2.1. EAEko adingabeen egoeraren adierazle nagusiak
Atal honen helburua da EAEko haurren eta nerabeen egoerari buruzko ikuspuntu orokor bat ematea ahalik eta daturik eguneratuenen bidez (bigarren mailako iturrietatik hartuak), eta zenbaitetan, datu horien bilakaera historikoari arreta jarriz. Aipagarria da esparru horretako datu-bilduma gero eta zabalagoa dela, baina oraindik zenbait hutsune dituela zenbait gai edo errealitate jakinei buruz. Halaber, dauden datuak ez dira behar bezain erabilgarriak banaketa desegokiagatik edo banaketa ez datorrelako bat estatistika-eragiketen artean (horrek eragina du datuen alderagarritasunean), eta bilketa eta sistematizazioa ez delako nahikoa izan. Haurren eta nerabeen informazio-sistema bat behar da, parametro, irizpide eta adierazle partekatuak izango dituena, eta haurren esparruko eragile gehienek, gizarte- nahiz erakunde-eragileek, hala adierazten dute. Edonola ere, gure haurren eta nerabeen errealitatearen datu batzuk emango dira beren parametro nagusietan argazki bat balira bezala. Salbuespen bat egin da: ez dira jarraipen berezia behar duten egoeren datuak aurkeztu, egoera horiek laugarren kapituluan aurkeztuko baitira.
2.1.1. Demografia
2010. urtearen hasieran, 0 eta 17 urte arteko 330.594 pertsona bizi ziren EAEn; hau da, biztanleria osoaren %15,5. Lurralde historikoen arteko aldeak ez dira oso handiak. Gipuzkoan dago haur eta nerabeen ehuneko handiena (%16,4), eta Bizkaian, txikiena (%14,8). 1991. urtetik aurrera, 0 eta 17 urte arteko biztanleria pixkanaka txikituz joan da. Lehen biztanleriaren ia %22 zen, eta milurtekoaren lehen urteetan %14 izatera igaro zen. 2008. urtean, igoera txiki bat igarri zen eta biztanleriaren %15 baino gehiago izatera pasatu zen.
|
Biztanleak, guztira |
18 urte > biztanleak |
% zenbat adingabe erreferentziako biztanle guztietatik |
|
EAE |
1991 |
2.104.041 |
462.113 |
%21,9 |
---|---|---|---|---|
1995 |
2.084.996 |
384.416 |
%18,4 |
|
2001 |
2.082.587 |
307.840 |
%14,7 |
|
2010 |
2.138.590 |
330.594 |
%15,5 |
|
ARABA |
1991 |
272.447 |
64.050 |
%23,5 |
1995 |
275.801 |
54.041* |
%19,5 |
|
2001 |
286.387 |
43.750 |
%15,2 |
|
2010 |
310.562 |
48.299 |
%15,6 |
|
BIZKAIA |
1991 |
1.155.106 |
250.003 |
%21,6 |
1995 |
1.138.873 |
206.969* |
%18,1 |
|
2001 |
1.122.637 |
161.349 |
%14,3 |
|
2010 |
1.136.859 |
168.703 |
%14,8 |
|
GIPUZKOA |
1991 |
676.488 |
148.060 |
%21,8 |
1995 |
670.322 |
123.401* |
%18,4 |
|
2001 |
673.563 |
102.741 |
%15,2 |
|
2010 |
691.169 |
113.594 |
%16,4 |
(Iturria: Estatistikako Institutu Nazionala 1991-2001 urteak: Biztanle- eta Etxebizitza-errolda Martxoaren 1eko eta azaroaren 1eko datuak, hurrenez hurren. 1995. urtea: Biztanleriaren errolda arteko kalkuluak, 1991ko Errolda oinarri hartuta. 2010. urtea: Egungo biztanleriaren kalkuluak, 2001eko Errolda oinarri hartuta. Urtarrilaren 1eko datuak. Guk eginda).
* Lurralde historikoen araberako biztanle-banaketa dela-eta, ez dago informazio zehatzik 2002ko urtarrilaren 1era arte, biztanle-erroldak izan ezik (1991, 2001). 1995. urterako, EAE osoko 18 urtetik beherako biztanleen egiazko datuetan oinarrituta, biztanle horiek lurralde historiko bakoitzean nola banatuta zeuden kalkulatu da 1995ean lurralde historiko bakoitzeko 0 eta 19 urte bitarteko biztanleen banaketa-portzentajeak abiapuntu hartuta (Araba, %14,058, Bizkaia, %53,84 eta Gipuzkoa %32,10).
