5.1. Gai honi buruzko ezohiko txostena: EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan
class="2-2Texto">2010eko apirilean, EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan izeneko txostena eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko presidenteari. Ondoren, 2010eko ekainaren 23an aurkeztu zena Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Eskabideen Batzordearen aurrean.
class="2-2Texto">Txosten honek Eusko Legebiltzarraren eskaerari erantzuten dio, eta gizartean eztabaidatzen den eta kezka sortzen duen gai bati heltzen dio: nerabeen eta drogen arteko erlazio, askotan arazoak sortzen dituena.
class="2-2Texto">Kasu honetan, ez gaude ezezaguna egiten zaigun kasu baten aurrean. Izan ere, aurreko hainbat ikerlanetan aztertu den gaia da, gutxienez azken 25 urteetan.
class="2-2Texto">Argitaratutako ikerlan horietako gehienak epidemiologikoak dira eta adingabeek drogekin duten harremanaren bilakaera ezagutzeko behar diren datuak ematen dizkigute.
class="2-2Texto">Hori guztia hartu zen aintzat txosten honen ikuspegia eztabaidatzerakoan eta erabakitzerakoan. Arartekoaren txostenak datu horiek erabiltzen ditu, jada ezagunak direnak, baina harago joan nahi du: nagusiki, egoera aldakor horien aurrean erakundeek (tokikoak, autonomikoak…) ematen dituzten erantzunak aztertzen ditu, emaitzak zein diren, eragileek emaitza horri buruz duten iritzia zein den, sendotu edo hobetu beharreko jarduera ildoak zein diren… Beraz, haren ardatza –izenburuak berak adierazten duenez– erakundeen erantzuna da, euskal erakundeek kontsumo horien inguruan betetzen duten eginkizuna.Datuek erakusten dutenez, drogen eta nerabeen arteko erlazioa gero eta zabalagoa dago gure gizartean. Hala eta guztiz ere, ikasle gehienek noizbait drogak probatzen dituzten arren (batez ere tabakoa, alkohola eta c
annabisa), egia da gehienek ez dutela drogak aldizka kontsumitzen jarraitzen denbora aurrera joan ahala. Hortaz, garrantzitsua da desberdintzea noizean behin kontsumitzea, maiz kontsumitzea, arrisku larriarekin kontsumitzea, mendekotasuna... Zorionez, nerabe askok ez du drogarik kontsumitzen edo noizean behin kontsumitzen du, askotan garapen prozesuari lotuta, esperimentatzeko edo taldean sartzeko, kide berdina izanik. . Honek ez du esan nahi etorkizunean droga-mendekotasuna duen pertsona izango denik.
class="2-2Texto">Txostenak berezko izaera duten bi zati nagusi ditu: lehenengoa Datuei buruzkoa; eta bigarrena Iritziei buruzkoa, bertan jaso eta aztertu baititugu iritziak.
class="2-2Texto">Txostenaren amaieran, laburpen gisa, kapitulu batzuk daude (Ondorioak ataleko 8. kapitulua edo Arartekoaren Gomendioak izeneko 9. kapitulua adibidez. Gainera, kapitulu batean (7.) Europako zenbait herrialdetan burutu diren programen berri ematen da, jardun onen adibide modura.
class="2-2Texto">Datuak direlakoei dagokionez, txostenak ibilbide historiko bat egiten du gure inguruko kontsumo ereduen gainean (1. kapitulua), ondoko droga-mendekotasun planen azterketa egiten du (2. kapitulua), ikasleek kontsumitzen dituzten substantziei buruzko datu nagusiak laburbiltzen ditu (3. kapitulua) eta 4. kapitulutik aurrera, argi eta garbi desberdintzen ditu esku hartzeko "eremu" eta "esparru" nagusiak. Oro har, prebentzio unibertsala eta prebentzio selektiboa. Eta, bi esparru horien barruan eskolako, familiako eta komunitateko giroak; izan ere, inguru horietan biltzen da gazte jendea nagusiki.
class="2-2Texto">Iritziak zatiari dagokionez, 5.3 kapitulu edo atalarentzat arreta berezia eskatu nahi dugu: Kapitulu horretan nerabeen beren ahotsa bildu dugu. Hor nerabeek hainbat eta hainbat konturen gainean duten iritzia bildu dugu: zer den haientzat prebentzioa; nor den haien ustez toxikomanoa, zergatik kontsumitzen duten; drogak lortzea erraza zaien; adinak edo sexuak kontsumoan duen eragina; nola sailkatzen dituzte drogak "haiek", nola baloratzen dute eragile sozialen esku-hartzea (polizia, eskola, familia, hedabideak…). Gai honetan eta haiek tartean hartzen dituzten guztietan, oso garrantzitsua iruditzen zaigu adingabeen iritzia jasotzea: haien iritzia zuzenean ezagutzea. Txosten honen VII. txostenean –gure haurren eta nerabeen ahotsa–, txosten berezi honetan islatu ziren nerabeen iritzien laburpen bat bildu da.
