Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak -otsailaren 27koak- 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio: “Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko” (sic).
Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun bat bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak babestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era bateko jarduera behar denean. Kategoria honetan barneratzen dira, orobat, administrazio bakar bati zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin batekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
Hala ere, adierazi nahi dugu beti ez dela beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin bati buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin bat ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun bat beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik %92,63 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
Egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2014. urtean egindako 94etatik eta 2013ko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 50etatik, 60 onartu egin direla; 47 ez direla onartu, 36 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela eta bat bertan behera utzi dela, otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 13.1 artikulua ezarrita.
Aurreko urteetan bezalaxe, gizarteratze arloan egindako gomendioak ebazpen guztien ia laurdena dira. Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen ondorioz sortu ziren prestazio ekonomikoen gainean espediente asko bideratu direlako gertatu da hori, aurreko ekitaldietan gertatu zen moduan. Gomendio horiek bereziki Lanbideri eragin diote.
Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, batez ere erabaki bat edo esku hartzeko irizpide batzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean.
Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera bat aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten badio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki bat zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun bakoitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, batez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
Ohikoa denez, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2014an egindako gomendio eta iradokizunak, baita 2013ko txostena bukatu genuenean erabakitzeko geratu zirenak ere. Aipamen hori hiru kategoriatan bildutako gomendioen azaleko deskribapena baino ez da izango. Hiru kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak, 3) txosten hau amaitutakoan, administrazioaren azken erabakiaren zain daudenak; eta 4) bertan behera utzi direnak.
Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
A) EUSKO JAURLARITZA
Herri Administrazio eta Justizia Saila
Arartekoaren 2013ko azaroaren 29ko ebazpena.
Horren bidez Justizia Administrazioaren erabiltzaileei arreta hobea eskaintzeko hainbat neurri hartzea gomendatzen dio.
1916/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 2koa.
Horren bidez gomendatzen zaio erregistro zibilei laguntzeko neurriak hartzea, nazionalitatearen alorrean lan-kargaren koiunturazko handitzeari aurre egiteko.
1167/2013/QC espedientea
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila
Arartekoaren 2013ko irailaren 17ko ebazpena<.
Horren bidez iradokitzen zaio salgai arriskutsuen zisternak barrutik garbitzeko jardueraren kontrolarekin jarraitzeko.
1086/2013/QC espedientea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, gomendioa egin zaio Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroaren jarduketa bati buruz.
2299/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 19ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio Donostiako Arte Ederren eraikina kultur ondasun izendatzeko espedientea has dezan.
2805/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 6koa.
Horren bidez gomendatzen zaio ez dezala baimendu hezkuntza administraziokoak ez diren laguntza-langileen presentzia sailaren mendeko hezkuntza zentroetako bi urteko ikasgeletan.
117/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 30ekoa.
Horren bidez gomendatu zaio bi urte baino gutxiagoko ikasle bat A hizkuntza-ereduko ikastetxe bat eskolatzeko aukerak azter ditzala eta horien berri eman dezala.
1053/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 24koa.
Horren bidez gomendatzen zaio XXX gaztearen eskolatzea berriz aztertzeko eta Bilboko Martín de Bertendona Bigarren Hezkuntzako Institutuan A ereduko derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasle gisa onartzea baimentzeko.
2113/2014/QC espedientea
EITB
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 12koa.
Horren bidez iradoki zaio programazio ekoizleei zuzendutako jarduteko protokolo jakin batzuk abiarazteko aukera azter dezala. Horren xedea, animalien kontrako arazorik eza eta ongizatea bermatzen duten kontrol-neurriak ezartzea da.
306/2014/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren 2013ko otsailaren 20ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta jakin bat berriro abian jar dezala eta Lanbidek zor dituen zenbatekoak ordaindu ditzala.
2228/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko otsailaren 27ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan arrazoi faltagatik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren etete bat.
1064/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko ekainaren 13ko ebazpena.
Gomendio bat egiten diona, diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzarako prestazio osagarri bat kentzeko ebazpena, egitate-bidetik hartua, ondoriorik gabe utz dezan.
2887/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko uztailaren 4ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten suntsiarazpena ondoriorik gabe utz dezala.