Pertsona horien %51 mutilak dira, eta %49, neskak. Adin-taldeei dagokionez ere banaketa orekatua dago. 0 eta 4 urte arteko haurrak dira talderik handiena, guztizko biztanleria adingabearen %27,54. Atzetik dituzten 5 eta 9 urte arteko taldea eta 15 eta 19 urte arteko taldea, talde horietako bakoitzak guztizkoaren %24 osatzen duelarik.
EAE | ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |||||||||
E | G | Guztira | E | G | Guztira | E | G | Guztira | E | G | Guztira | |
0 urte | 9.789 | 10.402 | 20.191 | 1.426 | 1.517 | 2.943 | 4.926 | 5.234 | 10.160 | 3.437 | 3.651 | 7.088 |
urte 1 | 9.795 | 10.377 | 20.172 | 1.401 | 1.480 | 2.881 | 5.021 | 5.327 | 10.348 | 3.373 | 3.570 | 6.943 |
2 urte | 9.438 | 9.994 | 19.432 | 1.321 | 1.392 | 2.713 | 4.843 | 5.134 | 9.977 | 3.274 | 3.468 | 6.742 |
3 urte | 9.444 | 9.980 | 19.424 | 1.332 | 1.402 | 2.734 | 4.845 | 5.118 | 9.963 | 3.267 | 3.460 | 6.727 |
4 urte | 9.415 | 9.940 | 19.355 | 1.341 | 1.407 | 2.748 | 4.826 | 5.092 | 9.918 | 3.248 | 3.441 | 6.689 |
5 urte | 9.658 | 10.222 | 19.880 | 1.384 | 1.458 | 2.842 | 4.946 | 5.228 | 10.174 | 3.328 | 3.565 | 6.864 |
6 urte | 9.056 | 9.597 | 18.653 | 1.304 | 1.383 | 2.687 | 4.629 | 4.895 | 9.524 | 3.123 | 3.319 | 6.442 |
7 urte | 9.022 | 9.535 | 18.554 | 1.353 | 1.357 | 2.710 | 4.600 | 4.893 | 9.493 | 3.069 | 3.282 | 6.351 |
8 urte | 8.810 | 9.337 | 18.147 | 1.331 | 1.405 | 2.736 | 4.443 | 4.754 | 9.197 | 3.036 | 3.178 | 6.214 |
9 urte | 8.735 | 9.045 | 17.780 | 1.308 | 1.265 | 2.573 | 4.409 | 4.656 | 9.065 | 3.018 | 3.124 | 6.142 |
10 urte | 8.233 | 8.796 | 17.029 | 1.229 | 1.261 | 2.490 | 4.115 | 4.488 | 8.603 | 2.889 | 3.047 | 5.936 |
11 urte | 8.214 | 8.665 | 16.879 | 1.218 | 1.255 | 2.473 | 4.209 | 4.353 | 8.562 | 2.787 | 3.057 | 5.844 |
12 urte | 8.038 | 8.495 | 16.533 | 1.166 | 1.278 | 2.444 | 4.096 | 4.260 | 8.356 | 2.776 | 2.957 | 5.733 |
13 urte | 7.983 | 8.423 | 16.406 | 1.149 | 1.216 | 2.365 | 4.087 | 4.259 | 8.346 | 2.747 | 2.948 | 5.695 |
14 urte | 7.966 | 8.400 | 16.366 | 1.130 | 1.219 | 2.349 | 4.171 | 4.310 | 8.481 | 2.665 | 2.871 | 5.536 |
15 urte | 7.973 | 8.439 | 16.412 | 1.204 | 1.236 | 2.440 | 4.081 | 4.361 | 8.442 | 2.688 | 2.842 | 5.530 |
16 urte | 8.110 | 8.512 | 16.622 | 1.187 | 1.222 | 2.409 | 4.214 | 4.450 | 8.664 | 2.709 | 2.840 | 5.549 |
17 urte | 8.298 | 8.684 | 16.982 | 1.234 | 1.303 | 2.537 | 4.378 | 4.472 | 8.850 | 2.686 | 2.909 | 5.595 |
Guztira | 157.977 | 166.840 | 324.817 | 23.018 | 24.056 | 47.074 | 80.839 | 85.284 | 166.123 | 54.120 | 57.500 | 111.620 |
(Iturria: Estatistikako Institutu Nazionala Egungo biztanleriaren kalkuluak, 2001eko Errolda oinarri hartuta. 2009ko urtarrilaren 1eko datuak. Guk eginda).
