 | 0,08 | 2,48 | 14,31 |
Gipuzkoa | 16.076 | 17.467 | 13.264 | 114 | 2.754 | 5.184 | 0,71 | 17,76 | 39,08 |
EAE GUZTIRA | 33.945 | 34.235 | 29.246 | 904 | 3.379 | 7.263 | 2,66 | 9,87 | 24,83 |
2009ko ekitaldian ageri da berrazterketa ehunekorik handiena EAEn.
Araban aipatu ehunekoa 2008ko %7,17ren eta 2007ko %13,20ren artean mugitu da.
Bizkaiari dagokionez, ehuneko hori askoz txikiagoa izan zen 2007 eta 2008an, eta 2009an igoera handia gertatu zen: %14,31.
Gipuzkoak goranzko bilakaera dauka, eta 2008 eta 2009an igoera handiak gertatu dira. Horrela, 2009an egindako balorazioen %38,44 dagozkie berraztertzeko espedienteei. Gipuzkoako aldundiak adierazi duenez, "2008an pertsona baloratu asko daude eta, haien batez besteko adina dela-eta (80 urtetik gorakoa), larritzeagatik berrazterketa eskatzeko probabilitatea oso handia izaten hasi da".
Honako koadroan egindako berrazterketen izaera erakutsi dugu. Kolore horia Arabari dagokio, gorria Bizkaiari eta berdea Gipuzkoari.
BALORAZIOAREN BERRAZTERKETEN TIPOLOGIA | |||||
URTEA | 2007 | 2008 | 2009 | ||
Berrazterketak (eskaera motaren arabera) | Alderdi batek eskatuta | Araba | |||
Bizkaia | 10 | 306 | 1780 | ||
Gipuzkoa | 110 | 2304 | 3450 | ||
Ofizioz (ofiziozko berrazterketa + aldian behingoa) | Araba | ||||
Bizkaia | 0 | 0 | 0 | ||
Gipuzkoa | 4 | 450 | 1734 | ||
Berrazterketak (emaitzaren arabera) | Mendetasun gradu edo maila baxuago batera | Araba | 0 | 0 | 41 |
Bizkaia | 0 | 14 | 95 | ||
Gipuzkoa | 177 | 755 | 755 | ||
Mendetasun gradu edo maila handiago batera | Araba | 708 | 211 | 149 | |
Bizkaia | 0 | 193 | 997 | ||
Gipuzkoa | 93 | 1893 | 2898 | ||
Gradu edo maila bera | Araba | 72 | 108 | 109 | |
Bizkaia | 10 | 99 | 505 | ||
Gipuzkoa | 21 | 684 | 1531 |
Bizkaian, egindako berrazterketen %100 alderdi batek eskatuta egiten dira. Gipuzkoan, mota hori guztien %72,83 dira hiru ekitaldietan. Arabako aldundiak ez du informazio hori eman.
Arabako Foru Aldundiak jakinarazi digunez, "dagokion pertsonari kontrako irizpena jakinarazitakoan, desadostasuna egonez gero, haren erreklamazioari kasu egiten dio. Berraztertutakoan, zalantzarako elementuak daudela sumatuz gero, berriz deitzen zaio eskatzaileari eta erreklamazioa onetsia izan daiteke. Berraztertu ondoren, balorazioa zuzentzat jotzen denean, erreklamazioa ezesten da". 2007ko 780 berrazterketetatik, %90,77 mendetasun gradu edo maila altuagoa onartuz ebatzi ziren. 2008an, proportzio hori %66,14 arte jaitsi zen, eta 2009an, %49,83 arte. 2009an, beheranzko aldaketa dakarten berrazterketak egindako berrazterketa guztien %13,71 izan ziren. Adierazi digunez, 2007 eta 2008an onartutako erreklamazio gehienak eskatzaileak homologazioz lortutako balorazioarekin ados ez zeuden kasuetan gertatu ziren. Halako kasuetan, mendetasuna baloratzeko baremoa aplikatu behar izan zen balorazio hori egiteko.
Gipuzkoan, 2007ko 114 berrazterketetatik, %81,58 mendetasun gradu edo maila altuagoa onartuz ebatzi ziren. Gainontzeko %18,42k ez zuten aldaketarik ekarri. 2008an, berrazterketen %68,74k baino ez zuten mendetasun gradu/maila igo; izan ere, berrazterketen %6,43k onartutako gradu/maila jaitsarazi zuten. Ehuneko hori handitu egin zen 2009an, berrazterketen %14,56 izan baitziren.
Azkenik, Bizkaian, 2007ko berrazterketek, 10 besterik ez, ez zuten balorazio aldaketarik ekarri. 2008an, egindako 306 berrazterketen %63,07k hasierako balorazioaren gradu/maila igoarazi zuten eta 2009an, 1.780 berrazterketetatik %56,01k lehenago ezarritako gradu/maila igoarazi zuten.