14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena, hizkuntza-eskubideen ar
loan
Arartekoak, Iñigo Lamarcak, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak, sinadura ekitaldia burutu zuten martxoan. Akordio honen bitartez, herritarren eskubide linguistikoak defendatu eta eskubide hauen gaineko jarraipena egiteko bide berri bat zabaldu dute bi instituzioek (Arartekoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak).
Koordinazioak, gardentasunak, eraginkortasunak, bi norabideko informazio trukaketak eta instituzioen ar
teko leialtasunak motibatu dute, hain zuzen ere, Gobernuak Ar
artekoarekin sinatutako akordioa. Noski, bakoitzaren konpetentziak hasieratik bukaerara errespetatuz.
Arartekoak aipatu zuen bezala, “euskararentzat neurri handi batean oraindik kaltegarria den egoera soziolinguistikoan, hizkuntza eskubideen aldeko konpromisoa azpimarratu nahi dut. Zentzu honetan, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzarekin gauzatuko dugun koordinazio esparru berriak beste aurrerapauso bat ekarriko du berekin”.
“Arartekoaren eginkizuna da hizkuntza eskubideak babestea eta, ondorioz, herritarren kexak aztertzea eta horren gainean ebaztea. Ar
arteko erakundera heltzen diren kexen ar
abera, euskal hiztunen eskubideak administrazioekiko dituzten harremanetan ez daude behar bezala bermaturik zenbait esparrutan. Hori dela eta, garrantzitsutzat jotzen da kexen eraginkortasuna ahalik eta gehien hobetzea. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarekin harreman estuagoa lortuko du Ar
artekoak, izenpetu dugun hitzarmenaren bidez. Horren ar
abera, Elebide zerbitzuarekin herritarren kexei buruzko gorabeherak hobeto koordinatuko dira hizkuntza eskubideen babes handiago baten mesedetan”, ar
gitu du ar
artekoak.
Hitzarmena Eguía Careaga Fundazioarekin
Arartekoak eta Eguía-Careaga Fundazioko zuzendariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute abenduan. Horri esker, agiri-baliabideak partekatu eta trukatu ahal izango dira Ar
artekoaren Dokumentazio Zentroaren eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren ar
tean, batez ere SIISek gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen ar
loan duen agiri-zerbitzu espezializatua eta Ar
artekoak giza eskubideen ar
loan kudeatzen dituen agiriak.