Migrazio-mugimenduei buruzko jakintzak osatzen du demografia-analisi hori, batez ere azken urteetan EAEn erregistratutako biztanleria atzerritarraren handitzea kontuan hartuz. Aurreko paragrafoetan aipatutako haurren eta nerabeen %6,12 atzerrian jaiotakoa da. Horietako 10etik 6k 10 eta 18 urte artean dituzte; zehazki %31k, 15 eta 18 urte artean dituzte; eta ia %28k, 10 eta 14 artean. Era berean, adierazi behar da egun EAEn dauden atzerrian jaiotako pertsonen guztizkoaren ia %18k 0 eta 18 urte artean duela.
2.1.2. Familia anitzak[2]
2008. urtean, guraso bakarreko 10 etxetatik 3tan 16 urte baino gutxiagoko biztanleria zegoen. Bestetik, EAEko 16 urte baino gutxiagoko pertsonen %6 guraso bakarreko etxeetan bizi zen (dibortzioa izan den edo bikotekide bat hil den etxeen %93).
Familia ugariak guztizko etxeen %5,6 osatzen zuten 1996an; 2008an, %3 baino ez. Horrek esan nahi du mota horretako 18.419 familia daudela guztira. Zalantzari gabe, beherakada nabarmena izan da, 1996. urtean erregistratutako 32.056 familiekin alderatzen badugu.
2009. urtean, familia ugarien 18.191 titulu indarrean zeudela erregistratu zen. %5a 5 seme-alaba edo gehiagoko familiei zegokien; eta %13a, ezgaitasunen bat zuen seme-alabaren bat zuten famili ugariei. Halaber, garrantzitsua da azpimarratzea egindako 10 titulutatik 3 lehen titularra atzerritarra zuten familiei zegozkiela.
Ezkontzeko adinari dagokionez, ia ez da erregistratu ezkonberrietako bat adingabea izan den ezkontzen kasurik, eta aipagarria da 19 urteko edo gutxiagoko ezkonberrien kopuruak bilakaera izan duela: 1986an guztizkoen %4,37 ziren; eta 2007an, %0,27 baino ez. Ijitoen ezkontza-errealitate berezitua ere azpimarratu beharrekoa da. Izan ere, ijitoen artean ezkontzeko batez besteko adina 18 urtekoa da; 19 urte mutilen artean, eta 17 urte nesken artean (biztanleria orokorrean, 33 urte dira mutilen artean, eta 31 nesken artean).
Adingabeak zaintzeko aukerak
Gizarte-zerbitzuen eskariari buruzko estatistika (2006) lanaren arabera, 5 urte baino gutxiagoko biztanleriaren %75 haurtzaindegietan edo ikastetxeetan zaintzen dituzte. Hala ere, alde handia igartzen da adinaren arabera. Izan ere, 3 urtetik aurreko haurren ia %100 zentroren batean zaintzen da, baina oraindik urte bat ez duten haurren 10etik 8 ez dira zentro bakar batean ere zaintzen, familiek hala nahi izaten baitute. Urte bat betetzen dutenetik, arreta areagotu egiten da, eta ia 30 puntutan handitzen da haurtzaindegietan eta ikastetxeetan zaintzen dituzten adingabeen ehunekoa.
Ohikoa da aitona-amonen familia-laguntza eskatzea, iloben ardura har dezaten. 2004ko etxeetako inkestan ohartu ziren 13 urte baino gutxiagoko adingabeak dituzten EAEko 1.360 etxe inguruk aitona-amonengana edo beste senideren batengana jotzen zutela, adingabeak zaintzeko. Horrek esan nahi du familia horien %37k laguntza mota horiek erabiltzen zituztela (eta batez ere 3 urte baino gutxiagoko adingabeak zaintzeko. Adin-tarte horretan, aitona-amonek eta senideek haur horien %49 zaintzen dute).
Seme-alabak zaintzeko etxe-zerbitzua erabiltzeari dagokionez, ikus daiteke baliabide horrek garrantzi gutxiago duela familia-arretak baino, eta 13 urte baino gutxiagoko adingabeak dituzten familien %12k baino ez duela erabiltzen, nahiz eta 3 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familien artean ehuneko hori handiagoa izan.