class="2-2Texto">Nolanahi ere, jakina, beste gizarte eragile batzuen iritziak jasotzen ditu txostenak (5 eta 6. artikuluetan) hala nola familienak, irakasleenak eta adingabeekin lotutako beste gizarte erakunde batzuenak.
class="2-2Texto">Txostenak argi nabarmentzen duenez, bi arlo handitan egin behar dira hobekuntzak premiaz:
class="2-2Texto12-4">1) Arlo honetan lan egiten duten erakunde guztien arteko koordinazioa.
class="2-2Texto12-4">2) Prebentzio selektiboa gehiago garatzea, berariaz arrisku egoera berezian dauden nerabeen zenbait sektorerentzat.
class="2-2Texto">Arartekoaren lehen gomendioen ardatza, hain zuzen ere, bi arlo edo jarduera-ildo horiek dira.
class="2-2Texto">Txosteneko 9. kapituluan bildutako 21 gomendioak ondoko bloke hauetan daude egituratuta:
class="2-2Texto"> - Erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzko 5 gomendio: Barne mailako nahiz sektoreen eta erakundeen arteko koordinazioa hobetzea planteatzea lehentasunezko helburu gisa droga-mendekotasuneko hurrengo planetan; Droga-mendekotasunen Kontseilu Aholku-emailearen eraketa eta dinamika berrikustea; egon dagoen pertsonalaren prestakuntza eta trebakuntza hobea sustatzea eta erraztea; ebaluazioa programen diseinuan sartzea eta poliziaren esku-hartzerako berariazko protokolo komun bat ezartzea adingabeak tarteak direnean (1-5 gomendioak).
class="2-2Texto"> - Prebentzio selektiboko jarduerei buruzko 6 gomendio: prebentzio selektiboko programak garatzea arriskuan dauden herritarrengan hutsune psikosozialak eta gizarte-hezkuntzako hutsuneak gainditze aldera; kontsumo arazoak eta justiziaren arloko arazoak dituzten nerabeentzako programak garatzea; osasun mentaleko problemak dituzten adingabeentzako programak garatzea; bereziki arriskuan egon daitezkeen sektoreentzako programak garatzea; adingabeak eskubide osoekin gizarteratzea zailtzen dituzten gizarte-ekonomiako eta kulturako arazo eta zailtasun ugari biltzen diren zonaldeetan programa osoak garatzea eta adingabe nerabeentzako eta gazteentzako prebentzioko berariazko arreta baliabideei laguntzea, kontsumo arazoak edota jarrera arazoak badituzte eta prebentzio selektiboko programak haientzat onuragarriak ez badira. Horrelako baliabide berriak sortzea egon daudenak nahikoak ez badira (6-11. gomendioak).
class="2-2Texto"> - Eskola eremurako 3 gomendio: Erakundeen arteko konpromisoa lortzea (Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Ekintzaren artean) babes faktoreak indartzeko baterako estrategiarako; arreta berezia jartzea bereziki babesik ez duten herritarren sektoreak biltzen diren zentroetan, edo eskola porrot edo uzte tasa handienak biltzen diren zentroetan, eta LHI (egungo HLPI) ikastetxeetan burutzen diren eskolako prebentzio selektiboko programak baloratzea eta indartzea, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zentro batzuetan egin ahal izatea (12-14. gomendioak).
class="2-2Texto"> - Famili eremurako 3 gomendio: Familien prestakuntza, partaidetza eta konpromisoa sustatzea hainbat ekimenaren bidez, gurasoen eskolak edo beste antzeko batzuk; behar handienak edo arazorik handienak dituzten familiei laguntzea, baita bitartekotza programekin edo formulekin ere; kontsumo arazoak edota jarrera arazoak dituzten nerabeen eta gazteen familientzako berariazko arreta baliabideak bultzatzea, hain zuzen ere prebentzio selektiboko programek erantzun egokia ematen ez dutenean. Horrelako baliabide berriak sortzea egon daudenak nahikoak ez badira (15-17. gomendioak).
class="2-2Texto"> - Aisialdi eremurako 2 gomendio: Hainbat profesionalek aire zabalaren eta gizarte-kulturako animazioaren arloko lana onartzea eta bultzatzea, askotan baliabide gutxirekin eta bereziki sektore arazotsuekin lan eginda, eta prebentzio selektiboko programak garatzea nerabeak eta gazteak izaten diren aisialdi guneetan (18 eta 19. gomendioak).
class="2-2Texto"> - Nerabeen gizarte irudipenari eta partaidetzari buruzko 2 gomendio: Informazioa zaintzea eta koherentziarik eza galaraztea nerabeei heltzen zaizkien mezuetan, bereziki publizitatearen bidez eta hedabideen ematen den informazioaren bidez jasorikoetan, eta nerabeek eurentzako programetan eta ekimenetan parte-hartze handia izatea erraztea. Prebentzio eragile gisa duten eginkizuna indartzea (20 eta 21. gomendioak).