2209/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko uztailaren 30eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren ukapena, horretarako ziorik ez dagoelako.
2537/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 23ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena babesik gabeko egoera eragin duten forma-akats larriak jazo baitira.
544/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 9ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungipena ez baitago hala jarduteko arrazoirik.
1112/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 10eko ebazpena.
Horren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etenaldia bertan behera uzteko gomendatzen zaio hura justifikatzen duen ziorik ez dagoelako.
2707/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 15eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro azter dezala benetako bizilekuaren baldintza galdu izanagatik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat suntsiaraztea.
2835/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 5eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten horri dagokion Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren etetea, arrazoirik gabea izateagatik eta prozedura-arauak bete ez izanagatik.
2038/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 1ekoa.
Horren bidez diru sarrerak bermatzeko errenta ukatu izana berriz aztertzeko gomendatzen da.
2187/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 26koa.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri bat eten izana berriz aztertzeko.
44/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Lanbideko ebazpenen aurka aurkeztutako hautazko berraztertzeko errekurtsoen baiezpen-ebazpenak errekurtsogilearen uziei buruzko erabaki bat jaso behar duela.
421/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 7koa.
Horren bidez gomendatzen dio berrabia dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat eta Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazio bat, 2014ko apirilaren 4ko eraginarekin.
99/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 28koa,
gomendatzeko Sarrerak Bermatzeko Errenta baten eskubidearen etena indargabetzeko.
744/2013/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa,
euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
74/2011/23O espedientea
Lehendakaritza Saila
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 30ekoa.
Horren bidez gomendatzen zaio langileak hautatzeko prozesuetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko kideren bat egon dadila, euskararen ezagutza baloratu behar denean.
2246/2012/20 espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren 2013ko ekainaren 11ko ebazpena.
Horren bidez Gurutzetako Laguntza Psikosozialeko Moduluaren Elkarteak eta hiru erabiltzailek hasitako kexari buruzko jarduera bukatzen da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari zenbait hobekuntza neurri bultzatzeko gomendatuz; izan ere, kexa hori egin zen osasun administrazioak elkarte horrekin izenpetutako lankidetza hitzarmena berritzeko asmorik ez zegoelako eta horrek moduluaren itxiera ekar zezakeelako.
1436/2012/39 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 8koa.
Horren bitartez gomendatzen dio gaixo bati sendagai baten finantzaketaren ukatzea berrikustea
1987/2013/QC espedientea
Osakidetza
Arartekoaren 2013ko urriaren 16ko ebazpena.
Horren bidez 1541/2012/39 kexa espedientean egindako jarduketari amaiera ematen dio eta osasun administrazioaren neurri jakin batzuk hartzeko gomendatzen dio. Espediente honetan, herritar batek salatu zuen bere eskubideak urratu zizkiotela Santiagoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan (Vitoria-Gasteiz) bere borondatearen aurka sartu zutelako.
1541/2012/39 espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter ditzala hildako pertsona baten dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaera ebazterakoan oinarritzat hartu diren irizpideak.
513/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter ditzala hildako pertsona baten dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaera ebazterakoan oinarritzat hartu diren irizpideak.
1056/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 11koa.
Horren bidez neurriak gomendatzen zaizkio euskaraz behar adinako arreta pediatrikorik ez dagoelako.
115/2014/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 28koa.
Honen bidez bukatutzat eman du bere jarduera Arabako Foru Aldundiak ezinduentzat ematen dituen laguntza publikoak ukatu izanagatik herritar batek aurkeztu duen kexa-espedientean. Gainera, zenbait gomendio ematen zaizkio Arabako Foru Aldundiari, interesatuari laguntza horiek emateko eta araudiaren aldaketa sustatzeko.
1267/2012/39 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 18koa.
Horren bidez hauxe gomendatzen zaio: baldin eta, adin txikikoak babesteko espedienteetan dauden agiriak ikusteko eskubidea baliatu ahal izateko, edozein murrizketa berri proposatzen bada, murrizketa hori behar bezala arrazoitu dadila eta babes handiagoa merezi duten beste eskubide edo interes batzuekin lotu dadila. Horretarako, Adingabeen eta Familiaren Arloan esku hartzen duten arduradunen eginkizun hertsiki neutral eta profesionalak ezin du izan indar nahikorik eskatutako informazioa emateari uko egin izana justifikatzeko.
