14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
2. Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa
Arartekoak onartutako kudeaketa publiko
aurreratuaren eredua eta konpromiso diploma
Ararteko erakundeak 2014ko Bikaintasuna-Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa erakusten duten Diploma jaso du. Euskalitek ematen du diploma hori, eskatutako baldintzak betetzen dituzten erakundeei.
Konpromiso diplomaren bitartez, bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa hartu duten euskal erakundeak ezagutzen dira. Duela bost urtetik hona, Ar
artekoak erakundearen gaineko 3 estrategia-hausnarketa garatu ditu, plan estrategikoa dauka, baita zerbitzu-karta ere. 2014. urtean erakundearen autoebaluazioa egin du, kudeaketa aurreratuaren ereduan oinarrituta; Euskalitek egindako kanpoko kontrastea gainditu du eta erakundearen erabiltzaileen, bertako langileen eta bere ar
durako taldeen iritziak ebaluatzeko sistemak ditu. Gainera, Euskalitek bultzatutako kudeaketa publikoko ereduarekin zerikusia duten ageriko gauzak erakutsi ditu. Eredu hori 6 elementu nagusitan oinarritzen da:
• Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.>
•Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
• Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
• Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean.
• Epe luzerako ikuspegia sortzea, ar
giro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
• Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan.