14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
Arartekoa sortu zenetik 25 urte bete zirela eta, ekainaren 20an erakunde-ekitaldi bat>> egin zen Eusko Legebiltzarrean, urteurren hori ospatzeko.
Ekitaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Iñigo Lamarca ar
artekoak, ar
arteko ohiek, Soledad Becerril Espainiako herriaren defendatzaileak eta autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburuk, legebiltzarkide batzuek, Euskal Herriko Justizia Auzitegiko presidenteak, fiskal nagusiak, baita beste erakunde eta gizarte-elkarte batzuetako hainbat ordezkarik ere
Ekitaldia hasteko, hitz batzuk esan zituzten Ganberako presidenteak, ar
artekoak, Espainiako herriaren defendatzaileak eta lehendakariak.
Bere mintzaldian, Iñigo Lamarcak hauxe esan zuen “Arartekoa hasieratik gidalerro berari jarraitu zaio Estatutuak eta legeak agindutakoa zintzo betetzeko, eta ar
reta berezia jarri du bere lana zorrotz betetzen. Horretarako funtsezkoa izan da merezimendu eta gaitasun printzipioen ar
abera profesional bikainak kontratatzea, baita erakundearen independentzia eta alderdikeriarik eza indartzea ere. Horrek guztiak osatu ditu Ar
artekoaren itzalari eta sinesgarritasunari, alegia, bere eragiteko ahalmenari eta eragingarritasunari eusten dioten zutabeak”.
Gizarte-erakundeen lana ere nabarmendu du Lamarcak: “Euskadik punta-puntako elkarte-sarea dauka, sare horretan milaka emakume eta gizon gizarte-boluntariotza lan bikaina egiten ar
i dira gizarteratzearen alde, justizia nahiz ekitate sozialaren alde, giza eskubideen alde, pertsonen ar
teko elkartasunaren eta senidetasunaren balio etikoaren alde”.
Azkenik, 25 urteotan giza eskubideen elikagai diren kultura eta balioak sustatu eta indartzeko zer lan egin den aipatu zuen.
Jardunaldia hasi ondoren, Victoria Campsek Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filosofia Moral eta Politiko ar
loko katedradun emeritua da bera honako izenburuko hitzaldia eman zuen: “Demokrazia eta gizalegezko balioak”. Balio zibikoak zer diren eta zergatik diren beharrezkoak aztertu du Capmsek.
Geroago egin zen mahai-inguruan, Ar
artekoaren gaineko ikuspegi ezberdinak azaldu dira. Bertan parte hartu dute Mikel Mancisidorrek –Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen ar
loko Nazio Batuen Batzordeko kidea eta UNESCO Etxearen zuzendaria Alberto López Basagurenek –Konstituzio Zuzenbidean katedraduna eta El Ar
arteko liburuaren egileetako bat eta Garbiñe Biurrunek –Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Lan Ar
loko Salako presidentea.
Ekitaldian zehar bideo bat proiektatu da. Bertan bildu dira Ar
artekoarekin lankidetza estuan ar
itzen diren gizarte-erakundeetako ordezkarien hitzak, baita ere, urteurren hau dela-eta, IOIko presidenteak, FIOko presidenteak eta EBko herriaren defendatzaileak Ar
artekoari bidalitako mezuak.