12/2014/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren 2013ko azaroaren 18ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio bete ditzala araudian exijitutako baldintza material eta funtzionalak babesik gabeko haurrentzako El Vivero zentroan, eta baztertzaileak ez diren laguntza- eta emantzipazio-programak ezar ditzala, zentroko gazteak gizarteratzeko eta lanerako gaitzeko.
2384/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 11koa.
Horren bidez honako kexa-espedientean bideratutako esku-hartzea bukatutzat ematen da: administrazioaren erantzunik eza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuskaritza zerbitzuen jarduketa salatu zituen herritar batek, egoitza batean artaturik zegoen bere ama, adinekoa, erori ondoren gertaturiko heriotza hizpide duenean. Ebazpenaren bidez, zenbait neurri hartzea ere proposatzen zaio foru administrazioari.
2316/2011/39 espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren 2013ko apirilaren 22ko ebazpena.
Horren bidez hainbat neurri gomendatzen zaizkio Eskola Kirola Programan kimu-kategoriako kirolarientzat “errendimenduko” emakumezkoen ligarik ez dagoelako.
2606/2012/32 espedientea
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren 2013ko irailaren 27ko ebazpena.
Horren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiaren adinekoentzako egoitzetako ikuskaritza-zerbitzuaren arreta falta salatzeko zabaldu zen 106/2012/39 kexa-espedientearen ondoriozko jarduera amaitutzat ematen da eta zerbitzu horri zenbait neurri hartzeko iradokitzen zaio.
106/2012/39 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 1ekoa.
Horren bidez gomendatu zaio babesgabezia-egoera adierazten duten eta babesgabetasun edo babesgabezia larriko egoeran dauden adingabeei buruzko legeari jarraiki tutoretza gain hartzeko neurriak ezartzen dituzten ebazpenak era egoki eta nahikoan arrazoitu ditzala.
37/2014/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Kuartangoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 16koa.
Horren bidez gomendatzen zaio informazio-eskaera eta hirigintza-salaketa izapidetzeko eta ebazteko.
2669/2013/QC espedientea
Gasteizko Udala
Ensanche 21 Zabalgunea S.A.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 29koa.
Horren bidez gomendatzen zaio pertsona onuradunaren oinordekoei etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzengatik zordundutako kopurua ordain diezaiela.
179/2014/QC espedientea
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Menagarai-Beotegiko Administrazio Batzarra
Arartekoaren 2013ko irailaren 25eko ebazpena.
Horren bidez Kontzejuko herritar baten sinaduraren gainean egindako azterlan grafologikoaren txostena emateko gomendatzen diona.
2702/2012/29 espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Zornotzako Udala
Arartekoaren 2013ko martxoaren 5eko ebazpena.
Horren bitartez gomendatzen zaio udalerrian egindako obra batzuen harira udalaren kontrola eskatzen duten zenbait idazkiri erantzun diezaien.
558/2013/QC espedientea
Arrankudiagako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 12koa.
Horren bidez gomendatzen dio salaketa bati erantzun diezaiola. Salaketa hori Arbide industrialdean hondakinak biltegiratzeko eta kudeatzeko jardueran ingurumeneko legeria betetzeari buruzkoa zen.
979/2013/QC espedientea
Bakioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 22koa.
Horren bidez gomendatzen zaio eskatzen duten partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena ematea.
657/2014/QC espedientea
Berangoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 7koa.
Horren bidez gomendatzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
2063/2011/23 espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 11ko ebazpena.
Horren bidez Bilboko Udaltzaingoak abandonatuta dauden eraikin batzuetan lo egiten zuten etxerik gabeko atzerritar batzuk aterarazteari buruzko kexa baten ondoriozko jarduna amaitu da.
141/2013/QC espedientea
Busturiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 3koa.
Horren bidez gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartzeko, (…) tabernak eragiten dituen eragozpenak saihesteko, eta jarduera horri eskatzeko, ahalik eta lasterren, ingurumenaren arloko legedia betetzeko.