2.1.3. Osasuna
Osasunaren esparruan eskuratutako datuek oso ikuspuntu mugatua eskaintzen dute, ospitaleko altei buruzkoak baino ez baitira, eta ospitalean sartzea behar izan ez duten patologiak baztertzen baitituzte. Oro har, hauek dira EAEko haurren ohiko patologia batzuk: pneumonia eta asma, arnasa-aparatuko gaixotasunen artean; apendizitisa eta sabelaldeko barrunbeko hernia, digestio-aparatuko gaixotasunen artean; eta otitisa eta begiko arazoak,nerbio-sistemaren eta zentzumen-organoen gaixotasunen artean. Gainera, 6 urtetik aurrera, lesioekin eta pozoitzeekin lotutako kasuak areagotu egiten dira, eta ospitaleko alten kausa nagusietakoak bihurtzen dira.
EAEn 0 eta 19 urte arteko haurren eta gazteen heriotza-tasa espezifikoa %0,75ekoa zen 2007an. Beraz, talde horretako heriotzak guztizkoaren %1 ziren ozta-ozta. Heriotza horien gehiengoa haurrak oso txikiak direnean gertatzen da, zehazki urte bat baino gutxiago dutenean. Kausak jaiotza-inguruan sortutako gaitzekin lotuta daude. Malformazioengatiko, deformazioengatiko edo anomalia kromosomikoengatiko heriotzak heriotza-kausarik ohikoenak dira jaiotza-inguruan izandako heriotzen atzetik. eta haurrak oso txikiak direnean gertatzen dira batez ere (10etik 8 urte bat baino gutxiago dutenean). Adingabeen artean, traumatismoak eta pozoitzeak dira hurrengo heriotza-kausa nagusia. 10 eta 19 urte arteko adinetan gertatu ohi dira batez ere.
Mendeko pertsona adingabeak
Autonomia eta Ezinduentzako Laguntzarako Sistemak (SAAD) jasotako informazioaren arabera (SISAAD), 2010eko abenduan kalkulatu zen edozein gradutan eta mailatan mendekotzat hartzen ziren 0 eta 18 urte arteko 2.824 pertsona zeudela EAEn. Guztizko irizpenen %0,2 0 eta 3 urteko pertsonentzat izan zen, eta %3,6, 4 eta 18 urteko pertsonentzat. Mendeko adingabeen kopuru hori EAEko adingabeen %0,85 da.
2.1.4. Hezkuntzari buruzko oinarrizko datuak
Eskolatze-tasa ia ehuneko ehunekoa da 3 eta 16 urte arteko biztanleriaren artean. Azpimarratu behar da 15 eta 16 urteko neska-mutilen ehuneko txiki bat eskolatu gabe dagoela. Eskolatze-tasa jaisten hasten da hezkuntzak derrigorrezkoa izateari uzten dionean eta eskolatze-adinak aurrera egin ahala txikitu egiten da. Hala ere, azpimarragarria da 19 urteko 10 gaztetatik 7k eskolatuta jarraitzen duela, %19k oraindik ez duela gainditu gainditua izan behar zuen maila, eta gainerakoak Lanbide Heziketa edo unibertsitateko ikasketak egiten ari direla.
Demografiaren atalean aurkeztutako datuen arabera, gaur egun EAEn 0 eta 3 urte arteko 59.890 adingabe daude guztira. Horietatik %49 inguru lehen zikloko lehen hezkuntzako ikastetxe arauetan matrikulatuta dago. Bestetik,lehen aurkeztutako eskolatze-tasek adierazten dute 3 urteko neska-mutilen ehuneko ehun gutxi gorabehera eskolatuta dagoela, eta 2 urte dituzten haurren artean eskolatzea %91koa dela. Hezkuntza-sisteman, haur gazteenen presentzia nabarmen jaisten da urte bat dutenen artean, %36ko eskolatze-tasa dutelarik, eta urte bat baino gutxiago dutenen artean, %17ko eskolatze-tasa dutelarik.
Hezkuntza berezia
Hezkuntza bereziko guztizko matrikulazioak, ikasgela irekikoak (zentro normalizatuak) nahiz itxikoak (zentro espezifikoak), kontuan hartzen badira, guztira 10.213 dira. Hamarretik zazpi mutilak dira. %45ak hezkuntza-behar berezi ez-iraunkorrak ditu, eta %18ak, arazo emozional larriak. Hirugarren talde handiena ezgaitasun psikikoak dituzten ikasleena da (%15), eta laugarrena, autismoa duten pertsonena (%6). Ikasle horien %0,52k arreta berezia behar du bere supergaitasun intelektualarentzat. Hamarretik bederatzi zentro arruntetan sartuta daude, eta ikasgela irekiak esaten zaienetara joaten dira.