525/2012/28 espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 29koa.
Horren bidez gomendatzen zaio behar diren neurriak har ditzan gazteen aisiarako lokalek sortutako eragozpenak saihesteko.
2373/2012/28 espedientea
Galdameseko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 22koa.
Horren bidez gomendatzen zaio, Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoari datuak ematean, xede horretarako beharrezkoak direnak bakarrik eman diezazkion eta auzotarrei emandako erregistroen eduki zehatzaren berri eman diezaien.
277/2013/QC espedientea
Getxoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 2koa.
Horren bidez gomendatu zaio (...) jatetxeak eragindako eragozpenak saihesteko beharrezko neurriak har ditzan, eta jarduera horri ingurumen arloko legedia lehenbailehen bete dezan eska diezaion.
1188/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 28koa.
Beraren bidez gomendatzen zaio trafiko araudia urratzeagatik jarritako zehapen bat indarrik gabe utz dezala (...zehapen prozedura).
927/2013/QC espedientea
Sestaoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 31koa.
Horren bidez gomendatzen zaio kexagilea erroldatu dezala benetan bizi den helbidean.
1903/2013/QC espedientea
Sopuertako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 22koa.
Horren bidez gomendatzen zaio, Bilbao Bizkaiko Ur
Partzuergoari datuak ematean, xede horretarako beharrezkoak direnak bakarrik eman diezazkion eta auzotarrei emandako erregistroen eduki zehatzaren berri eman diezaien. 2357/2013/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Aretxabaletako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 8koa.
Horren bidez iradoki diogu ezintasunen bat duten pertsonak barne hartzen dituzten familiek dituzten udal zerga-onuren inguruan ematen den informazioa areagotu dezala, Ogasun Arloko zerbitzuen jarduna Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz. 1318/2014/QC espedientea
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 8koa.
Horren bidez gomendatzen zaio adingabeen babeserako espedienteek barne hartutako agiriak eta txostenak eskuratzeko aukera ukatzen duten ebazpen guztiak behar bezala eta behar adina arrazoitzeko legezko betebeharra kontuan har dezan. 2906/2013/QC espedientea
Errenteriako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.
2746/2013/QC espedientea
Lasarte-Oriako Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 13ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio irisgarritasun-neurriak har ditzan udal-kiroldegian.
1102/2013/QC espedientea
Oñatiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 14koa.
Horren bidez eskatzen zaio zirkulazioaren araudia urratzearen zioz hasitako zehapen-prozedura artxibatu eta kexagileari itzul diezaion zehapenaren zioz ordaindutako zenbatekoa
(…zenbakidun zehapen-prozedura).
1803/2013/QC espedientea
Orioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 5ekoa.
Horren bidez zenbait irizpide gomendatzen zaizkio, herritarrekin duen harremanean hizkuntza ofizialak erabiltzearen gainean.
321/2014/QC espedientea
A) EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa,
Euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
74/2011/23O espedientea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 28ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro azter dezala “Vitoria-Gasteiz” Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolako irakasle batzuen egoera.
2684/2012/20 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 28koa.
Honen bidez gomendatzen zaio eskola garraioko zerbitzu osagarria aitortu diezaiela muga egiten duten zonaldetako ikastetxe publikoetan eskolatutako ikasleei, bizi ziren zonaldean familiak aukeratutako ereduan hezkuntza eskaintza publikorik ez zegoenez, nahiz eta zentro kontzertatuetan egon.
1368/2013/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren 2013ko urtarrilaren 10eko ebazpena.
Horren bitartez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro azter dezala, motibazioan akats bat egon baita.
1894/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko apirilaren 16ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro aintzat har dezan.
2333/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko apirilaren 30eko ebazpena.
Horren bidez Lanbideri gomendatu zaio berariaz ebatz dezala enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntza eskaera bat.
889/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 27ko ebazpena.
Horren bidez hauxe gomendatzen: betebehar bat ustez urratu zen egunera eraman dezala diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzko espediente bat, alegazioak egin ahal izateko, izan ere, akatsak egon dira motibazioan eta ez dira behar bezala bete prozedura-arauak.
162/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 27ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio kautelaz etendako diru-sarrerak bermatzeko errenta berrabiaraz dezan eta kautelazko neurri horiek jakinaraz ditzan.
1291/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 12ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat berrabiaraz dezan, ofiziozko berraztertze prozedura bat hasi dela alde batera utzita.
1318/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 14ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio sarrerak bermatzeko errenta baten azkentzea ondoriorik gabe utz dezala, motibazioan erroreak daudelako.
1450/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 26ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezan kexagileari Eskatzaileen Erregistroan baja emateko ebazpena, ez delako egiaztaturik geratu esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitzari uko egin zionik.
2159/2012/34 espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 10eko ebazpena.
Horren bitartez espedientea diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatu zen unera atzera eramateko eskatu zaio Lanbideri.
2115/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 17koa,
Lanbiden jasotako arretarekin lotutako bi kexari buruzkoa (1000/2013/18 eta 1033/2013/18).
1033/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 19koa.
Horren bidez gomendatzen zaio beharrezko neurriak har ditzala beren ondorengoen zaintza partekatua duten bereizitako eta banandutako pertsonek babes ofizialeko etxebizitza bat txandaka gozatzeko aukera izan dezaten alokairu-araubidean.
363/2012/34 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 31koa.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro berrazter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzarako prestazio osagarria benetako egoitzaren betekizuna ez betetzeagatik ukatzea, egoitza ez baita galdu.
2904/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 23koa.
Horren bidez gomendatzen zaio, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaera ukatzen duen ebazpenaren arrazoiak emateko eta eskatutako dokumentazioaren erregistroa hobetzeko.
2101/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 29koa.
Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria iraungitzeko erabakia.
2919/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 2koa.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro azter dezala benetako bizilekuaren baldintza galdu izanagatik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarri baten eskubidea ukatu izana.
2177/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio bidegabeki jasotako zenbateko batzuen itzulera erreklamatzeko prozedurari jarraitzeko.
3012/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 14koa.
Horren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta baten azkentzea ondoriorik gabe uzteko gomendatzen zaio hura justifikatzeko ziorik ez dagoelako.
120/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 20koa.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan benetako bizilekua galtzearen ondotik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena, baldintza hori ez baita galdu.
2432/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 19koa.
Horren bidez Lanbideko bulegoetan agirien erregistroak antola ditzala gomendatu zaio.
602/2014/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Euskal Trenbide Sarea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 22koa.
Horren bidez gomendatzen zaio legeari jarraiki izapide dezan Bilboko metroaren 3. linea eraikitzearen ondotik
etxebizitza batean jasandako kalteak direla-eta bideratutako
ondare-erantzukizunari lotutako erreklamazioa.
2451/2013/QC espedientea
Osasun Saila
Osakidetza
Arartekoaren 2013ko abenduaren 10eko ebazpena.
Horren bidez, aseguratutako gaixo bati egindako faktura berrikus dadin gomendatzen da.
2415/2013/QC espedientea
Segurtasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 20koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Ertzaintzaren jarduketa bati buruzko kexari erantzutea eta hari erakunde honen gomendioekin bat datorren tratamendua ematea.
2284/2012/19 espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren 2013ko ekainaren 10eko ebazpena.
Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiari, (…) adingabekoaren legezko tutorea den aldetik, hura defendatzea gomendatzen zaio, egoitza-baimena berriztatzearen ezespenaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa eginez.
1389/2013/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO UDALAK
Alonsotegiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 23koa.
Horren bidez gomendatzen zaio, legezko eran eta eskaturikoaren arabera, kexagilearen finka baten mugaketa izapidetu dezala. Udal titularitateko beste finka baten mugakidea da finka hori.
455/2014/QC espedientea
Areatzako Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 8ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio furgoneta baten titularrari Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergarengatik (TMIZ) igorritako hainbat ordainagiri berrikus ditzan eta zerga hori arautzen duen udaleko zerga-ordenantzaren 6.2.a) artikuluan jasotako xedapena baliogabetu dezan.
1836/2011/22 espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 9ko ebazpena.
Honen bitartez gomendatzen zaio etxebizitza batean esku hartzeko, haren osasungarritasunik eza dela eta.
2707/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 20koa.