2.1.5. Ekonomia-baliabideak; pobreziaren eragina
Haurren eta nerabeen etxeko ekonomia-baliabideek, etxebizitzaren ezaugarriek edo ekonomia-eskuragarritasunak adieraz dezakete haurrek eta nerabeek zer ongizate material eta ekonomiko duten- Hori dela eta, atal honen adingabea testuinguruan sartu nahi du ingurune materialaren baitan.
Gizarte-zerbitzuen eskariari buruzko estatistikako datuen arabera, 2006. urtean, EAEko etxeen %4,9an diru-sarrerak txikiagoak ziren gastuak baino txikiagoak eta, gainera, ez zuten behar adina aurrezki desfaseari aurre egiteko.
Beste adierazle interesgarri bat pobrezia-egoerei buruzkoa da. Gizarteko pobreziari eta gizakien arteko aldeei buruzko inkestaren datuak oinarri hartuta, zenbait pobrezia motak EAEko etxeetan zer eragin duten jakin daiteke. Mantentze-pobrezia izateko arriskuak, hau da, oinarrizko beharrak, batez ere elikadura, etxebizitza, jantziak eta oinetakoen ohiko gastuekin lotutakoak, asetzeko behar adina diru-sarrera ez izateak, EAEko biztanleriaren %3,5ari eragiten dio gutxi gorabehera. 15 urte baino gutxiagoko biztanleriaren kasuan, arrisku-tasa %5,3 izateraino handitzen da. Zehazki, talde hori mantentze-pobrezia izateko arriskuan dagoen guztizko biztanleriaren %17,7 da. Datuek adierazten dute oinarrizko beharrak asetzeko behar adina diru-sarrera ez izateko arrisku handiagoa dutela emakumeek, bai eta erkidegoz kanpoko biztanleria atzerritarrak ere.
Bestetik, ongizatea ez izateko arriskuak, hau da, oinarrizko beharrak asetzeaz haratago gizarte jakin batean espero diren ongizatearen eta erosotasunaren gutxieneko mailei eusteko beharrezko gastuei aurre egiteko behar adina diru-sarrera ez izateak, 15 urte baino gutxiagoko biztanleriaren %27ari eragiten dio eta 15 eta 24 urte arteko biztanleriaren %22ari.
Seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiek pobrezia-egoerak bizitzeko arrisku handiagoa dute. Indizea biztanleriaren %13koa da familia-egitura horietan. Halaber, 14 urte baino gutxiagoko pertsona bat duten etxeek batez besteko arrisku-indizea (%3,5) gainditzen dute; %4,5ekoa da.
Metatze-pobreziaren eraginak, hau da, etxe batek epe luzean gutxieneko bizi-maila egoki bat mantentzeko behar diren kontsumo-ondasun iraunkorrak eskuratu ahal izateko edo gutxieneko laguntzazko ondare-baliabide batzuk izateko ezintasunak, eragina du EAEko biztanleriaren %2an. Pobrezia mota hori oso adierazgarria da amak eta seme-alabek osatutako guraso bakarreko familien artea (%11,5).
2.1.6. Nerabeen aisialdia
Ekonomia-baliabideak
Emakunderen duela gutxiko azterketa baten arabera, 14 eta 17 urte arteko hiru nerabetatik bik aste-saria jasotzen dute, eta hirutik batek, gutxi gorabehera, dirua behar duenean eskatzen du. Gurasoek dirurik ez dietela ematen esaten duten nerabeen ehunekoa benetan txikia da (%2), baina azpimarratu behar da dirua jasotzen ez duten nesken ehunekoa mutilena halako bi dela.
Gazte talde horrek jasotzen duen aste-saria 5 eta 10 euro artekoa da kasuen %40an, eta 10 eta 20 euro artekoa %38an. Ez da igartzen alde handirik sexuaren arabera, baina 30 € baino gehiagoko aste-saria duten mutilen ehunekoa handiagoa da (mutilen %5,4 eta nesken %2,3).