Horren bidez iradokitzen zaio udalaren kirol-instalazioetan ordaindutako tarifak berrikusteko, senide gutxiago dituzten guraso bakarreko familien sustapenaren ikuspuntu integratzailea aintzat hartuta.
1421/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 30ekoa.
Horren bidez gomendatzen zaio Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua (TAO) aldatzeko, aparkatzeko txartel bakarraren titular izanik joan-etorriak egiteko erabiltzen duten ibilgailua gidatzen ez duten pertsona ezinduak aparkatzeko salbuespenezko erregimenaren barruan sartzeko.
1288/2014/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 18ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio lurzoru ez urbanizagarrian egindako obren udalaren kontrola eskatzeko aurkeztutako salaketak izapidetu ditzan.
1133/2013/QC espedientea
Gernika-Lumoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa.
Horren bidez iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala. 2250/2011/23 espedientea
Lekeitioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 19koa.
Horren bidez hau gomendatzen zaio: komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea.
213/2013/QC espedientea
Mungiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa.
Horren bidez iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala. 125/2012/23 espedientea
Ondarroako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 18koa.
Horren bidez gomendatzen zaio pertsona itsu batek herriko oinezkoen bideetatik seguru eta irisgarritasun printzipioari jarraiki ibiltzeko duen eskubidea babesteko beharrezko neurriak lehenbailehen har ditzan.
1355/2013/QC espedientea
Santurtziko Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 19ko ebazpena.
Horren bidez, derrigorreko baimena ez duen terraza bat kentzea gomendatzen zaio.
2053/2012/29 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 9koa.
Horren bidez gomendatzen zaio trafikoko araudia hausteagatiko zigor bat ondoriorik gabe utz dezala eta hori eragin zuen salaketaren zenbait alderdi argitu ditzala (zigortzeko espedientearen zk.: …).
2040/2013/QC espedientea
Sestaoko Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 21eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio kexagilea eta haren familia bizi diren helbidean errolda ditzan.
2202/2013/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Azkoitiko Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 11ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari igorritako likidazioak hilerriaren 01.a) tasaren ondorioz eta tasa hori ordenantzatik kendu dezala.
2095/2012/22 espedientea
Debako Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 9ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio gai honengatik aurkeztutako hirigintza-salaketa izapidetu eta ebatz dezan: eraikin bateko lehen solairuan egindako obrak eta hirigintza-erabilerak.
2118/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 10ekoa.
Horren bidez gomendatu zaio errekargua duen OHZ gisa igorritako likidazioa ofizioz baliogabetu dezala eta bere ordenantza fiskala alda dezala, errekarguaren aplikazioko salbuespenak fisikoki lotuta dauden etxebizitzei eragiten diela argitzeko.
2254/2013/QC espedientea
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 11koa.
Horren bitartez gomendatzen zaio zabor-poltsa bat es-
paloian uztegatik jarri zuen zigorra indargabetzeko.
625/2014/QC espedientea
Errenteriako Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 5eko ebazpena.
Horren bitartez bide pribatu bat ixteko hirigintzako lizentziari ezarritako baldintza berrikusteko gomendatzen zaio.
1406/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 28koa.
Horren bidez iradokitzen zaio erreklamaziogileari errekargudun OHZ kontzeptuan bidalitako likidazio ofizioa baliogabetu dezala.
2688/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 26koa.
Horren bidez gomendatu zaio kontu-hartzailearen lanpostua aldi baterako betetzeko iragarritako deialdiaren oinarriak berrikus ditzala.
944/2014/QC espedientea
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
UPV/EHU
Arartekoaren 2013ko azaroaren 29ko ebazpena.
Horren bidez gomendatu zaio Euskal Herriko Unibertsitateko lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen II. hitzarmen kolektiboaren 32.4. artikuluaren aldaketa sustatu dezala.
621/2013/QC espedientea
Hala ere, tasa hori arautzen duten zerga-ordenantza aldatu egin da 2014rako, eta kendu egin da gomendioan eztabaidatu zen epigrafea.
A) EUSKO JAURLARITZA
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Arartekoaren 2013ko urriaren 31ko ebazpena.
Horren bidez, prestazioak ukatzeko ebazpen bat bertan behera uzteko, jarduera interesdunak agiriak aurkeztu zituen unera atzera eramateko eta dagozkion atzerakinak ordaintzeko gomendatzen da.
1999/2012/39 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 6koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten etenaren iraupena berriro azter dezala.
1754/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 9koa.
Horren bidez gomendatzen zaio ondorerik gabe uzteko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa ez berritzea erabakitzen duen ebazpen bat.
1442/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 8koa.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidearen ukapena berriz aztertzeko.
2464/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 10ekoa.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten ukapena berriro kontuan har dezan.
1158/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 5ekoa.
Horren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipenaz berriro hausnartu dezala gomendatzen zaio.
2339/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 10ekoa.
Horren bidez babesturiko etxebizitzen erosleen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea gomendatzen zaio, bankuek finantzaziorik ez emateagatik esleituriko etxebizitza eskuratzeari nahitaez uko egin behar dioten pertsonei dagozkienak.
2551/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten ukapena berriz aztertzea.
1631/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 28koa.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten ukoa berriz aztertzeko.
534/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa.
Horren bidez gomendatzen zaio lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko familientzako diru-laguntzen unibertsaltasuna eta maila ekonomikoa mantentzea, unean uneko beharrizanei erantzuteko kontziliazio-laguntzen programara bideratutako aurrekontu-partidak egokitzea eta diru-laguntzen banaketa bidezkoagoa ahalbidetzen duten irizpideak txertatzea.
1764/2014/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila
Arartekoaren 2013ko irailaren 23ko ebazpena.
Horren bidez, Ingurumen Sailak ingurumen-informazioaren eskaera bati emandako erantzuna agerian jartzen da.
1943/2013/QC espedientea
Uraren Euskal Agentzia - URA
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa.
Oiola urtegiko uren ingurumen-kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura bat ezartzeko, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
317/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
2041/2014/QC espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Oiola urtegiko uren ingurumen-kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura bat ezartzeko, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
314/2014/QC espedientea
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 20koa, iradokitzen diona adinaren irizpidea egokitu dezala itxaronaldi luzeko egoera jakin batzuetan.
1112/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 8koa, emandako osasun laguntzarekiko desadostasuna adierazi zuen erreklamaziorako erantzun faltari buruzkoa. emandako osasun laguntzarekiko desadostasuna adierazi zuen erreklamaziorako erantzun faltari buruzkoa.
64/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 28koa.
Horren bidez gomendatu zaio arreta espezializatua jasotzeko eskubidea duten pertsonen eskaerei erantzun diezaien, behin-behinean lekualdatuak dauden edo ez alde batera utzita.
1261/2014/QC espedientea
Segurtasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa.
Horren bidez gomendatzen zaio neurriak hartzea Ertzaintzan arraza profilen garapena prebenitzeko eta kontrolatzeko.
25/2014/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 21ekoa.
Horren bidez gomendatzen zaio Gasteizko Alaba Jenerala-
ren kaleko 10. zenbakian kokatutako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan pertsona guztietarako sarbide duina eta baldintza berak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala.
357/2014/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 24koa.
Horren bidez bukatu du bere jarduera honako aztergaia zuen kexan: ezinduta eta mendekotasun egoeran dagoen adin txikiko baten ama ez zegoen konforme pertsonak familia barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa kobratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri zuen eragin-datarekin. Hori dela eta, Arartekoak zenbait neurri hartzeko gomendatu dio aldundiari.
1142/2011/39 espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 6koa.
Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari iradokitzen zaio foru aterpetxeen sarearen erabileragatiko prezio publikoak ezgaitasunen bat duten pertsonen sustapenaren ikuspegi integratzailetik be-
rrikus ditzan.
949/2014/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Uribarri Ganboako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 2koa.
Horren bidez gomendatzen zaio kontzejuko ondareonda-
sunen errentamendu esleipena legeari jarraiki izapide dezan.
2203/2013/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Abadiñoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 23koa.
Horren bidez gomendatu zaio zenbait baserriren saneamendu desegokiak eragindako osasungarritasunik ezaren aurrean bidezkoak diren egikaritze-aginduak eman ditzan.
93/2014/QC espedientea
Bakioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 29koa.