14 eta 17 urte arteko nerabeen gastu ekonomikoak hauekin lotuta daude batez ere: parranda egitea (aste-sariaren %16), dirua gozokietan gastatzea (%16), arropa erostea (%11) eta aste-sariaren zati bat garraioan inbertitzea (%10). Hauek dira nesken bost gastu nagusiak beheranzko ordenan: Parrandara joatea, arropa erostea, dirua gozokietan gastatzea, garraioa eta sakelakoaren saldoa. Mutilen artean, gastu nagusiak gozokiekin, parrandarekin, garraioarekin, liburuak edo CDak erostearekin eta sakelakoaren saldoarekin lotuta daude.
Aisialdiko jarduerak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Euskadiko Gazteak 2008 Txostenaren datuak kontuan hartuta, hauek dira 15 eta 19 urte arteko biztanleriak egindako aisialdiko jarduera nagusiak bereizi gabe: lagunekin edo bikotearekin egotea (%77), musika entzutea (%61), telebista edo DVDa ikustea (%51) eta kirola egitea (%41). Azpimarratu behar da %36a ordenagailuarekin denbora-pasa ibiltzen dela etxean eta teknologia berriak erabiltzen dituela komunikatzeko (Messenger, e-posta…) eta beste %2 bat ziberkafetegira joaten dela. Halaber, nabarmendu behar da %19a familiarekin ere egon ohi dela, eta gazteen %13ak irakurtzen duela. Adin horretako biztanleriaren %9ak adierazten du kalean edatea dela bere aisialdiko jarduera nagusietako bat; %7 ikuskizunetara joaten da; %5ak aipatzen ditu kultura-jarduerak, hala nola musika-tresnaren bat jotzea edo pintatzea; beste %5 batek mendira joaten dela dio; eta %2ak aisialdiko denbora boluntario-lanak egiten igarotzen du.
Emakunderen azterketa batek jasotako datuen arabera, astean zehar eta eskola-saioa bukatu ondoren, 14 eta 17 urte arteko biztanleriak batez ere ikasi edo etxeko lanak egiten ditu (%23ak ia egunero egiten du edo astean behin baino gehiagotan), musika entzuten du (%15,5ak ia egunero egiten du), telebista ikusten du (%14ak ia egunero) eta Interneten ibiltzen eta bideo-jokoetan jolasten du (%20ak ia egunero egiten du edo astean behin baino gehiagotan).
%22ak denbora igarotzen du lagunekin gutxienez astean behin baino gehiagotan;
%17-18ak kirolen bat egiten du edo hizkuntzak, musika eta abar ikasten ditu eskolaz kanpo; eta %12 inguruk etxeko lanetan laguntzen du ikastetxetik ateratzean maiztasun berarekin. Deigarria da %10ak esatea astero edo maiztasun handiagoz erosketak egitera joaten dela. Nahiz eta ez egon alde handirik neskak eta mutilek ia egunero egiten dituzten jardueren artean (ikastea edo eskolako etxeko lanak egitea, musika entzutea edo telebista ikustea), azpimarragarria da mutilen ehuneko handiago batek egiten dituela kirolak (mutilen %10ak eta nesken %4ak). Nesken ehuneko handiago batek egiten ditu eskolaz kanpoko jarduerak, etxeko lanetan laguntzen du, ibiltzera joaten da edo bikotearekin egoten da.
Teknologia berriak
Gaur egun, teknologia berriak biztanleria gazteenaren bizitzaren eta aisialdiaren zati handi bat betetzen du, eta hala berresten dute informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilerari eta kontsumoari buruzko datuek. 2007an, EAEko 1 eta 15 urte arteko biztanleriaren %94ak ordenagailua erabili zuen azken hiru hilabeteetan. Ehuneko hori pixka bat handiagoa da nesken artean. Internet, berriz, neska-mutilen %85ak erabili zuen.
[1] Atal honetan emandako informazioaren zati garrantzitsu bat "Haurren eta nerabeen egoerari buruzko azterlana, beraien eskubideen eta bizi-kalitatearen ikuspegitik (EAE)" izenburuko lanetik atera dugu. Azterlan hori orain indargabetuta dagoen Haur eta Nerabeen Defentsa-erakundeak agindu zion EDE Fundazioari, Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikako Zuzendaritzaren jabetzakoa da eta oraindik argitaratzeko dago.
[2] Atal hau idazteko, "Familiei Laguntzeko III. Planerako Diagnostikoa"n jasotako informazioa hartu da oinarritzat. Diagnostiko hori Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikako Zuzendaritzarena da.