Horren bidez gomendatzen zaio udal taldeei eskura diezazkiela, beraiek aukeratutako hizkuntza ofiziale(t)an. beren eginkizunak betetzeko bidaltzen zaizkien agiriak.
1239/2014/QC espedientea
Balmasedako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 18koa.
Horren bidez gomendatu zaio lokal partikular batean intsektuak hiltzeko neurriak susta ditzala bertako osasungarritasuna bermatzeko.
2984/2013/QC espedientea
Bermeoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 11koa.
Horren bidez gomendatzen zaio baliorik gabe utz dezala trafiko isun bat, euskara hutsean seinaleztatuta zegoen aparkatzeko debeku bat ez betetzeagatik jarritakoa.
104/2014/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 18koa.
Haren bitartez gomendatzen zaio aurkeztutako salaketei erantzuna eman diezaien eta beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere lurzoru urbanizaezineko zenbait lursailetan lizentziarik gabe egindako zenbait obra eta erabilera legezkotasun urbanistikora egokitzeko.
513/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 22koa.
Horren bidez gomendatzen zaio ezgaitasunagatiko salbuespenak aplikatzeko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergen erreklamatutako ordainagirietan, eta kaltetuari dagozkion zenbatekoak itzultzeko.
1557/2014/QC espedientea
Getxoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa.
Horren bidez gomendatu zaio Zientoetxe kalean dagoen taberna-jatetxeko jarduerari dagokionez hirigintzako legezkotasuna eta ingurumen-legezkotasuna betetzeko salaketei erantzuna eman diezaien.
2497/2013/QC espedientea
Munitibarko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 18koa.
Horren bitartez gomendatzen zaio beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere zenbait obra legezkotasun urbanistikora egokitzeko aurkeztutako salaketei dagokienez.
364/2014/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Irungo Udala
Arartekoaren 2014ko abenduaren 29koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Berdintasunaren aldeko Planean beharrezko neurriak har ditzala Alardean gizonezko eta emakumezkoen partaidetza parekideari buruzko arazo konpongabeari heltzeko, betiere plana prestatzeko garatutako partaidetza prozesuan proposatzen zen bezala.
172/2014/QC espedientea
Mutrikuko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 2koa.
Horren bidez gomendatzen zaio 2012-2013 ikasturteko matrikulari eta 2012ko iraileko, urriko eta azaroko hileko kuotei lotuta igorritako ordainagiriak indargabetu ditzala. Izan ere, Mutrikuko Udal Musika Eskolaren aurrean haren seme-alaben jarduerako baja komunikatu eta izapidetu zen 2012ko ekainaren 5ean.
149/2013/QC espedientea
Zaldibiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza hitzarmenean itundutakoa betetzeko kexagileak egin duen eskaerari behar bezalako erantzuna eman diezaion.
311/2014/QC espedientea
Zarauzko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa.
Horren bidez gomendatu zaio higiezina ohiko bizilekua izateari buruz emandako froga (hornikuntza-kontsumoak) azter dezala eta, hala balegokio, kexagileari errekargua duen OHZ gisa igorritako likidazioa ofizioz baliogabetu dezala.
2239/2013/QC espedientea
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa.
Horren bidez gomendatzen zaio ukitutakoari matrikula gisa ordaindutako diru-kopuruak itzultzea.
2408/2013/QC espedientea
UPV/EHU
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 26koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Nautika eta Itsasontzi-ma-
kineria Goi Eskola Teknikoko irakaskuntza-eskaintza berriz aztertzeko, Gobernu Kontseiluaren 2009ko azaroaren 19ko Erabakiaren, irakaskuntzaren plangintzarako araudia Graduko titulazioak ezartzeko prozedurara eta eremura egokitzekoaren, irizpideekin bat eginez.
707/2014/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 14koa.
Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter ditzala gai hauen gainean hartu dituen erabakiak: dedikazio bereziagatik osagarria duten lanpostuen berariazko osagarria egokitzea; lanpostuak balioztatzea eta, horren ondorioz, lanpostuen zerrenda aldatzea, lanpostu jakin batzuetako baliagarritasun eta dedikazio eskakizunei dagokienez.
1334/2013/QC espedientea